1. twitter: Erabilera 1/4
Erabilera
Kontua ireki ondoren, erabiltzeko prest gaude. Joxe Aranzabalen blogean gomendio interesgarri
batzuk aurkituko ditugu:
Ontsa twitteatzeko bidea
Artikulu jakingarria aurkitu dut TwiTip blogean, zelan lortu jarraitzaile asko izatea Twitter-en.
Horretarako, Jo-Lynne blogari gonbidatuak zazpi aholku ematen ditu, zazpi, zein baino zein
kontuan hartzekoak, eta hemen laburtuko ditudanak:
1. Izan interesgarria
Ondo dago esatea zer jan duzun bazkaltzeko edo zer ordutan joango zaren zinera, baina
esan ezazu modu erakargarrian zure jarraitzaileentzat.
2. Eman informazioa
Mezu guztiek ez diote zertan erantzun behar zertan ari zara orain? galderari. Parte hartu
nahi baduzu Twitter komunitatean, zuk ere zerbait eskaini behar duzu: irakurri berri baduzu
artikulu interesgarri bat, partekatu besteekin.
3. Izan interaktiboa
Ez erabili Twitter soilik zure kontuak esateko edo zure blogeko mezuetara lotzeko. Erantzun
besteen mezuei, galdetu, erantzun galderei Twitter elkarrizketa da, ez bakarrizketa, eta
zenbat eta gehiago parte hartu bertan, hainbat eta gehiago jasoko duzu.
4. Promozionatu
Bai, ondo dago zure lana sustatzea, non eta ez den denbora guztian zure autobonborako
5. Izan pertsonala
Aldi batez, plugin bat erabili nuen nire blogeko mezuak automatikoki argitaratzeko Twitter-en,
baina itzali egin dut, eta orain sarrera hausnartuagoak idazten ditut post horietara lotzeko.
Inori ez zaio gustatzen pentsatzea spama jasotzen ari dela. Eta, arren, faborez eta mesedez,
itzali robot horiek, erantzunak era automatikoan erantzuten dutenak, ez baitago hori baino
gauza inpertsonalagorik. Horrelakoak aurkitzen ditudanean, ezabatu egiten ditut nire
zerrendetatik. Kito.
6. Jokatu begirunez
Gogo handia baldin baduzu ere zure anekdotak partekatzeko, ez bete inoren kontuak zure
mezuekin, osterantzean segituan ezabatuko zaituzte-eta euren zerrendetatik. Inoiz aurkitzen
baduzu zeure burua mezuak etengabe trukatzen beste erabiltzaile batekin, hobe duzu kanal
pribatua erabiltzea, gainerako erabiltzaileak ez gogaitarazteko.
7. Izan orekatua
Azkenik, baina ez azkena, bilatu oreka aurreko sei aholkuen artean. Zure burua promozionatu
besterik egiten ez baduzu, jendea aspertu egingo da zutaz, inor ez baita hain inportante.
Soilik idazten baduzu zure eguneroko kontuez, bueltan ezer eman gabe, jendea aspertu
egingo da zutaz. Inor ez da hain interesgarria. Oreka da giltza.
Terminologia
2. twitter: Erabilera 2/4
RT
Beste norbaitek idatzi duena interesgarria iruditzen zaigunean "retuiteatzen" dugu.
Aurretik RT @izena ikusiko dugu eta zerbait gehitu dezakegu.
Gure Timeline-en horrela ikusiko dugu:
Nik @MiKeL jarraitzen dut, ez @lhermoso_.
TT
Trending Topics: unean uneko gai eztabaidatuenak
#
Hastagh, etiketa.
Zerbaiten inguruan eztabaidatzen ari garenean, denok hastagh bera erabiltzen
badugu, bilaketa orrian denen tuitak ikusiko ditugu, ez bakarrik gure jarraituenak.
3. twitter: Erabilera 3/4
Hitzaldietan, jardunaldietan... oso erabilera interesgarria du: bertan bagaude, gure
iritzia parteka dezakegu besteekin. Horrela ez bada, gertatzen ari denaren berri izan
dezakegu momentuan bertan.
FF Follow Friday. Hastagh berezi bat da. Twitteren parte hartzen duten askok ostiraletan
eskertzen dituzte besteen ekarpenak, iradokizunak edo egindakoa eta, bide batez,
jarraitzeko interesgarriak izan daitezkeen tuiteroak proposatzeko modu bat da.
Timeline
Zure Twitter kontuan sartzen zarenean, irakur dezakezuna, besteek idatzi dutena
Idazten duguna gure jarraitzaile guztiek jasotzen dute, norbaiti zerbait berezia esan
nahi badiogu, mezua horren izenarekin hasiko dugu. Bi lagunen arteko elkarrizketa
hori, publikoa izanda ere, gure timeline-en azalduko da baldin eta bien jarraitzaileak
bagara, bestela, mezu horiek ez ditugu ikusiko.
d
Mezu pribatu bat bidaltzeko.
@izena
Hezkuntzan
Zertarako erabili dezakegu klasean?
4. twitter: Erabilera 4/4
31 Interestin Ways to use Twitter in the Classroom
(Google docs)
Uso educativo de Twitter
(slideshare)
Herramientas 2.0: Twitter en educaci坦n