Sare Sozialak
- 1. Sare sozialak
Harremanetarako bide berria agertu da sarean azken aldion eta arrakasta handia izaten ari da.
Interneten bidez harremanak sortzeko eta bideratzeko zerbitzuak sortu dira social networking
izenburupean. Friendster izan zen honetan aitzindari eta orain sekulako oihartzuna du Orkut
zerbitzuak, bitakora egilen eta sektore zehatzen artean batik bat.
Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten duenak bere profila sortzen du
bere datu pertsonalak eta bere gustoko jardueren gaineko informazioa sartuta. Horrela, antzeko
joerak dituen jendea erakarriko du eta lagun horiek ezagutu eta onartuz gero elkarrekin gauza asko
egin ditzakete. Norberaren helburuen arabera lagunak bazkideak edo bikotekideak topa daitezke.
Aisialdiko txangoa, hitzordu erromantikoa edo negozio bat adostu daiteke. Aukera asko dira eta
bada jarduera jakin batzuetara bideratutako sare sozialik. Aditu batzuek erabateko garrantzia ematen
diote, sareko azken booma dela esanez. Beste batzuek uzkurragoak dira baina denek garrantzi
handia ematen diete sare sozialei. Googlek ere ikusi du sare hauen garrantzia eta horregatik dago
Orkut zerbitzuaren atzean.
Hala ere, Craig Newmarkek sortutako craiglist.org izan zen arlo honetako aitzindaria.
Erabiltzaileek erosi, saldu, eztabaidatu eta elkar ezagutu ahal izateko zerbitzu bateratua sortu zuen
Craigek eta, haren arrakastaren ostean, Friendster, Evite, Emode, Meetup eta Orkut etorri dira
antzeko zerbitzuak eskaintzera. Friendster zerbitzua iaz arrakastak hondatu zuela esan daiteke,
erabiltzaile mordoak izena eman ostean zerbitzariek ezin izan baizioten trafikoari eutsi, baina une
honetan lehenengo lekuan mantentzen da sare sozialen sailkapenean.
Sare hauen funtzionamendua, bakoitzak bere ezaugarri bereziak baditu ere, antzekoa da: izena
ematean nork bere zaletasunak adierazi behar ditu eta jada bertan dagoen baten laguna bada, haren
adiskideen taldean sartuko da. Esaterako, Friendster famatuan gure lagunak zeintzuk diren ikus
dezakegu, baita haien lagunak eta lagunen lagunak ere, baina lau urrats horiek baino urrunago ezin
izango gara heldu. Lagun horietako baten lehenengo mailako lagun bihurtzen bagara, harenak ere
zeintzuk diren ikusi ahal izango dugu. Orkuten, antzekoa izanik, gonbidapen bidez sar gaitezke
soilik, bertako batek gonbidatuta. Gogoan izan behar dugu trusted members community bat dela,
elkar ezagutzen duten bizilagunez edo ezagunen ezagunez osatutako kideen komunitatea.
Baina ez dago dena argi honelako sareen inguruan. Milioika erabiltzaile izanik, euren balioa are
hadiagoa da haien datu pertsonal zehatzak dituzten datu baseak direlako, erabilera komertzial asko
dituzten jatorria, adina eta zaletasunei buruzko datuak, besteak beste. Horrek azalduko luke Yahoo
ko sortzaileak, eBay enkante etxeak edo Paypal zerbitzuak sare hauek erosteko interesa erakutsi
izana. Google Friendster zerbitzua erosten saiatu zen baina ez zuen lortu. Handik hiru hilabetera,
Googleko ingeniari Orkut Buyukkokteni lotutako Orkut zerbitzua agertu zen. Argi dago Googlek
interesa duela sare sozialak eta ingeniaritza soziala nola funtzionatzen duten jakitea bere bilatzailea
hobetzeko eta bereari lotutako negozio lerro berriak zabaltzeko, horregatik erosi zuen Blogger
zerbitzua. Mesfidantzarako arrazoi gehiago ematen dute Orkuteko zerbitzuaren eta beste batzuen
erabilerarako baldintzek, ez baitiote informazio hori guri ezer saltzeko erabiliko ez dutenik.
Baina onartu beharra dago Orkutek sekulako arrakasta izan duela bitakorak egiten dituztenen
artean. Horren arrazoia izan daiteke bloggerek gai baten inguruko sareak sortzeko duten joera,
baina Orkuten badira bestelako interesen inguruan eraikitako komunitateak ere: Linux eta kode
irekia dira kide gehien dituztenak.
Batzuek besteak ezagutzen dituztela jakintzat eman ohi da, baina gehienetan gure friendster edo
- 2. orkut lagunak ez ditugu benetan ezagutzen, benetako konfidantza maila apala dute baina gure datu
pertsonal batzuk eskura ditzakete. Orkut erabiltzen duen Mariak bitakora batean dioenez, “ezin dut
erantzukizunik hartu nik laguntzat onartu ditudanengatik, ez baitira benetakoak, lagun horietako
batek nire beste lagun bati zerbatik erostea gomendatu badio”. Adiskide jatorrak soilik izango
ditugula bermatzeko tentuz ibili beharra dago inor onartzekotan. Nortasun faltsuarekin, zerbait
saltzeko edo iruzurra egiteko asmoarekin sartzen direnak aurkituz gero egotziko dituzte zerbitzutik,
baita netiketa arauak hausten dituztenak. Orkuten gartzela dago, arauak hausten dituztenentzako
zigor birtuala. Sare hauetako batzuk ordainduzkoak bihurtu dira, Emode kasu, eta beste batzuk
langileak eta patroiak kontaktuan ezartzeko topaguneak dira, tribe.net kasu.