3. 1. MANTENUGAIAK HARTZEA: URA ETA GATZ
MINERALAK XURGATZEA
• BRIOFITOAK: (talofitoak)
– Gorputzaren azalaren bidez difusioz hartzen dituzte gatz
minerala, ura eta oxigenoa.
• KORMOFITOAK:
– Sustraietako ile xurgatzaileen bidez hartzen dituzte ura eta gatz
mineralak.
• Ura: osmosiz (energia kontsumorik gabe)
• Gatz mineralak: Uretan disolbaturik ioi moduan xurgatzen dira
garraio aktiboz (mintzeko zelulen bidez eta energia kontsumituz).
NO3
-, K+, Ca++,H2PO4
-, Mg++, SO4
2-...
– Sustraietan xurgatutako urak eta gatz mineralek disoluzio bat
osatzen dute: IZERDI LANDUGABEA. Hau sustraien zeluletatik
xilemako zurezko hodietara igarotzen da eta zurtoinetik igo eta
gero hostoetara heltzen da.
4. 1. MANTENUGAIAK HARTZEA: URA ETA GATZ
MINERALAK XURGATZEA
• Sustraietatik hostoetarako
noranzkoa du
– Epidermiseko ile xurgatzaileetatik bi
bide jarrai dezakete:
• Sustraiko zelula zeharkatzen
plasmodesmoen bidez (A, bide
sinplastikoa)
• Sustraiko zelulen artetik igaroz.
Endodermisera heltzean, bertako
zelulek duten ezko geruza batek
urari bidea gelditu eta ura zeluletatik
igaro ararazten du (B, bide
apoplastikoa). Behin Caspary-ren
banda zeharkatuta, ioiek bide
sinplastikoa eta urak apoplastikoa
jarraitu ohi du.
5. 2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA
• Xileman gora ematen da:
– Zelula hilez osatua
– Zitoplasmarik gabekoak
– Nukleorik gabekoak
– Paretak lignifikaturik
– Zeharkako trenkadarik gabekoak
• Higidura grabitatearen kontrakoa da, eta ondoko
fenomenoek laguntzen dute izerdi
landugabearen garraioa:
– Sustraien presioa: sustrai bat moztu eta ura eta
merkurioa duen hodi bati lotuz gero, denbora tarte
bat utzita, sustraiak zurgatutako urak merkurioz
osatutako zutabea goruntz bultzatzen du.
ZUREZKO
HODIAK
6. 2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA
– Transpirazioa:
Ur molekulak buztinezko
hodiaren poroetatik
lurruntzen diren heinean,
galtzen den ura beheko urak
ordezten du hori. Ura
trakzioz igotzen da beirazko
hodian gora eta zutabe
jarraitua osatzen du;
merkurioa ere igo egiten da
urak utzitako tokia hartzeko.
Lan areetan hostoetako
transpirazioak antzeko
efektua du.
7. 2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA
– Ur molekulen kohesio indarra : Uraren
hidrogeno-zubien ondorioz urak erakusten
duen kohesioari esker izerdi landugabeak
zutabe jarraia osatzen du
– Kapilaritatea: Likidoek diametro txikiko
hodietatik igotzeko fenomeari dagokio, kasu
honetan likidoa izerdi landugabea da eta
hodia xilemaren zurezko hodia.
8. 3. FOTOSINTESIA
• Hostoetako parenkima klorofilikoan ematen da
• Izerdi landugabearekin batera atmosferako CO2-a
behar da eta prozesuaren ondorioz O2 eta H2O
askatzen dute landareek atmosferara.
• Gas-trukea nagusiki ESTOMEN bidez ematen da.
• Potasio ioiak eta ura zelula hertsaileetan sartzeak bere
hanpadura eragiten du eta ondorioz estomaren
ostioloa handitzea, estoma irekiz eta alderantziz.
9. 3. FOTOSINTESIA
• H2O, CO2, gatz minerala eta eguzkiko argiari
esker materia organiko sinplea sintetizatzean
datza.
• Bi fase ditu:
– Fase argitsua: Argiaren energia uraren fotolisia
egiteko erabiltzen da eta bertatik askatutako H+ ioiak
koentzimak erreduzitzeko erabiltzen dira :
H20 4H+ + e-+ O2
NADP NADPH2
Energiaren beste zati bat klorofilak askatzen du eta energia
garraiatzaileak, hots ATP-ak eratzeko erabiltzen dira.
Eguzkiko
argia
10. 3. FOTOSINTESIA
• Fase iluna:ez du argiaren beharrik. Honetan,
fase argitsuan sortutako NADPH eta ATP
erabiliz, CO2-a gluzido bakuna bilakatu arte
erreduzitzen da (C3H6O3). Hortik, beste
konposatu organiko batzuk sintetizatzen dira:
monosakaridoak, glizerina, gantz azidoak eta
aminoazidoak. Urak eta konposatu organiko
hauek osaturiko disoluzioari IZERDI LANDUA
deritzo.
ATP NADPH
CO2 C3H6O3 +gatz mineralak
MONOSAKARIDOAK GLIZERINA GANTZ AZIDOAK AMINOAZIDOAK
11. 4. IZERDI LANDUA GARRAIATZEA
• Hostoetatik fotosintesia
egiten ez den gainontzeko
guneetara eta erreserba
guneetara garraiatzen da.
• Zelula laguntzaileetatik
floemara garraio aktiboz
igarotzen da
• Floema osatzen dituzten
bahe-hodien bidez
garraiatzen da.
12. 4. IZERDI LANDUA GARRAIATZEA
PRESIO-FLUXU BIDEZKO GARRAIOAREN
HIPOTESIA:
• Ura ondoz-ondo dauden zurezko
hodietatik bahe-hodietara pasatzen da
osmosiz
• Horrek floemaren presio hidrostatikoaren
igotzea eragiten du.
• Ondorioz floemaren barruko solutuak
higitzen dira kontsumo/biltegi guneetara.
13. 5.IRAIZKETA
• Metabolismo zelularraren ondorioz sortzen
diren hondakin produktuak kanporatzeko
prozesuari dagokio
• Landareek ez dute iraizketa aparaturik
sortzen dituzten konposatu nitrogenatuak
osagai berriak sortzeko erabiltzen
dituztelako eta O2, CO2 eta H2O estomen
bidez kanporatzen dituztelako.
14. 5.IRAIZKETA
• JARIAKETA: landareek sortu eta hondakin
substantziatzat har daitezken hainbat gai
erabilgarriak izaten dira oraindik landareentzat.
Substantzia horiek jariaketa ehunetan
sintetizatzen eta metatzen dira
– Nektarra: polinizazioan intsektuak erakartzeko
– Substantzia aromatikoak/erresumingarriak, zelula
epidermikoetan
– Zitrikoen esentziak eta koniferoen erretxina
(intsektu eta onddoetatik babesteko), barrunbe
jariatzaileetan
– Latexa (intsektu eta onddoetatik babesteko),
industriak eta medikuntzak erabiltzen da.
15. ETA LANDARE HARAGIJALEAK
ZER?
• Autotrofoak ala heterotrofoak dira?
• Zein ingurutan bizi dira?
• Zer lortzen dute intsektuetatik?
• Adibideak