2. 1. AURKEZPENA
2. BIZIKIDETZA IKASTETXEETAN, BAKE-HEZKUNTZA
ETA GATAZKEN KUDEAKETA
3. BAKEOLAKO ZERBITZUAK
3.1 PRESTAKUNTZA
3.2 AHOLKULARITZA
3.3 IKASTEXE MAILAKO BIZKIDETZA PROGRAMAK
3.4 TRUKEME
4. KURRICULUMA
5. KONTAKTUA
3. 1. BAKEOLAREN AURKEZPENA
BAKEOLA gatazkei irtenbide egokia ematen espezializatutako zentroa da, gizarteko,
politikako eta hezkuntzako eragileekin ikuspegi integraletik lan egiten duena.
Pertsona espezializatuez osatutako zentro honek prozesuak bultzatzen ditu
bizikidetza hobetzeko, giza eskubideak sustatzeko, komunitatea garatzeko eta
gizartea eratzeko, bake kultura lortze aldera.
2. BIZIKIDETZA IKASTETXEETAN, BAKE-HEZKUNTZA ETA
GATAZKEN KUDEAKETA
Eskola, helduaroko bizitzaren eskakizunei erantzun ahal izateko ezinbestekoak
diren ezagupenak eskuratzeko gune eta garaia izateaz gain, bizikidetzaren ikas-
keta eta lagunarte eta gizarte alorreko harremanetarakoa ere bada. Hezkuntza
komunitate osoari dagokion ardura da eginkizun hau: eskolari, familiari eta gi-
zarteari, hain zuzen. Zeregin honetan denok gaude konprometiturik.
Eskola alorrari dagokionean, honakoa litzateke bizikidetza: komunikazio, sentimen-
du, balore, jarrera, rol, status eta botere prozesuek osatzen dituzten hezkuntza ko-
munitateko kide guztien arteko harremanetarako sarea * Rosario Ortega.
Irakaskuntza-ikasketa prozesuetan eragingo duten zenbait baldintza sortu asmoz,
bizikidetza hobetzeko lanera zuzendutako filosofia dugu hau.
Hezkuntza paradigma honek bake-hezkuntza baikor, giza eskubide, justizia, elkar-
tasun eta barneratzera garamatza. Guzti hau, desberdintasunarekin bizitzen ikasiz,
aniztasunari sor zaion arreta prozesutzat harturik lortuko dugu.
Hezkuntza komunitatean, harremanen ondorio diren hainbat gatazka egoera
sortzen dira. Guzti honek, gatazkei irtenbide positiboa eman eta indarkeria
egoera eta jarreren prebentziorako dauzkagun baliabide pertsonal guztiak abian
jartzea eskatzen du.
Beraz, eskolarteko hezkuntza komunitateko eragile desberdinak etengabeko
prestakuntzara, eta bizikidetza hobetzeko programetan eta plangintzetan parte
hartzera animatzen saiatzen gara.
ikastetxeak 3
4. 3. BAKEOLAREN ZERBITZUAK IKASTETXEETAN
Bakeolak Bake eta Bizikidetzarako Heziketaren alorrean esku hartze integrale-
rako planteamendua eskaintzen die ikastetxeei, heziketa komunitate osoaren bi-
zikidetza hobetzeko xedearekin.
Bakeolak honako lan hauek bideratzen ditu ikastetxeetan:
3.1 PRESTAKUNTZA
Honako gai hauen prestakuntza eta gaitasuna:
- Eskola mailako bizikidetza
- Gatazken eraldaketa
- Bitartekaritza
- Hezkuntza emozionala
- Ikasketa kooperatiboa
- Jolas kooperatiboa
- Programazio Neurolinguistikoa
- Giza eskubideak
- Erresilientzia ikasgeletan
Beharrezko tresnak eta baliabideak diseinatzea eta garatzea
3.2 AHOLKULARITZA
Ikastetxeko Bizikidetza Planak diseinatzea, abian jartzea, euren jarraipena
egitea eta ebaluatzea
Ikastetxeko Bizikidetzako behatokietan parte-hartzea eta dinamizatzea
Hezkuntza-komunitateko taldeak eta lidergoa aldatzeko eta hobetzeko pro-
zesuetan laguntzea
Ikastetxean sortutako gatazkei aurre egiteko prozesuak eta protokoloak
hobetzen laguntzea
Finantziazio-lerroak kudeatzen laguntzea
4 ikastetxeak
5. 3.3 BIZIKIDETZA PROGRAMAK
Eskola-bizikidetzarako programak diseinatzen eta garatzen laguntzea:
berdinen arteko laguntza-programak; eskola-bitartekaritza; jolastokia,
hezkuntza-eremua, etab.
3.4 TRUKEME
Liburu eta jolas kooperatiboen mailegua
Dokumentazio Zentroa
Jolas kooperatiboen alokairua eta salmenta
Garatzen ditugun jarduerak hezkuntza komunitateko eragile guztiei zuzen-
dutakoak izatea nahi dugu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBH-n eta
Batxilergoan.
Irakasleak
Familiak
Ikasleak
Irakasle ez den pertsonala
ikastetxeak 5
6. 3.1 PRESTAKUNTZA
Ikastetxeetan sortzen diren gatazkei irtenbide positiboa emateko, tresna desber-
dinen erabilera eskaintzen die Bakeolak hezkuntza eragileei.
Bizikidetza garatu, hezkuntza errendimendua hobetu, harreman positiboak sor-
tu, eta gatazkei irtenbidea emateko, elkarrizketaren erabilera eta lankidetzan
parte-hartze eraginkorra izatea eskatzen du aipatutako prestakuntzak.
PRESTAKUNTZA MOTAK
Aurrez aurreko prestakuntza: urtero, prestakuntza-jardueren katalogo ireki bat
taxutzen dugu.
Online prestakuntza: helburua da plataforma birtual batetik edukiak eskaintzea pres-
tatu nahi duten pertsonei, bestelako ikastaroetara joateko zailtasunak dituztenean.
Prestakuntza itundua: helburua da prestakuntza-jarduera batzuk eskariaren arabe-
ra taxutzea, eragile batzuek edo besteek dituzten beharrizan bereziei erantzutearren.
Profesionalentzako prestakuntza iraunkorra: prestakuntza iraunkor eta espeziali-
zatua bultzatzeko helburua du.
6 ikastetxeak
7. PRESTAKUNTZA JARDUERAK
Honako hauek dira hezkuntza komunitateko eragile desberdinekin burutzen di-
tugun prestakuntza jardueretako batzuk. Helburu eta edukiak Haur Hezkuntza,
Lehenengo Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikastetxe bakoitza-
ren beharrizanetara egoki daitezke.
ZUZENDARITZA TALDEEI ETA IRAKASLEEI ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA
ZUZENDARITZA TALDEAK
Eskola mailako Bizikidetza Plana
Komunikazioaren hobetzea hezkuntza instituzioan
Gatazkei heltzea lan-taldeetan
Erresilientzia ikastetxean
Bizikidetza eta lidergoa ikastetxeetan
Familia eskola arteko harremana
Pedagogia sistemikoa
Erabakiak hartzearen inguruko parte-hartze prozesuak ikastetxean
Ikastetxearen araudia. Arauak eta zigorrak
IRAKASLERIA
Elkaribitza eta Bakerako Hezkuntza ikastetxean
Gatazken eraldaketarako lehenengo pausuak
Ikastetxearen araudia. Arauak eta zigorrak
Gatazken eraldaketarako hezkuntza estrategiak
Ikasketa kooperatiboa
Pedagogia sistemikoa
Erresilientzia ikasgeletan
Jolastokia, hezkuntza-eremua
Gizarte-trebetasunak eta balore-hezkuntza
Gatazkak eraldatzeko komunikatzea
Konpetentzien garapena ikasgelako arazoen aurrean
Heziketa emozionala
Erabakiak hartzearen inguruko parte-hartze prozesuak ikastetxean
Berdinen arteko tratu txarrak. Bullying
Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak
Progamazio Neurolonguistikoa
Elkarbizitza eta Giza Eskubideak
Tutoretza Plana
Jolas kooperatiboa
Familiekin komunikatzea
ikastetxeak 7
8. FAMILIEI ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA
HAUR-HEZKUNTZAKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA
Hezkuntza ereduak Haur-hezkuntzan
Baloreetan oinarritutako hezkuntza familian
Jolasak familia giroan. Gure harreman eta afektuzko loturak hobetuz
Haur-hezkuntzako seme-alabekiko harremana
Arauak eta mugak etxeko harremanetan
Hezkuntza emozionala familian
LEHENENGO HEZKUNTZAKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA
Heziketa emozionala
Seme-alabei jarri beharreko arauak eta mugak
IKT bidez harremanak izaten ikasiz
Familiarteko harremanak hobetuz
Seme-alaben jarrera eta portaeren zuzenketa
Baloreetan oinarritutako hezkuntza familian
Jolasak familia giroan. Gure harremanak eta afektuzko loturak hobetuz
Familiarteko elkarrizketa
BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA BATXILERGOKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA
Gazteak, teknologi aberriak eta indarkeria sarean
Nerabeekiko gatazkak arautzea
Familiarteko komunikazioa
Hezkuntza emozionala
Arauak eta mugak etxeko harremanetan
Baloreetan oinarritutako hezkuntza
8 ikastetxeak
9. IRAKASLE EZ DIREN IKASTETXEETAKO LANGILEAK
ESKOLA-JANTOKIETAKO BEGIRALEAK
Arauak eta mugak eskolako jantoki orduan
Hezkuntza emozionala
Gatazken eraldaketarako hezkuntza estrategiak
Hezkuntza harremanetarako giza trebetasunak
Jolas kooperatiboa
Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak
ESKOLATIK KANPOKO JARDUEREN BEGIRALEAK
Gatazken konponketa: trebetasunak eta tresnak
Giza eta kooperazio trebetasunak
Jolas eta kirol kooperatiboa
Baloreetan oinarritutako hezkuntza eta bizikidetza eskolatik kanpoko
jardueretan
Hezkuntza emozionala
KIROL ENTRENATZAILEAK
Giza eta kooperazio trebetasunak taldeko kirolean
Hezkuntza estrategiak gatazken kudeaketan
Gatazken konponketa eskolako kirol alorrean
Giza trebetasunak eta baloreetan oinarrituriko hezkuntza
Hezkuntza tresnak: Jolas kooperatiboa
Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak
ikastetxeak 9
10. 3.2 AHOLKULARITZA
Hezkuntza alorreko kideei gatazkak konpontzen laguntzeaz gain, bizikidetza
hobetzeko programa eta proiektuen garapena sustatzeko aholkularitza zerbitzua
daukate ikastetxeek.
Lan-lerroak:
Ikastetxeko Bizikidetza Planak diseinatzea, abian jartzea, euren jarrai-
pena egitea eta ebaluatzea.
Ikastetxeko Bizikidetzako behatokietan parte-hartzea eta dinamizatzea.
Hezkuntza-komunitateko taldeak eta lidergoa aldatzeko eta hobetzeko
prozesuetan laguntzea.
Bizikidetzaren sustapenerako tresna eta baliabideen diseinu eta ga-
rapena.
Ikastetxean sortutako gatazkei aurre egiteko prozesuak eta protoko-
loak hobetzen laguntzea.
10 ikastetxeak
11. IKASTETXEKO BIZIKIDETZA PLANA
Ikastetxeko Bizikidetza Plana apustu pedagogikoa da eta helburu hauek lortu
nahi ditu: bizikidetza hobea eraikitzea, ikastetxeak burutzen dituen ekintza guz-
tiei koherentzia ematea eta hezkuntza komunitate guztiaren partaidetza.
Bakeolak ikastetxe mailako bizikidetza planekin lotutako alderdi guztietan tre-
bakuntza eta aholkularitza ematen du. Lantzen diren helburuak:
Bizikidetza planen ezaugarriak eta konpromisoak ezagutzea.
Ikastetxe mailako bizikidetza plana diseinatzeko lanabesak ematea.
Ikastetxe batean Bizikidetza plana abian jartzeko lanabesak eta gaitasunak
eskuratzea.
Horrez gain, ikastetxeek hala eskatuz gero, Bizikidetza planaren fase desberdi-
nak garatzen laguntzen diegu:
Sentsibilizazio
Diagnostikoa
Planifikazioa
Ebaluaketa
BIZIKIDETZA BEHATOKIA
Harreman positiboak sustatu eta bizikidetza osasungarria sortzea helburutzat
hartuz, ikastetxean bizikidetza kudeatzera zuzendutako erakundea da Bizikidetza
Behatokia. Pertsona guztiak baloratuak, aintzat hartuak, erabakiak hartzerakoan
erantzule eta ikastetxeko bizitzaren benetako partaide direla sentiaraztea da
helburua.
Bakeolak, ikastetxeetako Bizikidetza Behatokietako garapen, sustapen eta dina-
mizazioan hartzen du parte.
LAGUNTZA, HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN TALDE ETA LIDERGOAREN
HOBEKUNTZAN ETA HOBEKUNTZA PROZESUETAN
Hezkuntza komunitatean egin beharreko talde aldaketa eta hobekuntza prozesue-
tan, laguntza eskaintzen diegu hezkuntza eragileei. Antolaketaren gatazkei irtenbi-
derik egokiena emateko beharrezko diren trebetasunak garatzea da helburua.
ikastetxeak 11
12. BIZIKIDETZAREN SUSTAPENERAKO TRESNA ETA BALIABIDEEN DISEINU ETA
GARAPENA
Bizikidetza ikastetxean sustatu asmoz, ikasgela eta ikastetxean ezartzeko tres-
na eta baliabide desberdinak diseinatu eta garatzea dauka helburu zerbitzu ho-
nek. Aipatutako tresna hauek, ikastetxe bakoitzaren errealitatea kontutan har-
tuz diseinatzen dira.
IKASTETXEETAKO GATAZKEN ARAUTZE PROTOKOLOAK HOBETZEKO LAGUNTZA
Ikastetxeko arautegiaren inguruan planteamendu bateratu baten garapenerako,
hausnarketa prozesuak sustatzen ditugu hezkuntza Komunitateko eragile guz-
tiekin. Prozedura honen bitartez, protokoloak eta ikastetxeko jarreren zuzenketa
neurriak aztertuko ditugu.
Hezkuntza Komunitateko eragile desberdinen arteko harremanak hobetzea da
helburua.
12 ikastetxeak
13. 3.3 IKASTETXE MAILAKO BIZIKIDETZA PROGRAMAK
Errealitatea kontuan hartu eta beharrizan zehatzei erantzuna emanez, eskola
mailako bizikidetza programa desberdinen garapenean laguntzen die Bakeolak
ikastetxeei. Programa hauen bitartez, baloreak bizitzea ahalbideratu eta ikaste-
txean bertan Bakearen Kultura garatzea sustatzen da.
IKASKIDEEN ARTEKO IKASLE LAGUNTZAILE PROGRAMA
Eskola alorreko gatazken konponketan protagonismo nagusia ikasleei emanez,
ikastetxeko bizikidetza hobetzea dauka helburu, aipatutako laguntza programak.
Tratu txarren egoerak detektatu, ikasle berriei harrera egin, arazo pertsonalak
dauzkatenei lagundu eta gerta daitezkeen gatazketan bitartekaritza lana egitea
litzateke ikasle hauen zeregina.
IKASKIDEEN ARTEKO BITARTEKARITZA PROGRAMA
Ikasleen arteko harremanak hobetzea dauka helburu, gatazken konponketarako
ikasleen arteko bitartekaritza teknikak. Programa honen bitartez, ikastetxean
gerta daitezkeen gatazka egoeretan bitartekari lana egiteko trebetasun eta tek-
nikak garatzen dituzte ikasleek.
ikastetxeak 13
14. IKASKETA KOOPERATIBO PROGRAMA
Prozedura hauen erabilerak aniztasun-hezkuntza, ikasleek ikasteko daukaten
motibazioa, talde kohesioa eta harreman positiboen sustapenean eragiten dute.
HEZIKETA EMOZIONALEKO PROGRAMA
Ikasleen prestakuntzan eta hezkuntzan emozioaren esparrua sar dezaten, irakas-
leak prestatu eta jabearaztea da programaren helburua. Programa honen bitartez,
ikasleak bizitzaren erronkei aurre egiten trebatu, ongizate pertsonala handiagotu
eta ikastetxeko bizikidetza hobetzen trebatu nahi ditugu.
TUTORETZA EKINTZARAKO EGITASMOA
Etapa desberdinetako ikasleek oinarrizko baliabideak garatu ditzaten, ikasleei,
irakasleei eta etxekoei ikastetxeak zuzentzen dizkien jardueren sistematizazioa
litzateke.
14 ikastetxeak
15. ARAUEN OSAKETAN PARTE HARTZEA BULTZATZEA
Komunikazioa sustatu eta ikasgela eta ikastetxeko arauak zehazterakoan,
hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea errazten du. Prozedura honek,
arauak zehaztu eta hauek hausterakoan ezarri beharreko neurri zuzentzaileak
adostea errazten du.
BIZIKIDETZA PROGRAMA ESKOLA MAILAKO KIROLEAN
Eskola mailako kirolari, etxekoen zein irakasleen laguntza eskatzen duten balore
positiboen transmisioa bultzatzen duen baliabide egokia dela deritzogu.
Bizikidetza, aisialdi positiboen ohiturak eta ikasleen arteko kooperazio baloreak
garatzea ahalbideratuko duten kultur eta kirol jarduerak bultzatu eta sustatzea
da programaren helburua.
IKASKIDEEN ARTEKO TRATU TXARREN BULLYING- PREBENTZIORAKO
PROGRAMA
Hezkuntza komunitatea inplikatu ikasleen arteko tratu txarren egoeretarako jar-
duera proposamenen sentsibilizazioa eta garapenak sustatzerakoan.
ikastetxeak 15
16. GIZA ETA HIRITARTASUN GAITASUNERAKO PROGRAMA
Programak proposatzen duen mailaz-mailako prozesuaren bitartez, kooperatu,
elkarrekin bizi, parte hartu eta erabakiak hartzen ikasi, errealitatea ulertzen
gaitu eta berau hobetzen konprometitzen dira gazteak.
IKT-ak: GAZTEEI BURUZKO IKUS-ENTZUNEZKO SORRERA ETA SAREKO
INDARKERIA
Teknologia berrietan Hezkuntza lantzeko programa: erabilera arduratsua, pre-
bentziozkoa eta hezigarria.
Herri bakoitzerako berezia izango den blog baten bitartez, sareko indarkeria zein
teknologia berrien gaitasunak lantzen dira gazteekin.
Laburmetraia baten burutzapena eta lan guztien erakusketa batekin emango
zaio amaiera programari.
TXOTXONGILOAK GATAZKAK KONPONTZEKO
Txotxongiloak erabiltzeak, norbere gatazken inguruan lan egin, berauek gain-
ditzeko baliabideak eskuratu eta irtenbide desberdinetaz aztertzeko aukera es-
kaintzen die ikasleei.
16 ikastetxeak
17. KONTAIDAZU
Belaunaldi arteko esperientzia honetara, neska-mutilak eta ikastetxearekin lotu-
ra daukaten eta bizitzaren alorreko istorioak kontatzeko gogoa erakusten duten
helduak biltzen dira. Kidetza eta gizartean kokaturik egotearen sentimenduak
sortu eta auto-estimua sustatzen du.
IKASLE- IRAKASLE. BIZIKIDETZA LANDUZ 2.0
Ikasleek teknologia berriak erabiltzeko dituen baliabideei etekina atera eta
irakasle eta etxekoei berauek nola erabili erakusten diete. Aldatu egiten da eza-
gupen jasotzailearen ohiko rola eta aldizka baino ez bada ere, hezitzaile eginkizu-
na hartzen du ikasleak. Ikasle, irakasle eta etxekoei zuzendua.
ikastetxeak 17
18. 3.4 TRUKEME
Zer da trukeme?
TRUKEME bakearen hezkuntzari eta jolas kooperatiboei buruzko jardueren ba-
liabide zentroa da eta bakearen kultura sustatzeko eta sendotzeko egiten du lan.
Baliabideen Zentro honen helburutasun nagusia da Euskadiko gizarte eta
hezkuntzako agente guztiei jolas kooperatiboak hurbildu eta erraztu eta hauen
erabileran trebatzea. Modu honetan, eta jolas hauen erabilerari esker, euskal
gizartean bizikidetza eta bakerako kultura bultzatu dezakegu, eta ez bakarrik
umeekin jolas hauek pertsona helduekin ere lantzen baitira.
Jolas kooperatiboen bidez, bai mahaikoak bai fisikoak, gure gizarte-trebetasunak
zelan hobetu ikasi dezakegulako: komunikatzeko trebetasuna, besteekin harre-
manetan aritzeko, asertibitatea, errespetua, gatazkak eraldatzeko sormena, auto-
estimua eta besteengan konfiantza, eta abar.
Honako zerbitzu hauek aurki daitezke:
I. Mahai jolas kooperatiboen Mailegu zerbitzua, eta Dokumentazio zentroko
liburuak ere bai.
II. Dokumentazio zentroa Bake hezkuntza eta bizikidetza, gatazken bi-
tartekaritza eta eraldaketa, Balioetan oinarrituriko hezkuntza, jolasa,
jolas kooperatiboa eta abarreko gaietan espezializatua.
III. Mahai jolas kooperatiboen salmenta. Mota honetako jolasak oso zaila da
merkatuan aurkitzea.
IV. Mahai jolas kooperatiboen alokairua, ekimen publiko edo pribatuak ga-
rapenerako.
V. Jolas topaketak. Jolasaren balioari buruz hausnarketa egiteko espazioak
hain zuzen ere.
VI. Kontsultoretza eta aholkularitzako zerbitzua. Jolas kooperatiboen erabi-
lera hobetzeko zuzendutako zerbitzua, baita jolas-programak diseinatzeko
ere, eta abar.
18 ikastetxeak
19. JOLAS KOOPERATIBOEN ERABILERAN FORMAZIO ETA TREBAKUNTZA
Zentroaren zerbitzuen artean garrantzitsuenetakoa gizarte eta hezkuntzako
eragile desberdinei jolas kooperatiboen ezagutza eta erabileran formatzea
eta trebatzea dela aipatu nahi dugu. Izan ere jolas kooperatiboak, Bakerako
Hezkuntza eta bizikidetzarako erreminta egokiak dira eta Giza Eskubideetan
oinarrituta daude.
Prestakuntza hauekin nahi dena da gizarte eta hezkuntzako eragileak Bakerako
Kulturako elementu katalizatzailea bihurtu daitezela, bere lana garatzen duten gi-
zarte taldeetan. Modu honetan helburu desberdinak lortzen dira: jolas mota hau
ongi pasatzeko izateaz gain, hezitzaileak direla azaldu, Bakearen Kulturaren
eraikuntzan modu ludikoan lagundu, gizakiaren garapen pertsonalean jolasaren
garrantziari buruz hausnarketa egin (haurtzarotik zahartzarora heltzen)
Gure prestakuntzak:
Solidaritatea eta jolas kooperatiboak.
Jolas kooperatiboen bidez hezten.
Jolas dezagun familian. Gure harremanak eta afektuzko estekak
hobetzen ditugu.
Jolas eta sormena: eskuragarri dauden baliabideetan, jolas kooperati-
boen bila.
ikastetxeak 19
20. PROGRAMAK ETA JOLAS-TAILERRAK
Jolas-tailerrak ondo pasatu eta talde harremanetan aritzeko proposamen be-
rriak ezagutzeko espazio bereziak dira. Gune hauetan, lankidetza eta parte-
hartzeak garrantzi handiagoa du lehiakortasunak baino.
Jolas-tailerra egoki gara dadin espazioa hauetan, jolasa ahalbidetzen, laguntzen
eta estimulatzen da, haurrei, gazteei, gurasoei eta hezitzaileei beharrezko elemen-
tuak eta materialak eta jolasak eskainiz. Era berean ekintza modu egokian bidera
dadin, orientabideak, laguntzak eta konpainiak eskaintzen dira. Jolas-tailerretan
tentsio gabeko giroa sortzen da, non parte-hartzaileen integrazioa eta partaidetza
potentziatzen den, beren jatorria eta izaera edozein delarik ere, harreman pertso-
nalen hobekuntza sustatzen da, gaitasun sozial, fisiko eta intelektualen eskuratzen
eta sendotzen dira, eta abar.
Gure tailerrak:
Jolas kooperatiboak.
Munduko jolasak.
Komunikaziorako jolasak.
Jolas dezagun familian.
20 ikastetxeak
21. 4. BAKEOLAKO KURRIKULUMA IKASTETXEETAN
PRESTAKUNTZA
Ikastetxeak
Erresilientzia ikasgeletan.
PNL
Bizikidetza Planak
Bizikidetza planak martxan jartzeko espezializazioa.
Bitartekaritza eta gatazken eraldaketa
Ikasketa kooperatiboa
Gatazken eraldaketa ikastetxeetako jantokietan
Ikasgelarako giza trebetasunak
Berdinen arteko tratu txarrak
Patioa, hezkuntzarako gunea.
Gatazken eraldaketa eta hezkuntza emozionala
Ikastetxeetan gatazkak eraldatzeko hezkuntza estrategiak
Familian gatazkeei aurre egiteko baliabideak ezagutzeko tailerra
Biolentzia familian.
Bizikidetza eta Bake Heziketa familian.
Gatazkak: zelan aurre egin familian ematen diren egunerokotasuneko
gatazkeei.
Gatazkak, autoritatea, arauak eta beraien ondorioak
Jolas kooperatiboa
Unibertsitatea
Ikastetxeetako praktika onak. Deustuko Unibertsitatea.
Bake Kultura, bitartekaritza eta gatazken eraldaketa. Salamankako
Unibertsitatea
Gatazkak eraldatzeko oinarrizko prestakuntza. HUEHEZI
Mondragoneko Unibertsitatea
Aholkularitza
Ikastetxeko Bizikidetza Planak
Gatazken eraldaketa ikastetxeetan
Bitartekaritza prozesuak
Ikasleen eskubide eta betebeharren 201/2008 dekretoaren
aplikaziorako tailer praktikoa
Ikastetxeetan adiskidetzeko ekitaldietan lagundu
Berdinen arteko tratu txarretan aholkularitza egin
Patioa, hezkuntzarako gunea
Ikastetxeko araudia garatzeko prozesu partehartzaileak bideratu
ikastetxeak 21
23. IKASTETXE PARTEHARTZAILEAK
Ikastetxeak
BERRITZEGUNE GASTEIZ
CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI
CENTRO FORMACION SOMORROSTRO
CENTRO FORMATIVO OTXARKOAGA
CEP GOBELA
CEP JOSE ETXEGARAI LHI
CEP JUAN RAMON JIMENEZ LHI
CEP LATEORRO LHI
CEP OROKIETA LHI
CEP ROMO LHI
CEP ZUAZO LHI
COLEGIO ZABALA
CPEIPS ANDER DEUNA IKASTOLA HLBHIP
CPEIPS ANTONIANO IKASTETXEA HLBHIP
CPEIPS BELEN HLBHIP
CPEIPS IRAURGI HLBHIP
CPEIPS KARMENGO AMA HLBHIP
CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP
CPEIPS LA SALLE-SAN JOSE HLBHIP
CPEIPS SAGRADO CORAZON HLBHIP
CPEIPS SALBATORE MITXELENA HLBHIP
CPEIPS SAN ANTONIO-SANTA RITA HLBHIP
CPEIPS SAN JOSE - JESUITAK HLBHIP
CPEIPS SAN JUAN BOSCO HLBHIP
CPEIPS SAN PAULINO DE NOLA HLBHIP
CPEIPS SAN PEDRO APOSTOL HLBHIP
CPEIPS SAN VICENTE DE PAUL HLBHIP
CPEIPS URKIDE HLBHIP (URSULINAS)
CPEIPS ZUBI-ZAHARRA IKASTOLA HLBHIP
CPEPS SAN JOSE LBHIP
CPES MARIA INMACULADA BHIP
CPES SANTA MARIA DE ARTAGAN BHIP
GURE ESKOLA - APA LA SALLE BILBAO IKASTETXEA
IEFPS FADURA GLHBI
IEFPS TARTANGA GLHBI
IES BALMASEDA BHI
IES DOLORES IBARRURI BHI
INSTITUTO DE HERMANOS DEL SAGRADO CORAZON
KRISTAU ESKOLA
Unibertsitatea
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
UNIVERSIDAD DE DEUSTO
UNIVERSIDAD DE SALAMANCA
Parte-hartzaile kopurua: 5.873 pertsona
Prestakuntza orduak: 2.853 ordu
ikastetxeak 23
24. 5. KONTAKTUA
Bakeola
Gatzaketarako bitartekaritza zentroa.
Bizkaiko egoitza
Sim坦n Bolivar 8b
48010 Bilbao
Tel. 94.400.99.99
Faxa: 94.400.99.98
Helbide elektronikoa: bakeola@bakeola.org
Gipuzkoako egoitza
Heriz Pasealekua 82
20008 Donostia-San Sebasti叩n
Tel. 943.21.71.55
Helbide elektronikoa: gipuzkoa@bakeola.org
www.bakeola.org
24 ikastetxeak