2. Badira untxi lodiak eta untxi
argalak, untxi altuak eta
untxi txikitxoak,
untxi bizkorrak eta untxi
makalak,
untxi zikinak eta untxi
garbiak,
untxi emeak eta untxi arrak.
Eta den-denek belarri luzeak
dituzte.
Lolok ere belarri luzeak
zituen, baina...
3. Baina... ezberdinak ziren Loloren belarriak. Tente egon beharko
zuten biek... Baina eskubiko belarria erori egiten zitzaion.
-Belarri erori, belarri erori! –oihukatzen zioten besteek.
-Jarri belarriak tente, guk bezala!
4. Ai! Zer ez zuen egingo
Lolok, bi belarriak
tente edukitzeagatik...!
Zuhaitz adar batetik
buruz behera jarriz
gero, orduan bai,
tente-tente belarriak,
baina... ezin pasako
zuen, bada, bizitza
osoa buruz behera
zintzilik!
5. Beraz, inork ez ikusteko, belarriak estaltzea erabaki zuen. Eta amonaren
teontziaren zorroa jantzi zuen txano gisa. Gainerako untxiak barrez
lehertu ziren, inoiz ez baitzuten ikusi hain gauza barregarririk. Zorionez,
Lolok ezin zien entzun. Dena den, oso gaizki sentitu zen.
6. Gero, eskuineko belarriari
tente eusteko, azenario bat
jartzen ahalegindu zen.
Untxiek barre eta barre
jarraitzen zuten.
–Egingo al dizut kosk
belarrian? –galdetu
zion haietako batek.
7. Geroago, soka bat
eta txotx bat erabili
zituen.
Beste untxiek barrez
lehertu beharrean
zeuden.
11. Baina ezerk ez zuen bere belarria konpondu;
erorita jarraitzen zuen. Lolo, oso triste eta
haserre, basoan babestu zen eta hala esan zuen
oihuka:
-Moztu egingo dut belarri nazkante hau! Eta
horrela ez didate gehiago barrerik egingo!
13. Sendagileak barrutik eta kanpotik aztertu zituen Loloren
belarriak. Neurtu, pisatu eta ondo begiratu ondoren, esan zuen:
-Mmmm... Zure belarriari tinkotasun apur bat falta zaio, baina
gainerakoan ederki: ederki aditzen duzu. Gainera, ez dago bi
belarri berdinik. Eta, agur esaterakoan, azenario bat oparitu zion
Lolori.
14. Etxerako bidean,
medikuak esandakoa
zeukan buruan Lolok.
Egia zen, ez zegoen
belarri bat bestea
bezalakoxea zenik:
aitonarenak gogorrak
ziren, amonarenak oso
leunak,
amarenak txikiak
eta aitarenak, berriz,
handiak.
Eta nik neuk belarri bat
zuzena dut eta bestea
eroria: gorantz bata eta
beherantz bestea. Goian,
behean...
15. -Hemen dugu Lolo! –
egin zuen oihu
untxitxo batek,
etortzen ikusi zuenean.
16. -Kaixo, Lolo! –agurtu zuen untxi nagusietako batek-.
Zure zain geunden. Trikimailu berriren bat asmatu al
duzu, zure belarri horrentzat? Barre pixka bat egiteko
gogoz gaude!
-Humm..., bai. Bada, etor zaitezte
bihar muinora bina azenario eta soka
bana hartuta. Ikusiko duzue zer ondo
pasatuko dugun.
17. Hurrengo egunean, Lolok esan zien:
-Entzun ondo! Lotu denok azenarioa belarri bati. Orain denok dugu
belarri bat eroria eta bestea tente. Untxiek elkarri begiratu zioten eta
barrez hasi ziren. Handik gutxira denak barre algaraka zeuden, inoiz ez
baitzuten hain ongi pasa.
18. Eta handik aurrera ez zen batere kezkatu
ezberdina izateagatik.
Eta Lolok beste guztiek baino hobeto pasatu
zuen.