Transform any presentation into ready-made study material—select from outputs like summaries, definitions, and practice questions.
1 of 4
Downloaded 29 times
More Related Content
Abestiak: Haur Hezkuntza
1. ABESTIAK
- Bertsoa:
Ohitura zaharrak / ikasi ditzagun / euskara abesten / gau eta egun / gure
hizkuntza / defenda dagigun / anima zaitez / anima zaitez lagun!
Hasteko, esan behar dugu haur txikien inguruan inoiz ez dela jolasik eta bertsorik
falta izan euskaldunen artean, tradizioak eragin handia izan baitu. Gainera, umeen
eguneroko parte bihurtu dira hainbat jarduera betetzerako orduan. Adibidez: lehen
pausoak ematean, txaloak jotzen ikastean, haurra bizkarrean hartzean, lo egin
arazteko, min hartutakoan sendatzeko, zotz egiterakoan, bazkaltzera joatean…
1. Zergatik dira garrantzitsuak abestiak HHn?
Abestiek hainbat ezaugarri hartzen dituzte bere gain: motrizitatea, adimena,
oroimena, zenbaki-kontaketa, mintzamena, ahoskatzea, giza baloreak, denbora-espazioa,
kausa-ondorioa..
Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria
izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero,
letra hori gogoratu gelan abesteko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez.
Gainera, abestiak dantza edo mugimenduren bat baldin badauka , haiek
mugimendu horiek ere ikasiko dituzte. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea
lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.
Horretaz gain, hizkuntza ere lantzen da. Abestiaren letra ikasten dutenean, hitz
berriak ikasteko aukera izaten dute eta horrekin batera haien esanahia. Horrela,
umeen hiztegia handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar
dutenez, haien ahoskera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu
egiten da.
2. Abestien helburuak
O hitzekin jolasteko
O Kultura lantzeko
O Euskara ikasteko, hobetzeko, aberasteko.
O Disfrutatzeko
2. O Kontakizunen berri izateko eta emateko.
O Emozioak bizitzeko, ateratzeko; abestiek sortarazten dituzten
sentimenduak lantzeko.
O Musikaz gozatzeko.
O Ikasten dena partekatzeko
3. Elkarrizketa
Aurreko bi galderak landuaz.
4. Zenbait irakasleri egindako galdera: zuk zure eskolan zer erabilera
ematen diezu abestiei?
AGURTZANE IRAKASLEA, DERIOKO ESKOLA
“Programaketa egiterakoan, gaiarekin loturik abestiak aukeratzen ditugu. Abesti finko
batzuk dauzkagu adin bakoitzerako. Adibidez, bi urteko gelan “pintto pintto” edo
“egunon ama, egunon aita”. Bi urteko geletan, hasieran guk bakarrik (irakasleok)
abesten dugu, gero denbora pasa ahala, haurrak ere parte hartzen hasten dira, eta
kurtsoa amaitzen dagoenerako ia haur guztiek abesten dute gurekin batera.
Musika irakaslea ere HH3, HH4 eta HH5 urteko geletan sartzen da eta berarekin ere
abesti ugari lantzen dituzte. Psikomotrizitate saioan ere abestiak lantzen ditugu
jolasak egiteko: “uztaila gora behera”, “sagu txiki, sagu maite”…
Azkenik, abestiak korroan lantzen ditugu, eta orokorrean gehienbat lehenengo
saioan eta etxera joateko orduan abesten ditugu horretarako aproposak diren
abestiak.”
JON MAISUA, BEGOÑAZPIKO IKASTOLA
“Guk musikako ikasgai daukagu eta bertan da musika eta abestiak gehien lantzen
diren espazioa. Baina horretaz aparte egunero gelan abestiak lantzen ditugu.
Abestiak lagungarriak dira, hauen bitartez umetxoekin erritmoa, entonazioa eta
hizkuntza lantzeko oso baliagarriak direlako.
Abestiak koreografia txikien bitartez laguntzen ditugu, umeek abestien esanahia
hobeto ulertzeko.
Goizeko korroan beti abesten ditugu abesti ezberdinak eta normalean lantzen dugun
gaiaz motibatzeko dira. Horrela, gaiarekin zerikusia duten kontzeptu ezberdinak
sakontzeko balio digu.
3. Euskal kultura lantzeko “Agate Deuna, Olentzero” bezalako abestiak abesten ditugu
eta beste batzuetan, guk asmatutakoak kantatzen ditugu, umeak motibatu egiten
direlako”
5. Abesti motak
LEHEN ZIKLOA EKINTZAK
6. Abestia abestu
ABESTI MOTAK
“Ikusi ikusi han
teilatu gainean
kriston aberea
triziklo batean
tronpa du aurrean
isatsa atzean
ja ja ja ja
elefantea da!
SEHASKAKOAK LO EGIN
EZ SEHASKAKOAK
PSIKOMOTRIZITATEA
JAN
…
BIGARREN ZIKLOA HIZKUNTZA
TRADIZIONALAK
MOERNOAK
4. 7. Ikasteko abestiak
LOTAN NAGO SORGINA PIRULINA
Lotan nago, begiak itxita Sorgina pirulina erratza gainean,
Lotan nago, begiak itxita ipurdia zikina kapela buruan.
Ring eta ring, ezin lorik egin! Sorgina sorgina ipurdia zikina,
Ring eta ring, ezin lorik egin tentela zara zu?
Esnatu naiz, pijama jantzita Ezetz harrapatu!
Esnatu naiz, pijama jantzita
Ring eta ring, ezin lorik egin!
Ring eta ring, ezin lorik egin!
Zarata asko, banoa korrika
Zarata asko, banoa korrika
Ring eta ring, ezin lorik egin!
Ring eta ring, ezin lorik egin!
XU XU XUABE MAITE ZAITUT
oso ondo maite zaitut,
egiten duzulako maite-maite zaitut;
mugitu besoak pila, pilla, pila patata tortilla
olatuak bezala maite zaitut.maite-maite zaitut,
xuabe, xuabe ilargiraino buelta maite zaitut.
xu-xu-xuabe
jei (izena) hasi dantzatzen
IKUSI IKUSI HAN
Ikusi ikusi han
Teilatu gainean
kriston aberea
Triziklo batean
Tronpa du aurrean
Isatsa atzean
Ja ja ja ja
Elefantea da!
POXPOLIÑEK: Irune Aldekoa, Maite Alonso,
Garazi Astorkiza, Izarra Astorkia,
Ariane Azpitarte, Ane Baroja