1. Alhambra, arabiarrek Granadan XII-XIII. mendean eraiki zuten
gotorleku gorrixka da. Alhambra hitzak arabiarrez gaztelu gorria
esan nahi du, izen hori bere kolore gorrixkagatik jarri zioten.
Jauregi honetan, garrantzi haundia daukate bertako patioetako
lorategiek. Lorategietan iturriak eta urak protagonismo haundia
daukate. Beraien herrialdetik Granadara iritxi zirenean, bertan
aurkitutako ur kantitateaz txundituta gelditu ziren eta hori
isladatzea nahi izan zuten.
Gotorlekua oso haundia da, baina bere zabalerari buruz hitz
egiten badugu soilik. Oso zabala da, baina ez da oso altua.
Eraikuntzaren proportzioak horrela mantenduz, gizakiaren
haunditasunari garrantzia eman nahiten izan zioten. Kontrako
kasuan, eraikuntzaren ondoan, proportzionalki, gizakia oso txikia
ikusiko litzateke. Alhambraren eraikuntzan, materia ugariena
zura,zeramika eta igeltsua izan ziren, hau da, material pobre eta
arinak.
Coranak, Islamaren liburu sakratuak, Alaren, gizakien eta
animalien irudiak ezin direla irudikatu edo marraztu esaten du.
Hori konpontzeko, irudi geometrikoak marrazten hasi ziren eta
hauek politagoak izateko, simetriak kontuan izanik, irudien
errepikapenezko konposizioez dekoratu zituzten Alhambrako
hormak eta iturriak. Monumentu eta mosaiko batzuk baldosa
txikiz eginda daude eta hauek koloreekin edo zuri beltzez
margotuta daude.
Irudi geometrikoen errepikapenaz gain, beste teknika batzuk ere
erabili zituzten. Adibidez, gure begiek urrunetik ikusten ditugun
irudiak deformatu egiten dituzte eta hau konpontzeko, kalkulu
matematikoak egiterakoan, emaitzei zuzenketak egiten zizkieten.
2. Modu honetan, guk horma bat nahiz hurbiletik nahiz urrunetik
ikusi, bertako lerro zuzenek (ateak, leihoak, marrazkiak)
paralelotasuna eta perpendikulartasuna mantentzen dute.
Alhambra jauregiko leku aipagarrienetakoa lehoien jauregia da.
Bertan lehoien patioa dago. Simetrikoki jarrita dauden
marmolezko zutabe asko daude. Patioan kupulak eta lehoien
iturria deritzon iturri haundi bat dago. Iturri hau, lehoiez
inguratuta dago eta 12 lehoiek iturria babesten zutela
sinbolizatzen dute.
Beste patio ospetsu bat erregeen gela da. Honek, ekialdeko patio
guztia okupatzen du. Patio honen hormak margoz beteta daude
eta erregeak irudikatzen dituzte.
Aipatu beharra dago, arabiarrak oso adituak zirela matematika
zientzian eta ezinbestekoa izan zela matematikaren ezagupena
Alhambrako eraikuntzan eta bere dekorazioan.