2. IKT ikastetxe-ereduaren” ziurtagiria Ikastetxearen Heldutasun Teknologikoaren Eredua egingo da, ikastetxe bakoitzaren egoera aztertzeko, etapaz etapa Irakasleen profila zehaztuko da, aro digitaleko hezkuntza-errealitate berrira egokitzeko. Ekintza-plana diseinatuko da, ikastetxe bakoitzak zehaztutako heldutasun teknologikoko maila eta ziurtagiria eskuratzeko.
3. “ IKTen ikastetxeko dinamizatzailea” (9 ordu) zeregin ak: Hezkuntza Sailak zehaztutako IKT ikastetxearen heldutasun-eredua gauzatzeko ikastetxean gauzatuko den berariazko plana jakinaraztea gainerako irakasleei . Ikastetxeak IKTei lotuta egiten dituen ekimenak dinamizatzea, koordinatzea eta ikuskatzea . Ikastetxean IKTen erabilera pedagogikoa bultzatzea , bai eta hezkuntzako eragile guztien parte-hartzea ere teknologia horietan: Ikastetxerako ezarritako IKT heldutasun-maila lortzeko irakasleek eduki beharreko prestakuntza identifikatzea eta gomendatzea. Ikastetxeak dituen baliabide teknologiko finko eta mugikorrak erabiltzeko ordutegiak eta moduak proposatzea.
4. Hautatutako ikastetxeen betebeharrak “ IKTen ikastetxeko dinamizatzailea” izendatu. Dinamizatzaile horren ardura izango da proiektua aurrera eramatea. IKTen koordinazio-taldea edo batzordea sortu beharko dute . IKTen ikastetxe-eredua abian jar dadila dinamizatzeko Jarduera guztiez gain, gutxienez 10 saio hartu beharko dira ikasturtean, proiektua ondo atera dadin bultzatu beharko diren koordinazio eta prestakuntzarako.
6. Ikasturte amaiera Ikasturtea amaitzean, proiektua ebaluatuko da , memoria baten bidez. Ikastetxeak esplizituki zehaztuko ditu etengabeko ebaluaziorako ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak. Gauza bera egingo du Hezkuntza Administrazioak.