ºÝºÝߣ

ºÝºÝߣShare a Scribd company logo
XANGOazala 14/6/02 16:37 Página 3
Fitxa teknikoa
Xango, Windows ingurunean eraikita dagoen aplikazioa da. Xango egoki
erabiltzeko, ordenagailuak gutxienez ezaugarri hauek behar ditu:
- PC bateratzailea: Pentium prozesatzailea.
- Windows 95, edo berriagoa.
- 32 Mb-eko RAM memoria
- CD-ROM irakurlea.
- 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea.
- Soinu txartela.
Instalazioa
Xango programa abiarazteko ez dago ezer instalatu beharrik. Hala ere,
Xango ikonoa zure ordenagailuko HASI menuan instalatuta gelditzea nahi
baduzu, egizu Klik bikoitza CD-ROM unitateko setup.exe ikonoan. Leiho
honetara iritsiko zara:
1
XANGObarrua 14/6/02 15:17 Página 1
Hurrengoa botoian saguaz klik eginaz instalazioa abian jarriko da eta, ongi
amaituz gero, ondoko beste leiho hau agertuko zaizu.
Amaitu botoian klik eginaz instalazioa bukatutzat emango da.
Urtxintxa izeneko multzoa, "XANGO" programaren izena eta honen ikonoa
azalduko zaizkizu pantailan. Beraz, instalazioa ongi burutu da.
Desinstalazioa
Xango desinstalatzeko, hau da, ikonoa HASI menutik kentzeko, setup.exe
berriz exekutatzea nahikoa da. Horretarako, klik bikoitza egin behar da
setup.exe-ren gainean, eta, Xango instalatua badago, honako leiho hau
aterako zaizu.
Jarraitu beharrezko prozesua instalaziokoa bezalakoa da. Hurrengo pantai-
lara igarotzeko agintzea nahikoa da.
2
XANGObarrua 17/6/02 10:00 Página 2
Programa abiarazteko
Xango programa erabiltzen hasteko, CD-ROMa ordenagailuan sartuta
duzula, ordenagailuko HASI menuko Urtxintxa multzoa eta bertan dagoen
XANGO programa aukera itzazu.
Gogoratu programak 800x600 pixeleko pantaila eta 16 biteko kolore-kon-
figurazioa behar duela. Pantaila 640x480 konfigurazioarekin baduzu, pro-
gramak abisatu egingo dizu eta, gero, gelditu egingo da. Beste edozein
konfigurazio baduzu, programak abisatu egingo dizu, baina aurrera jarrai-
tuko du. Zure ordenagailua 256 koloretan konfiguratua badago, programa
bera saiatuko da 16 bitera (milaka koloretara) aldatzen. Programari aldake-
ta egitea ezinezko gertatzen bazaio, abisua emango dizu zuk zeuk alda
dezazun. Programak funtzionatzen jarraituko du, baina kalitate eskasekoa
ikusiko duzu.
Ezaugarriak eta helburu
didaktikoak
Programa hau, Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzarako (Urtxintxa proiektua)
sortu duen testu-materialaren osagarri gisa eraiki da.
Oinarrizko erreferentzia eskola-materiala izatea bada ere, CD-ROM hau era-
bil daiteke eskolatik kanpo, euskal hezkuntza-irakaskuntzak adin horietako-
entzat duen erronka nagusietako bat, etxetik euskaldun edo erdaldun dato-
zen haurrei, bai jolaserako bai euskara lantzeko, tresna eta baliabide ego-
kiak eskaintzea baita.
Euskara hutsean garaturiko CD-ROM interaktibo honen jardueren ezauga-
rrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion motibazioa
baitu ardaztzat. Haurrak, afektiboki identifikatuko duen Xango gidari/lagu-
3
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 3
naren argibide, aholku, iradokizun eta animo hitzei jarraituz, gogoko duena
aukeratuz jolas egingo du.
Bestalde, gure haurrek ez dituzte ezaugarri-, estilo kognitibo-, garapen-,
jatorri-esperientzia berdinak, eta honegatik, horien erantzunak ere ez
dira berdinak. Kontzeptu zabal honi aniztasuna deritzagu. CD-ROM
honen bidez landu daitezkeen aniztasun guztiei erantzutea, zalantzarik
gabe, ezinezkoa dela jakinda ere, hainbat testu, estrategia eta abarren
errepikapenerako aukera ludikoak oso baliagarri gerta dakizkieke zenbait
haurri (eta irakasleri). Nabarmentzekoa da, CD-ROM honetan eskaintzen
diren jarduerak eta garapenean proposatzen den mailaketa, ez direla
inondik inora ere haur guztiek adin berean eta are gutxiago garai bere-
an egin beharrekoak. Zailtasun maila txikia duten jarduerekin batera oso
maila altua eskatzen duten proposamenak ere badira tartean, eta haur
bakoitzari bere erritmoan eta beharren arabera lantzen uztea ezinbeste-
koa da.
Bestalde, une jakin batean behar adina ordenagailu ez dagoelako edo beste
arrazoiren bategatik ordenagailua erabiltzerik ez badago, zenbait jarduera
inprimatzeko aukera eskaintzen da.
Irakurketa–idazketaren ikuspegi eraikitzailea abiapuntutzat hartuta garatu
da Urtxintxa Proiektua. Ibilbide horretan behaketa sistematikoagoa behar
duten haurrentzat, era ludikoan, CD-ROM honek, hainbat jarduera
eskaintzen ditu:
- IPUINAK entzun eta entzundakoa argituz "irakurtzeko" aukera.
- ABESTIAK entzunez batera irakurtzeko aukera, eta hauen letra inpri-
matuz abesti bilduma egitekoa.
- hiztegia eta ipuinetako pertsonaien irudia eta izen idatzia erabiliz,
audioz eta idatziz MEMORIA EDO BIKOTE karta jokoak.
4
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 4
5
- lau motako jarduerak, (hasieran falta den letra asmatu, letrak orde-
natuz hitza osatu, silabak ordenatuz hitza osatu, eta audiotik eta
eredutik abiatuz, hitza idatzi) eskaintzen dituen HIZKI TORTILLAREN
ATALA.
- Haurraren ekoizpen librea motibatu eta laguntzeko IDAZKETA TXO-
KOA.
Ikastola barruan erabiliko duzuenontzat (irakasleontzat), hemen duzue jar-
duerek Urtxintxa Proiektuko Helburu Orokorrekin duten harremanen koa-
droa, baita Eremu bakoitzeko Helburu Didaktikoekin dutena ere.
Hauek dira CD-ROMean aurkituko dituzuen jarduerak:
A Abestiak.
B Margoketa txokoa, olerki eta igarkizunekin.
D Ipuinak.
E Labirintoak.
F Ohe elastikoa.
G Memori karta jokoa.
H Idazketa txokoa.
I Hizki tortilla.
J Puzzleak.
K Irudi simetrikoak edo margoak ezker-eskuin.
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 5
Abestia
Margoketa
Ipuina
Labirintoa
Oheelast.
Memoria
Idaz.txokoa
Hizkitortila
Puzzlea
Simetria
6
URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANEN KOADROA.
ABDEFGHIJK
1.-Beregorputzazgozatu,huraezagutuetakontrolatuekintzaetaadierazpenerakogai-
tasunetamugakkontuanhartutaeta,eraberean,bereburuazainduetahigieneagor-
detzekoetaosasunarietaongizateariburuzoinarrizkoohiturabatzuksendotzekojarre-
rapositiboaazaldu.
5.-Bereinguruhurbilajakin-minezbehatuetaarakatu,horrelabereingurunehorierat-
zendutenelementuenezaugarrietapropietatenabarienaketahorienarteanezartzen
direnerlaziobatzukezagutuz.
6.-EuskalHerrikoetabizidenerkidegokoezaugarrisozio-kulturalbatzukezagutueta
bizi,horienganakobegiruneaazalduz;halaber,bestekulturekikojakin-minaetaerrespe-
tuagaratu.
7.-Bizi,ezagutuedoirudikatutakoesperientziakerrepresentatuetakomunikatu,adie-
razpenmoduakbereganatuz,sormenagaratuzetabeharrezkoakdirenteknikakerabiliz.
8.-Euskaraohikokomunikazioegoereiegokituzerabili,besteekdiotenaulertzekoetauler-
tuaizateko,berenahi,sentimendu,esperientziaetadesioakadierazteko,esangurenerai-
kuntzanaurreraegiteko,norberarenjokabideaarautzekoetabesteeneaneraginaizateko.
9.-Hizkuntzaidatziarekikomotibazioetajarrerabaikorragaratu,hizkuntzaidatziakomu-
nikazio-tresnabezalaerrekonozituetabaloratuz,honenberreraikitzeprozesuanaktibo-
kipartehartuzetairakurketa-idazketariburuzkohipotesiakgaratuz.
10.-Objektuekikoekintzarenbitartezpentsamenduarrazionaletazientifikoarenlehen
urratsakegin,inguruaaktiboki,galderakeginezetadudatuz,etengabekointerakzioan
aztertuz.
X
X
XXXX
X
XXXXX
XXXXXX
XXXX
XXXXX
XXXXXXX
XXXXX
URTXINTXAPROIEKTUARENHELBURUOROKORRAK
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 6
7
I.EREMUA:GORPUTZA,NORTASUNAETAAUTONOMIAPERTSONALA.ABDEFGHIJK
XXXXXXXXXX
X
XXXXXXXXXX
XXXXXXXXXX
X
XXXXXX
X
X
I.7.Eskuradituenzereginetajokabideakburutzekogaitasunetaahalmenpertso-
naletankonfiantzagaratzeko,gorputzarensentsazioetapertzepzioesterozepti-
boak(zentzumenaketahauenfuntzioak)gorputzarenetakanpokoerrealitatearen
azterketanERABILI.
I.11.Mugimenduenzehaztasunarenbidezeskuratzendituenaukerakbaloratzeko,
egunerokobizitzanetaadierazpengrafikoarekinzerikusiadutenekintzetan,zati-
kakomugimendua(ikusmenaetamotriza)KOORDINATU.
I.12.Sortzendirenarazotxikieiaurreegitenikasteko,gorputzjardueretanetajola-
setan,etaoroharegunerokobizitzan,AUTONOMIAetaEKIMENAADIERAZI.
I.14.Jarduerak,bestearen,ekintzarenetaegoerarenezaugarrieiegokitzeko,sent-
sazioetapertzeptziopropiozeptiboak(giharre-tonua,jarrerarenkontrola,mugi-
menduenbereizketa,oreka)KONTROLATU.
I.15.Ekintzaetatrebetasunberriakikastekointeresagaratzeko,lehendabizinozio
topologikoak,erritmikoaketadenborazkoakbereganatuz,denboranetaespazio-
anORIENTATU.
I.16.Ekintzamotrizenahalbideakbaloratzeko,gorputzarekinjolaseginbeharden
egoeretanetaegunerokobizitzannorberarenlateralitatearenaurkikuntzagaratu
etapixkanakaERAIKI.
II.EREMUA:INGURUNESOZIALAETAFISIKOA
II.3.Ingurukogauzekikoerrespetuaetajakin-minagaratzekoetaelkarbanatzeko
jarrerabaikorraazaltzeko,bereingurukoobjektunaturalakedoartifizialak,hala
nolabereagerikonolakotasunfisikoak,funtzioaketaegunerokobizitzarakoera-
bilpenak,IDENTIFIKATU.
URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 7
8
ABDEFGHIJK
XXXXXXXX
XX
X
XXX
XXX
XX
XX
XX
XX
XX
XXXX
III.EREMUA:KOMUNIKAZIOAETAERREPRESENTAZIOA
HIZKUNTZA
III.1.Sentimenduak,ideiak,interesaketainformazioaezagutzekohizkuntzatres-
natzathartzekoetabalioesteko,ahozkoetaidatzizkotestuak(pertsonenarteko
harremanetan,literaturan,ikaskuntzanetakomunikabideetan)INTERPRETATU.
III.6.Komunikazioegokibatbaloratzeko,komunikazioegoerenezaugarriakIDEN-
TIFIKATU.
III.7.Norberarenhizkuntzprodukzioakhobetuetaaberastekointeresaetaahale-
ginagaratzeko,oinarrizkohizkuntzarenosagaiaketaegiturak(testusinplea,esal-
diak,hitzak,silabak,fonemaketagrafiak)BEHATUetaAZTERTU
III.8.Norkberegaitasunakbaloratzekoetainteresapizteko,ahozkoetaidatzizko
hizkuntzakERLAZIONATU.
III.9.Jakin-minaetaekimenagaratzeko,kodefonikoaetagrafikoaERLAZIONATU
(KODETU-DESKODETU).
III.13.Hizkuntzarenerabilerazuzenaetaaberatsabaloratzeko,oinarrizkohiztegia
etahizkuntzaegiturakGOGORATUetaERABILI
III.15.Kulturadierazpenekikosentsibilitatea,gozamena,arretaetainteresagarat-
zeko,tradiziozkoaknahiztradiziozkoakezdirentestupoetikoak(kantak,bertsoak,
olerkiak,igarkizunak...)ARRETAZENTZUN,GOGORATUetaADIERAZI.
MATEMATIKA
Aritmetika
III.26.Ikastekointeresagaratzekoetaerabilgarritasunabaloratzeko,zifrenforma
(begiz)etaizena(belarriz)IDENTIFIKATU(...).
URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 8
Aritmetika
III.28.Egunerokobizitzansortzendirenarazotxoeiekimenezaurreegiteko,bilke-
ta,gehikuntzaetagutxikuntzaegoereidagozkienproblemaerrazakebatzibatu-
keta,kenketanahizkontaketaerabiliz.
Geometria
III.34.Norberarenautonomiaetaestimuanaurreratzeko,halanolaadierazpenean
zehaztasunabaloratzeko,espazioanobjektueknorberarekikoetaelkarrekikogor-
detzendutenposizioaADIERAZIetaespazioarenadierazpenari(goian,behean,
aurrean,atzean,aldebatean,bestean)dagozkionmezuakegokiINTERPRETATU.
PLASTIKA
III.37.Norkbereekoizpenetanatsegina,autonomiaetainteresagaratzeko,senti-
penak,ideiak,pentsamenduak...adieraztekoetakomunikatzekoplastikakeskaint-
zendituenaukeraketabaliabideakESPERIMENTATUetaERABILI.
III.38.Autonomiaetasormenagaratzeko,objektuenforma,egituraetakolorea,gor-
putzekintzetatikabiaturik(ukimena,ikusmena,gorputz-adierazpena)ATZEMANeta
plastikabaliabideak(lerroa,puntua,zetaka)bailibreki,baieragidatuanERABILI.
III.39.Sormenaetaekimenagaratzeko,objektuenformaetaimajinaplastikoki
adieraztekoeginbehardirenmugimenduakBEHATUetaKOORDINATU.
MUSIKA
III.46.Besteenekoizpenekikointeresaetaerrespetuagaratzeko,halanolagozat-
zekoetasentsibilitateagaratzeko,besteenekoizpenakentzumenarenbidezBEHA-
TU(soinua,doinua,erritmoa,harmonia,forma)etainpresioakADIERAZI.
III.52.Euskalkulturgirokofolkloreanetabestemusikaadierazpenekikosentsibili-
tateanetaintereseanaurreratzeko,gurekulturakoabestiak,jolasak,doinuak,
musika-tresnaketadantzakENTZUN,ABESTU,GOGORATUetagorputzarenbidez
ADIERAZI(dantza).
9
ABDEFGHIJK
XX
XXX
XX
X
X
X
X
X
URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 9
10
Edukiak
URTXINTXA PROIEKTUAK ohi duenez, CD-ROM honek ere hamabi gai des-
berdin lantzen ditu. Gaiari sarrera, honekin zerikusia duten beste hainbeste
ipuinekin ematen zaio. Ipuin batean sartu eta gero, honako jarduerok gara
ditzakete haurrek:
IPUINAREN INGURUKOAK:
• Ipuina: atal honek bi aukera eskaintzen ditu:
• Ipuina orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera. Ipuinaren
bertsio laburra azaltzen da testu idatzian. Audioa irakurt-
zen ari den bitartean, irakurritako esaldiaren atala gorriz
argiztatzen da, eta nahi izanez gero, berriro entzuteko,
bozgorailua eta orrialdeak aurrera eta atzera (beharren
arabera) pasatzeko aukera dago.
• Ipuina bertsio literarioan entzun eta irudiak ikusteko
aukera testu idatzirik gabe.
• Puzzlea ipuinaren irudiak oinarritzat harturik. Kokaleku espazial
nahasian aurkeztuko zaizkien irudietako bakoitza dagokion txokora
eramanez berreraiki behar dituzte marrazkiak. Marren laguntzarekin
edo gabe egitea aukera dezakete.
• Ipuinaren abestiak. Irakurri, inprimatu eta entzuteko aukera.
• Pertsonaien memoria edo bikote karta-jokoa. Ipuinetako per-
tsonaiak eta hiztegiko txartelak azpikoz gora jarriko dira. Klikatuz
aurrera begira jarri eta bikoteak osatu behar dituzte. Audioaz gai-
nera, irudia eta izen idatzia bistaratuko zaizkie, eta irudi bakoitza-
ren kokaleku espaziala gogoratu beharko dute zer egin berehala
erabakitzeko
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 10
Joko honek ere hiru aukera eskaintzen ditu:
- Irudi berdinak erlazionatzeko aukera.
- Irudia eta horri dagokion hitz idatzia erlazionatzeko aukera.
- Zenbakien arteko eragiketak eta zenbakiak (emaitza bezala) erlazio-
natzeko aukera.
GAIEKIN ERLAZIOA DUTENAK
• Olerki, asmakizun eta margolanen txokoa. Gaiarekin zerikusia
duten lau igarkizun edo/eta olerki entzuteko aukera izango dute.
Horrez gain, igarkizun/olerki bakoitzak marrazki zuri-beltz bat izango
du. Saguz paleta erabiliaz, haurrek marrazkia margotu eta inprima
dezakete. Margolan hau ere bi eratara egin daiteke:
• Haurrak nahi duen bezala margotuaz.
• Irudian azaltzen diren zenbakiei eta hauen arteko eragi-
keten emaitzei dagozkien koloreak erabiliaz.
• Labirintoa. Kokaleku espaziala eta kontrola lantzeko balio duen
jolas honetan, haurrek ibilbidean zehar dauden oztopoak gainditu
beharko dituzte XANGO-ri laguntzeko. Horretaz gain, oztopo hauek
behar bezala gainditzeko programak hainbat eragiketa matematiko
era egokian ebatz dezala eskatuko zaio haurrari.
• Ohe elastikoa. Zenbaki segidak aginduaren arabera osatuaz (+1, +2,
+3, -1, -2 edo –3), Xango saltaka bere lagunengana eraman beharko
du haurrak.
• Margoak ezker-eskuin edota simetria jolasa. Emandako ereduaren
simetrikoa eraiki behar du haurrak.
• Idazketa txokoa. Ikasgelan egindako lanaren osagarri, hizkuntza
idatziaren berreraikitze prozesuari bultzadatxo bat emateko jarduera
11
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 11
da atal hau. Haurrek ekoizpen librea landu dezaten hiru testu eredu
desberdin idazteko plantillak aurki ditzakete. Gonbita, postala eta
gutuna dira aipatu testuak, eta idazterakoan haurrak letren kolorea,
estiloa eta neurria, hala nola apaingarri gisa txertatu nahi dituen iru-
diak aukera ditzake.
• Hizki tortilla. Hizkuntza idatziaren kodearen jabekuntzan bultza-
datxo bat emateko asmoz, era sistematikoan landu daitezkeen hain-
bat jarduera eskaintzen dira atal honetan:
- Hasierako letra falta duten hainbat hitz aurkeztuko zaizkio,
haurrak hitza osa dezan.
- Hitz baten letrak ordenarik gabe eskainiko zaizkio, bakoi-
tza bere tokian ipiniaz hitza egokiro osa dezan.
- Silabak ordena desegokian aurkeztuko zaizkio, berak
ordenatuaz hitza osa dezan.
- Eredua begiratuaz eta teklatua erabiliaz haurrak hitza bere
osotasunean idatzi behar du.
12
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 12
IPUINAK eta gaiekiko lotura.
GAIA IPUINA Edukiaren laburpena.
1. Ikastola. HELIKOPTEROA IKASTOLAN Zuzendaria ikastolara
helikopteroz etorri eta
egindako txikizioaren
ondorioz gertatzen direnak.
2. Garraioak GULLIVER LILIPUTEN Tradizioz datorren ipuina.
eta bidaiak
3. Udazkena. ARTZAIN GEZURTIA Herri ipuina. Gezurra
esatearen ondorioak.
4. Gabonak. OLENTZEROREN OPARIA Zergatik ekartzen dizkigu
Olentzerok opariak?
5. Antzerkia MAKILAKIXKI Tradizioz datorren euskal
neguan. ipuina.
6. Inauteriak. ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN Euskal inauterietako
pertsonaietan oinarritutako
ipuina.
7. Gorputza AHATETXO ITSUSIA Tradizioz datorren ipuina.
8. Herria: ERRALDOI BEREKOIA Tradizioz datorren ipuina.
elkarrekin
bizi gara.
9. Ingurunea HIRITIK MENDIRA Ikastolako haurrek mendira
zaintzen. egiten duten irteeran
gertatutakoa...
10. Udaberrian BABARRUN ALE MAGIKOAK Tradizioz datorren ipuina.
11. Eraikuntza. GALTXAGORRI LANGILEAK Tradizioz datorren euskal
ipuina.
12. Oporrak eta MARIPERTXENTA Sorgin gazte baten ipuina.
San Joan sua.
13
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 13
Bilakaera
(Nahi izanez gero, helduek -gurasoek, irakasleek...-haurrekin batera irakurtzeko).
NAHI AL DUZU XANGO MATXINSALTOAREKIN JOLAS EGIN?
14
Programan sartzerakoan, bidaia
zoragarri honetan lagun izango
duzun Xango matxinsalto azalduko
zaizu. Horren kantua entzun nahi
baduzu, gera zaitez pixka batean
pantaila honetan.
Aurrera jarraitu nahi baduzu, klika
ezazu sagua.
XANGO MATXINSALTOAREN
ABESTIA
Bi hankaz lurra joaz
ibilera azkarrean
lagunekin batera
eskolako bidean.
Matxinsalto bat naiz ni,
Xango deitzen didate,
pozik nator saltoka,
kantuan ate-joka.
Haizea eta zaparradak,
elurra dator segidan.
Udaberrian sortzen dira
arrosak eta jasminak.
Kantuz eta jolasean
pasako zaigu urtea.
Neurekin ekarri dut
eskolako motxila,
lagunak egin ditut
neskak eta mutilak.
Eskolan ikasiaz,
parkean jolastuaz,
...pozik gaude lagunak,
pozik irakasleak.
Haizea eta zaparradak...
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 14
Eta zein polit diren!
Horra hor Xango!
Pantaila honetan auke-
ran dituzun ipuinen
izenburuak entzun nahi
badituzu, klika ezazu
marrazkien gainean.
Ipuin batean sartu nahi
baduzu, klika ezazu
berriro.
Programatik irten nahi
baduzu, Xangoren ondo-
an dagoen atetxo hori
klika ezazu.
Hemen aukera handiak
dituzu. Nahi duzuna
aukeratutakoan, klika
ezazu haren gainean eta
Xangok berehala esplika-
tuko dizu nola jolastu
behar duzun.
Hara! Zenbat marrazki!
Iritsi zara jolasen txokora!
15
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 15
16
PUZZLEAK EGITEN.
Pieza bakoitza bere tokira eramanez, oso irudi politak osatu-
ko dituzu.
LABIRINTOAK.
Ttantto eta Txirritx Xangoren zain daude labirintoaren buka-
eran baina nonbait bera bakarrik ezin da irten. Lagunduko
al diozu? Kontuz, ordea, bidean oztopoak aurkituko dituzu-
eta! Gainera, zuloak tapatzea komeni da. Horretarako, arbe-
lean azalduko zaizun eragiketa ondo egin behar duzu! Ea
lortzen duzun!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 16
17
MARGO, OLERKI ETA IGARKIZUNEN TXOKOA.
Olerkiak eta igarkizunak, entzun eta inprimatu ahal izango
dituzu. Eta gainera, dagozkien irudi politak paleta erabiliz
margotu eta inprima ditzakezu. Ikusiko duzu nolako
marrazkiak aterako zaizkizun! Gainera, bi era dituzu mar-
gotzeko: zuk nahi duzun bezala batzuetan eta zenbakiek
adierazten dutena eginez beste batzuetan. Ea zer aukera-
tzen duzun!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 17
18
IPUINAK.
Gustatzen al zaizkizu ipuinak? Oraintxe duzu, bada, aukera
paregabea ipuin zoragarri bat ikusi eta entzuteko. Nahi badu-
zu, ipuina oso osorik ikusi eta entzun dezakezu, edo bestela,
"motxean" entzun eta irakurri...Aukera ezazu eta klika!
Berriro entzun nahi baduzu, klika ezazu bozgorailua.
Hala bazan eta hala ez bazan, ... sar dadila kalabazan!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 18
19
MEMORI KARTA JOKOA.
Begi-bistan dituzun karta hauetan ipuinetako pertsonaiak,
hiztegiko hitzak, zenbakiak, eragiketak... azalduko dira,
baina oraingoz, ezkutuan daude. Kartak klikatuz agerian
jarriko dituzu. Baina ez da hori egin behar duzun gauza
bakarra. Ez horixe! Jolaserako hiru aukera dauzkazu, eta ez
dira errazak.
Lehen aukeran, irudi berdina duten kartak elkartu behar dituzu. Bigarren
aukeran, irudia bere izen idatziarekin. Eta azkenik, eta hauxe duzu aukera-
rik zailena: karta batzuetan zenbakiak aurkituko dituzu eta bikotea osatze-
ko beste karta batzuetan zenbakien arteko eragiketak (batuketak eta ken-
ketak). Bada, emaitza bera duten bikoteak osatu beharko dituzu. Zaila da,
oso zaila, baina denbora duzu poliki-poliki trebatzeko. Animo!
Bikote bat osatzen duzun
bakoitzean, Xango oso pozik
jarriko da. Ikusiko duzu!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 19
20
OHE ELASTIKOA.
Jolas dibertigarri honetan zein matematikari trebea zaren
demostratzeko aukera duzu! Xango saltaka ibiliko da ohe
elastikoaren gainean, baina ez nolanahi! Ezkerrean gorantz
ala beherantz eta zenbanaka ibiliko den aukera ezazu (+1,
+2,+3 edota –1, -2, -3), eta eskuineko geziekin eror ez dadin
nora joan behar duen esan behar diozu Xangori. Ea ez duen
min handirik hartzen!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 20
21
HIZKI TORTILLA.
Begira, Galtxagorri bihurriak azaldu zaizkigu eta Xangoren
hitzak erabat hondatu dituzte, hizki tortilla galantak eginez
eta noski, ezin dira irakurri! Xangori nahaste-borraste hau
konpontzen lagundu behar diozu. Aukera ezazu nondik
hasiko zaren!
Lehenengo aukeran,
hitz baten lehen hizkia
falta da eta zuk jarri
behar diozu.
Bigarrenean berriz,
hitzak silabaka moztu-
ta eta desordenan
daude. Egoki elkartuz,
hitza berreraiki behar
duzu.
Hirugarren aukeran,
hitzak nahastuta
daude, eta ez da ezer
ulertzen. Ordena ego-
kian jarriz esaldi inte-
resgarri bat osatuko
duzu.
Eta azken aukeran, ez
diote hizki bakarra ere
utzi eta zuk idatzi
beharko duzu izen
osoa.
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 21
22
IDAZKETA TXOKOA.
Txoko honetan oso gauza politak egin ditzakezu: lagunei
eskutitzak idatzi, urtebetetze festarako gonbitak presta-
tu... Eta hori guztia marrazki eta apaingarri dotoreekin gai-
nera!
Begira, lehenik, kaxoian zer idatzi nahi duzun aukera
ezazu: gutuna, postala ala gonbita. Ondoren txukun-txu-
kun kaxoia itxi eta nahi duzun irudia txertatuz eta letrarik
politena aukeratuz has zaitezke lanean!
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 22
23
MARGOAK EZKER-ESKUIN.
Jolas honetan arreta handia jarri behar duzu. Ezkerrean
dagoen irudia bezalakoa margotu behar duzu eskuinean,
baina tartean ispilu bat balego bezala. Gaizki egiten baduzu
danbor soinua entzungo duzu eta ez gara horretara etorri!
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 23
24
Abestien txokoa
Abestea gogoko duzu, ezta?
Hona, hemen bada, ipuinen abestiak. Entzun, abestu eta ikasi!
A, eta nahi baduzu abestien bilduma egin
dezakezu letrak inprimatuz gero!
GULLIVERREN BIDAIAK
Oi lai-lairi
ipuin kontu-kontari.
Oi lai-lairi
marmarrez marmari. (Bis)
Liliputen lili,
gizon txikienen aberri,
Gulliver putzura erori
eta Liliputen ageri.
Oi lai-lairi...
Txikien zaindari,
liliputarren buruzagi.
Ezetz esan zion gerrari,
ongi etorri bakeari.
Oi lai-lairi...
Halako batean
bakea lortu zuenean,
agur esan eta Gulliver
triste joan zen arraunean.
ARTZAIN GEZURTIA
Inaxio mendian ardiak zaintzen,
gezurra besterik ez du kontatzen.
Otsoa datorrela! Ardiak dar-dar
"Lagundu, mesedez, zatozte azkar".
Non gorde ote zen otso maltzurra?
Mendira joan eta dena gezurra.
Txantxetan jardutea ez da bidea,
egia esatea askoz hobea.
Behin eta berriro txantxa berdinak.
Arren, isil zaitez, artzain zikina!
Otso beltza dator ilunabarrez,
artzainaren deiek erantzunik ez.
Lehen mendiko jabe, gaur ardirik ez;
sufritzen bizi da lagunik gabe.
Txantxetan jardutea ez da bidea,
egia esatea askoz hobea.
HELIKOPTEROA IKASTOLAN
Gora, gora,
behera, behera,
goazen Ttonttorpera!
Gora, gora,
behera, behera,
lagunak agurtzera.
1.- Helikoptero bat zuen
Romualdo maisuak,
ganbaran jarri nahi zuen
aparkaleku on bat.
2.- Bi hankak hautsita zeuzkan,
kolpe latzak buruan;
presaka eraman zuten
azkar eriautoan.
3.- Haurrak eskolarik gabe
triste daude etxean;
Ttonttorpeko eskolara
doaz autobusean.
4.- Elkarrekin jolasean
hor dabiltza haurtxoak,
txoke egin duelako
helikopterotxoak.
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 24
25
OLENTZEROREN OPARIA
Astoa gaixo dago.
Olentzero tristerik.
Txabola ikatzez beterik,
pilan-pilan udazkenetik.
Ez dauka txabola uzterik,
ez etxez etxe ibiltzerik.
Horra, Olentzero
pipa hortzetan.
Gauez ibiltzen da
negu hotzetan.
Larri daude auzoan.
Ikatzik ez neguan.
Han egongo da Olentzero,
suaren ondoan txit bero.
"Noiz jaitsiko da txabolatik?"
galdetzen du Josepantonik.
Horra, Olentzero...
Bi lagun joan dira
elurretan mendira.
"Aizu, Olentzero, zergatik
ez duzu ekartzen ikatzik?"
"Ezin dut ikatzik banatu,
mesedez, astoa sendatu".
Horra, Olentzero...
Arrantzaka astoa
sendatu da gaixoa.
Eskerrik asko amonari
eta bere kataplasmari.
Geroztik gure Olentzero
herrira jaisten da urtero.
Horra, Olentzero...
MAKILAKIXKI
Makilakixki kixki, kixki.
Makilakixki klas. (Bis)
Kila makila kila.
Makila kila.
Makila klis klis klas.
Kila makila kila.
Makila kila.
Makila klas. (Bis)
Makilakixki buruan.
Makilakixki lepoan.
Makilakixki besoan.
KILA KLISKLIS KLAS.
Kixki klisklas.
ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN
Lantzeko herrian
Ziripot poz-pozik bizi zen.
Kontalari aparta zenez,
denek maite zuten.
Ipuin polit baten truke
jaten ematen zioten.
Haragi pixka bat honek,
gazta puska bat horrek.
Pozik, pozik, pozik, pozik
denak pozik
bai Ziripotekin Lantzen.
Harroputz harroak,
harroputz harroak
Lantzera heldu ziren
Miel Otxin, Zaldiko,
Miel Otxin, Zaldiko,
herria hondatzeko.
Miel Otxin eta Zaldiko
eguerdi aldean,
lapurretan ibiltzen ziren
plazaren erdian.
Ostikoz jo eta Ziripot
hankaz gora bota zuten.
Barrez egon ziren biak
gaua iritsi arte.
Pozik...
Nazka-nazka eginda zeuden
Lantzeko herrian.
Lapurren aurka hasi ziren
borroka bizian.
Epaiketa eginda gero
sutara bota zituzten.
Lantzekoek ipuinak
entzutea nahi zuten.
Pozik...
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 25
26
ERRALDOI BEREKOIA
Erraldoi bat bazen gure herrian. U! U!
Haserre bizi zen egun guztian. U! U!
Haurtxoen kantuak, haurtxoen jolasak
ez baitzituen oso gogokoak.
U! U! U! Nireak dira zuhaitzak.
U! U! U! Nireak dira loreak.
U! U! U! Dena nirea delako,
hemen ez da haurrik sartuko.
Herrian ez kanturik, ez jolasik. U! U!
Txori txikiak basoan ihesi. U! U!
Han ez zen lorerik, ez udaberririk.
Lorategian negua nagusi.
U! U! U! Zatoz, enetxo, etxera.
U! U! U! Zatoz jolas egitera.
U! U! U! Loreak eta zuhaitzak,
gaurtik denak dira zuretzat.
HIRITIK MENDIRA
Alkate jauna,
entzun nire deiadarra.
Entzun mendiko txori txikien negarra.
Haserre daude katagorritxoak,
sasi barnean
haserre daude zozoak.
Bihotzez maite ditut zuhaitzak,
belarra eta bizitza.
Bihotzez maite ditut piztiak,
kilkerrak eta txoriak.
Makina batzuk
sartu ziren pagadira,
hango zuhaitz eder guztiak botatzera.
Alkate jauna,
hauxe da nik zuri
eskatzen dizudana.
Entzun, entzun, entzun.
"Zozo eta txori txikientzat
zuhaitz gehiago jartzea,
katagorrientzat pagadiak,
kilkerrentzat belardiak".
AHATETXO ITSUSIA
Behin batean errekan,
udaberri goizean,
kumeak jaio ziren
ahate baten habian.
Bost eder, bat itsusi.
Ikusi-makusi.
"Hauxe gauza zatarra"
esan zuen akerrak.
Kua, kua, kua.
Kua, kua, kua.
Udaberriko kantua.
Kua, kua, kua.
Kua, kua, kua.
Goizetan entzundakoa.
Ahatetxo itsusia
oso triste bizi zen.
Beste animaliek
txantxetan hartzen zuten.
"Ni jo egiten naute
zatarra naizelako,
hemendik urrun noa
maite ez nautelako".
Kua, kua, kua...
Goiz batean zisneak
hegan etorri ziren.
Eta hura miraria!
Zerbait ikasi zuen.
"Ni ez naiz ahatetxoa,
zisne ederra baizik".
Eta handik aurrera
bizi izan zen pozik.
Kua, kua, kua...
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 26
27
BABARRUN ALE MAGIKOAK
Bai, bai,
behi bat dut etxean,
baina ez dut dirurik, (bis)
ez janaririk,
ez jantzirik,
ez argirik,
ez egurrik.
Zer egingo, zer egingo?
Behia saldu beharko, bai, bai!
Bai, bai,
behia saldu eta
babarrunak trukean. (Bis)
Ni zeruraino igoko naiz
babarrun aleak haztean.
Hodeien gainean, horra,
erraldoi baten altxorra, bai!
Bai, bai,
erraldoi handia
lo gelditu zenean, (bis)
altxorra hartu eta ospa,
zerutik etxera saltoka.
Nahiko diru badut orain
eta ez dut gehiago nahi.
Ez, ez,
etxean behirik ez,
baina ez gaude gosez. (Bis)
Ederki bizi gara orain,
gu ez gaude diru beharrez.
Behirik gabe baina pozez.
Alai eta zorionez, bai!
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 27
28
GALTXAGORRI LANGILEAK
Arraioa, hau bizitza petrala!
Zangalatra eta zangalatra.
Arraioa, hauxe bai zoritxarra!
Zangalatra eta zangalatra.
Xixilio miserian bizi zen,
ezin asmatu lanak egiten.
Sorgin baten laguntza lortu zuen:
orratz-ontziko lau galtxagorri!
"Arraioa, txitxirio-barbantsu!"
esan eta di-da! egingo da.
"Joan sorora eta garia erein".
Amen esaterako ereinda.
Huraxe, bai, gizonaren fortuna:
nahi hainbat diru eta osasuna.
Behar guztiak konponduta zituen.
Ez zitzaion ezer bururatzen.
Joan basora eta adarrak moztu.
Amen Jesus! esanak eginda.
Teila berriez teilatua konpondu.
Amen esaterako eginda.
Xixilio urduritzen hasi zen.
"Geldi, arren!" oihukatu zuen.
Eta geroztik lau galtxagorriek
gauzak aldrebes egin zituzten.
MARI PERTXENTA
Sorginzuloan
hamar sorgin bizi ziren,
ziu-fiuka
hegan etortzen ziren,
haurrak beldurtzera,
alarmak jotzera,
teilatu gainean dantzan ibiltzera.
Maripertxentak
Sorginzulo utzi eta
hegazkinean
handik ihes egin zuen.
Eta abentura askoren ondoren
kanpandorre gainean geratu zen.
Dionixio
bihotz oneko itsua zen.
Alaitasunez pianoa jotzen zuen.
Oso lagun onak
biak egin ziren,
eta kanta polit bat
asmatu zuten.
"Gaueko ilunean
zuhaitzen artean
ilargia ageri da
biribil batean.
La-lara-la-liro,
larala-laliro,
larala-larala-lala,
lara-liro".
XANGObarrua 14/6/02 15:21 Página 28
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia, 2002-06-07
URTXINTXA proiektua
Elkarlanean-Ikastolen Elkartea
Zuzendaritza nagusia
Iñaki Lekuona
(Ikasmaterialgintza arduraduna).
Zuzendaritza teknikoa
Josune Gereka, Ander Iturburu.
Urtxintxa proiektuaren arduraduna
Itziar Elorza.
Edukiaren diseinua
Itziar Elorza, Maite Saenz
(Urtxintxa proiektuaren koordinatzailea).
Edukiaren garapena
Josi Oiarbide, Maite Saenz.
Diseinu informatikoa
Ander Iturburu, Oihan Odriozola.
Programazio informatikoa
Xabier Etxabe, Ander Iturburu, Ibon López, Oihan Odriozola.
Diseinu grafikoa
Dani Fano, Petro Vera.
Marrazkiak
Dani Fano, Maite Gaztelumendi, Mikel Leoz, Jesus Lucas,
Elena Odriozola, Manuel Ortega, Almudena de la Torre.
Animazioak
Dani Fano, Oihan Odriozola, Yon Zubizarreta.
Laguntza teknikoa
Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika taldea.
Ipuinak
Mitxel Murua, Joxan Ormazabal, Maite Saenz.
Audioak
Irusoin S.A.
(Ane Aseginolaza, Mikel Mendizabal, Iñigo Puignau)
Musika eta abestiak
Xirula Mirula taldea.
XANGOazala 14/6/02 16:37 Página 2

More Related Content

Xango: gida

  • 2. Fitxa teknikoa Xango, Windows ingurunean eraikita dagoen aplikazioa da. Xango egoki erabiltzeko, ordenagailuak gutxienez ezaugarri hauek behar ditu: - PC bateratzailea: Pentium prozesatzailea. - Windows 95, edo berriagoa. - 32 Mb-eko RAM memoria - CD-ROM irakurlea. - 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea. - Soinu txartela. Instalazioa Xango programa abiarazteko ez dago ezer instalatu beharrik. Hala ere, Xango ikonoa zure ordenagailuko HASI menuan instalatuta gelditzea nahi baduzu, egizu Klik bikoitza CD-ROM unitateko setup.exe ikonoan. Leiho honetara iritsiko zara: 1 XANGObarrua 14/6/02 15:17 Página 1
  • 3. Hurrengoa botoian saguaz klik eginaz instalazioa abian jarriko da eta, ongi amaituz gero, ondoko beste leiho hau agertuko zaizu. Amaitu botoian klik eginaz instalazioa bukatutzat emango da. Urtxintxa izeneko multzoa, "XANGO" programaren izena eta honen ikonoa azalduko zaizkizu pantailan. Beraz, instalazioa ongi burutu da. Desinstalazioa Xango desinstalatzeko, hau da, ikonoa HASI menutik kentzeko, setup.exe berriz exekutatzea nahikoa da. Horretarako, klik bikoitza egin behar da setup.exe-ren gainean, eta, Xango instalatua badago, honako leiho hau aterako zaizu. Jarraitu beharrezko prozesua instalaziokoa bezalakoa da. Hurrengo pantai- lara igarotzeko agintzea nahikoa da. 2 XANGObarrua 17/6/02 10:00 Página 2
  • 4. Programa abiarazteko Xango programa erabiltzen hasteko, CD-ROMa ordenagailuan sartuta duzula, ordenagailuko HASI menuko Urtxintxa multzoa eta bertan dagoen XANGO programa aukera itzazu. Gogoratu programak 800x600 pixeleko pantaila eta 16 biteko kolore-kon- figurazioa behar duela. Pantaila 640x480 konfigurazioarekin baduzu, pro- gramak abisatu egingo dizu eta, gero, gelditu egingo da. Beste edozein konfigurazio baduzu, programak abisatu egingo dizu, baina aurrera jarrai- tuko du. Zure ordenagailua 256 koloretan konfiguratua badago, programa bera saiatuko da 16 bitera (milaka koloretara) aldatzen. Programari aldake- ta egitea ezinezko gertatzen bazaio, abisua emango dizu zuk zeuk alda dezazun. Programak funtzionatzen jarraituko du, baina kalitate eskasekoa ikusiko duzu. Ezaugarriak eta helburu didaktikoak Programa hau, Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzarako (Urtxintxa proiektua) sortu duen testu-materialaren osagarri gisa eraiki da. Oinarrizko erreferentzia eskola-materiala izatea bada ere, CD-ROM hau era- bil daiteke eskolatik kanpo, euskal hezkuntza-irakaskuntzak adin horietako- entzat duen erronka nagusietako bat, etxetik euskaldun edo erdaldun dato- zen haurrei, bai jolaserako bai euskara lantzeko, tresna eta baliabide ego- kiak eskaintzea baita. Euskara hutsean garaturiko CD-ROM interaktibo honen jardueren ezauga- rrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion motibazioa baitu ardaztzat. Haurrak, afektiboki identifikatuko duen Xango gidari/lagu- 3 XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 3
  • 5. naren argibide, aholku, iradokizun eta animo hitzei jarraituz, gogoko duena aukeratuz jolas egingo du. Bestalde, gure haurrek ez dituzte ezaugarri-, estilo kognitibo-, garapen-, jatorri-esperientzia berdinak, eta honegatik, horien erantzunak ere ez dira berdinak. Kontzeptu zabal honi aniztasuna deritzagu. CD-ROM honen bidez landu daitezkeen aniztasun guztiei erantzutea, zalantzarik gabe, ezinezkoa dela jakinda ere, hainbat testu, estrategia eta abarren errepikapenerako aukera ludikoak oso baliagarri gerta dakizkieke zenbait haurri (eta irakasleri). Nabarmentzekoa da, CD-ROM honetan eskaintzen diren jarduerak eta garapenean proposatzen den mailaketa, ez direla inondik inora ere haur guztiek adin berean eta are gutxiago garai bere- an egin beharrekoak. Zailtasun maila txikia duten jarduerekin batera oso maila altua eskatzen duten proposamenak ere badira tartean, eta haur bakoitzari bere erritmoan eta beharren arabera lantzen uztea ezinbeste- koa da. Bestalde, une jakin batean behar adina ordenagailu ez dagoelako edo beste arrazoiren bategatik ordenagailua erabiltzerik ez badago, zenbait jarduera inprimatzeko aukera eskaintzen da. Irakurketa–idazketaren ikuspegi eraikitzailea abiapuntutzat hartuta garatu da Urtxintxa Proiektua. Ibilbide horretan behaketa sistematikoagoa behar duten haurrentzat, era ludikoan, CD-ROM honek, hainbat jarduera eskaintzen ditu: - IPUINAK entzun eta entzundakoa argituz "irakurtzeko" aukera. - ABESTIAK entzunez batera irakurtzeko aukera, eta hauen letra inpri- matuz abesti bilduma egitekoa. - hiztegia eta ipuinetako pertsonaien irudia eta izen idatzia erabiliz, audioz eta idatziz MEMORIA EDO BIKOTE karta jokoak. 4 XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 4
  • 6. 5 - lau motako jarduerak, (hasieran falta den letra asmatu, letrak orde- natuz hitza osatu, silabak ordenatuz hitza osatu, eta audiotik eta eredutik abiatuz, hitza idatzi) eskaintzen dituen HIZKI TORTILLAREN ATALA. - Haurraren ekoizpen librea motibatu eta laguntzeko IDAZKETA TXO- KOA. Ikastola barruan erabiliko duzuenontzat (irakasleontzat), hemen duzue jar- duerek Urtxintxa Proiektuko Helburu Orokorrekin duten harremanen koa- droa, baita Eremu bakoitzeko Helburu Didaktikoekin dutena ere. Hauek dira CD-ROMean aurkituko dituzuen jarduerak: A Abestiak. B Margoketa txokoa, olerki eta igarkizunekin. D Ipuinak. E Labirintoak. F Ohe elastikoa. G Memori karta jokoa. H Idazketa txokoa. I Hizki tortilla. J Puzzleak. K Irudi simetrikoak edo margoak ezker-eskuin. XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 5
  • 7. Abestia Margoketa Ipuina Labirintoa Oheelast. Memoria Idaz.txokoa Hizkitortila Puzzlea Simetria 6 URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANEN KOADROA. ABDEFGHIJK 1.-Beregorputzazgozatu,huraezagutuetakontrolatuekintzaetaadierazpenerakogai- tasunetamugakkontuanhartutaeta,eraberean,bereburuazainduetahigieneagor- detzekoetaosasunarietaongizateariburuzoinarrizkoohiturabatzuksendotzekojarre- rapositiboaazaldu. 5.-Bereinguruhurbilajakin-minezbehatuetaarakatu,horrelabereingurunehorierat- zendutenelementuenezaugarrietapropietatenabarienaketahorienarteanezartzen direnerlaziobatzukezagutuz. 6.-EuskalHerrikoetabizidenerkidegokoezaugarrisozio-kulturalbatzukezagutueta bizi,horienganakobegiruneaazalduz;halaber,bestekulturekikojakin-minaetaerrespe- tuagaratu. 7.-Bizi,ezagutuedoirudikatutakoesperientziakerrepresentatuetakomunikatu,adie- razpenmoduakbereganatuz,sormenagaratuzetabeharrezkoakdirenteknikakerabiliz. 8.-Euskaraohikokomunikazioegoereiegokituzerabili,besteekdiotenaulertzekoetauler- tuaizateko,berenahi,sentimendu,esperientziaetadesioakadierazteko,esangurenerai- kuntzanaurreraegiteko,norberarenjokabideaarautzekoetabesteeneaneraginaizateko. 9.-Hizkuntzaidatziarekikomotibazioetajarrerabaikorragaratu,hizkuntzaidatziakomu- nikazio-tresnabezalaerrekonozituetabaloratuz,honenberreraikitzeprozesuanaktibo- kipartehartuzetairakurketa-idazketariburuzkohipotesiakgaratuz. 10.-Objektuekikoekintzarenbitartezpentsamenduarrazionaletazientifikoarenlehen urratsakegin,inguruaaktiboki,galderakeginezetadudatuz,etengabekointerakzioan aztertuz. X X XXXX X XXXXX XXXXXX XXXX XXXXX XXXXXXX XXXXX URTXINTXAPROIEKTUARENHELBURUOROKORRAK XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 6
  • 8. 7 I.EREMUA:GORPUTZA,NORTASUNAETAAUTONOMIAPERTSONALA.ABDEFGHIJK XXXXXXXXXX X XXXXXXXXXX XXXXXXXXXX X XXXXXX X X I.7.Eskuradituenzereginetajokabideakburutzekogaitasunetaahalmenpertso- naletankonfiantzagaratzeko,gorputzarensentsazioetapertzepzioesterozepti- boak(zentzumenaketahauenfuntzioak)gorputzarenetakanpokoerrealitatearen azterketanERABILI. I.11.Mugimenduenzehaztasunarenbidezeskuratzendituenaukerakbaloratzeko, egunerokobizitzanetaadierazpengrafikoarekinzerikusiadutenekintzetan,zati- kakomugimendua(ikusmenaetamotriza)KOORDINATU. I.12.Sortzendirenarazotxikieiaurreegitenikasteko,gorputzjardueretanetajola- setan,etaoroharegunerokobizitzan,AUTONOMIAetaEKIMENAADIERAZI. I.14.Jarduerak,bestearen,ekintzarenetaegoerarenezaugarrieiegokitzeko,sent- sazioetapertzeptziopropiozeptiboak(giharre-tonua,jarrerarenkontrola,mugi- menduenbereizketa,oreka)KONTROLATU. I.15.Ekintzaetatrebetasunberriakikastekointeresagaratzeko,lehendabizinozio topologikoak,erritmikoaketadenborazkoakbereganatuz,denboranetaespazio- anORIENTATU. I.16.Ekintzamotrizenahalbideakbaloratzeko,gorputzarekinjolaseginbeharden egoeretanetaegunerokobizitzannorberarenlateralitatearenaurkikuntzagaratu etapixkanakaERAIKI. II.EREMUA:INGURUNESOZIALAETAFISIKOA II.3.Ingurukogauzekikoerrespetuaetajakin-minagaratzekoetaelkarbanatzeko jarrerabaikorraazaltzeko,bereingurukoobjektunaturalakedoartifizialak,hala nolabereagerikonolakotasunfisikoak,funtzioaketaegunerokobizitzarakoera- bilpenak,IDENTIFIKATU. URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA. XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 7
  • 9. 8 ABDEFGHIJK XXXXXXXX XX X XXX XXX XX XX XX XX XX XXXX III.EREMUA:KOMUNIKAZIOAETAERREPRESENTAZIOA HIZKUNTZA III.1.Sentimenduak,ideiak,interesaketainformazioaezagutzekohizkuntzatres- natzathartzekoetabalioesteko,ahozkoetaidatzizkotestuak(pertsonenarteko harremanetan,literaturan,ikaskuntzanetakomunikabideetan)INTERPRETATU. III.6.Komunikazioegokibatbaloratzeko,komunikazioegoerenezaugarriakIDEN- TIFIKATU. III.7.Norberarenhizkuntzprodukzioakhobetuetaaberastekointeresaetaahale- ginagaratzeko,oinarrizkohizkuntzarenosagaiaketaegiturak(testusinplea,esal- diak,hitzak,silabak,fonemaketagrafiak)BEHATUetaAZTERTU III.8.Norkberegaitasunakbaloratzekoetainteresapizteko,ahozkoetaidatzizko hizkuntzakERLAZIONATU. III.9.Jakin-minaetaekimenagaratzeko,kodefonikoaetagrafikoaERLAZIONATU (KODETU-DESKODETU). III.13.Hizkuntzarenerabilerazuzenaetaaberatsabaloratzeko,oinarrizkohiztegia etahizkuntzaegiturakGOGORATUetaERABILI III.15.Kulturadierazpenekikosentsibilitatea,gozamena,arretaetainteresagarat- zeko,tradiziozkoaknahiztradiziozkoakezdirentestupoetikoak(kantak,bertsoak, olerkiak,igarkizunak...)ARRETAZENTZUN,GOGORATUetaADIERAZI. MATEMATIKA Aritmetika III.26.Ikastekointeresagaratzekoetaerabilgarritasunabaloratzeko,zifrenforma (begiz)etaizena(belarriz)IDENTIFIKATU(...). URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA. XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 8
  • 10. Aritmetika III.28.Egunerokobizitzansortzendirenarazotxoeiekimenezaurreegiteko,bilke- ta,gehikuntzaetagutxikuntzaegoereidagozkienproblemaerrazakebatzibatu- keta,kenketanahizkontaketaerabiliz. Geometria III.34.Norberarenautonomiaetaestimuanaurreratzeko,halanolaadierazpenean zehaztasunabaloratzeko,espazioanobjektueknorberarekikoetaelkarrekikogor- detzendutenposizioaADIERAZIetaespazioarenadierazpenari(goian,behean, aurrean,atzean,aldebatean,bestean)dagozkionmezuakegokiINTERPRETATU. PLASTIKA III.37.Norkbereekoizpenetanatsegina,autonomiaetainteresagaratzeko,senti- penak,ideiak,pentsamenduak...adieraztekoetakomunikatzekoplastikakeskaint- zendituenaukeraketabaliabideakESPERIMENTATUetaERABILI. III.38.Autonomiaetasormenagaratzeko,objektuenforma,egituraetakolorea,gor- putzekintzetatikabiaturik(ukimena,ikusmena,gorputz-adierazpena)ATZEMANeta plastikabaliabideak(lerroa,puntua,zetaka)bailibreki,baieragidatuanERABILI. III.39.Sormenaetaekimenagaratzeko,objektuenformaetaimajinaplastikoki adieraztekoeginbehardirenmugimenduakBEHATUetaKOORDINATU. MUSIKA III.46.Besteenekoizpenekikointeresaetaerrespetuagaratzeko,halanolagozat- zekoetasentsibilitateagaratzeko,besteenekoizpenakentzumenarenbidezBEHA- TU(soinua,doinua,erritmoa,harmonia,forma)etainpresioakADIERAZI. III.52.Euskalkulturgirokofolkloreanetabestemusikaadierazpenekikosentsibili- tateanetaintereseanaurreratzeko,gurekulturakoabestiak,jolasak,doinuak, musika-tresnaketadantzakENTZUN,ABESTU,GOGORATUetagorputzarenbidez ADIERAZI(dantza). 9 ABDEFGHIJK XX XXX XX X X X X X URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA. XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 9
  • 11. 10 Edukiak URTXINTXA PROIEKTUAK ohi duenez, CD-ROM honek ere hamabi gai des- berdin lantzen ditu. Gaiari sarrera, honekin zerikusia duten beste hainbeste ipuinekin ematen zaio. Ipuin batean sartu eta gero, honako jarduerok gara ditzakete haurrek: IPUINAREN INGURUKOAK: • Ipuina: atal honek bi aukera eskaintzen ditu: • Ipuina orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera. Ipuinaren bertsio laburra azaltzen da testu idatzian. Audioa irakurt- zen ari den bitartean, irakurritako esaldiaren atala gorriz argiztatzen da, eta nahi izanez gero, berriro entzuteko, bozgorailua eta orrialdeak aurrera eta atzera (beharren arabera) pasatzeko aukera dago. • Ipuina bertsio literarioan entzun eta irudiak ikusteko aukera testu idatzirik gabe. • Puzzlea ipuinaren irudiak oinarritzat harturik. Kokaleku espazial nahasian aurkeztuko zaizkien irudietako bakoitza dagokion txokora eramanez berreraiki behar dituzte marrazkiak. Marren laguntzarekin edo gabe egitea aukera dezakete. • Ipuinaren abestiak. Irakurri, inprimatu eta entzuteko aukera. • Pertsonaien memoria edo bikote karta-jokoa. Ipuinetako per- tsonaiak eta hiztegiko txartelak azpikoz gora jarriko dira. Klikatuz aurrera begira jarri eta bikoteak osatu behar dituzte. Audioaz gai- nera, irudia eta izen idatzia bistaratuko zaizkie, eta irudi bakoitza- ren kokaleku espaziala gogoratu beharko dute zer egin berehala erabakitzeko XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 10
  • 12. Joko honek ere hiru aukera eskaintzen ditu: - Irudi berdinak erlazionatzeko aukera. - Irudia eta horri dagokion hitz idatzia erlazionatzeko aukera. - Zenbakien arteko eragiketak eta zenbakiak (emaitza bezala) erlazio- natzeko aukera. GAIEKIN ERLAZIOA DUTENAK • Olerki, asmakizun eta margolanen txokoa. Gaiarekin zerikusia duten lau igarkizun edo/eta olerki entzuteko aukera izango dute. Horrez gain, igarkizun/olerki bakoitzak marrazki zuri-beltz bat izango du. Saguz paleta erabiliaz, haurrek marrazkia margotu eta inprima dezakete. Margolan hau ere bi eratara egin daiteke: • Haurrak nahi duen bezala margotuaz. • Irudian azaltzen diren zenbakiei eta hauen arteko eragi- keten emaitzei dagozkien koloreak erabiliaz. • Labirintoa. Kokaleku espaziala eta kontrola lantzeko balio duen jolas honetan, haurrek ibilbidean zehar dauden oztopoak gainditu beharko dituzte XANGO-ri laguntzeko. Horretaz gain, oztopo hauek behar bezala gainditzeko programak hainbat eragiketa matematiko era egokian ebatz dezala eskatuko zaio haurrari. • Ohe elastikoa. Zenbaki segidak aginduaren arabera osatuaz (+1, +2, +3, -1, -2 edo –3), Xango saltaka bere lagunengana eraman beharko du haurrak. • Margoak ezker-eskuin edota simetria jolasa. Emandako ereduaren simetrikoa eraiki behar du haurrak. • Idazketa txokoa. Ikasgelan egindako lanaren osagarri, hizkuntza idatziaren berreraikitze prozesuari bultzadatxo bat emateko jarduera 11 XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 11
  • 13. da atal hau. Haurrek ekoizpen librea landu dezaten hiru testu eredu desberdin idazteko plantillak aurki ditzakete. Gonbita, postala eta gutuna dira aipatu testuak, eta idazterakoan haurrak letren kolorea, estiloa eta neurria, hala nola apaingarri gisa txertatu nahi dituen iru- diak aukera ditzake. • Hizki tortilla. Hizkuntza idatziaren kodearen jabekuntzan bultza- datxo bat emateko asmoz, era sistematikoan landu daitezkeen hain- bat jarduera eskaintzen dira atal honetan: - Hasierako letra falta duten hainbat hitz aurkeztuko zaizkio, haurrak hitza osa dezan. - Hitz baten letrak ordenarik gabe eskainiko zaizkio, bakoi- tza bere tokian ipiniaz hitza egokiro osa dezan. - Silabak ordena desegokian aurkeztuko zaizkio, berak ordenatuaz hitza osa dezan. - Eredua begiratuaz eta teklatua erabiliaz haurrak hitza bere osotasunean idatzi behar du. 12 XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 12
  • 14. IPUINAK eta gaiekiko lotura. GAIA IPUINA Edukiaren laburpena. 1. Ikastola. HELIKOPTEROA IKASTOLAN Zuzendaria ikastolara helikopteroz etorri eta egindako txikizioaren ondorioz gertatzen direnak. 2. Garraioak GULLIVER LILIPUTEN Tradizioz datorren ipuina. eta bidaiak 3. Udazkena. ARTZAIN GEZURTIA Herri ipuina. Gezurra esatearen ondorioak. 4. Gabonak. OLENTZEROREN OPARIA Zergatik ekartzen dizkigu Olentzerok opariak? 5. Antzerkia MAKILAKIXKI Tradizioz datorren euskal neguan. ipuina. 6. Inauteriak. ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN Euskal inauterietako pertsonaietan oinarritutako ipuina. 7. Gorputza AHATETXO ITSUSIA Tradizioz datorren ipuina. 8. Herria: ERRALDOI BEREKOIA Tradizioz datorren ipuina. elkarrekin bizi gara. 9. Ingurunea HIRITIK MENDIRA Ikastolako haurrek mendira zaintzen. egiten duten irteeran gertatutakoa... 10. Udaberrian BABARRUN ALE MAGIKOAK Tradizioz datorren ipuina. 11. Eraikuntza. GALTXAGORRI LANGILEAK Tradizioz datorren euskal ipuina. 12. Oporrak eta MARIPERTXENTA Sorgin gazte baten ipuina. San Joan sua. 13 XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 13
  • 15. Bilakaera (Nahi izanez gero, helduek -gurasoek, irakasleek...-haurrekin batera irakurtzeko). NAHI AL DUZU XANGO MATXINSALTOAREKIN JOLAS EGIN? 14 Programan sartzerakoan, bidaia zoragarri honetan lagun izango duzun Xango matxinsalto azalduko zaizu. Horren kantua entzun nahi baduzu, gera zaitez pixka batean pantaila honetan. Aurrera jarraitu nahi baduzu, klika ezazu sagua. XANGO MATXINSALTOAREN ABESTIA Bi hankaz lurra joaz ibilera azkarrean lagunekin batera eskolako bidean. Matxinsalto bat naiz ni, Xango deitzen didate, pozik nator saltoka, kantuan ate-joka. Haizea eta zaparradak, elurra dator segidan. Udaberrian sortzen dira arrosak eta jasminak. Kantuz eta jolasean pasako zaigu urtea. Neurekin ekarri dut eskolako motxila, lagunak egin ditut neskak eta mutilak. Eskolan ikasiaz, parkean jolastuaz, ...pozik gaude lagunak, pozik irakasleak. Haizea eta zaparradak... XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 14
  • 16. Eta zein polit diren! Horra hor Xango! Pantaila honetan auke- ran dituzun ipuinen izenburuak entzun nahi badituzu, klika ezazu marrazkien gainean. Ipuin batean sartu nahi baduzu, klika ezazu berriro. Programatik irten nahi baduzu, Xangoren ondo- an dagoen atetxo hori klika ezazu. Hemen aukera handiak dituzu. Nahi duzuna aukeratutakoan, klika ezazu haren gainean eta Xangok berehala esplika- tuko dizu nola jolastu behar duzun. Hara! Zenbat marrazki! Iritsi zara jolasen txokora! 15 XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 15
  • 17. 16 PUZZLEAK EGITEN. Pieza bakoitza bere tokira eramanez, oso irudi politak osatu- ko dituzu. LABIRINTOAK. Ttantto eta Txirritx Xangoren zain daude labirintoaren buka- eran baina nonbait bera bakarrik ezin da irten. Lagunduko al diozu? Kontuz, ordea, bidean oztopoak aurkituko dituzu- eta! Gainera, zuloak tapatzea komeni da. Horretarako, arbe- lean azalduko zaizun eragiketa ondo egin behar duzu! Ea lortzen duzun! XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 16
  • 18. 17 MARGO, OLERKI ETA IGARKIZUNEN TXOKOA. Olerkiak eta igarkizunak, entzun eta inprimatu ahal izango dituzu. Eta gainera, dagozkien irudi politak paleta erabiliz margotu eta inprima ditzakezu. Ikusiko duzu nolako marrazkiak aterako zaizkizun! Gainera, bi era dituzu mar- gotzeko: zuk nahi duzun bezala batzuetan eta zenbakiek adierazten dutena eginez beste batzuetan. Ea zer aukera- tzen duzun! XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 17
  • 19. 18 IPUINAK. Gustatzen al zaizkizu ipuinak? Oraintxe duzu, bada, aukera paregabea ipuin zoragarri bat ikusi eta entzuteko. Nahi badu- zu, ipuina oso osorik ikusi eta entzun dezakezu, edo bestela, "motxean" entzun eta irakurri...Aukera ezazu eta klika! Berriro entzun nahi baduzu, klika ezazu bozgorailua. Hala bazan eta hala ez bazan, ... sar dadila kalabazan! XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 18
  • 20. 19 MEMORI KARTA JOKOA. Begi-bistan dituzun karta hauetan ipuinetako pertsonaiak, hiztegiko hitzak, zenbakiak, eragiketak... azalduko dira, baina oraingoz, ezkutuan daude. Kartak klikatuz agerian jarriko dituzu. Baina ez da hori egin behar duzun gauza bakarra. Ez horixe! Jolaserako hiru aukera dauzkazu, eta ez dira errazak. Lehen aukeran, irudi berdina duten kartak elkartu behar dituzu. Bigarren aukeran, irudia bere izen idatziarekin. Eta azkenik, eta hauxe duzu aukera- rik zailena: karta batzuetan zenbakiak aurkituko dituzu eta bikotea osatze- ko beste karta batzuetan zenbakien arteko eragiketak (batuketak eta ken- ketak). Bada, emaitza bera duten bikoteak osatu beharko dituzu. Zaila da, oso zaila, baina denbora duzu poliki-poliki trebatzeko. Animo! Bikote bat osatzen duzun bakoitzean, Xango oso pozik jarriko da. Ikusiko duzu! XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 19
  • 21. 20 OHE ELASTIKOA. Jolas dibertigarri honetan zein matematikari trebea zaren demostratzeko aukera duzu! Xango saltaka ibiliko da ohe elastikoaren gainean, baina ez nolanahi! Ezkerrean gorantz ala beherantz eta zenbanaka ibiliko den aukera ezazu (+1, +2,+3 edota –1, -2, -3), eta eskuineko geziekin eror ez dadin nora joan behar duen esan behar diozu Xangori. Ea ez duen min handirik hartzen! XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 20
  • 22. 21 HIZKI TORTILLA. Begira, Galtxagorri bihurriak azaldu zaizkigu eta Xangoren hitzak erabat hondatu dituzte, hizki tortilla galantak eginez eta noski, ezin dira irakurri! Xangori nahaste-borraste hau konpontzen lagundu behar diozu. Aukera ezazu nondik hasiko zaren! Lehenengo aukeran, hitz baten lehen hizkia falta da eta zuk jarri behar diozu. Bigarrenean berriz, hitzak silabaka moztu- ta eta desordenan daude. Egoki elkartuz, hitza berreraiki behar duzu. Hirugarren aukeran, hitzak nahastuta daude, eta ez da ezer ulertzen. Ordena ego- kian jarriz esaldi inte- resgarri bat osatuko duzu. Eta azken aukeran, ez diote hizki bakarra ere utzi eta zuk idatzi beharko duzu izen osoa. XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 21
  • 23. 22 IDAZKETA TXOKOA. Txoko honetan oso gauza politak egin ditzakezu: lagunei eskutitzak idatzi, urtebetetze festarako gonbitak presta- tu... Eta hori guztia marrazki eta apaingarri dotoreekin gai- nera! Begira, lehenik, kaxoian zer idatzi nahi duzun aukera ezazu: gutuna, postala ala gonbita. Ondoren txukun-txu- kun kaxoia itxi eta nahi duzun irudia txertatuz eta letrarik politena aukeratuz has zaitezke lanean! XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 22
  • 24. 23 MARGOAK EZKER-ESKUIN. Jolas honetan arreta handia jarri behar duzu. Ezkerrean dagoen irudia bezalakoa margotu behar duzu eskuinean, baina tartean ispilu bat balego bezala. Gaizki egiten baduzu danbor soinua entzungo duzu eta ez gara horretara etorri! XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 23
  • 25. 24 Abestien txokoa Abestea gogoko duzu, ezta? Hona, hemen bada, ipuinen abestiak. Entzun, abestu eta ikasi! A, eta nahi baduzu abestien bilduma egin dezakezu letrak inprimatuz gero! GULLIVERREN BIDAIAK Oi lai-lairi ipuin kontu-kontari. Oi lai-lairi marmarrez marmari. (Bis) Liliputen lili, gizon txikienen aberri, Gulliver putzura erori eta Liliputen ageri. Oi lai-lairi... Txikien zaindari, liliputarren buruzagi. Ezetz esan zion gerrari, ongi etorri bakeari. Oi lai-lairi... Halako batean bakea lortu zuenean, agur esan eta Gulliver triste joan zen arraunean. ARTZAIN GEZURTIA Inaxio mendian ardiak zaintzen, gezurra besterik ez du kontatzen. Otsoa datorrela! Ardiak dar-dar "Lagundu, mesedez, zatozte azkar". Non gorde ote zen otso maltzurra? Mendira joan eta dena gezurra. Txantxetan jardutea ez da bidea, egia esatea askoz hobea. Behin eta berriro txantxa berdinak. Arren, isil zaitez, artzain zikina! Otso beltza dator ilunabarrez, artzainaren deiek erantzunik ez. Lehen mendiko jabe, gaur ardirik ez; sufritzen bizi da lagunik gabe. Txantxetan jardutea ez da bidea, egia esatea askoz hobea. HELIKOPTEROA IKASTOLAN Gora, gora, behera, behera, goazen Ttonttorpera! Gora, gora, behera, behera, lagunak agurtzera. 1.- Helikoptero bat zuen Romualdo maisuak, ganbaran jarri nahi zuen aparkaleku on bat. 2.- Bi hankak hautsita zeuzkan, kolpe latzak buruan; presaka eraman zuten azkar eriautoan. 3.- Haurrak eskolarik gabe triste daude etxean; Ttonttorpeko eskolara doaz autobusean. 4.- Elkarrekin jolasean hor dabiltza haurtxoak, txoke egin duelako helikopterotxoak. XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 24
  • 26. 25 OLENTZEROREN OPARIA Astoa gaixo dago. Olentzero tristerik. Txabola ikatzez beterik, pilan-pilan udazkenetik. Ez dauka txabola uzterik, ez etxez etxe ibiltzerik. Horra, Olentzero pipa hortzetan. Gauez ibiltzen da negu hotzetan. Larri daude auzoan. Ikatzik ez neguan. Han egongo da Olentzero, suaren ondoan txit bero. "Noiz jaitsiko da txabolatik?" galdetzen du Josepantonik. Horra, Olentzero... Bi lagun joan dira elurretan mendira. "Aizu, Olentzero, zergatik ez duzu ekartzen ikatzik?" "Ezin dut ikatzik banatu, mesedez, astoa sendatu". Horra, Olentzero... Arrantzaka astoa sendatu da gaixoa. Eskerrik asko amonari eta bere kataplasmari. Geroztik gure Olentzero herrira jaisten da urtero. Horra, Olentzero... MAKILAKIXKI Makilakixki kixki, kixki. Makilakixki klas. (Bis) Kila makila kila. Makila kila. Makila klis klis klas. Kila makila kila. Makila kila. Makila klas. (Bis) Makilakixki buruan. Makilakixki lepoan. Makilakixki besoan. KILA KLISKLIS KLAS. Kixki klisklas. ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN Lantzeko herrian Ziripot poz-pozik bizi zen. Kontalari aparta zenez, denek maite zuten. Ipuin polit baten truke jaten ematen zioten. Haragi pixka bat honek, gazta puska bat horrek. Pozik, pozik, pozik, pozik denak pozik bai Ziripotekin Lantzen. Harroputz harroak, harroputz harroak Lantzera heldu ziren Miel Otxin, Zaldiko, Miel Otxin, Zaldiko, herria hondatzeko. Miel Otxin eta Zaldiko eguerdi aldean, lapurretan ibiltzen ziren plazaren erdian. Ostikoz jo eta Ziripot hankaz gora bota zuten. Barrez egon ziren biak gaua iritsi arte. Pozik... Nazka-nazka eginda zeuden Lantzeko herrian. Lapurren aurka hasi ziren borroka bizian. Epaiketa eginda gero sutara bota zituzten. Lantzekoek ipuinak entzutea nahi zuten. Pozik... XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 25
  • 27. 26 ERRALDOI BEREKOIA Erraldoi bat bazen gure herrian. U! U! Haserre bizi zen egun guztian. U! U! Haurtxoen kantuak, haurtxoen jolasak ez baitzituen oso gogokoak. U! U! U! Nireak dira zuhaitzak. U! U! U! Nireak dira loreak. U! U! U! Dena nirea delako, hemen ez da haurrik sartuko. Herrian ez kanturik, ez jolasik. U! U! Txori txikiak basoan ihesi. U! U! Han ez zen lorerik, ez udaberririk. Lorategian negua nagusi. U! U! U! Zatoz, enetxo, etxera. U! U! U! Zatoz jolas egitera. U! U! U! Loreak eta zuhaitzak, gaurtik denak dira zuretzat. HIRITIK MENDIRA Alkate jauna, entzun nire deiadarra. Entzun mendiko txori txikien negarra. Haserre daude katagorritxoak, sasi barnean haserre daude zozoak. Bihotzez maite ditut zuhaitzak, belarra eta bizitza. Bihotzez maite ditut piztiak, kilkerrak eta txoriak. Makina batzuk sartu ziren pagadira, hango zuhaitz eder guztiak botatzera. Alkate jauna, hauxe da nik zuri eskatzen dizudana. Entzun, entzun, entzun. "Zozo eta txori txikientzat zuhaitz gehiago jartzea, katagorrientzat pagadiak, kilkerrentzat belardiak". AHATETXO ITSUSIA Behin batean errekan, udaberri goizean, kumeak jaio ziren ahate baten habian. Bost eder, bat itsusi. Ikusi-makusi. "Hauxe gauza zatarra" esan zuen akerrak. Kua, kua, kua. Kua, kua, kua. Udaberriko kantua. Kua, kua, kua. Kua, kua, kua. Goizetan entzundakoa. Ahatetxo itsusia oso triste bizi zen. Beste animaliek txantxetan hartzen zuten. "Ni jo egiten naute zatarra naizelako, hemendik urrun noa maite ez nautelako". Kua, kua, kua... Goiz batean zisneak hegan etorri ziren. Eta hura miraria! Zerbait ikasi zuen. "Ni ez naiz ahatetxoa, zisne ederra baizik". Eta handik aurrera bizi izan zen pozik. Kua, kua, kua... XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 26
  • 28. 27 BABARRUN ALE MAGIKOAK Bai, bai, behi bat dut etxean, baina ez dut dirurik, (bis) ez janaririk, ez jantzirik, ez argirik, ez egurrik. Zer egingo, zer egingo? Behia saldu beharko, bai, bai! Bai, bai, behia saldu eta babarrunak trukean. (Bis) Ni zeruraino igoko naiz babarrun aleak haztean. Hodeien gainean, horra, erraldoi baten altxorra, bai! Bai, bai, erraldoi handia lo gelditu zenean, (bis) altxorra hartu eta ospa, zerutik etxera saltoka. Nahiko diru badut orain eta ez dut gehiago nahi. Ez, ez, etxean behirik ez, baina ez gaude gosez. (Bis) Ederki bizi gara orain, gu ez gaude diru beharrez. Behirik gabe baina pozez. Alai eta zorionez, bai! XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 27
  • 29. 28 GALTXAGORRI LANGILEAK Arraioa, hau bizitza petrala! Zangalatra eta zangalatra. Arraioa, hauxe bai zoritxarra! Zangalatra eta zangalatra. Xixilio miserian bizi zen, ezin asmatu lanak egiten. Sorgin baten laguntza lortu zuen: orratz-ontziko lau galtxagorri! "Arraioa, txitxirio-barbantsu!" esan eta di-da! egingo da. "Joan sorora eta garia erein". Amen esaterako ereinda. Huraxe, bai, gizonaren fortuna: nahi hainbat diru eta osasuna. Behar guztiak konponduta zituen. Ez zitzaion ezer bururatzen. Joan basora eta adarrak moztu. Amen Jesus! esanak eginda. Teila berriez teilatua konpondu. Amen esaterako eginda. Xixilio urduritzen hasi zen. "Geldi, arren!" oihukatu zuen. Eta geroztik lau galtxagorriek gauzak aldrebes egin zituzten. MARI PERTXENTA Sorginzuloan hamar sorgin bizi ziren, ziu-fiuka hegan etortzen ziren, haurrak beldurtzera, alarmak jotzera, teilatu gainean dantzan ibiltzera. Maripertxentak Sorginzulo utzi eta hegazkinean handik ihes egin zuen. Eta abentura askoren ondoren kanpandorre gainean geratu zen. Dionixio bihotz oneko itsua zen. Alaitasunez pianoa jotzen zuen. Oso lagun onak biak egin ziren, eta kanta polit bat asmatu zuten. "Gaueko ilunean zuhaitzen artean ilargia ageri da biribil batean. La-lara-la-liro, larala-laliro, larala-larala-lala, lara-liro". XANGObarrua 14/6/02 15:21 Página 28
  • 30. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia, 2002-06-07 URTXINTXA proiektua Elkarlanean-Ikastolen Elkartea Zuzendaritza nagusia Iñaki Lekuona (Ikasmaterialgintza arduraduna). Zuzendaritza teknikoa Josune Gereka, Ander Iturburu. Urtxintxa proiektuaren arduraduna Itziar Elorza. Edukiaren diseinua Itziar Elorza, Maite Saenz (Urtxintxa proiektuaren koordinatzailea). Edukiaren garapena Josi Oiarbide, Maite Saenz. Diseinu informatikoa Ander Iturburu, Oihan Odriozola. Programazio informatikoa Xabier Etxabe, Ander Iturburu, Ibon López, Oihan Odriozola. Diseinu grafikoa Dani Fano, Petro Vera. Marrazkiak Dani Fano, Maite Gaztelumendi, Mikel Leoz, Jesus Lucas, Elena Odriozola, Manuel Ortega, Almudena de la Torre. Animazioak Dani Fano, Oihan Odriozola, Yon Zubizarreta. Laguntza teknikoa Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika taldea. Ipuinak Mitxel Murua, Joxan Ormazabal, Maite Saenz. Audioak Irusoin S.A. (Ane Aseginolaza, Mikel Mendizabal, Iñigo Puignau) Musika eta abestiak Xirula Mirula taldea. XANGOazala 14/6/02 16:37 Página 2