2. Baziren behin
ahuntza eta zazpi antxume.
Ahuntzak esnea saldu behar
zuen eta azokara joan zen.
Honela esan zien
antxumeei:
—Ni azokara noa eta zuek
bakarrik egongo zarete. Ez
ireki atea inori. Otsoa dabil
eta zuek jan nahi zaituzte.
—Ez ama, ez diogu atea inori
irekiko.
3. Ahuntza joan zen.
Baina otsoak ikusi zuen,
eta… PAM!, PAM!, deitu
zuen atean.
—Nor da? –galdetu zuten
antxumeek–. Amatxo
naiz. Ireki atea –
erantzun zuen otsoak.
—Ez, ez. Ez zara
amatxo. Zu otsoa zara.
Gure amatxok ez du
ahots gogor hori.
4. Â Otsoak lurrean
ostikada bat jo eta,
korrika, oiloaren etxera
joan zen, eta esan zion:
—Oilo, ahotsa leundu
nahi dut, eta
horretarako arrautza
dozena bat behar dut.
—Tori, otso jauna.
Baina ez egin kalte
inori.
Â
5. Otsoak arrautzak jan
zituen, eta ahuntzaren
etxera joan zen
berriro:
PAM!, PAM!
—Nor da? –galdetu
zuten antxumeek.
—Amatxo naiz. Ireki
atea –erantzun zuen
otsoak.
—Erakutsi hanka bat.
6. Â
Otsoak bere
hanka erakutsi zuen.
—Ez, ez. Zu ez zara
amatxo. Otsoa zara.
Amatxoren hanka
zuria da, eta zurea
beltza.
Â
7. Otsoak ostikada bat
jo zuen lurrean, eta
errotariaren etxera
joan zen korrika.
—Errotari jauna, irina
behar dut, hankak
zuritzeko.
—Tori, otso jauna!,
baina ez egin kalte
inori.
8. Otsoak hankak
zuritu zituen, eta
ahuntzaren etxera joan
zen berriro.
PAM!, PAM!
—Nor da? –galdetu zuten
antxumeek.
—Amatxo naiz. Ireki atea.
—Erakutsi hanka.
Otsoak hanka zuria
erakutsi zuen, eta…
9. Antxumeek
atea ireki zioten.
Otsoa sartu,
eta… AUM, AUM,
AUMM… Guztiak
jan zituen. Baina
txikia, ez. Txikia
erlojuaren kaxan
gorde zen eta.
10. Ahuntza azokatik
etorri zen, eta atean
negarrez hasi zen:
—Ai... ai... ai...
Orduan, antxume
txikia erlojuaren
kaxatik irten zen, eta
dena kontatu zion.
Â
11. Ahuntzak gauza bat
asmatu zuen.
Haria, guraizeak,
orratza eta titarea
hartu, eta otsoaren
tokira joan zen.
12. Otsoa erreka ondoan
zegoen lo.
Ahuntzak guraizeak
hartu eta tripa ireki zion, eta
sei antxumeak saltoka irten
ziren.
—Amatxo! Amatxo! Amatxo!
—Isilik! Ekarri harriak –esan
zuen amak.
Harriak otsoaren tripan
sartu zituen, eta gero josi
egin zion.
Â
13. Otsoa esnatu zen.
Egarria zuen, eta errekara
joan zen ura edatera.
Baina harriaren pisuarekin
errekara jausi zen, eta ito
egin zen.
Eta orain antxumeak
poz-pozik bizi dira
amatxorekin.
KARABI KARARABA
GURE IPUINA BUKATU DA!