3. Gidoia
Uste ustel edo sasi-egia batzuk 2Hz
Ikasleengan garatu beharrekoaz:
Komunikatzeko konpetentzia
Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
Guregan garatu beharrekoaz:
Elkarrekin jokatu
Metodologia adostu
4. Sasi egiak 2Hz
Umeek arin ikasten dute, erraza da eurentzat
hizkuntzak ikastea
Gramatikarik ez da ikasi behar
Belarriz ikasten da: ulertuz gero, mintza
daiteke
Kontua komunikatzea da
5. Benetazko egiak
Erabilera da ezagutzaren giltza.
Ulertzeak ez dakar mintzatzea.
Sarritasunak ikaskizuna sendotzen du.
Hausnarketa metalinguistikoak ezagutza
areagotzen du.
Komunikatzea bai, baina kontua da nola.
8. Komunikatzeko konpetentzia
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta
komunikazio digitala modu osagarrian
erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal
izateko egoera pertsonal, sozial eta
akademikoetan
(Curriculum Dekretua, 2015)
9. Komunikatzea
ZER eta NOLA, bi alderdiak:
Edukia eta hizkuntza: bi hezkuntza helburu
Hizkuntzaz konsziente egin: ZER dio? NOLA dio?
Komunikazioan, MODUA da giltza
Norberen ekoizpenaren konszientzia
14. Ikasten eta pentsatzen ikasteko
konpetentzia
Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko
estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea,
eta ikasitakoa mobilizatzea, eta beste
testuinguru eta egoera batzuetara eramatea,
norberaren ikaskuntza modu autonomoan
antolatzeko
(Curriculum Dekretua, 2015)
15. Hasteko
Konparaketak: antzekotasunak eta aldeak
Sailkapenak (multzoak egin ezaugarri bat, bi
erabilita)
Kausak eta ondorioak asmatu, erlazionatu.
Hipotesiak asmatu eta garatu (Zer gertatuko
litzateke hilabete baten gelditu gabe euria egingo
balu? Zer pertsonaia horri gertatutakoa guri
gertatuko balitzaigu?)
Zirkunstantziak aldatuta, ondorioak atera.
16. Jarraitzeko
Informazioa bilatzen eta sailkatzen
Galderak egiten
Laburtzen eta zabaltzen
Konparatzen, kontrajartzen
Sailkatzen
Deskribatzen: parteak, prozesuak, objektuak
Aurreratzen
Justifikatzen.
17. Ikasten eta pentsatzen irakasteko
estrategia batzuk
Egitekoa, gaia eta Hizkuntzaren helburuak definitzea
Testuak analizatzea, bere parteak seinalatuz
Loturak identifikatzea
Edukia antolatzea, koherenzia bilatzea
Harremanak bilatzea, inferitzea
Prozesuak adieraztea, probak aurkeztea, adibideak
ematea, beste modu batez esatea...
Norberak egiteko, ulertzeko eta adierazteko dituen
problemez hitz egitea.
18. Oro har:
Ahoz eta idatziz, edukia eta forma
Ekintza, gai eta egoera guztietan hitz egin eta
entzun, irakurri et idatzi.
Ikasleekin hitz egin, elkarrizketa bultzatu,
eztabaidatu.
Aldamiatu: ahoz goran pentsatuz, erdibana
eginez, berformulatuz, adibideak emanez
Galdetzen irakatsi eta galdera mota asko
erabili.
19. Oro har:
Pentsamendua eta hizkuntza, batera
-Pentsatzeko eta adierazteko denbora eman
ikasleei. Denbora eta antolamenduak ongi
planifikatu eta ez beti berberak erabili.
-Hizkuntza opakatu: helburu linguistikoak
esplizitatu, arbelean, denok jakin dezaten.
-Irakurtzean zein idaztean, barne prozesuak
adierazi. ESAN arazi. Lagundu egiten.
21. Guk, elkarrekin jokatu behar
Egiten duguna aztertzen hasi (praktikari begiratu)
Helburua, denen artean adostea nola jokatu ikasleei:
pentsarazteko eta mintzarazteko
zuzentzeko
irakurtzen irakasteko (hasieratik 12 urtera arte)
idazten irakasteko
hizkuntza materiatan lantzeko
.
22. Elkarri begirunez begiratu.
Begirada zorrozteko eta irizpideak eraikitzeko,
teoriara jo. Aldeak ikusi et kontrajarri.
Elkarren artean eztabaidatu. Hobetze bideak
eraiki.
Eskola bizirik eta jakintsu mantenduko dugu
horrela. Eta gu berarekin.
#3: Zeregin handia dugu, eskakizuna bezain handia.
Zailtasunak handitu dira: ez euskara ez gaztelera den 1H.
Hizkuntzak nola ikasten diren eta nola irakasten ditugun jakitea, ezinbestekoa gure jokabideak hobetzeko.
Prozesuak hobetzeko seguruenez, gure zenbait jokabide aldatu edo areagotu behar.
Nire asmoa gaur: jakina izango dituzuen gauzetara itzuli, hausnarketa pixka bat sustatu eta lanean aritzen animatzea da.
#4: Hiru parte izango ditu hitzaldi honek. Lehenak, 2Hn ikaskuntz dauden uste zabal batzuk plazaratu eta eztabiadatu nahi diitut. 2Hrako balio duenak 1Hrako ere balio du.
#5: 1.- Urteak behar dira. Ume bakoitza desberdina. Ikaskuntza prozesua esperientziari eta heldutasun kognitiboari lotuta.
2.-Mintzatzeak, idazteak pieza guztiak eta bakoitza bere lekuan jartzea eskatzen du. 1Hko gramatika praktikoan, input pilaketak azpiko egiturak ateratzeko beta ematen du. 2Hn ere bai, baina input piloa behar eta eskolak denbora eta balditza murriztuak ditu. ALDAKeTAK gure PRAKtIKAN: hizkuntza gordailua, legeak ateratzeko dena, memoria elikatu behar,
3.-Belarriz: Ez da ez 1Hn ez 2Hn egia. Ikaskizun pasiboa, agian. Erabiltzaile osoak nahi eta behar ditugu. Jabekuntza eta ikaskuntza bereiztu behar.
Curri. Proiektu berriak dioenez, komunikatzeko beharrizan pragmatikoek bideratzen eta errazten dute kodeaz jabetzea, eta hala da, baina ez dute dena ziurtatzen, ezta beti. Modu ez-konszientez ez da dena ikasten. Hizkuntza tresna da, baina tresna menderatu behar erabili ahal izateko. Jabetzeari ikastea lotu behar zaio.
Jasotzen ez dena, buruak ikusten ez duena, eskolak irakatsi behar. Hortan datza esplizituki irakastearen beharra.
4.-Komunikazioaz astiroago hitz egingo dugu.
#6:
1.- Barne oihartzuna pizten du: gordailua betetzea eta trinkotzea: hizkuntza bakoitzeko altxorra-edpo egitea, eskuragarri egoteko.Sarritasunak automatismoak pizten ditu.
2.-Eguneroko egoeratan ulertzea pragmatikoki egiten da %50 edo gehiagotan. Hitz egitean, hitzez-hitz, buruan dauden segida antolatuak eta haien konbinaketa, hitzak eta esapideak denbora laburrean jarri behar bata bestearen atzean.
3.-4. -Erabilera da giltza: hortik dator gordailu horren bizitasuna, eskuragarritasuna. Zenbat eta gehiago eta desberdinago, hizkuntza elementuak hobeto gorde eta gogoratuko dira.
5.-Komunikazioa: Zer eta NOLAren arteko tentsioa zaindu behar. Gure komunikatzeko moduari ere, begiratu behar
-Ondorioak: mintzatzeko aukerak eman beharra. Egoerak prestatzea, egoeratik baitator hitza. Sarritasuna, gehien erabiltzen dena presente izan, aukeratu.
-Oinarrizko egiturak, hiztegia, esapideak. Maiztasun handikoak. + Gaiekin loturiko hiztegia.
-Ekintzan hitza lotzea: egitea eta hitz egitea. Hitz egitea eta irakurtzea, idaztea.
#7: Hau da harreman borobila: norberak egin behar norberak ikasteko: oinez ibilita ikasten da ibiltzen, hitz eginez ikasten da hitz egiten eta idatziz idazten edo irakurriz irakurtzen.
#9: Egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan:, solaskide ezagun eta ez ezagunekin, bakarrizketan eta elkarrizketan, barne munduaz, eguneroko gai arruntaz eta eskolako gaiez.
#10: 1. Eta 2.-ZER esaten den/dugun/dutenari ematea lehentasuna eta NOLA ahaztea. BIETAN laguntza eman behar ikasleei. Bietan eskakizuna. Ontzat ematen diogu esate ari, NOLAri begiratu gabe. EZ DA TENTSIO ERRAZA
-Problema: HIZKUNTZA GARDENDU egiten zaigu, desagertu eta aireak bezala, ez dagoela ematen du. AHAZTU egiten dugu. Hau da gure problema handiena. Hizkuntza desagertzen dela, ez zaiola jaramon nahikorik egiten.
-Irakasleongan lehenik eta ikasleengan gero, sustatu behar ez bakarrik gaiak, hizkuntza ere, ikasten ari direnaren konszientzia: ez bakarrik edukinak, hizkuntza ikastea ere helburua dutela.
-Ikaslearen barne prozesuak bultzatu behar: hizkuntzarekin konturatzea, zatiak identifikatzen laguntzea. Euskaraz egiten bultzatzea, nahasketak ekidinez (hau irakasleon artean da problema handiago LHn baino)
-Hizkuntzari buruz hitz egin behar da, haren mekanismoei so egin, haietaz ohartu: Konzientzia metalinguistikoa sustatzea. Hasteko, sistematikoki egin: nola esaten den zerbait, esaldi interesgarrienak, hitz politenak, nola esan bestela...
-Beste planu baten, aztertu behako genuke halaber, zein den gure, bakoitzaren. komunikatzeko modua: ordenaz, argitasunaz, koherentziaz, solaskideei egiten diegun behar besteko egokitzapenaz? Zer oztopo ditugu hizkutzan?
#11:
Jariotasuna Konplexutasuna-Zuzentasuna hizkuntza baten gai izatearen azaugarriak
-Konpetentzia erabileratik dator eta erabilera sustatzen duenez, Oro har, erabilera ziurtatu behar da gero eta jariotasun, konplexutasun eta zuzentasun eta handiagoa lortzeko.
-
#12: Jariotasuna: hiztunari hizkuntzak dario, berez sortzen zaio, zeruari ura nola
- Komunikatzeko erraztasuna sortzen duena: praktika sistematikoa eskatzen du. Erraz ekoizteko asko ekoiztu behar. Moldeetatik ikasten da: Sozialki eginiko moldeak.
-Praktika kontrolatua hasieran, Memorian gordetzeko testuak,(olerkiak, kantak, antzerkiak...) beti ulertuta, maneiatut, egoera eta jarrera desberdinetan praktikatuta.
-Narrazioa eta azalpenetan zailtasun desberdinak. Generoka entrenamendu berezia behar
#13: -Ondo komunikatzeak formari erreparatzea eskatzen du, ez du komunikatze hala-moduzkoa/zarraparra onartzen. Zuzentasuna eskatzen du.
-Esate moduari begiratzea eskatzen du, hizkuntzaren muinean dauden morfosintaxiari eta hiztegiari, hain zuzen: hizkuntzan zer doan zeren ondoan, zer ezin daitekeen joan, zerk dakarren zer, zer segidak diren hizkuntzakoak eta zeintzuk ez.
-Zuzentasunak hitzegiarekin du lotura handia. Hiztegia arrunta eta akademikoa behar da maneiatu eskolan. Bietan aditasun sistematikoa behar dugu.
-Bereziki 2H duten ikasleen oztopoak kontrolpean izan erreparatzeko: ariketa egituralak, hizkuntzari bereziki begiratzeko asmatutakoak ez abandonatu, berreskuratu.
-Irakasleok eredu gara honetan. Ez dugu ahaztu behar gurea hizkuntza jipoindua izan dela. Ekidin oztopo edo ezagutza ezarik txikienaren aurrean gaztelerara jotzea. Erabili ikasitakoa. Normaldu hizkuntza jasoa. Ez onartu jatorkeria eskolan, hau da, herri xehe alfabetatu gabeak erabili dituen izendapenak.
-Gure hitz egite moduari begiratzea eskatzen dio. Eredu gara eta hori seriotan hartu beharko genuke. Hobetzeko gure burua grabatzea ondo legoke, dauzkagun oztopoak kontrolatzeko eta gainditzen joateko.
#14: -Pentsamendu konplexuak diskurtsoaren konplexotasuna eskaatzen du.
-Komunikatze halamoduzkoak pentsamendu zabarra ezartzen du.
-Ondo pentsatzeak ondo adieraztea eskatzen du.
-Honek, berbaldiaren lanketa sistematikoa eskatzen du komunikazio egoeraren kontrola eta ideien antolamendua eta lotura --abarduraz hitz egiteak adierazpide argia behar du eta horretarako hiztegi egokia
-Hau lotuta doakio garatu behar dugun beste konpetentziarekin.
#15: Pentsatzen ikastea ez da txikiena: gertakizunak aurrikustea, ondorioak kalkulatzea, gertatuko dena aurreratzea, norberaren jokaidea aztertu eta pentsamendua identifikatzea ez da inprobisatzen. Ikasteko biderik estrategiak ezagutzea norbere burua ezagutzearekin bat dator. Gauza hauek ikasteaz gain, irakatsi daitezke.
#16: Pentsamedu logiko-zientifikoaren hastapenetan ai gara.
1.-Goiz hasi behar honelakoekin. HHn, sistematikoki eta batez ere, LHn.
-Logikan entrenatzea ez da inprobisatzen. Jende letratuaren ezagutza da hau.
Sintesia, ordena, gaien berizkuntza ondo pentsatzeari lotuta doakio-
Saikapenak, konparaketak goiz goizetik has daitezke: hostoak, animaliak, panpinak, ipuinak konparatu daitezke, zer daukaten berdin eta zer ez. Materiallinguistikoa eskainita beti: Honek, honek baino ___ gehiago/gutxiago/ederrago/gorriago da/dauka
#17: -Ez bakarrik mezuan, baizik eta haren analisian entrenatu behar ditugu ikasleak: buruak eraiki behar ditugu eta horretarako, hizkuntza da tresna.
-Matematika egiten duzuenan, hizkuntzaz pentsatu, natur zientziak edo giza zientziak egiten dituzularik, hizkuntzari begiratu.
Prozesu hauek martxan jartzen dira egitekoak zentzua badauka. Egin proposamen interesgarriak eta hortik etorriko da dena. Planifikatzean, oinarrizko atala: HIZKUNTZAN ZER?: egitekoari lotutako hiztegia, formulak, esapideak prestatu eta eskuragarri jarri.
#18: 2.-Testuak. + Parte bakoitza izendatzea.
Hauek denak egiteko, hizkuntza behar da: zein behar den pentsatu eta formulak eman ikasleek erabil ditzaten, batez ere . Formulak eskaini. Eskuragarri izan.
Hau dena egin daiteke baldin eta irakasleok aldamiatzea ona egiten dugun. DESKUBRIMENDUA, 10 urtetik aurrera zientzia egitea maite dute. Arinago jakin mina dute
Prozesu guztiak aldamiatuta izango dira. Guk aurretik eginda, erakutsita, guk lagunduta.
#19:
-Berpentsatzea, berformulatzea: Elkarri zuzentzea: elkarren testuak begiratzea, esate moduari begiratzea, hobetzeko bideak proposatzea...
Genero anitz, jakin bat aldi bakoitzean
Proposamen interesgarriak egin
Hiztegiaren lanketa sistematikoa
Koherentzia eta zuzentasuna bultzatuz eta eskatuz
Ikasleei tresneria linguistikoa eskainiz
ZER DIO? NOLA ESATEN DU?
#20: Hizkuntzaren fenomenoak ikerketa edo problema gisa planteia daitezke: bere azpi legeak deskubritu arazi, legeak asmatu, formulatu, eztabaidatu, ebatsi...
#22:
Talde naturalak HH+1. zikloa, 2-3. zikloak
Has daiteke aztertzen nola egiten dugun. Zer egiten dugun nola eta zergatik galdetzen badugu, problemekin egin dezakegu topo, baina piztuko gaitu, lagunduko digu
Gure estrategiak
ALDI BAKOITZEAN gauza bat,. Dena dago erllazionatuta eta denetara helduko gara
#23: (Bide batez, zein da irakurri duzun azken liburua? Zein, zure lanbideaz aztertutako azken artikulua? Aldizkariren bat irakurtzen duzu hilero?
Nondik elikatzen zara?)