1. WEB2.0
WEB 2.0 2004.urtean sortu zen interneteko web zerbitzuak dira, hauek erabiltzaileen
parte hartzea eta informazio trukaketan oinarritzen direlarik. Hau interneten bigarren
belaunaldia dela esan dezakegu, hau bideratu duten faktoreak hurrengoak dira; haur
asko teknologia berriekin inguratuta jaio direla, edukien elkartrukea ahalbidetzen
duela¡
Web 2.0 baina lehenago Web 1.0 zegoen, baina honen garapena beharrezkoa izan da
gure gizarteak aurrera egin baitu eta beraz gaur egungo teknologietara moldatzea
behar zen. Hasteko Web 1.0 aplikazioetan oinarritua zegoen eta Web 2.0 sarean
oinarrituta berriz, sarearen bitartez hainbat informazio, berri eta kontakizun banatzen
direlako. Bestalde, Web 2.0k ekarri duen iraultza online burutzen dela da, sarean
kokatzen baita web 2.0. Kontuan izan behar da web 1.0k partaide bakarra hartzen zuen
kontuan eta web 2.0k partaide gehiagok parte hartzen dute, sare bat sortuz eta beste
pertsona gehiago hau editatu dezakete eta baita ere, aldaketak sortu. Beraz, Web 1.0
erabiltzaileak modu pasiboagoan bizitzen zuela esan dezakegu, aldaketarik ezin
baitzuen burutu.
Erabiltzaileei begiratuz, web 2.0an partaide askok hartu
dezakete parte, hau da, pertsona batek sortu dezake
informazio bat eta hori beste pertsona batek edo
gehiagok ahal dute hori editatu. Informazio hori beraz
askeagoa dela esan dezakegu, erabiltzaile askoi
banatzen zaielako eta baita ere hauek editatu
daitezkeelako.
Folksonomia etiketen bitartez sailkapen kolaboratiboak egiteari erreferentzia egiten
dion ingelesezko hitza da. Beraz, folksonomia bat sortuko da erabiltzaile desberdinek
gai informatiko baten definizioan haien ekarpena egiten dutenean.
Taxonomia folkosomiare barruan dago,baina atzean gelditzen den jarrera eta web
1.0rekin lotuta dagoena. Baina ekintza berri honek iritzien elkar trukaketa bideratzen
du eta aberasgarria da guztiz. Folksonomia web 2.orekin dago lotuta.
Web 2.0an hainbat zerbitzu eta toki daude, esaterako wikipedia, delicious, flickr,
twitter, youtube,tagzania, flof¡eta askoz ere webgune gehiago aurkitu ditzakegu.