1. Yuwa
XXII. Nazioarteko futbol
txapelketara gonbidatuak
DONOSTI CUP
2013
#yuwaatdonosticup
2. 1. AURKEZPENA
2012ko apirila-maiatza bitartean Indiara bidaiatu genuen LEINNeko ikasketa prozesuaren
barne. Bertan, 12 ekintzaileek osatzen dugun taZEBAez enpresak, Global Futurizer Mumbai
proiektu sozialari hasiera eman genion.
Proiektu hau Aurrera eramateko ekintzaile sozial askorekin jarri ginen kontaktuan. Prozesu
hortan persona eta proiektu zirraragarriak ezagutzeko aukera izan genuen, horietako bat Yuwa
izan zen.
Duela bost urte ekimen bat jarri zuen martxan Franz Gastler amerikarrak Jharkhand-en, Indian.
Bertan denbora luzea bizitzen egonda eta eremu txiroak ezagututa, nesken futbol talde bat
sortu zuen talde lanaren bitartez beraien bizitza hobetu zedin.
Mumbaien proiektu hori ezautzeko aukera izan genuen Dharaviko Slum-ean. Bertan
entrenatzaileak, bi nesken laguntzarekin, entrenamendu saioak antolatzen zituzten Slum
erdian zegoen hondarrezko kanpo batean. Goizeko 6retan hasten ziren baloiari joka, momentu
ezinhobea zelako tenperatura kontutan hartuta. Esperientzia zirraragarria izan zen taldea
ezagutu ahal izatea.
Hori dela eta, interesa larria sartu zitzaigun neska talde hori Donosti Cup-era ekarri aha
izateko. Beraientzako aukera perfektua zen beraien pasioei indarra emateko etxetik kanpo.
Zorionez Donosti Cup-ekoek Yuwa proiektu sozialtzat aukeratu zuten eta neskak jo ta ke ari
dira futbolean.
Baino laguntza behar dugu ideia hau ekintzara eramateko. Babes ekonomikoa Indiako neska
kirolari hauen hegaldia hartu ahal izateko.
3. 2. DONOSTI CUP
Donosti Cup futlbol txapelketa internacional bat da. Urtero ospatzen da, uztailean. Honen
helburua munduko parte desberdinetako gazteen arteko kirola sustatzea da.
Ekitaldi honek mundo osoko milaka gazte batzen ditu, gaur egun mundo mailan errenferentzia
bihurtu da nazioarteko futbol txapelketetan.
1992. urtean ospatu zen lehenengo txapelketa,
orduztik partehartzaile kopurua igo egin da baita
internazionalizazioa ere. 2012an 330 taldeek parte
hartu zuten. Donosti Cup-en bai neska baita mutilek
ere parte har dezakete, ez du inporta kultura eta
erlijio desberdintasunek.
Astean zehar, partiduak egoteaz gain; elkarbizitza eta
elkartasunaren baloreak sustatzeko ekintzak egiten
dira.
Txapelketak; Donostiako udaletxearen, Gipuzkoako
foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jasotzen du.
Oso ekitaldi garrantzitsua da hiriarentzat, edizio bakoitzean biztanlerian eta gizarte
komunikabideetan eragina handiagoa da. Donosti Cup futbolaz gain, entretenimendua eta
kultura elkarbanatzeko aukera ezinhobeak dira.
4. 3. “DONOSTI CUP IN THE WORLD”
Donosti Cup 1992.urtean sortu zen helburu zehatz batekin; arraza eta kultura desberdinetako
gazteak beraien esperientzia elkarbanatzea futbolaren bitartez.
Urte hauetan zehar txapelketako antolatzaileek ahal zuten guztia egiten aritu dira
gizarteratzearen inguruan eta horretarako programa sozial bat aurrera atera dute. Laguntza
honekin baliabide gutxiko gazteek ere txapelketan parte hartzeko aukera izan dute.
Donosti Cup-ek aukera eman die leku txiroetako gazteen futbol taldeak aukera izan zezaten
esperientzia hau bizitzeko.
Hori dela eta urtero antolatzaileek 4 futbol taldeei babesa ematen die egonaldian.
Talde gonbidatu hauek aukeratzeko esakerak aztertzen dira lehenik eta behin. Aukeratua
izateko erreperkusio sozial haundia izan behar du taldearen herrialdean eta gizartean
orokorrean.
Ekimen honi esker, Donosti Cup-en herrialde desberdinetako taldeek parte hartzeko aukera
izan dute: Senegal, Nigeria, Colombia, El Salvador, Guatemala, Ucrania, Rusia, Rumania edo
Israel.
5. 4. YUWA
ZERGATIK
¿Zergatik neskak?
Indiako datuak:
50 milioi neska jaiotzera ere etziren iritsi
aukerako abortua dela eta.
%44,5ak 18 urteak baino lehen ezkontzen da.
231.000 emakume hiltzen dira agresio sexualaren ondorioz.
%45ak ez daki ez irakurtzen ezta idazten ere.
Dirua irabazten duen neska langile batek %90ª familiari ematen dion, mutilen kasuan
%35 da bakarrik.
Zergatik Jharkhand?
Neskentzat benetako aldaketa egin nahi bada Jharkhand da toki egokiena. Bertan egiten bada
edonon egin daiteke. Jharkhand-en neska bat jaiotzen denerako bere bizitza antolatuta dauka.
Aislatuta egongo da eta lanean aritzen ikusten ez badute emaitza larriak jasango ditu. Ez ditu
ikasketarik izango (10 nesketatik 6k ez dute lortzen). Oso gazte izanda ezkondu egingo dute
(Jharkhand-en oso nabaria da neska oso gazteen ezkontza) eta oso goiz geratuko da haurdun.
Jharkhand-en neska gazte batentzat bere etxea ere arriskutsua izatera heldu daiteke. Yuwak
mundo hortatik atera eta futbolaren bitartez beraien ametsak eta irribareak haundiagotzen
ditu.
Zergatik futbola?
Kirola osasuna, heziketa eta bizimodua lantzeko ariketa ezinhobea da. Situazio desegokian
dauden jokalarientzat, kasu hontan neskentzat, sistema perfektua.
Hiru kasu nagusi daude neska gazteak zaurgarriak izatera heltzeko: Aukera gutxi dituzte.
Emakume eta gizonen arteko desberdintasuna oso nabaria da baita konfiantza falta ere.
Yuwan neskek indarra jasotzen dute arazo sozialei eta desberdintasunari aurre egiteko. Eta
aukera perfektua da ordurarte, arrazoi batengatik edo bestearengatik, egiten ez zituzten
gauzak egitera ausartzeko. Atmosfera bat sortu nahi dugu herrietan, bertakoek partehar
dezaten eta bertako nesken bizitza hobetzeaz gain gurasoek bere seme-alabengan eta bere
eskubideengan daukaten balioa ikus dezaten.
Yuwan neskek futbola maite dute, kirola baino askoz gehiago da beraientzat. Jolasteaz gain
talde lanaren oinarriak lantzen dituzte.
6. NOLA
Nola konektatzen dira
Neskato bat Yuwa taldera gehitzen denean, taldearen presio positiboarengatik ikasle
hobeagoa bilakatzen da. Neskak beraiek aukeratzen dute taldeko kapitainak zeintzuk izango
diren, era berean hauek direlarik eskolako asistentzia kontrolatzen dutenak. Batzuk Yuwa Cub-
eko sesioetara ere apuntatzen dira.
Umeak bere osasuna ondo zaintzen du, eta bere taldekideena baita. Astero dituzte osasuna
eta giza-gorputzari buruzko klaseak euren taldekideekin.
Umeak eurak erabakitzen dutenean ezkontzen dira. Lehenengo taldean, 18 urte bete baino
lehen inor ez da ezkontzen, hauen aizpak askotan 15 urtetekin ezkondu izan arren. Futbol
taldean ikasten dutenarekin, familia osasuntsu bat eratzen ikasiko dute.
Nola jolasten dute neskak
• Etxekoa: Bertutea etxekoa da, bai jokalariak eta entrenatzaileak herri berean bizi direlarik.
• Pertsonalizatua: Jokalariak hasieratik egiten dira euren programaren jabe. Eurek bilatzen
dituzte futbol zelaiak, eurak erosten dituzte baloiak eta eurak ezartzen dituzte entrenamendu
orduak. Baina izerdia eta ordu kopuruak ez dira nahiko, finantzialki ere laguntzen dute.
Jokalari batek 4 hilabeteko asistentzia betetzen duenean, hileko 20 egun, futbol oinetakoak
erabiltzeko hautatua izango da. Horrela eta gutziz, prezioaren heren bat jarri behar du.
Imaginatu ume bat, non bere gurasoek rupia gutxi batzuk ematen dizkiote, nola erabili dezake
kreatibitatea arazoei irtenbideak emateko. Baina egiten dutena horrenbeste maite dutenez,
eta ain gustuko dutenez, oinetakoak erosteko era beti aurkitzen dute. Honek berdintasuna
ekartzen du taldera.
Yuwa ez da programa bat, Yuwa programa da.
7. Heziketa prozesua
Idealki, entrenamendu batek jokalari kopuru ez oso handi bat, entrenatzaile profesional bat,
espazio haundi xamarra eta baloi asko ditu. Yuwan errealitatea oso diferentea da: jokalari
asko, komunitate guztiaren entrenatzailea, espazio txikia eta oso baloi gutxi. Yuwa-ko
entrenatzaileak aktibitateak joku moduan planteatzen dituzte, horrela neskak erabakiak
hartzera behartuz. Entrenatzaileak gida moduan jokatzen du, ez jakintsu moduan.
Hiru arau nagusi dituzte:
1. Ez larregi hitz egin.
2. Ekin, ez esan.
3. Errefortzu positiboak, beti.
Tandem-coaching delakoan sinisten dute. Hau da, lYuwa ehen taldeko 20 neska orain 6 talde
berriko liderrak bihurtu dira. Eta bi neska mutil gazteen talde bat ere entrenatzen asi dira.
8. ZER
Zer aldatzen da?
Futbola dibertigarria da, kalitate handikoa eta entrenamenduek emaitza handiak izan dituzte
Yuwako neskek:
• Garapen handia: Yuwak 200 neska baino gehiago hazten lagundu ditu, futbolaren
bitartez.
• Asistentzia ikusgarria: Yuwako lehenengo taldeetako 29 neskek azkeneko 12
hilabeteetan gutxi gora behera 248 egunetan entrenatu dute.
• Iraunkortasuna: Taldeetara elkartzen diren nesketatik oso gutxik uzten dute futbola.
Konpromezua eta partehartzea handiagotzen dute.
Komunitatea + onuradunak (Yuwa programean jasotako emaitzak)
Biztanleria (objetiva): Errenta txikiko gazteak, gehien bat 5-17 urteetako neskak. Jokalariaren
batez besteko adina: 12 urte.
Alcance directo de personas: urtean 2000 – hilabetean 300 – astero 150
• Alcance indirecto de personas: urtean 12 000 –hilabetean 1800 – astean 900
Emaitza gehiago
• Bi neska Estatu Batuetan jolasten ikasketa bekekin.
• Selekzio nazionaleko 5 jokalari.
• Eskualdeko taldeko 13 jokalari.
9. 5. YUWA DONOSTI CUP-EN
Zer behar du Yuwak proiektu hau aurrera eraman ahal izateko?
Jharkhand-Donostia bitarteko hegaldiak.
Nola lortuko dugu?
Indian Yuwa; futbol ligakoekin, gobernuearekin… kontaktuan jarri da. Prozesuan, baliabide
gehien duten Indiako futbol neska taldearekin jarri ziren harremanetan. Neska talde hau gustu
handiz etorriko litzateke Donosti Cup-era, beraiek finantziatuta, eta Yuwa futbol neska taldeari
laguntza eskaini nahi die.
Gainera, Indiako futbol eskola hoberenak 1 edo 2 hilabetez beraien instalazioak utzi dizkiete
Donosti Cup-erako entrenamendua prestatu ahal izateko.
Baina oraindik asko geratzen da egiteko. Hori dela eta crowdfunding mugimendua sortu dugu.
Yuwako neskek txapelketara bidaiatzeko aukera izan dezaten.
Jende askok gutxi emanda, Indiako neska hauen ametsak egi bihurtzeko aukera izango dugu.
Ondorengo taulan agertzen da amets hori sortu aha izateko zenbakiak.
Jokalari kopurua: 20
Garraioa India-Donostia 900 € 18.000 €
Bisak 60 € 1.200 €
TOTAL 19.200 €