Jagoba Errekondok kalamuaren doai terapeutikoez hitz egiten du.
1 of 2
Download to read offline
More Related Content
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
1. ENTZUNGAIAK
1. ENTZUNGAIA: DB 6902
Iraupena: 08’19’’
Transkripzioa:
-Arratsaldeon.
-Arratsaldeon denoi.
-Estatuan lehen aldiz kalamuaren eragin terapeutikoak neurtzeko plangintza bat jarriko dute
martxan, Katalunian.
-Bai.
-Beti progreak dira hauek, e?
-Beno ez dakit progreak edo atzekoa bueltan, lehenago pasatakoa bueltan datorrela, ez? Bada,
Generalitateko osasun sailak martxan jartzeko asmoa du, bada, beno bada, behin eta berriro
osasungintzan lanean ari den jende askok eta gaixoek-eta esaten dutena frogatu eta beno, bada,
benetakoa baldin bada,bada legearen barrura ekartzeko ezta? Eta da kalamua edo marihuanaren
eragin bada, beno, osasunerako eragin ona, ezta?
-Beti ere ez dira edozein gaixotasunerako, baizik eta gaixotasun…
-Bai, gaixotasun oso jakinak dira.
-Jakinak dira, bai.
-Marihuana beti erabili izan da, bada orain dela hiru bat mila urteko erreferentzia idatziak ere
badaude horri buruz
-A bai, e?
-Bai, bai, batez ere Asian, gerora, bai ingelesek eta frantsesek ekarri zuten Europara, eta beno
orain dela 9 urte ere 1995ean Estatu Batuetako medikuen edo osagileen elkarteak ere, horri
buelta emateko egoera, legez kanpoko egoera horri buelta emateko bada, ikerketa oso-oso
zabalak martxan jarri zituen, orain ere Ingalaterran ere asko ikertzen ari da honi buruz, baina
gutxi gora behera glaukoma kasuan, hau da, begietako odolaren presioarekin arazoak dituen
jendearentzako, HIESA duen jendearentzako, esklerosi anitza duen jendearentzako eta batez
ere minbiziaren ondorioz, ba, kimioterapia eta erradioterapia tratamenduak hartzen dituen jendearen
ondorio edo, beno, tratamendu horiek sortzen dituzten ondorio kaltegarriei aurre egiteko
garbi dago ona dela.
-Oinazea baretzeko ez?
-Batez ere oinazea baretzeko eta baita ere gero digestio aparatuan sortzen dituen arazoak, bada,
bai gosea joatea, anorexia, urdailean jakiak ondo ez asimilatzea eta hori denari buelta ematen
dio eta edo, adibidez edo Alzeimerren kasuan bada urduritasunaren ondorioz, bada pisua, pisua
galtzea da etengabeko joera bat eta, adibidez, horri aurre egiteko oso ona dela esaten dute.
-Beti ere, ez dugu esan, baina nola hartu behar den kalamua ere hori zehaztuko dute.
-Bai, beno,hor… hain justu horri begira Ingalaterran oraintxe dira 400 boluntarioekin ikerketa bat
egiten eta badirudi emaitzak nabarmenak direla, jende askok ez,ingurukoak ez enteratzeko,
sendagileari ez galdetzeagatik, badakizu, bada, beno legez kanpoko egoera honen ondorioz, bada
jende gehienak jarraitzen du ohizkoa duen, den eran hartzen ezta?
-Erretzen?
-Bai, eta beno erretzeak eragin onak baditu, baina baita ere berarekin txarrak ditu, badakigu
minbizia sortzen duela edo minbizigaiak izan daitezkeenak sustatu egiten dituela, ezta? Gaur egun
badirudi garbi dagoela infusioa dela hartzeko erarik onena, bai urarekin nahi baldin badugu,
edo are hobeagoa koipea duten gaiekin edo esnearekin edo mantekilarekin. Hain justu bada,
kalamuak dun alde on hori olio bati lotuta doalako, landarearen barruan eta ordun olio batean
irakinez gero askoz errazagoa asimilatzen delako.
-Eta honek, zer esango genuke, gaizo guztiengan izan dezakeela eragin ona, alegia, hori
frogatuta dagoen hainbesteraino?
-Nik uste dut frogatuta dagoela batez ere larritasun handiko gaixotasuna dun jende honengan hain
justu bada, horiek…kasu batzuetan beste botikarik ere ez dagoelako. Ikerketa hau eta egoera,
legezko egoera etorriko balitz dudarik gabe beste gaixotasunetan ere ikertzeko aukera
egongo litzake eta nik uste dut hor azalduko liratekeela, honen onurak dudarik gabe eta beno bada
historia oso luze bat dagoelako ezta?
18
2. ENTZUNGAIAK
-Nik esan nahi nuen alegia orain arte egin diren frogetan guztiek ondo erantzun dutela terapia
Honi.
-Bai, adibidez Bartzelonako Farmazeutiko edo Botikarien Kolegioak ere ikerketa bat egin du
honi buruz, batez ere esklerosia, HIESa eta minbizia duen jendearekin eta % 47ek hartzen du
marihuana, oxea gaixoen % 47ek. Hauetako % 87k sendagileari ez dio esaten , bada beno, bada
egoeragatik eta% 57k erre egiten du, horrek esaten digu bada, beno ondo doaz , gehienek
hauetako denek esaten dute erretzen dutenek. denek esaten dute batez ere mina kendu egiten
diela edo baretu, baino erre egiten dute, ordun, hor dago bada beno bada landarearen egoerak
ekarritako bada beno on-txar dikotomia hori ondo erabaki gabe oraindik, ezta? Eta nik uste dut
hori dela bultzatu beharko litzatekeena. ezta? Gutxienez ikertu eta jendeari esan, begira, ona da
baina honela.
-Ona da infusioan, esate baterako.
-Hori da edo kapsulatan edo, adibidez, Holandan ia Katalunian egiten ari dena, Holandan jada
martxan dago lehengo urtez gero eta.
-Besteak beste, legala delako.
-Beno bai legala da baino, orain arte legala zen erostea, kantitate batzuetan, baina
sendagileak zuri esatea hau hartu ezazu jada desberdina da ezta? Pausu izugarria da eta han bada,
landare berdea ematen dute, infusioetan hartzeko. Hemen oraindik dudan daude bada
landarea eman, edo kapsulatan sartuta edo olio batekin nahastuta ba bueno badakizu, betiko
jendeak esaten duelako bada hori izan daiteke gero beste merkatu bat hornitzeko bide bat ezta?
eta ordun hori saihesteko beno bada jada pentsatzen ari gera gaizki, ezta? Nik uste dut gaixoarengan
pentsatu behar dugula eta ahal dela ondo.
-Baina hau nola izango litzateke gakoa, errezetarekin?
-Bai errezetarekin eta errezeta hori ezin du edozeinek eman. baizik eta ospitale jakin batzuek. Hau
da gaixo, beno gaixo tipologia hau jasotzen duten ospitaleetako sendagileek bakarrik emango
ahal izango dute errezeta eta ospitale horiekin elkarlanean lan egiten duten botikak
bakarrik emango lukete.
-Eta argia eduki behar da ez dela beti ere, ez dela kalamuak gaixotasun hori sendatzen
lagunduko duela, baizik eta gaizotasun horren ondorioz edo terapien ondorioz nozitzen den
mina baretzeko.
-Bai eta egoera errazteko.
-Ez da gutxi hori.
-Ez, ez nik uste dut gainera askotan, garrantzitsuena hori dela.
-Esan dugu esate baterako minbizia dutenak ezta? Kimioterapiaren ondorioak ze kimioterapia esaten
dute oso astindu gogorra ematen duena.
-Hori da eta beno bada, sendagile askorekin hitz eginez gero beraiek gomendatzen dute, noski!
ez bere ospitaleko bulegoan, baina esango dizute jende askok galdetzen diela eta gaixo horiei
galdetu ezkero, gehienak esango dizutela bada onura ikaragarriak ekartzen dizkiela eta nik uste dut
hori dela bidea.
-Beno Katalunian lehen pausuak ematen hasiak dira, osasun sailak martxan jarritako plangintza
bat da, oraindik ez da hau zehaztu.
-Bai zergatik,, beno Madrileko osasun agintariek ere baimena eman behar dute eta beno
betikoan erori gera ezta? Azkenean bada beno katalanak aurreratu egin zaizkigu ordun,
bada ..betikoa...
-Bai, beno baten bat aurreratzen denean, e?
-Hori da.
-Gaitzerdi.
-Minutu eta erdi geratzen da arratsaldeko zazpietarako. Katalunian martxan jarri duten plangintza
honek ikusi beharko da gero zer eragin duen gainerako Elkarte Autonomoetan, litekeena da
hemen ere antzeko aurrea hartzea ezta?
-Bai dudarik gabe nik uste dut hori gelditu ezingo den olatu bat izango dela, eta ez Autonomia
Erkidegoetan bakarrik, baizik eta estatuetan, ezta? Eta batez ere osagileak eta gaixoek beraiek
eskatzen hasi direlako.
-Eta belarraz ez dugu hori aipatu. baina bigarren mailako efekturik edo esaten den ondoriorik
edo horrelakorik.
-Erreko bagenu, horrek.
-Ordun bai, baina infusioan hartuz gero.
-Ez ez du kalterik.
-Hori oso ondo neurtuta dago.
19