ºÝºÝߣ

ºÝºÝߣShare a Scribd company logo
DENBORAREN GARRANTZIA
Ordua iritzi da, esan nuen beherantz begiratuz, eta masaila laztanduz
beti maitemintzen ninduen irribarre horrekin ni alaitzen saiatu zen,
baina gaur ez zen beste egunetakoa bezalako irribarrea, tristura
nabaritzen zitzaion. Ez ginela berriro ikusiko pentsatu eta malko bat
erori zitzaidan masailetik behera, elkarrekin pasatutako egunen
oroitzapenak neure aurpegitik galduta utzita, eta musu bat eman zidan,
orduan imajinatzen hasi nintzen nolako bizitza izango nukeen beraren
ondoan, biok elkarrekin, betirako. Hori gertatuko balitz malko hori
oraindik bihotzean gordeta izango nuke. Bere ezpainek nire
ezpainetatik aldentzen hasi ziren eta konturatu nintzen zein laster
pasatzen den denbora, geure bizitza bost segundu direla, eta horietako
bakoitza konturatu gabe bukatzen dela, eta oroitzapenak besterik ez
zaizkigula geratzen, horietatik bizi baikara.
Trena hartu zuenean, neure bizitzako laugarren segundua bukatu zela
sentitu nuen, bostgarrena oroitzeko erabiliko nuen. Trena urrun zegoen
jada, eta etxera nindoan, pausu bakoitza pisutsuagoa zen aurrekoa
baino, eta batzuetan atzera begiratzen nuen, hor egongo zelakoan,
baina ez. Bat-batean, norbaitek nire izena esan zuen, burua altxatu
ametsa zela pentsatu nuen, tren billetea apurtzen ikusi nuen arte.
Bere besoetara salto egin nuen eta pentsatu nuen: geratzen zaidan
bizitako segundua nire oroitzapenak idazten seguitzeko erabiliko dut.

More Related Content

Denboraren garrantzia

  • 1. DENBORAREN GARRANTZIA Ordua iritzi da, esan nuen beherantz begiratuz, eta masaila laztanduz beti maitemintzen ninduen irribarre horrekin ni alaitzen saiatu zen, baina gaur ez zen beste egunetakoa bezalako irribarrea, tristura nabaritzen zitzaion. Ez ginela berriro ikusiko pentsatu eta malko bat erori zitzaidan masailetik behera, elkarrekin pasatutako egunen oroitzapenak neure aurpegitik galduta utzita, eta musu bat eman zidan, orduan imajinatzen hasi nintzen nolako bizitza izango nukeen beraren ondoan, biok elkarrekin, betirako. Hori gertatuko balitz malko hori oraindik bihotzean gordeta izango nuke. Bere ezpainek nire ezpainetatik aldentzen hasi ziren eta konturatu nintzen zein laster pasatzen den denbora, geure bizitza bost segundu direla, eta horietako bakoitza konturatu gabe bukatzen dela, eta oroitzapenak besterik ez zaizkigula geratzen, horietatik bizi baikara. Trena hartu zuenean, neure bizitzako laugarren segundua bukatu zela sentitu nuen, bostgarrena oroitzeko erabiliko nuen. Trena urrun zegoen jada, eta etxera nindoan, pausu bakoitza pisutsuagoa zen aurrekoa baino, eta batzuetan atzera begiratzen nuen, hor egongo zelakoan, baina ez. Bat-batean, norbaitek nire izena esan zuen, burua altxatu ametsa zela pentsatu nuen, tren billetea apurtzen ikusi nuen arte. Bere besoetara salto egin nuen eta pentsatu nuen: geratzen zaidan bizitako segundua nire oroitzapenak idazten seguitzeko erabiliko dut.