2. ZURE LAGUNA NAIZ -1-
Ruben oso indartsua zen eta gainera oso esku
luzea zuen; edozer gauzagatik edonor jotzen
zuen. Ez zen gai gauzak ongi eskatzeko eta ez
zion inori kasu egiten. Berak esaten zuena
besterik ez zen egin behar izaten.
Bere lagunek beldurra zioten eta ez ziren inoiz kontra egiten ausartzen. Egia
esan, oso lagun gutti zituen edo hobeki esanda bat ere ez zuen.
Bere urtebetetze egunean gurasoek sorpresatxo bat eman zioten Ula izeneko
txakurtxo polit bat oparituz. Anai-arrebarik ez zuenez lagun egingo ziola
pentsatu zuten. Hasieran txakur baten jabe izateak ilusio handia egin zion
baina laister aspertu zen, gauza guztietaz bezalaxe.
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
4. - Bah, txakur tuntun bat zara, ez dakizu deus ere
egiten. Eta utz iezaiozu isatsa mugitzeari urduri
jartzen nauzu eta.
Baina Ulak isatsa mugitzen jarraitzen zuen jabea
edukitzeaz oso pozik zegoelako. Eta hain etxe polita
izateaz. Eta egunero jatekorik izateagatik. Eta
horrela adierazten dute poza txakurrek, isatsa
mugituz.
- Ez al didazu entzun?
- Guau, guau –saltoka eta pozik zaunka egiten zuen Ulak.
- Bah, txakur tuntun bat zara, ez duzu deustarako balio! –esan zion Rubenek
eta beti bezala telebista ikusteko eseri zen.
Ula aurreko bi hankak gainean jarri eta aurpegia miazkatzen hasi zitzaion, bere
laguna izateko balio zuela erakutsi nahi zion. Baina Rubenek inoiz inor
entzuten ez zuenez bultzada bat emanez baztertu zuen.
ZURE LAGUNA NAIZ -2-
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
6. - Pakean uzteko esan dizut!–esan zion haserre.
Ulak ez zizkion bere hitzak ulertzen baina haserre
zegoela ohartzen zen eta ez zuela jostatu nahi ere
bai. Bera ondoan etzanda jarri zitzaion besterik
gabe lagun egiten.
Egunetik egunera kasu gutxiago egiten zion Ulari eta gainera erabat atzetik
izaten zuenez horrek urduritzen zuen. Hala ere txakurrak bere jabearekiko
fideltasuna mantentzen jarraitzen zuen. Eta atetik sartu orduko isatsa
mugitzen hasten zen bere inguruan jostatuz eta zaunka eginez. Pasiatzera
ateraz gero izugarri kontent jartzen zen, baina gustokoen Ruben bizikletaz
zebilenean atzetik edo aurretik korrika egitea zuen.
Hala eta guztiz ere Rubenek ez zion batere kasurik egiten, bizikletarekin
harrapatzen saiatzeko ez bazen behintzat. Ulak berekin jostatzen ari zela
pentsatzen zuen, ez zuen Rubenen intentzio txarrik ezagutzen eta oso
azkarra zenez segidan baztertu eta ez zitzaion deus ere gertatzen.
ZURE LAGUNA NAIZ -3-
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
8. Egun batean Ularekin gaiztakerietan zebilela
bizikletatik erori, buruan kolpe bat hartu eta
lurrean etzanda zerraldo geratu zen, konorterik
gabe. Ula, bere laguna lurrean etzanda eta
burutik odoletan ikustean, zaunka hasi zen
laguntza eskaka.
Etxeetako leihoak itxita zeudenez jendeak ez zuen deus ere entzuten. Orduan,
kalera irten eta aurrean harrapatu zuen lehenengo gizona galtzetatik harrapatu
zuen bere lagunarengana eraman nahian.
Zorionez gizon honek bi txakur zituen eta ederki ulertzen zuen txakurrak esan
nahi ziona. Ulak zaunka egiten zuela eta galtzetatik heltzen ziola ikusirik
Rubenenganaino jarraitu zion.
ZURE LAGUNA NAIZ -4-
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
10. Rubenek ohean egon behar izan zuen denbora
guztian Ula ez zitzaion ondotik mugitu eta
gainera erabat lamizkatzen aritzen zen. Ruben
Ularen lenguaia ulertzen hasi zen eta jadanik
gustoko zuen lamizkatzea, muxuak emateko
bere modua zela ulertzen bait zuen.
Bere bizia salbatzeagatik eta bere laguntasuna eskeintzeagatik erabat
eskertzen zuen Ula.
Pixkanaka Ruben goxoago eta jatorrago bihurtzen joan zen, Ulak garrantzi
haundiko zeozer erakutsi bait zion: lagunak izateko haiekin komunikatzen jakin
behar dela, haiek entzun eta maitakor izan behar dela.
ZURE LAGUNA NAIZ -5-
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
11. IZENANire sentimenduak horrela adieraz ditzaket
Zure irakasleak esaten dizkizun adierazpenak, kolore ezberdinekin
biribildu
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
12. IZENA
Objektu bi aukera eta koloreztatu. Gero ozen deskribatu
Deskribitzen ikasten dut
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
13. IZENA
Koadroa margoztu eta galdereei erantzun
Koadroak ere zerbait esan ahal du
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
14. Istoriari buruz hitz eginez
Zein da istoriaren protagonistaren izena?
Zer egitea gustatzen zaio Rubenii ?
Nola sentitzen da?
Rubenen moduko pertsonarik ezagutzen duzu?
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
15. Nola hasiko da Ruben irrifartsu eta zoriontsu sentitzen?
Gustatu zaizu istorioa? Bai Ez
Zein da txakurraren izena
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
16. Gustatuko litzaizuke Ularen moduko txakur bat edukitzea?
Bai Ez
Zergaitik?
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
17. Ruben errez haserratzen da. Lagun gutxi ditu.
Beti berak nahi duena egin nahi du.
Begira umeek duten aurpegia
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
18. Zure gelan Ruben bezalako umeren bat dago? errez jotzen du?
Marraztu horrelako egoera bat.
Rubenen gurasoek txakur bat oparitzen diote.
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
19. Rubenek Ula gaizki tratatzen du. Hala ere, Ulak
laztantzen du.
Zuri txakurrak gustatzen zaizkizu? Baduzu txakurrik?
Telebista, kalean edo zure lagun batek txakurra dauka?
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
20. Marrazki bizidunetan txakurrik ezagutzen duzu?
Egin marrazkia.
Ruben bizikletarekin korrika hasten da.
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
21. Ruben bizikletatik jauzi egiten da.
Txakurrak Ruben gaixo dagoenean zaindu egiten du.
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta
22. Rubenek ikasi du lagunak zaindu behar ditugula.
Nola?
suabe hitz eginez.
ahal denean laguntza ematen
guztion iritzia kotutan hartuz
gatazkak hitz eginez konponduz
mintzaira.wordpress.com
"sentir y pensar" SM programatik egokituta