2. Hemen gordetzen dute egurra, neguan hotz egiten
duenean sua egiteko. Hau Aldatz herrian ikusi genuen.
Gizonek mozten dute egurra. Etxe kanpoan zegoen
baina oso gertu.
3. Bi herri zeuden eta erdian ibai bat zegoen. Bere izena
Larraun zen. Eskuinean eta ezkerrean zeuden bi herri.
Gorago zegoen mendi bat, mendi hori zen Aralar.
4. Mendiko botak jartzen ari gara. Armairu bat zen, frigorifikoa
deitzen genuen, sartzen genituen zapatak buztiak eta
lehortzen ziren. Gero mendira joan ginen eta Aralar mendia
ikusten zen
5. Hemen zeuden behi asko etxe barruan. Baina bat kanpoan
zegoen. Saldu nahi dute esnea ez duelako ematen, arra
delako.
6. Hau ardien ilea da eta baserri batean ikusi genuen.
Ikusten badugu ondo bi ile mota daude: bat da txuria eta
bestea da beltza. Nola agertu da ilea? Ba ilea agertu da bi
ardiak Jatera etorri direlako eta jarri dira hor
7. Azken egunean ikusi genituen babarrunak. Aldatz herrian
zeuden.Landare batean jarri zituen. Plastiko batean jarri
zituen babarrunak.
8. Mendiko liburua egiten ari gara. Arratsaldean joan ginen
mendira, gero bueltatu ginen Arotz-Eneara. Hemen sokak
jartzen ari gara koadernoan orriak ez erortzeko.
9. Hemen zeuden eme behiak baina umeak ziren
oraindik. Batzuk handiak, beste batzuk txikiagoak, batzuk
ertainak dira ere.
10. Hemen artoa dago. Udan hartzen dute artoa.
Baserritarrak traktorearekin jasotzen du artoa.
Udaberrian hazten da artoa. Neguan animaliek
jaten dute.
11. Hau garbileku bat da.
Hemen mutilek ligatzen zuten eta neskek lan egiten zuten.
Neskek arropa garbitzen zuten eta bitartean mutilek neskak
ikusten zituzten eta nobia aukeratzen zuten.
12. Hau azkonarraren etxea da.
Baso horretan urtxintxak zeuden.
Bere etxeak hiru zulo zituen etsaiak despistatzeko
nahasteko.
Aimar eta Julen R.
13. Hemen argi izpiak jotzen ditu.
Basoan dago eta esan daiteke desio bat.
Kobazulo baten sarrera zen.
Euria hasi zuen eta guk gure desioa esan genuen.
Eber.G Argoitz.M
14. Hau,Margaritaren,hezurrak,ziren.
Behi bat zen, asko maite zuen bere artzainak.
Baina egun batean hil zen.
Bere artzainak ez zekien zergatik hil zen eta bere gorputza
basoan utzi zuen animaliak elikatzeko.
Bene eta Nahia
15. Hau da zezenen bidea markatzeko.
Basoan ikusi genuen.
Zezenak herri batetik bestera eramaten zituzten mendian
zehar.
Bene eta Nahia.
16. Hauek, perretxikoak eta
onttoak dira. Hauek bakarrik ikusten dira basoan.
Batzuk jaten dira, baina batzuk ez.
Arriskutsuak dira!!
Bene eta Nahia.
17. Hau kobazulo bat zen.
Basoan zegoen eta oso beldurgarria zen kobazuloa.
Orain dela asko erraldoi bat bizi zen kobazuloan, jentila zen
eta haserre zegoenean jartzen zuen esku bat pareta
batean eta beste eskua beste paretan eta gero oihu egiten
zuen.
Eber.G Argoitz.M
18. Margarita behi bat zen eta Margarita hil zen.
Ondoren behizaina lagun baten etxera joan zen eta bere
lagunak ideia bat izan zuen eta bere ideia zen mendira
eramatea Margarita beste animaliei janaria emateko.
Eva eta Salma.
19. Hau pagadi bat da.
Hemen aldapa katxonda zegoen.
Jon erori zen eta mina handia hartu zuen.
Zuhaitz asko zeuden.
Udazkena zenez lurra hostoz beteta zegoen.
Gari eta Jordy
20. Baserri batean lizar bat zegoen eta bide osoko
ertzean ere bai. Tximistak eta ekaitzak uxatzen
zituzten. Hala esaten dute lehengo kondairek.
Garikoitz eta Jordy
21. Hemen Argoitzek lore bat aurkitu zuen.
Monitoreak azaldu zigun nola zen lore hori eta “kita
meriendas” deitzen zen .
Udaberrian jaio eta lainotzen zenean meriendak lapurtzen
Zituen.
Jon eta Xabier
22. Hau baserria da, gero behera joan ginen. Behitegia zen,
mendian zegoen. Behiak zeuden eta behikume bat zegoen
salgai harra zelako eta barruan oso usain fuertea zegoen.
Julen eta Unai
23. Hemen uraren zikloa nolakoa den esaten ari digute.
Itsasotik ura zerura igotzen da.
Gero euriarekin erortzen da.
Azkenik ibai batez itsasora itzultzen da.
Julen R. eta Aimar
24. Mendian ikusi genituen kolore batzuk margotuta marretan
Koloreak berdeak, gorriak eta txuriak ziren. Bideak
markatzeko balio zuten.
Hauek ziren: txuria bidea zen, gorria bide luzea,
Eta azkenik berdea bide motza.
Salma eta Eva.
25. Hori arkakaratsa zen. Pirripirri kentzeko da. Zuhaixkatan
daude. Olatzek kontatu zigun zer den arkakaratsa,eta
abesti bat erakutsi zigun.
Unai eta Julen P.
26. Mendian Salmak eta Evak gaztain bat aurkitu zuten, gero
bota zuten.Gero menditik joan ziren.Gaztaina bere erizoan
zegoen.
Niri gaztainak gustatzen zaizkit.
Xabier eta Jon