2. Olentzeroren etxea Mungian dago, Izenaduba parke-tematikoaren barruan.
Baserriaren izena Landetxo Goikoa da. Baserri hau, Mungiako Landetxo
auzoan dago eta 1510. urtean eraiki omen zuten lehen aldiz. Hortaz, 504 urte
ditu. Horrek esan nahi du, Bizkaiko landa-etxerik zaharrena dela eta Euskal
Herriko zaharrenetarikoa. Hori da, kontuan hartu den arrazoia, Olentzeroren
etxea izateko.
4. Olentzero ikusteaz gain, Euskal Herriko pertsonai
mitologiko ugari ere ezagutu genituen; esate baterako,
Mari Domingi, Lamiak, Sugar, Mari sorgina, Jentilak,
Tartalo, Pintxoi (Olentzeroren txori laguntzailea),
Akerbeltz
5. Ate gainean eguzkilore bat dago eta,
Mari Domingik esan zigun bezala, lore
horrek pertsonaia gaiztoengandik
babestuko gaitu etxean gauden
bitartean.
13. Tatalo
ikusi genuen
Tartalo begibakarrak
behin artzain gazte bat
bahitu omen zuen eta
ihes egin ez ziezaion
eraztun magiko bat
jarri zion eskuko hatz
batean. Baina,
artzainak ihes egin
zuen eta eraztunak
salatu: - Hemen nago!
Hemen nago! zioen
eraztunak.