4. a) Bihotzaren aurpegiak AURREKO AURPEGIA
Kokapena bentrala.
Eskuineko bentrikulua gehien
bat.
Eskuineko aurikularen eta
ezkerreko bentrikuluaren artean
dago. Bertatik birika-enborra
irteten da eta gainean aortaren
makoa dago, ezkerreko
bentrikulutik irteten dena.
ATZEKO AURPEGIA
Eskuinean eskuineko
aurikula
Bertan beheko eta goiko kaba benak
bukatzen dira.
Ezkerrean ezkerreko
aurikula
Bertan birika-benak bukatzen dira.
Goialdean birika-enborraren
banaketa, bi birika-arteria.
Enborraren banaketaren gainean
Birika-
enborra
BEHEKO AURPEGIA
Diafragmaren gainean kokatuta.
Ezkerreko bentrikuluaz osatuta batez ere.
5. b) Bihotzaren barrunbeak
1-Aurikulak
ESKUINEKO AURIKULAn goiko eta beheko
kaba benak bukatzen dira.
- Kaba benen funtzioa: gorputz osoan
bildutako odol ez-oxigenatua bihotzera
ekartzea, bertatik biriketara oxigenatzera
joateko.
- Aldi fetalean, odol ez-oxigenatua eskuineko
aurikulatik ezkerrekora doa bien arteko
tabikean dagoen zulo obalean zehar
(garapenean zehar itxi egingo da).
- Bihotzaren itzulera benosoa sinu
koronarioan jasotzen da. Honen zuloa, zulo
obalaren azpian dago.
EZKERREKO AURIKULAn birika-benak bukatu.
- Birika-benen funtzioa: biriketatik odol
oxigenatua bihotzera ekarri eta bertatik
gorputz osora zabaldu.
6. 2-Bentrikuluak
Egitura: Muskulatura aurikuletakoa baino garatuagoa.
Funtzioa: Bihotzera heltzen den odola biriketara eta gorputz osora bultzatu.
Hormetatik luzapenak atera
Muskulu papilarrak Balbula aurikulobentrikularren
korda tendinosoak
(Balbulen balben eta muskulu papilarren artean)
Balben posizioa hauen bidez kokatu, zabaltzeko edo
ixteko.
ESKUINEKO BENTRIKULUtik birika-enborra irten,
bentrikulura iristen den odol ez-oxigenatua biriketara
eramateko.
EZKERREKO BENTRIKULUtik aorta irten, biriketatik
bihotzera doan odol oxigenatua gorputz osora eramateko.
8. d) Bihotz-balbulak
1-Balbula aurikulobentrikularrak
Aurikula eta bentrikuluen artean daude kokaturik, odola noranzko batean igarotzen
utziz.
Balba batzuen bidez osatuta. Korda tendinosoak irteten dira, hauek muskulu papilarrei
batzen zaizkie.
Balbulak ixtean, muskulu papilarrak gogor tenkaturik daude eta beraz, korda
tendinosoek balba, aurikulara atzeratzea eragozten dute.
Diastolean
(bentrikuluen betetzea) balbak banatu balbula
zabaldu
odola aurikulatik
bentrikulura
Sistolean
(bentrikuluen hustuketa) balbak hurbildu odola ez da igarotzen
bentrikulutik
aurikulara
9. BI MOTA
Bikuspidea edo mitrala: ezkerreko
aurikula eta bentrikulua kontaktuan jarri.
Bi balba.
Trikuspidea: eskuineko aurikula eta
bentrikulua kontaktuan jarri. Hiru balba.
10. 2-Balbula sigmoideoak
-Eskuineko balbula sigmoideoa/birika-enborraren balbula
Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik birika-enborrera irtetea
ahalbidetu.
-Ezkerreko balbula sigmoideoa/ balbula aortikoa
Ezkerreko bentrikulua eta aorta bereizi. Biriketatik datorren odol
oxigenatua ezkerreko bentrikulutik gorputz osora garraiatu.
Bi balbula hauek hiru balbaz osatuta daude.
11. e) Bihotz-bulkadaren transmisio -sistema
Estimuluak bihotzean sortzen dira, ehun muskular berezi batez: sistema
exzitokonduktorea.
Estimuluak ehun muskular kardiakotik garraiatu eta bihotz barrunbeen
uzkurdura eragin.
ATALAK
Nodulu sinusala: muskulu-zelulen
plexua, goiko kaba benaren
zuloaren aurrean dago.
Nodulu aurikulobentrikularra:
eskuineko aurikulan sinu
koronarioaren zuloaren ondoan.
Nodulu sinusalean eratzen diren
estimuluak, eskuineko aurikularen
ehun muskularrean zehar
hedatzen dira hona heldu arte.
His-en faszikulua: aurreko ataletik
zuzentzen da. Bentrikulu arteko
trenkadaren goiko aldean bi
adarretan banatzen da (eskuin eta
ezker bentrikuluetarako).
Purkinje-ren sarea: Aurreko
ataleko bi adarrak adarkatu egiten
dira, sare bat osatuz bi
bentrikuluen inguruan.
12. f) Zirkulazio koronarioa
ARTERIA KORONARIOAK
Balbula aortikotik atera.
MOTAK
-Ezkerreko arteria, bi
adar
Aurreko bentrikulu arteko adarra (bertako
trenkadan barrena hedatu)
Adar zirkunflexua: ezker
barrunbeen irrigazioaz arduratu.
-Eskuineko arteria: eskuinaldearen irrigazioaz arduratu. Hemendik
atzeko bentrikulu arteko eta nodulu sinusalaren adarrak irteten dira.
BENA KORONARIOAK
Bihotz-muskuluaren azalean agertu eta sinu koronarioan bukatu.
Azken hau eskuineko aurikulan bukatu.
14. 2.- ODOL-HODIAK
Funtzio nagusia Odolaren garraioa
Hiru geruzaz dago osatuta:
Tunika intimoa: ehun konektiboz
inguratuta, zelula endotelialez osatua.
Honek elikagaien, uraren eta gasen
elkartrukea ahalbidetzen du. Arterietan,
geruza honi zuntz elastikoz osatutako
mintz bat, barruko mintz elastikoa,
gehitzen zaio.
Erdiko tunika: zelula muskular leunez
osatuta dago eta, bereziki, hemodinamikan
hartzen du parte.
Tunika adbentizioa: odol-hodiak inguruko
egiturekin batzen ditu. Arterietan, geruza
honen kanpoko aldean, kanpoko mintz
elastikoa agertzen da.
16. Bi zirkulazio mota:
-Zirkulazio txikia: Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik irteten
da eta, birika-arterien bidez, biriketara doa. Bertan odola oxigenatu
ondoren, birika-benetatik ezkerreko aurikulara doa, ezkerreko
bentrikulura igarotzeko.
-Zirkulazio nagusia: Odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik irteten da
eta aortan zehar gorputz guztira iristen da; bestalde, gorputzeko odol
ez-oxigenatua kaba benetan jasotzen da, eskuineko aurikulan bukatuz,
odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulura igarotzeko.
17. a) Arteriak
Sistolean zehar, aortak eta bihotzetik hurbil dauden arteria nagusiek presio handia
jasan behar dute, beraien zuntz elastikoak luzatzen direlarik, bihotzetik irteten den
odola jasotzeko. Diastolean, ordea, indar horiek beren egoerara bueltatzen dira eta
odola kanpoaldera zuzendua izango da.
Tentsio arteriala sistoleko 120 mmHg-tik diastoleko 80 mmHg-ra jaitsi daiteke.
18. 1) Goranzko aorta
2) Aortaren makoa
3) Enbor brakiozefalikoa
4) Ezkerreko karotida arteria
komuna
5) Ezkerreko arteria subklabioa
6) Beheranzko aorta
7) Aortaren atal torazikoa
11) Aortaren atal abdominala
18) Arteria iliako komuna
19. b) Benak
Normalean, benen horma arteriena baino meheagoa izaten da eta tentsio
gutxirekin erraz erlaxa daiteke. Beraz, sistema benosoan zirkulazioaren tentsioak
funtzio garrantzitsua du.
Arteriekin batera, bena sateliteak doaz. Arterietara odola heltzen denean, hauen
horma dilatatu egiten da, bena sateliteen barrunbea txikiagotuz. Benen
uzkurduraz eta hauek dituzten balbula sigmoideoei esker, odola bihotzerantz
bultzatzen da.
21. c) Kapilarrak
Odolaren eta gorputzeko ehunen artean burutzen den metabolitoen eta gasen elkar
trukaketa kapilarrek osatzen duten zabalera handiak laguntzen du. Kapilarrak
goputzeko ehun guztietan daude, hauetan izan ezik: azaleko epitelio
poliestratifikatuak, begiko korneak, begiaren kristalinoak eta ehun kartilaginosoak.
Kapilar-sare bakoitza arteria batetik dator; beraz, arteria buxatzen denean (tronbosia
edo enbolia), ehunaren hipoxia (oxigeno falta) eta nekrosia gertatzen da.
22. Kapilarren hormak zelula endotelialez osatutako geruza bakar batez eta mintz basalaz
osatuta daude. Endotelioarekin batera, zelula berezi batzuk agertzen dira: perizitoak.
Hauen funtzioa ezezaguna da.
23. Zirkulazio fetala
Aldi fetalean, elikagai eta oxigenoaren
ekarpena plazentaren bidez burutzen
da. Amarengandik datorren odol
oxigenatua, bena unbilikaletik gibela
zeharkatuz, beheko kaba benara
zuzentzen da eta hemendik eskuineko
aurikulara. Beraz, eskuineko aurikulara
heltzen den odola ez dago guztiz
oxigenatua, beheko kaba benak
dakarren odol ez-oxigenatuarekin
nahasten baita.
24. Eskuineko aurikulatik odola, horma
interraurikularrean dagoen zulo
obaletik igaroz, ezkerreko aurikulara
joango da eta hemendik ezkerreko
bentrikulura, aortatik gorputz osora
joateko.
Odola aortan dagoenean, gorputz
osora garraiatuko da, ehunek
elikagaiak eta oxigenoa jaso dezaten.
Aortatik arteria unbilikalak irtengo
dira eta hauek zuzenean plazentara
joango dira.
26. Bihotz-bulkadaren eraketa
eta transmisioa
Nodulu sinusalean ekintza-potentziala sortu ondoren, zuntz muskular kardiakoetara
pasatzen da.
Bertan, ekintza-potentzialaren despolarizazioa zuntz kardiako normaletan baino
luzeagoa izango da. Hori, kaltzio-kanal berezi batzuei esker gertatzen da.
Kaltzio-sarrera horren bidez, aktina-miosina zuntzek uzkurdura eragiteko behar
duten kaltzioa lortzen dute.
28. Nodulu sinusalean sortutako bulkada kardiakoa aurikula osora
zabaltzen da, norabide guztietan.
Aurikulen muskulu-zuntzak aldi berean uzkur daitezen, bihotzak
transmisio-sistema berezia du. Sistema horrek zelula
muskularrek baino bost aldiz arinago garraiatzen du bulkada
kardiakoa.
Nodulu sinusalean sorturiko bulkada kardiakoa nodulu arteko
bideen bitartez aurikula guztietan zehar garraiatzen da.
29. Beraz, nodulu sinusalean bulkada kardiakoa sortu eta geroago
bulkada hori nodulu aurikulobentrikularrera heltzen da. Gero,
bulkada atzeratu egingo da, nodulu aurikulobentrikularreko
zuntzak askoz txikiagoak baitira.
Tamaina-desberdintasun horrek atzerapena eragingo du.
30. Atzerapen hori nerbio sinpatikoen estimulazioak txikiagotu egiten du eta
nerbio parasinpatikoak luzatu.
31. Nodulu aurikulobentrikularreko atzerapen honen bidez, aurikulek
uzkurtu eta beren edukia bentrikuluetara bidali ahal izango dute.
Ondoren, bulkada kardiakoa nodulu aurikulobentrikularretik His-en
faszikulura abiatuko da.
32. Purkinje-ren zuntzek bulkada hain abiadura handiz garraiatzen dutenez,
bentrikuluetako ia zuntz guztiak aldi berean uzkurtuko dira.
33. Bihotzeko muskulu-zelula eta transmisioan espezializaturiko zelulak
kitzikatu ondoren, aldi errefraktario gertatzen da. Honen bidez, ez dira
uzkurdura jarraituak sortarazten, bi uzkurduraren artean erlaxazio-unea
sortuz eta bihotzaren uzkurdura-erritmo normala ahalbidetuz.
34. Nodulu sinusalak eragindako erritmoa erritmo sinusala (70-80
taupada/min.) deitzen da. Horrek huts egiten badu, nodulu
aurikulobentrikularrak jokatuko du erritmo nodala (50 taupada/min.)
sortaraziz. Azken honek ere huts egiten badu, bentrikuluetako
muskuluak egingo du lan hori, erritmo idiobentrikularra (30-40
taupada/min.) eraginez.
https://www.youtube.com/watch?v=eh5U7cKsL0Q
35. Bihotz-funtzioaren
kontrolaBihotzeko muskulu-zelula guztiek berez despolarizatzeko eta
birpolarizatzeko ahalmena dute. Horri kronotropismoa deritzogu.
Dromotropismoa, sortutako bulkadak transmititzeko ahalmena da eta,
inotropismoa, indar jakin batez uzkurdura sorrarazteko ahalmena.
36. Maiztasun normala 50-100 taupadakoa da. Ariketa fisiko, sukar edo emozioen
ondorioz, maiztasuna areagotu egiten da; lotan, aldiz, moteldu.
Egoera normalean 100etik gorakoa denean takikardia da, eta 50etik behera
bradikardia da.
37. Nahiz eta bulkaden maiztasuna kontrolatzeko sistemak izan, horri eragiten
dioten nerbio-kinada estrintsekoak ere badaude. Egoera normalean, nerbio-
kinada hauek nerbio-sistema autonomotik datoz.
Sistema parasinpatikoaren estimulazioak taupaden maiztasuna
txikiagotzen du, potasioarekiko iragazkortasuna handitu egiten baitu.
Estimulazioa oso handia bada, bihotza gelditu daiteke.
38. Sistema sinpatikoak aurrekoaren kontrako funtzioa betetzen du: nodulu
sinusalaren despolarizazio-maiztasuna handitu egiten du, takikardia sorraraziz.
Bulkada kardiakoaren transmisio-abiadura handitu egingo du, aurikula eta
bentrikuluen uzkurketen arteko atzerapena murriztuz.
https://www.youtube.com/watch?v=1I1t94K9FJo
Adibide bat.
39. Inotropismoa handitzen duten faktoreak inotropiko positiboak dira eta,
txikiagotzen dutenak inotropiko negatiboak.
Frank-Starling-en legearen arabera, diastolean bihotza zenbat eta gehiago
bete, sistolean hainbat eta odol gehiago kanporatuko da. Diastolean odol asko
sartzen bada, zuntz kardiakoak gehiago luzatuko dira, gero sistolean
uzkurduraren indarra ere handiago izango delarik. Hau da, aldagai
intrintsekoa.
Baina inotropismoa aldatzen duten faktoreen artean aldagai estrintsekoak
ere baditugu. Nerbio-sistema autonomoak ere kontrolatzen baitu uzkurdura-
indarra.
40. Ziklo kardiakoa
Ziklo kardiakoa bi taupadaren arteko multzoa da. Bihotzeko lau barrunbeek
duten erlaxazio-aldiari diastole deritzo. Honen ondorengo uzkurdura-aldia
sistolea da. Aurikulen sistoleak bentrikuluen diastolearen bukaerarekin bat
egiten du. Bentrikuluen uzkurdura aurikulak zabalduta daudenean gertatzen
da.
41. Nodulu sinusalean sortutako bulkada aurikuluetan zehar hedatzen da
uzkurdura eraginez. Horrenbestez, aurikulen uzkurketek balbula
aurikulobentrikularretik (trikuspidea eta mitrala) bentrikuluetara bultzatzen
dute odola.
Bentrikuluak bete direnean balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira,
sistole bentrikularra hasiko delako.
42. Fase honen ondoren, bentrikuluetan dagoen presioa jaitsi egiten da, muskuluak
erlaxatu egiten direlako. Ondorioz, odolak arterietatik bihotzerako bidea hartuko
du, balbula sigmoideoak itxiz. Bentrikuluen sistolean zehar bentrikuluetan
dagoen presioa altua da eta balbula aurikulobentrikularrak itxita daude.
Aurikulak uzkurtzen direnean bertan zegoen odol guztia bentrikuluetara joango
da, ziklo berriari hasiera emanez.
43. Ziklo kardiakoan honako aldi hauek bereizten dira:
Sistolea: balbula aurikulobentrikularra ixten den unetik balbula sigmoideoak itxi
artekoa.
Diastolea: ziklo kardiakoaren gainerako aldiak hartzen ditu.
https://www.youtube.com/watch?v=qsFXPsz7_Hs
44. Hemodinamika: odol-fluxuak hodi eta bihotzean zehar betetzen dituen lege
fisikoen azterketa.
Odol-fluxua zirkulazio sistemako puntu batetik denbora unitateko pasatzen den
odol bolumena (ml/s) da, eta presio gradientearekiko zuzenki eta
erresistentziekiko alderantziz proportzionala da.
45. Odola presio ezberdintasunengatik mugitzen da zirkulazio
sisteman zehar, presio handia dagoen lekutik presio
txikiagokorantz.
Bihotzeko ezkerreko bentrikulutik urruntzen garen heinean,
hodietako presioa jaitsiz doa. Sistolean aortako presioa 120 mmHg
da, eta diastolean, 80 mmHg. Arterietara 35 mmHg-ko presioarekin
heltzen da, eta eskuineko aurikulara 0-5 mmHg-rekin heltzen da.
Hasierako eta amaierako presio diferentzia horrek odola
mugiarazten du.
46. Odol-fluxuaren aurkako erresistentzia, odolak hodien hormekin duen
marruskadurak eragiten du. Bihotzak lan gehiago egin behar du
erresistentzia hori gainditzeko.
Hodien erresistentzia hiru aldagaien menpe dago:
-Hodien luzera: zirkulazio-sisteman hodiak nahiko luzeak dira, eta horrek
erresistentzia gehitzen du.
-Odolaren likatasuna: zenbat eta odol likatsuagoa izan, erresistentzia gero
eta handiagoa izango da. Odolaren likatasuna hematokritoen menpe dago.
-Hodien erradioa: hau da aldagai garrantzitsuena, arrazoi hauengatik:
+Nerbio-sistema autonomoak hodien erradio erregula
dezake. Bere sistema sinpatikoak hodiak uzkurtzen ditu, eta
parasinpatikoak zabaldu.
+Odol-hodien erradioan aldaketa txiki batek ondorio
garrantzitsuak ekar ditzake.
ODOL-FLUXUA: ERRESISTENTZIA
48. Presio arteriala: odolak arterien hormen aurka azalera-unitateko
eragiten duen indarra.
Arteria-zirkuitu osoan presio handiena presio sistolikoa da, diastolean
presioa txikituz doa txikienera heldu arte. Presio sistoliko eta
diastolikoaren arteko kendura presio diferentziala edo pultsuaren
presioa da.
49. Batez besteko presio arteriala (BPA) ziklo kardiako osoko presioen batez bestekoa da.
Gastu kardiakoaren (GK) eta erresistentzia periferikoen guztizkoaren (EPG) menpe
dago.
-Gastu kardiakoa: bentrikuluak minuturo ponpatzen dituzten odol litroak dira. GK
handitzen bada, arterietan odol gehiago sartzen da eta presioa igotzen da.
-Erresistentzia periferikoen guztizkoa: hau igotzen bada, BPA neurri berean igoko da,
odol-fluxua konstante mantendu ahal izateko.
BATEZ BESTEKO PRESIO ARTERIALA
50. Presio diferentziala normalean 40 mmHg-koa izaten da. Pertsona
zaharrengan handiagoa da, arteriek elastikotasuna galtzen dutelako.
Elastikotasuna galtzen denean, presio sistolikoak gora egiten du eta presio
diastolikoa berdin mantentzen da edo behera egiten du.
PRESIO DIFERENTZIALA
Pultsu uhina arteria-sisteman gertatzen diren presio aldaketen eraginez
sortzen da. Honen intentsitatea presio diferentzialaren menpe dago.
PULTSU UHINA
51. Presio arteriala faktore hauek baldintzatzen dute:
-Adina: 15 urterekin presioa txikiagoa da 65 urterekin baino,
elastikotasuna txikiagotu delako eta erresistentzia handitu.
-Sexua: 40-50 urtera arte emakumeengan gizonengan baino
baxuagoa da, baina menopausiaren ondoren, balioak handiagoak
dira.
-Pisua: pertsona gizenek presio altuagoa dute.
-Jarrera: zutik egonda, bihotzetik behera dauden arterien presioa
handiagoa da.
PRESIO ARTERIALAREN
BALDINTZAK
52. Funtzioak:
-Benen odola kapilarretatik bihotzera itzultzea.
-Benen zabalkortasunari esker, beren barnean odol bolumen handiak
hartzeko ahalmena dute.
-Odola bihotzera itzularaztea, ponpa benosoaren bidez.
53. Presio benosoa jaitsi egiten da bihotzera hurbiltzen den neurrian.
Presio benoso motak:
-Presio benoso zentrala (PBZ): eskuineko aurikula eta toraxeko bena
handietan. GKren menpe dago.
-Presio benoso periferikoa (PBP): toraxetik kanpo dagoen edozein
benaren presioa. Grabitate-indarrak eragin handia dauka.
PRESIO BENOSO MOTAK
54. Itzulera benosoa, minutuko kapilarretatik eskuineko aurikulara doan
odol-kantitatea da.
Itzulera benosoa mugatzen duten aldagaiak:
-Presio-gradientea: PBPren eta eskuineko aurikularen arteko presio
diferentziala da. PBZ handitzen bada, itzulera benosoa txikiagotu egiten
da, eta PBP igotzen bada, itzulera benosoa hobetzen da.
-Bolemia: odol-bolumena handiagoa denean PBP handitzen da, itzulera
benosoa hobetuz.
-Benen zabalkortasuna: benetan odol-bolumena oso handia denean, GK
jaisten da, beraz, presio arteriala ere bai.
-Zirkuitu benosoaren erresistentzia: itzulera benosoa eta erresistentzia
alderantziz proportzionalak dira. Erresistentzia handiko guneetan presio
benosoa handitu behar da itzulera benosoa konstante mantentzeko.
ITZULERA BENOSOA
55. Ponpa benosoaren osagaiak:
-Balbulak: beheko gorputz adarretako benak bi plexuz osatuta daude, azalekoa
eta sakona. Plexu biak komunikatuta daude eta lotura hori egiten duten benek
odola azaleko benetara soilik pasatzen uzten duten balbulak dituzte.
Bestalde, azaleko eta sakoneko benek badituzte odola bihotzerako noranzkoan
soilik pasatzen uzten dituzten balbulak ere.
Balbula sistema honek ez dio odolari atzerantz joaten uzten.
-Ponpa muskularra: beheko gorputz adarretako benak muskulu eskeletikoz
inguratuta daude. Ariketa egitean, muskuluek benak konprimatzen dituzte
barneko odola mugiaraziz.
-Ponpa toraxabdominala: arnasgoran kaxa torazikoa handitu egiten da eta
barneko presioa negatibo bihurtzen da, presio gradientea handiagoa eginez.
Arnasgoran presio abdominala positibo bihurtzen da, benak konprimatuz.
Konprimatze horrek odola bihotz aldera bultzatzen du.
PONPA BENOSOA
57. Bi mekanismoren bidez burutzen da:
-Mekanismo nerbiosoa: organismoko hodi guztiak (kapilarrak
eta benulak kenduta) sistema sinpatikoaz inerbaturik daude.
Sinpatikoak arteriolen muskulu leuna estimulatzen du, tonu
basal izeneko egoera ezarriz.
-Mekanismo humorala: katekolaminak eta angiotentsinak odol-
hodiak uzkurtzen dituzte.
58. Erregulazio orokorraren funtzioak:
-Odol-kantitate handiak larruazalera bidaltzea, gorputzeko
tenperatura erregulatzeko.
-Bihotzak odol nahikorik ponpatzen ez badu, sinpatikoak hain
garrantzitsuak ez diren arteriolak ixten ditu, odola garunera eta
bihotzera joan dadin.
59. SISTEMA LINFATIKOA
Gorputzeko ehunetan , gasen eta elikagaien elkartrukearen ondoren,
ehunen odol-kapilarretatik linfa likidoa ateratzen da.
Linfa bereizten da odoletik, ur gehiago eta albumina gutxiago dauzkalako
eta linfozitoak bakarrik dauzkalako. Linfan ere koagulatzeko gaitasuna
duen fibrinogenoa agertzen da.
60. ORGANO LINFATIKOAK
Sistema immunearen funtzio gehienak
organo linfatikoetan gauzatzen dira. Bi
talde nagusitan banatzen dira:
Lehen mailako organo linfatikoak: timoa
eta hezur-muina.
Bigarren mailako organo linfatikoak:
gongoil linfatikoak, barea, amigdalak eta
hesteen mukosari lotutako ehun
linfoidea.
61. TIMOA
Mediastinoan perikardioaren gainean eta esternoiaren atzealdean kokatzen dena.
Haurrengan eta nerabeengan guztiz garatuta dago, baina helduengan gantz-ehun
bihurtzen da.
Timoa bi lobuluz osatuta dago eta lobulu bakoitza lobulutxoz. Lobulutxoen azala
timozito izeneko linfozito txikiz osatuta dago eta muina osatzen duen oinarrizko
gaia, Hassal-en korpuskuluek eratzen dute.
Timoak hiru funtzio nagusi ditu:
Linfozitoak eratzen ditu eta hauek bigarren mailako organoetara joango dira.
Odolera jariatzen duen gai baten bidez (gai humorala) organo linfatikoetan
immunoblastoen heldutasuna eragiten du.
Linfozitoek sortzen dituzten antigorputzek gai arrotzen aurka bakarrik eraso
dezaten arduratzen da.
62. GONGOIL LINFATIKOAK
Ehun konektiboz inguratutako indaba itxurako organo milimetrikoak
dira. Hauetatik trabekula batzuk barrurantz zuzentzen dira lobulutxoak
mugatuz.
Gongoil linfatikoen azalean linfozitoak kokatzen dira folikuluak eratuz.
Folikuluetan B linfozitoak gordetzen dira eta folikuluen azalean berriz T
linfozitoak.
Lehen mailako eta bigarren mailako folikuluak bereizten dira. Lehen
mailako folikuluetan linfozito txikiak agertzen dira eta bigarren mailako
folikuluan, berriz, oroimeneko linfozitoak.
Hodi linfatiko aferenteek linfa gongoilera garraiatzen dute eta hodi
eferenteetatik linfa gongoiletik ateratzen da.
63. BAREA
Diafragmaren azpialdean kokatzen den organo linfoerretikularra da, odol-
zirkulazioan tartekatuta dagoena.
Bere eginkizunak:
Eritrozitoen fagozitosia eta desintegrazioa.
Odol-iragazketa.
Sistema immuneko gaien edo substantzien sintesia.
Bareak bi aurpegi ditu: diafragmatikoa eta biszerala.
Gainera bi atal nagusi bereizten dira:
Mami zuria: folikulu linfoidez osatua.
Mami gorria: sinu benosoz, eritrozitoz eta ehun erretikularrez osatua.
64. AMIGDALAK
Faringearen alde bukonasalean kokatzen dira. Amigdala bakar bat agertzen
da amigdala faringeoa eta besteak bikoitzak dira, amigdala palatinoak eta
amigdala lingualak.
Amigdaletan ehun linfoidea folikuluak eratuz agertzen da.
65. HESTEEN MUKOSARI LOTUTAKO EHUN LINFOIDEA
Heste meharraren azkeneko atalean (ileona) agertzen da batez ere. Hemen
ere folikuluak daude Peyer-en plakak eratuz.
66. HODI LINFATIKOAK
Hodi linfatikoak sistema-benosoarekin batera joaten dira eta odola garraiatu
beharrean linfa eramaten dute. Hauek organoen ehun konektiboen drenaje
funtzioa betetzen dute.
Gorputzeko hodi linfatikoak enbor linfatikoetan batzen dira eta hauek bost
enbor nagusi osatzen dituzte:
Ezkerreko eta eskuineko enbor lunbarrak: beheko gorputz-adarretako,
pelbiseko, sistema urogenitala eta abdomeneko hormaren hainbat ataletako
linfa jasotzen dute.
Heste-enborra: goiko eta beheko arteria mesenterikoaren irrigazio
eskualdearen linfa jasotzen du.
Ezkerreko eta eskuineko enbor bronkomediastinikoa: bihotzeko, biriketako
eta mediastinoko linfa jasotzen du.
Eskuineko eta ezkerreko enbor subklabioa: bena subklabioarekin batera doa.
Eskuineko eta ezkerreko enbor jugularra: barneko bena jugularrarekin eta
subklabioarekin batera dagoen hodi linfatikotako linfa jasotzen dute.
68. PATOLOGIA. HIGIENE ETA
PREBENTZIO ARAUAK
Herrialde garatuetan medikuntzan egin diren aurrerapen ugarien ondorioz,
transmititzen diren gaixotasunak gutxitu egin dira, baina gaixotasun kronikoak
bi faktore hauen eraginez areagotu egin dira: alde batetik, biztanleriaren
zahartze-prozesua eta, bestetik, arrisku-faktoreen gehikuntza. Herrialde
hauetan patologiarik garrantzitsuenak eritasun kardiobaskularra eta minbizia
dira.
69. ERITASUN KARDIOBASKULARRA
Herrialde garatuetako heriotza guztien %40-50 eragiten dute.
Garrantzi handiena duten gaixotasunak kardiopatia iskemikoa eta eritasun
zerebrobaskularra dira.
Lehen mailako prebentzioak izugarrizko garrantzia du.
Arrisku-faktoreak:
-Tabakismoa: kardiopatia iskemikoekin eta odol-hodien gaixotasunekin
erlazio zuzena du. Prebentzio-neurri bakarra erretzeari uztea da.
-Antisorgailu oralak: pilulak hartzen dituzten emakumeek kardiopatia iskemikoa
garatzeko arrisku handiagoa dute.
70. -Hiperkolesterolemia eta dieta: gorputzeko kolesterola ez da 200 mg/dl baino
altuagoa izan behar, bestela eritasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku
handia baitago. LDL-kolesterola ere ez da neurri handian eduki behar.
Bestalde HDL-kolesterola zenbat eta handiagoa izan, arriskua gero eta
txikiagoa da. Adinak garrantzi handia du kolesterol mailan. Gizonengan,
areagotu egiten da 20 urtetik 50 urtera eta emakumeengan menopausiarekin.
Lehen mailako prebentzioa: faktore garrantzitsuena dieta da, beraz,
kolesterola kontrolatzeko ezinbestekoa da osasun hezkuntza.
Bigarren mailako prebentzioa: biztanleriari kolesterol neurriak kontrolatu
behar zaizkio.
71. -Hipertentsio arteriala: gaixotasun kronikoen artean, garrantzitsuena odol-
hodien patologia hipertentsiboa da. Ez bada garaiz tratatzen gorputzeko errai
garrantzitsuenak lesionatzen ditu. Presio diastolikoaren miaketa da gaixotasun
hau kontrolatzen duen metodorik garrantzitsuena, beti 90 mmHg baino
gutxiagokoa izan behar duelarik.
Arrisku-faktore nagusienak: dieta (gatzaren kontsumoa batez ere); loditasuna,
glukosarekiko intolerantzia, alkoholaren kontsumoa, faktore genetikoak eta
faktore psikosozialak. Ariketa fisikoak arriskua gutxitzen du eta tabakismoak ez
du gehitzen.