1. POCITOZEN POZIK
EGUNEROKOA
Larunbata, 2010eko urtarrilaren 23 Seigarren edizioa
Nolako pelikula!
Pocitos Zinemaldia
Gaur estreinatu da Pocitos
zinemaldiaren lehenengo pel¨ªkula.
Estreinaldi honetan pertsona eta
oso izar inportanteek parte hartu
dute.
Elkarrizketa Tendentziak
Juanita Ile trikikorden eta
Zubizarreta, koadernoen artean
Coronel
Pringleseko
Eusko
Etxearen
Lehendakaria
Gaurko
Eguraldia
Editoriala
Jolasean ikasi
6. Edizioa
2. EDITORIALA
Gaur bukatuko da barnetegiko lehenengo
astea. Hau izan da, zalantzarik gabe, esperientzia
oso aberatsa giza-mailean eta gure ikasketa-
prozesuan ere bai. Klaseak motzegiak iruditzen
zaizkigu irakasleen ahaleginari esker. Bukaeran
Gabi gure zain dago musikarekin eta Maiteren
dantzek pozten gaituzte.
Kinkuren etorrerak eta bere opariek gogoa eman
digute jarraitzeko. Zoritxarrez, gaur argitaratzaile
batek, Juanitak, taldea utziko du.
Hemen hemen bere agurra,hitzez hitz: ¡°Talde eta
jende hain jatorra uztea mingarria da, baina nik ez
ditut inoiz ahaztuko¡±¡ ¡°Nire irakasleei eta lagunei
eskerrak ematen dizkiet eta esaten diet: maite
zaituztet eta elkar ikusiko dugu hurrengo
barnetegian¡±
Argitaratzaileak
Eguraldia
- Egunsentia: 3:09 AM GMT-3
- Sartaldea: 3:16 PM GMT-3
- Egun: eguskitsua
- Tenperatura batezbestekoa: 30?C
- Haizea: (HE) 26 Km/h
- Hezetasuna: 59%
Komikia: Bilbo bilbotarren ustez!
3. Elkarrizketa
Egun on Juanita, esadazu zelan izan
den zure esperientzia eusko etxearen
lehendakari lez, zelan hasi zen, zure historia
eusko etxean.
Bueno, aurten Eusko etxeak hogei urte
betetzen du eta ni sortzaileetakoa naiz, egia
esan, ia zuzendaritza osoa sortzailea da
(barreak). Iraunkortasuna frogatzen ari gara
(barreak). Nire lehen aldia lehendakari
bezala 2004ren amaieratik 2007ra izan zen,
eta 2009an berriro hautatu ninduten.
Seguru errepikatzen ari zarela gustatzen
zaizulako
Esperientzia aberasgarria da, zalantzarik
gabe. Halan, zuk sakontzen duzu euskal
kulturan eta, gainera, lan egiten duzu kultura
hau zabaltzeko. Adibidez, 2005ean euskaraz
abesten duen eta beste eusko etxeetara
joaten den korua sortu zen.
Parte hartzen duzu koruan?
Ez, baina neuk ahalegina egin nuen koru hau sortzeko.
Eusko etxeak badu beste ekintzarik?
Bai, adibidez, bi dantza talde daukagu, txikientzako eta helduentzako, eusko etxeko
gazteei esker. Beste ekintza bat izango da (barreak) euskara klaseak. Martxoan
hasiko da izena emateko epea eta klaseak ere martxoan hasiko dira.
Zelakoa da lehendakariaren lana, sano kantsagarria batzuetan?
Batzuetan apur bat bakarrik sentitzen zara. Zuzendaritzan, hamabost parte hartzaile
gara eta orokorrean lauk bakarrik lan egiten dugu. Dena den, oso diruzain ona
daukagula esan behar dut. Hura onean eta txarrean dago beti laguntzeko.
Eta, Zelakoa da Euskal Etxearen etorkizuna?
4. Geure liburutegia eta idazkaritzako bulegoa eraikitzen ari gara, etxe zaharraren
ondoan. Gainera, aurten, martxoan, esan dizudan bezala, Euskara klaseak hasiko
ditugu. Gure giza taldearen alde zerbait egitea nire helburu nagusia da. Ez dugu nahi
eskatu, eman baino. Geuk, euskaldunok, gure eta gure aurrekoen kultura zabaldu
nahi eta behar dugu, hau da, gure lekutik kooperatu.
Eskerrik asko, Juanita, atsegin handia izan da beti lez.
Ez Horregatik, mila esker zuri.
Zinemaldia
Gaur hasi da Pocitoseko zinemaldia. ¡°Aupa Etxebeste!¡± 2005ean Asier Altuna eta
Telmo Esnalek zuzendutako euskal filma hautatu dute horretarako. Komedia hau 12
urtez euskaraz egin zen lehendabiziko filma da. Hori zela eta, arrakasta handia izan
zuen Euskal Herrian zein nazioartean.
Komedia Patrizio Etxebesteri buruz da, txapelak egiten dituen enpresaburu eta
alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak
ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz ez konturatzeko
itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta. Honek harremanetan
eragina izango du.