7. Otsoak lastozko
etxea ikusi zuen eta
barrez hasi zen.
—Ja, ja, ja! Putz
egingo dut, ostikada
bat emango diot eta
lastozko etxea bota
egingo dut!
Putz egin zuen,
ostikada bat eman
zion eta lastozko
etxea... jauzi egin
zen.
9. Otsoak egurrezko
etxea ikusi zuen eta
barrez hasi zen.
—Ja, ja, ja! Putz egingo
dut, ostikada bat emango
diot eta egurrezko etxea
bota egingo dut!
Putz egin zuen,
ostikada bat eman zion
eta egurrezko etxea...
jauzi egin zen.
Txerri txikia eta
txerri ertaina, korrika,
txerri handiaren etxera
joan ziren:
—Ireki, ireki, otsoa dator
eta!
10. Otsoak adreiluzko
etxea ikusi zuen eta
barrez hasi zen.
—Ja, ja, ja! Putz
egingo dut, ostikada
bat emango diot eta
adreiluzko etxea
bota egingo dut!
Putz egin zuen,
ostikada bat eman
zion eta adreiluzko
etxea... ez zen
jauzi.
12. Eskailera hartu,
igo teilatura eta
salto egin zuen,
baina...
BLAUST! Nora
eroriko eta
txerritxoak
janaria egosten
ari ziren lapiko
barrura erori
zen.
13. —Ai, ai, ai...! Ipurdia
erre zait! Ai, ai, ai...!
Ipurdia erre zait! –
garrasika joan zen
otsoa baso hartatik
urrutira.
Eta egia ala
gezurra
Begi bien
artean sudurra