ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
13/05/2013 | GAINDEGIA | 943 304 65
EUSKAL
HERRIKO 20
UDALERRI
“HARRIBITXIAK”
20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Edukia
Udalerri harribitxiak
Lehenengo 20 udalerriak 1
Oreka demografiko kaxkarra 2
Neurketarako adierazleak 2
Udalerrien mapa 3
Lehenengo 20 udalerrien taula 4
Gaindegia, Euskal Herriko
ekonomia eta gizarte
garapenerako behategia
www.gaindegia.org
www.basqueinfo.net
komunikazioa@gaindegia.org
943 304 365
Udalerrien bizitasun ekonomiko eta sozialak desoreka handiko erronka ekartzen du. Egun
udalerri hauek nagusiki Iruñerrian eta kostaldeko bigarren lerroan kokatzen dira. 5.000 eta
20.000 biztanle arteko udalerriak dira gehien bat.
Euskal Herria 685 udalerrik osatzen dute (gainera, badira, izaera baxuagoko entitate anitz).
Hala eta guzti ere, mendeetan zehar izaera instituzional eta sozio-ekonomikoko hainbat
prozesu historikoren behatzaile izan gara.
Instituzio antolaketa zentralistaren baitan identitate handieneko lurralde eremuen
bazterketa ezagutu dugu. Bestalde, gune batzuen potentzial ekonomikoak, batez ere
kostaldekoek, garapen prozesu ekonomiko eta sozial bizkortuak erraztu dituzte. Honek
guztiak garapen ekonomiko eta sozialeko gune garrantzitsuko geografia sozio-ekonomikoan
kokatzen gaitu, baita, ordea, prozesu honen eraginik jasan ez duten beste askoren artean
ere.
Euskal Herriaren lurralde garapeneko ikuspegi batetik, beti ere ekonomia eta gizarte
alorrean, ezinbestekoa da gune guztien garapen orekatuena behatu eta eskaintzea. Alta,
zilegi da galdetzea ia baldintza hauetan lurraldearen osotasunari dagokion bizitasun
ekonomiko eta soziala bermatzea posible ote den edota saihestu ote daitekeen
erakargarritasun ekonomiko eta sozial altuaz mesedetuta dauden guneen
erakargarritasuna, batez ere hiriburuak eta hauen eragin esparruak.
Helburua bizirik dagoen lurralde arteko lehiakortasunaz jabetzean datza. Izan ere, honek
geografia kontzentratuago bat eragiten baitu hutsarte zabalekin.
Euskal Herriko udalerrien jasangarritasunaren eztabaidak ikuspegi desberdinak izan ditzake,
hala eta guzti ere, oinarrizko gaietan lurralde orekatu bat bermatzearen erantzukizuna
gailentzen da.
Ikuspuntu honetatik, Gaindegian, ikuspegi bateratzaile batetik, udalerri bakoitzaren
bizitasun ekonomiko eta soziala neurtzeko eredua garatzen saiatu gara (udalerri osasuntsua
demografikoki, lanarekin, zerbitzuak…).
Datozen urteetan zehar garatzen jarraitzeko proiektua izan arren (datu zein analisietan)
esku artean ditugun emaitzek gure geografiaren alor edo atal interesgarriak bistaratzen
dituzte.
Udalerri mailako euskal
harribitxiak
Oreka demografiko
kaxkarra
Neurketarako adierazleak
2
Euskal Herriko udalerri batzuentzat etorkizun
zehatz gabea erakusten du errealitate
demografiko heterogeneoak. Epe motzean joera
aldatuko ez balitz, hurrengo hamarkadan Euskal
Herriko 21 udalerrik desagertzeko arriskua izango
lukete. Epe luzeagoan, udalerri kopuru horri beste
18 batuko litzaieke.
Faktore desberdinen uztarketak, ezbaian uzten
dute udalerri txiki askoren etorkizuna Nafarroa
Garaian epe ertainean, bederen. Faktore horien
artean daude, biztanleria bolumenaren galera,
bizitza-proiektua aurrera eramateko adinean
dagoen biztanleriaren ihesaldia, batez ere
emakumeak, zahartze indize altua eta amatasun
indize baxua edo hutsala.
Zerrendako 20 udalerriak
Ikerketaren arabera, puntuaziorik onena
duten 20 udalerriak batez ere euskal
kostaren bigarren lerroan kokatzen diren
udalerriek eta Iruñearen eragin esparru
zuzeneko udalerriek osatzen dute.
Ikerketak plazaratzen duen ondorio
nagusienetakoa da aipatutakoa eta
horretarako 40 aldagai aintzat hartu dira
guztira Euskal Herri osorako. Herrialdeka,
udalerri horietatik 7 Nafarroa Garaikoak
dira, 6 Gipuzkoakoak, 4 lapurdikoak eta 3
Bizkaikoak.
Egues, Aranguren, Berriobeiti,
Astigarraga, Irura, Mungia, Elortz,
Uharte Eguesibar, Orkoien, Zizur,
Senpere, Hazparne, Oiartzun, Asteasu,
Jatsu, Aduna, Ustaritze, Sopela,
Larrabetzu, Hondarribia.
Aurreko lan batean oreka demografiko kaxkarrenak zituzten udalerrietan gure arreta ipini
genuen. Orain bizitasun ekonomiko eta sozial altueneko udalerriak aurkeztu nahi izan ditugu.
Ugariak izan dira aintzat hartutako elementuak Euskal Herriko udalerrien bizitasuna
kuantifikatzeko garaian. Elementu horiek lau multzotan sailka daitezke: oreka
demografikoa, bizi-baldintzak, lana eta jarduera ekonomikoa eta zerbitzuetarako
irisgarritasuna.
Aldagai batzuk aipatzearren, demografiaren alorrean aintzat hartu dira hazkunde
demografikoa, zahartzea, jaiotze tasa edo gazte nahiz emakumeen iraute tasa. Bizi
baldintzen atalean, berriz, jarduera tasa eta langabezia, arrisku ekonomikoaren tasa,
biztanleriaren hezkuntza maila, etxebizitza parkearen eskaintza indizea edo genero
desberdintasunak. Lana eta jarduera ekonomikoan biztanleria aktiboaren egitura,
gizarte segurantzako afiliazioa, enplegua sortzeko balizko maila, industriaren maila
teknologikoa edo ehun ekonomikoaren bertakotze maila (atzerriko jatorria duten
ekintzekin alderatuz). Azkenik, zerbitzuei eskainitako atalean hauetarako 15etara
irisgarritasuna (helmugara iristeko erabili beharreko distantzia) dago.
Herrialdeka, bizitasun handieneko udalerriak Nafarroa Garaian Egues, Aranguren,
Berriobeiti, Elortz, Uharte Eguesibar, Orkoien eta Zizur dira, hauek guztiak
Iruñerriakoak. Gipuzkoako udalerriak dira, berriz, Astigarraga, Irura, Oiartzun, Asteasu,
Aduna eta Hondarribia, Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Behereakoak. Lapurdiko
udalerri guztiak herrialdearen ekialde eta erdialdean kokatzen dira, hauek izanik
Senpere, Hazparne, Jatsu eta Uztaritze. Azkenik, Bizkaiko udalerriak Mungia, Sopela eta
Larrabetzu dira (Plentzia-Mungia eta Bilbo Handia eskualdekoak).
3
Udalerrien tamainaren arabera bakarrak du mila biztanletik beherako muga, Adunak (Tolosa). Izan ere, hogei udalerri hauek
gailentzen diren zerrenda honetan, azken 115 udalerriak mila biztanletik beherakoak dira. Datuek udalerri hauek jasan duten
arretarik eza agerian uzten dute, batez ere, azken urtetako lurralde planifikazioari dagokionean, nahiz eta tokiko errealitate
desberdinak elkar bizi diren.
Aitzitik, bizitasun altua duten hogei udalerri hauek –eta beste askok– mesede izan dute euren kokagune geografikoa. Hiriburuekiko
zein kostaldearekiko gertu baitaude eta gehienek errepide bidezko azpiegitura onak dituzte. Bestalde, duten bizi kalitatea
aglomerazio handietatik urrun dago.
Euskal Herriko zazpi hiriburuei dagokienean, Donostia dago posturik hoberenean (17), lehenengo hogeiren baitan dago, baina,
lehenengo hogeiko zerrendatik kanpo geratu da herrialdeko hiriburu izateagatik bizi duen egoera pribilegiatua medio. Ondoren,
Gasteiz (22), Iruñea (46), Baiona (59), Bilbo (114), Maule-Lextarre (149) eta Donibane-Garazi (348) daude.
4

More Related Content

2 fitxa harribitxiak

  • 1. 13/05/2013 | GAINDEGIA | 943 304 65 EUSKAL HERRIKO 20 UDALERRI “HARRIBITXIAK” 20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Edukia Udalerri harribitxiak Lehenengo 20 udalerriak 1 Oreka demografiko kaxkarra 2 Neurketarako adierazleak 2 Udalerrien mapa 3 Lehenengo 20 udalerrien taula 4 Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia www.gaindegia.org www.basqueinfo.net komunikazioa@gaindegia.org 943 304 365 Udalerrien bizitasun ekonomiko eta sozialak desoreka handiko erronka ekartzen du. Egun udalerri hauek nagusiki Iruñerrian eta kostaldeko bigarren lerroan kokatzen dira. 5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerriak dira gehien bat. Euskal Herria 685 udalerrik osatzen dute (gainera, badira, izaera baxuagoko entitate anitz). Hala eta guzti ere, mendeetan zehar izaera instituzional eta sozio-ekonomikoko hainbat prozesu historikoren behatzaile izan gara. Instituzio antolaketa zentralistaren baitan identitate handieneko lurralde eremuen bazterketa ezagutu dugu. Bestalde, gune batzuen potentzial ekonomikoak, batez ere kostaldekoek, garapen prozesu ekonomiko eta sozial bizkortuak erraztu dituzte. Honek guztiak garapen ekonomiko eta sozialeko gune garrantzitsuko geografia sozio-ekonomikoan kokatzen gaitu, baita, ordea, prozesu honen eraginik jasan ez duten beste askoren artean ere. Euskal Herriaren lurralde garapeneko ikuspegi batetik, beti ere ekonomia eta gizarte alorrean, ezinbestekoa da gune guztien garapen orekatuena behatu eta eskaintzea. Alta, zilegi da galdetzea ia baldintza hauetan lurraldearen osotasunari dagokion bizitasun ekonomiko eta soziala bermatzea posible ote den edota saihestu ote daitekeen erakargarritasun ekonomiko eta sozial altuaz mesedetuta dauden guneen erakargarritasuna, batez ere hiriburuak eta hauen eragin esparruak. Helburua bizirik dagoen lurralde arteko lehiakortasunaz jabetzean datza. Izan ere, honek geografia kontzentratuago bat eragiten baitu hutsarte zabalekin. Euskal Herriko udalerrien jasangarritasunaren eztabaidak ikuspegi desberdinak izan ditzake, hala eta guzti ere, oinarrizko gaietan lurralde orekatu bat bermatzearen erantzukizuna gailentzen da. Ikuspuntu honetatik, Gaindegian, ikuspegi bateratzaile batetik, udalerri bakoitzaren bizitasun ekonomiko eta soziala neurtzeko eredua garatzen saiatu gara (udalerri osasuntsua demografikoki, lanarekin, zerbitzuak…). Datozen urteetan zehar garatzen jarraitzeko proiektua izan arren (datu zein analisietan) esku artean ditugun emaitzek gure geografiaren alor edo atal interesgarriak bistaratzen dituzte. Udalerri mailako euskal harribitxiak
  • 2. Oreka demografiko kaxkarra Neurketarako adierazleak 2 Euskal Herriko udalerri batzuentzat etorkizun zehatz gabea erakusten du errealitate demografiko heterogeneoak. Epe motzean joera aldatuko ez balitz, hurrengo hamarkadan Euskal Herriko 21 udalerrik desagertzeko arriskua izango lukete. Epe luzeagoan, udalerri kopuru horri beste 18 batuko litzaieke. Faktore desberdinen uztarketak, ezbaian uzten dute udalerri txiki askoren etorkizuna Nafarroa Garaian epe ertainean, bederen. Faktore horien artean daude, biztanleria bolumenaren galera, bizitza-proiektua aurrera eramateko adinean dagoen biztanleriaren ihesaldia, batez ere emakumeak, zahartze indize altua eta amatasun indize baxua edo hutsala. Zerrendako 20 udalerriak Ikerketaren arabera, puntuaziorik onena duten 20 udalerriak batez ere euskal kostaren bigarren lerroan kokatzen diren udalerriek eta Iruñearen eragin esparru zuzeneko udalerriek osatzen dute. Ikerketak plazaratzen duen ondorio nagusienetakoa da aipatutakoa eta horretarako 40 aldagai aintzat hartu dira guztira Euskal Herri osorako. Herrialdeka, udalerri horietatik 7 Nafarroa Garaikoak dira, 6 Gipuzkoakoak, 4 lapurdikoak eta 3 Bizkaikoak. Egues, Aranguren, Berriobeiti, Astigarraga, Irura, Mungia, Elortz, Uharte Eguesibar, Orkoien, Zizur, Senpere, Hazparne, Oiartzun, Asteasu, Jatsu, Aduna, Ustaritze, Sopela, Larrabetzu, Hondarribia. Aurreko lan batean oreka demografiko kaxkarrenak zituzten udalerrietan gure arreta ipini genuen. Orain bizitasun ekonomiko eta sozial altueneko udalerriak aurkeztu nahi izan ditugu. Ugariak izan dira aintzat hartutako elementuak Euskal Herriko udalerrien bizitasuna kuantifikatzeko garaian. Elementu horiek lau multzotan sailka daitezke: oreka demografikoa, bizi-baldintzak, lana eta jarduera ekonomikoa eta zerbitzuetarako irisgarritasuna. Aldagai batzuk aipatzearren, demografiaren alorrean aintzat hartu dira hazkunde demografikoa, zahartzea, jaiotze tasa edo gazte nahiz emakumeen iraute tasa. Bizi baldintzen atalean, berriz, jarduera tasa eta langabezia, arrisku ekonomikoaren tasa, biztanleriaren hezkuntza maila, etxebizitza parkearen eskaintza indizea edo genero desberdintasunak. Lana eta jarduera ekonomikoan biztanleria aktiboaren egitura, gizarte segurantzako afiliazioa, enplegua sortzeko balizko maila, industriaren maila teknologikoa edo ehun ekonomikoaren bertakotze maila (atzerriko jatorria duten ekintzekin alderatuz). Azkenik, zerbitzuei eskainitako atalean hauetarako 15etara irisgarritasuna (helmugara iristeko erabili beharreko distantzia) dago. Herrialdeka, bizitasun handieneko udalerriak Nafarroa Garaian Egues, Aranguren, Berriobeiti, Elortz, Uharte Eguesibar, Orkoien eta Zizur dira, hauek guztiak Iruñerriakoak. Gipuzkoako udalerriak dira, berriz, Astigarraga, Irura, Oiartzun, Asteasu, Aduna eta Hondarribia, Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Behereakoak. Lapurdiko udalerri guztiak herrialdearen ekialde eta erdialdean kokatzen dira, hauek izanik Senpere, Hazparne, Jatsu eta Uztaritze. Azkenik, Bizkaiko udalerriak Mungia, Sopela eta Larrabetzu dira (Plentzia-Mungia eta Bilbo Handia eskualdekoak).
  • 3. 3 Udalerrien tamainaren arabera bakarrak du mila biztanletik beherako muga, Adunak (Tolosa). Izan ere, hogei udalerri hauek gailentzen diren zerrenda honetan, azken 115 udalerriak mila biztanletik beherakoak dira. Datuek udalerri hauek jasan duten arretarik eza agerian uzten dute, batez ere, azken urtetako lurralde planifikazioari dagokionean, nahiz eta tokiko errealitate desberdinak elkar bizi diren. Aitzitik, bizitasun altua duten hogei udalerri hauek –eta beste askok– mesede izan dute euren kokagune geografikoa. Hiriburuekiko zein kostaldearekiko gertu baitaude eta gehienek errepide bidezko azpiegitura onak dituzte. Bestalde, duten bizi kalitatea aglomerazio handietatik urrun dago. Euskal Herriko zazpi hiriburuei dagokienean, Donostia dago posturik hoberenean (17), lehenengo hogeiren baitan dago, baina, lehenengo hogeiko zerrendatik kanpo geratu da herrialdeko hiriburu izateagatik bizi duen egoera pribilegiatua medio. Ondoren, Gasteiz (22), Iruñea (46), Baiona (59), Bilbo (114), Maule-Lextarre (149) eta Donibane-Garazi (348) daude.
  • 4. 4