ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
1
GERNIKA-LUMOKO
Erdi ArokoArte
Ondarea
GERNIKAZARRA
2
Gernika-Lumoko arte ondarea
Erdi Aroan
Aurkibidea
1.-Sarrera
2.-Gotikoa
 Gotikoa Euskal Herrian
 Gernikako Andra Mari eliza
Eraikina
Altzariak
3.-Lumoko San Pedro Eliza
4.-Errenteriako Gurutzea
5.-Baselizak
 Santa Ana
 Santa Luzia
 San Martin
 Antiguako Andra Mari
6.-Iharduerak
1.– Sarrera
Gernika-Lumo Erdi aroko arte ondarea ez da ugaria, Santa Ana eta Santa Luziako
baselizak eta Andra Mari parrokia azken hau hiriaren ardatza,horregaitik unitate
honetan ez dugu bakarrik Erdi Aroa landuko eta Errenazimendu garaian ere mur-
gilduko gara nolabait
3
2.-Gotikoa
Arte gotikoa erromanikoren eraldaketa azkarren ondorioz sortzen da. Erromanikotik
gotikora bideko eboluzioaren zioak garai hartako Europa astindu zuen eraldaketa eko-
nomikoa eta sozialean aurkitu behar dira. Erregeek bere autoritatea jaun feudalen gai-
netik gehitu nahiean, bidagurutze eta purtutan zona frankoak sortzera jo zuten, men-
pekotasunik gabeko tokiak sortzeko moduan.
Hiribilduen sortzeak, (Bizkaian bi mende baino gutxiago-
tan 21 hiribildu), aro berri baten hasiera markatzen du.
Lur laua utzi eta hiribilduetara jotzen zuten pertsonek se-
gurtasunagatik egiten zutela esan behar; aldi berean
jauntxo eta erregeek ahalbideak areagotzeko eta indus-
tria eta merkataritza sustatzeko bultzatzen zituzten.
Gotikoaren bilakaera Behe Erdi Aroko burgesiaren ager-
penarekin, merkatalgoaren loraldiarekin eta manufaktu-
ra-industriaren gorakadarekin lotzen da.
2.1.Gotikoa Euskal Herrian
Euskal Herriko arte gotikoak frantsesaren eragin nabarmena erakusten du, Nafarroako
erregearen harremanak Gorte frantsesarekin hasi zirenean eragin hori areagotu zelarik.
Etsenplurik ugarienak eta bikainenak Nafarroan bertan ditugu, baina gotikoa Euskal Herri
osoan hedatu zen.
Bizkaian eta Gipuzkoan ez dugu Nafarroako, Arabako edo Lapurdiko lekukoak adinako
eraikuntza monumentalik aurkituko. Baina hauetan ere bada gotikorik, neurri apalago-
koa, herritarragoa, nahi bada, baina hau ere erakargarritasunez betea eta bertako har-
ginen lana erakusten duena. Dimentsio ertaineko eraikuntzak dira ia beti eta altuera ber-
dineko nabez osatuak, saloi-eliza motakoak, hain zuzen.
4
2.2. Gotikoa Euskal Herrian
Bizkaiko monumentu gotiKo ederrenak XV.mendekoak dira. Aipamen berezia me-
rezi dute Bilboko Katedralak eta bere klaustroak eta Lekeitioko Andra Mari Elizak. Beste
maila batetan aurkitzen dira Balmasedako San Seberino, Erandioko Andra Mari, Orduña-
koa, Bermeoko Santa Eufemia eta gure Gernikako Andra Mari.
2.3.Gernikako Andra Mari Eleiza
Foruen Hiribilduko hirigunearen eta Lumoko elizatea-
ren jurisdikzioaren arteko muga izan zen aldapa oso mal-
datsuan dago kokatuta Andre Maria eliza. 1418an hasi zi-
ren eraikitzen. Eliza honen ezaugarririk berezienetakoa be-
re estilo nahastea da: portadan gotikoa, barrualdean
errenazentista. Historia gorabeheratsua du, eta horregatik
luzatu ziren obrak 1715era arte. Elizaren parte guztiak, be-
raz, ez datoz guztiz bat, garai eta joera artistiko ezberdine-
tatik pasatu dituelako.
Lekeitioko Andra Mari
Bilboko katedrala
Oinplanoa
5
Eraikina
Kanpotik, Gernikako Andre Mari bolumen trinko eta adiezin bezala ikusten da, harri lan-
duko eta hargin-laneko puska itzel gisa. Teilatu zabalak gune handia ezkutatzen du, bost
tartetako hiru nabetan antolatua. Nabeok ábside poligonalek errematatuta daude eta
gurutzegangaz estalita du gotiko eran . Ganga horiek harresietan eta joniar ordenako
zortzi zutabe klasikotan eusten dira.
Fatxada noblea Iparraldera orientatuta dago eta alde horretako kontrahormak arku
sendoekin loturik daude. Goian, 1775eko hiru gorputzeko kanpai-horma handiak barroko
garaikoak. Portadak estilo gotikoari jarraitzen dio: bederatzi arkibolta meheez osatutako
arku zorrotz eta txaranbeldua, janben egitura klasikoan sustatua; arku beheratuz osatu-
tako ate bikoitzaren gainean tinpano hutsa, Andre Maria
eta bere haurraren irudia duen eta atea bitan banatzen
duen mainelak eutsita. Arkiboltak santuen irudi tailatuez
apainduta daude. Erdialdean, bere garaian irudiren bat
gorde zuen dosela kontserbatzen da. Mainelaren gainean
eraikinaren biografiarako testu interesgarri hau: Myll et
cccc et XLIX Sanch/o deenparu. Aipu horren arabera,
1449an obrako arduraduna Santxo Enparan izan zela daki-
gu.
Gernikako Andra Mari.Fatxada
Andra Mari. Poirtada
6
Lehen arkiboltan landare motiboak, animaliak eta giza irudiak tartekaturik ikus daitezke.
Gainerako arkiboltek ez dute dekoraziorik, azkenekoak izan ezik. Filigrana itxurazko
droseltxoek enmarkaturik eta arkuaren norabideari jarraituz, bata bestearen atzean,
apezpikuen eta sainduen irudiak daude. Irudi horiekin batera, Santiago,
San Andres eta Santa Katalina. Azken Epaiketan arimak pisatzen dituen
aingeru baten irudia ere ikus daiteke , eta tetramorfoa arkiboltaren ar-
datzan. Arkibolta, biluzik dauden bi irudi eta tximinoek eraturiko errepre-
sentazio arraro batek dekoratutako bi mentsuletan dago kokaturik. Mul-
tzoa, landaretza ugariekin dekoraturiko isurki batek errematatzen du.
Baketoi finek eraturiko ate-zangoek San Pedro eta San Pablo sain-
duen irudiak dauzkate. Azken eskultura hauen kalitatea portadaren
onena dela esan daiteke xehetasun eta doitasun gehiago ikusten
delako lantzeko orduan.
Tenpluaren barrualdean honakook nabarmentzen dira: gela estalia-
ren eta zutabeen handitasun-sentsazioa, hiru nabeak ukitzen dituen oinetako korua eta
goiera handiko buruaren hiru inguruneotako harresietako pasabide hustua. Eleiza erre-
nazimendukoa dela esan daiteke, altuera berdina duten
hiru nabeen egitura, ginbel seudojonikoak dituzten pilare
monozilindrikoak eta gurutze-ganga konplexua ikusirik.
Baina, aldi berean,
gotiko zenbait ele-
mentu gordetzen
du, triforioa (kapera nagusian),
portadak eta lehiateak, besteak beste.
Erdiko absidea poligonala da; bertan triforio jarrai-
tu bat ikusten da.
Absidea
Gurutze ganga
Santiago
San Pedro
7
Korua eta azken gangen iraulketa
1660.urtekoak dira Antonio Ortiz Colina
harginak egindakoa. Kanpai-horma
Manuel Capelastegik egin zuen 1776an.
Badu Walcker markako organo zoragar-
ria, 1889an egina. Eliz barruko imajina
ikusgarriak José Capuz, Moisés Huerta,
Francisco Asorey eta Mateo Inurriak
egin zituzten
Altzariak
Egun elizak ez du altzari garrantzitsurik. Rococoko estiloko zenbait irudi daude, ha-
ren azken erretauletako batetik berreskuratuak. Lehenengo kaperan apaindu gabeko
barrokoko erretaula dago, Joan Azkunaga Foruko maisuaren lan interesgarria. Sakristian
Pasioko eszenadun mihise barrokoen bildumaikus daiteke, Ildefonso Bustrinek XVIII. men-
dearen erdialdean egindako lana. Artista hori Bizkaiko tradizio piktorikoa biziriketa maila
duinean mantentzen zuen artista bakanetakoa zen.
Korua.Karpanel arkua
8
3.-Lumoko San Pedro Eliza
Lumoko San Pedro eliza zaharraren lehen
aipamen dokumentala 1051ko da. Baina eliza za-
harra berreraikia eta handitua izan zen
XVI.mendean, gaur egunerarte iritsi den tenplua-
ren forman, hain zuzen ere. Lan garrantzitsuenak
XVII.mendean burutu ziren, bertako patroiak ziren
Mezetaterren leinukoek eman zuten diru kopuru
handiei esker zenbait berriztapen egiteko eta kan-
pai pare bat erosteko.
Elizaren ezaugarri arkitektoniko eta artistikoak.
Kanpotik ikusita, atentzioa erakartzen du dorre ai-
rosoak. Fatxada nagusian elizpe zabal bat aurkitzen du-
gu, tenpluaren atzeko alderaino. Portada arku errena-
zentista handi baten forman, zutabe joniar biren artean.
Barruan, nabe bakarrean, korua da aipagarri,
XVII.mendekoa, Gernikako Andre Mariaren elizan aurki
dezakegunaren modukoa. Arku zentral handi batez osa-
tuta dago eta alboetan arku-erdi bik eskailerei korura
bidea irekitzen diete. Bost aldareak, hiru aurrealdean eta
bi alboetan, barroko estiloan eginak dira eta egitura
ederrez.
Aldare nagusia San Pedroren irudiak burutzen
du. Sagrarioa zurezkoa da eta bere aurreal-
deko be-erliebeak Kristo deabrua menpera-
tzen erakusten du.
Lumoko San Pedro
Portada
Aldare nagusia
9
4.– Errenteriako Gurutzea
Gurutzea sinbolo eta kultuko objektu
bezala erabiltzea zabaltzen joan ahala,
Erdi Arotik aurrera propietateen mugarriak
jartzerakoan, edo hirien sarreretan eta bi-
de-gurutzetan gurutzeak jartzeko ohitura
zabaldu zen. Halaber, harrizko zein meta-
lezko gurutze monumentalak eraiki ziren
tokiko gertakizun oroigarriren bat gogora-
tzeko, edo Misio Santu baten oroigarri be-
zala besterik gabe.
Gurutzearen jatorria. Legenda.
Antzinako esaunda batek dioenez, gurutzea Arteaga eta Muxikako dorretxeek borrokatu
ziren tokian eraiki zen, Bizkaiko leinuen arteko guden garaian, Erdi Aroan. Izatez badago
1445an izandako gudu baten notizia: “(...) pelearon los de Butrón y los de Arteaga cerca
de la rentería de Guernica. En la cual pelea murieron seis hombres y una mujer de Arte-
aga, y murieron dos hombres de Butrón. Y fueron heridos sesenta hombres de Arteaga”.
Aurrerago ere, 1468an, izan zen inguru horretan beste borrokaren bat, zehaztasun doku-
mental gutxiago gelditu bada ere.
Legenda honen inguruan zehaztasun batzuk egin behar dira. Interpretazioa balitz izan-
dako borrokatik urte askotara eraiki zela gurutzea toki hartan, ez genuke oztoporik jarriko.
Baina ezin da pentsatu gurutzea gertakizunaren garaikoa denik, bere egiturak gutxienez
100 urte geroagoko estilo baten egina izan zela adierazten bai du.
Gurutzea 1835eko maiatzaren 2an deseginda suertatu zen, Gernika, Lumo eta Errenteria-
ko kaleetan zehar liberalen eta karlisten artean izandako borroka bortitz batean. Egun
hartako arratsaldean indar liberalak Errenterian sartu ziren eta karlistei aurre egin zioten.
Zenbait ordu iraun zuen borroka hartan, batzuen eta besteen arteko kanoikaden ondori-
oz, Errenteriako gurutzea hondatuta gelditu zen eta bere moduan Santa Maria Madale-
naren baseliza, Ajangizko udalbatzaren artxiboa, auzuneko baserri gehienak eta Mertze-
deko elizari ere sua eman zioten.
10
Asko itxaron behar izan zen gurutzea konponduta ikusteko, 1893an Ajangizko udalba-
tzak, haren egoera ikusita (caída al lado de la taberna de Rentería), konpontzea eraba-
ki zuen arte.
Gurutzearen kokapena.
Gurutze mota hau gertakizun
historikoren bat izandako tokie-
tan eraikitzen zen eta Errenteri-
akoa, ikus dugunez, Erdi Aroan
gertatutako borroka baten
oroimenez eraiki zela dio tradi-
zioak.
Gainera Santiago bidean maiz
eraikitzen ziren. Gure kasuan
gogoratu beharra dago bide-
aren adar bat Marmizetik
Errenteriaraino iristen zela eta
itsasadarra zeharkatzen zuen
Ibinarriagan (toponimo hau
1366ko Gernikako hiri-
gutunean agertzen da dagoe-
neko), edo Gernikako hiria eta
Errenteria artean 1450aren in-
guruan eraiki zen harrizko zubi-
aren bidez.
Baina batez ere bide gurutzetan eraikitzen ziren. Errenteriakoa bada honen adibide ere:
hemen aurkitzen ziren alde batetik Ajangizko portutik zetorren bidea (gaurko Mertzede
kalea) Arratzu eta Lekeitiorantz joateko, bestetik Gernika eta Lumorantz zihoana eta az-
kenik Marmiz eta Mendatarantz abiatzen zena.
Gurutzea 1920an
11
Tipologia
Lau harmaila zirkularren gainean altxatzen da. Hauen gainean plinto errektangeluarra,
irudi zirkular batzuekin dekoratua, eta honen gainean fuste zilindriko leun bat. Kapitela
boluta batez dekoratuta dago lau aldeetako bakoitzean. Gurutzearen besoak moldura
batzuetan amaitzen dira. Aurrealdean Jesus gurutzatuaren irudia darama eta atzealde-
an Amabirjinarena Haurrarekin.
Gurutzatua
Irudia ez da kalitate handikoa, baina nahiko propor-
tzionatua da eta ondo kontserbatuta dago. Gorpu-
tzak okerdura apur bat egiten du eskumarantz, bu-
rua arantzazko koroaz inguratuta eta zerbait makur-
tuta alde berera, begiak itxita, sufrimendu isila trans-
mitituz. Gerrian zapi bat darama lotuta. Eskuek, guru-
tzera iltzez josiak, behatzak zerbait zarratuak dituzte.
Hankak zuzen eta bi oinak iltze batez josiak.
Amabirjina
Hemen ere irudiak
kalitaterik ez badu
ere, proportzioak
behintzat gorde-
tzen ditu. Zutik, mantu batez estalita eta aurpegiera
lasaiarekin agertzen zaigu. Haurra darama ezker beso-
an eta beste besoarekin eusten du; hankak ez dira
ageri: noizbait apurtu ziren eta hala gelditu zen irudia.
Mantuaren tolesturak nahiko ondo landuak daude.
Haurra
Bere Amaren besoan eserita agertzen da, jantzita ala
biluzik dagoen jakiterik ez dagoela, irudiaren kalitate-
ak ez bai du bereizten uzten. Jesusek burua Amari be-
gira dauka, baina espresioari buruz beste ezer ezin da antze-
man bere aurpegian nahiko deseginda dagoelako. Esku bat Amaren aurpegira altxa-
tzen da, bestea bularrerantz luzatzen den bitartean.
Amabirgina. M. Estebanez
Gurutzatua. M.Estebanez
12
5.- Baselizak
Ermitek, arkitektura edo arte alorrean izan dezaketen baloreaz gain, merezi dute
gure arreta eta ikerketa sakona, garrantzitsuak izan baitira landa giroko herrien bizitza
sozialean eta beraien erlijiotasunaren islada nagusia. Gure udalerrikoak hauexek dira:
Santa Ana, Santa Luzia, Amillagako San Martin, Antiguako Andra Mari, Madalenekoa
eta San Bartolome (azken hauek biak Errenterian zeuden eta urteak dira desagertuta
daudela).
5.1.Santa Ana
Ermita hau Urdaibai dorretxeko jauntxoa
zen Per Ibañezek eraiki zuen 1461ean. Urdaibai
inguruko Ahaide Nagusi baten fundazio par-
tikularra dugu beraz, ermita hau. Urdaibaiko
dorretxea Foruako mugen barne egon arren,
eta Lumoko parrokiaren lurretan egon arren,
ermita betidanik izan da Gernikako hiriaren ju-
risdikziopean.
Hain toki estrategikoan eraiki zuten, izena eman ziola hirian sartzeko ate bati. Sarri-
tan irakurtzen da sasoiko dokumentuetan halakoa: “en la salida de la casa torre llama-
da del Portal , hacia Santa Ana...”. Beraz, hiriaren irteeran kokaturik zegoen, Gernikatik
Bermeorako Erret Bidean, Kosnoagaren hegian, Dondiz baserri gunearen ondoan, ofita
muino batean, ibarrera begira.
Deskribapena
Laukizuzenezko oinplanokoa da, 16,40m. x 8,50 m. Hormak manposteriaz eginak,
harlanduzko hegalak eta lau isuraldeko teilatua (egun hondatuta dago). Aurrekaldean
mendebalderantza begira, arku zorrotzeko atea du hareharrizko dobelekin, ohikoa XV.
mendearen erdiko eraikinetan. Gainean arkudun lehioa du, funtzio bikoitzarekin: argia
eman koroari eta espadainaren funtzioa egin bere baoan dagoen kanpainarentzat. He-
goalderantza, aspilera bat du. Zorua harlausaz egina dago. Antzinean, zurezko koroa
izan zuen eta haga landuak ohikoak ziren izar borobilekin.
Ermitan gordetzen zituen irudiak galdu egin ziren, baina badago eskulturen graba-
tu bat, non ikus daitezken hiru eskultura multzo. Erdian Santa Ana, Ama Birjina eta Umea
agertzen dira; eskumaldean berriro gai berbera aurreko hiru irudiekin; eta hirugarren iru-
dia baliteke izatea San Joakin Ama Birjinarekin umetan.
Santa Ana
13
5.2.Santa Luzia
Santa Luziako ermita, Lumoko San Pedroko eleizari atxikitua, Montefuerteko kon-
deak ziren Allende Salazartarren patronatoaren partea zen. Zallo auzoan dago, Lurgorri
izeneko inguruan, artadi txiki baten ondoan, Mikie-
nerako bidean.
Eraiki zenetik bat eginda egon da bere ondo-
ko baserriarekin eta beraz partikularra zen, baina
auzokideek betidanik berarekiko izan duten atxiki-
menduagatik, auzo ermitatzat har dezakegu. Gai-
nera ermitaren bueltako lurrak auzo lurrak dira.
Deskribapena
Ermitak eta baserriak, biek, eraikin bakarra osotzen dute. Ermitak nahiko neurri
handiak ditu ermita xumea izateko. Laukizuzena da, 13,20m. x 9,72m., eta nabe baka-
rrekoa. Hormak, kontrahorma bakoak, manposteriazkoa da eta hegalak hareharrizko
harlanduzkoak. Sabaia zurezkoa da eta hiru isuraldeko teilatuak estali egiten du aurrekal-
dea atari txikia eratuz eraikinaren hegoaldean. Espadaina har-
landuz eginda dago eta bao dat du kanpaiarentzat.
Arkitektura atalik interesgarrienak hegoaldean daude:
atea arku zorrozduna da, dobela handiz osotua (margoztuta
daudenez hurbildu beharra dago bere benetako tamainaz
ohartzeko). Elementu apaingarri nagusia lehio bat da, arku zo-
rrozdunarekin eta oso landua. Azkenez beste lehio bat arku es-
karzanoarekin aurreko lehioa eta altarearen aldearen artean.
Ekialdean, altarearen atzekaldeko horman bi lehio dinteldunak ditugu, baina ar-
kitektonikoki interes bakoak. Zolua baldosaz estalita dago eta presbiterioa litekenean
oholtza txikia du.
Ermitaren ikonografia irudi hauek osotzen dute: Erdian Santa Luziaren zurezko iru-
dia. Altarearen goikaldean Pietatearen irudia eta alboetan San Lorenzo eta Santa Mari-
na.
Santa Luzia
Arku zorrodunazko
14
5.3.Amillagako San Martin
San Martin baseliza Lumoko Amillagako auzoan kokatuta dago, izen bereko base-
rriaren eta Geurixe baserriaren ondoan. Ez dugu zehazterik noizkoa den baseliza hau,
baina aspalditik egon da aldoko baserrien ardurapean eta beraiek izan dituzte bertako
giltzak.
Antzinean eleiza eta ermita gehienek beraienak ziren lurrak, baratzak eta basoak
izaten zituzten, eta ermita honek izan zituen ere urteetan bereak ziren mendiak eta ba-
soak. Seguruenik ondasun txikiak eta eskasak balio ekonomiko aldetik, baina bereak.
Gernika-Lumoko eleizen (gernikako Andra Mari eta Lumoko San Pedro) jabegoa
zen, baina inguruko auzotarrek aterazten zioten etekina errentak ordainduz.
Deskribapena
Zaharberritze lanak burutu ondoren
(alturea piska bat gehiago eman dioten arren),
mantendu egin ditu bere ezaugarri nagusiak.
Egitura arkitektonikoa aztertuz, hauxek dira ermitaren
ezaugarriak. Bere oimplanoa laukizuzena da, areto baka-
rrekoa. 11,70m luzeran eta 8,25m. zabaleran. Hormak harri
eta buztin nahastekoak dira eta hegalak harlanduzkoak. Tei-
latua teilaz eta zurez estalita dago lau isuraldekin. Apaingarri,
eta detaile moduan, aipatzekoak dira hegoaldera begira
dauden punto erdiko arkodun atea, bere ondoko ur bene-
dikaturako pilatxoa, harlanduzko aspilera bat eta kanpaia
(kanpai zaharra galdu egin zen bere zurezko egiturarekin).
Zaharberritze lanak egin aurretik zoluan terrakotazko baldosak eta lurra ageriko za-
tiak tartekatzen ziren. Lehen, baziren altare bi, nagusia egurrezkoa eta beste bat albo
batean harrizkoa. Altare nagusian eskultura eder bi zeuden, bat San Martinena eta bes-
tea Santa Eufemiarena. Bigarren santa honen irudia dela eta inguruko batzuk Santa Eu-
femia deitzen zioten ere baselizari. Altare berean bazen ere San Antonioren koadro bat.
San Martin zaharberritua
Erdiko Arkodun Atea
15
5.4.Antiguako Andra Mari
Ez dugu ziurtaturik ermita honen sorrera data. 1051ean, Iñigo Lopez de Harok eta
bere emazteak, Armentiako gotzainari egin zioten dohaintza baten, Gernikako monaste-
rio bat aipatzen da. Bere kokapenagatik, Gernikazarrako hariztian, eta “antigua” izena-
rekin aipatua agertzen denez, baliteke berau izatea, baina esan dugunez, ezin dugu da-
tu bau baieztatu.
Dena den, eraikinak antzinatasun
handia du. 1410ean, zaharberritze la-
nak egin behar izan zizkioten. Liteke-
na da, aurreko baseliza zaharra zurez-
koa izatea eta ia seguru ondoren-
goak baino txikiagoa. Zaharberritze
lanok Gonzalo Moro Korregidoreak
burutu zituen. Guztiz berria egin zuen
ermita: harrizkoa, gangaduna, altarearekin eta eleizkizunetara-
ko beharrezkoak ziren kaliza, apaingarri eta bitxiekin hornitua. Gainera zenbait lursail eta
errenta eman zizkion tenpluari. Egungo Batzar-Etxean dagoen “Besamanos” izeneko
koadroan daukagun ermitaren antzekoa
izan zitekeen.
Ermita eta ondoko Arbolaren ingurua
(herrietako ordezkariek batzarrak egiteko
eremua) txiki geratzen zirela ikusterakoan,
eraikin berria egitearen erabakia hartu zen.
1826an hartu zen erabaki hori, 1827an hasi
ziren lanak eta 1831an bukatu. Egungo eraikina
estilo neoklasikoaren eredua
jarriatuz egin zen, eta harrezkero ez du izan aldaketarik bere kanpoko egituran.
Erretaula
Ez dugu jakiterik hasiera batean erretaularik izan zuenik, baina badakigu 1790ean
Jose Joakin de Loizagari agindu ziotela berri bat egitea. Eraikin neoklasikoa egiterakoan
Juan Bautista Belaunzaranek estilo bereko erretaula egin zuen. 1907an Serafin Basterrak
eta Vicente Larreak beste erretaula berri bat egin zioten, Batzar Nagusiak berreskuratu
zirenean kendu egin zena, aretoak funtzio erlijiosoa galdu zularik.
Antiguako Andra Mari eta Gernikako Arbola
“Besamanos”en xehetasuna
16
Iharduerak
1.-Bilatu hiztegian
 Absidea
 Kontrahorma
 Gurutze Ganga
 Erdi puntuko arkoa
 Arku Zorrotza
 Triforioa
 Arbotanteak
2.-Talde lana:
 Gernika-Lumoko oinplanoan unitate honetan ikusitako eraikuntzak koka
itzazue eta ibilbide bat prestatu.
 Ibilbidean atera argazkiak
 Ibilbidean ateratako argazkiekin eta ikasleek bilatutako materialekin
aurkezpena burutu gelan azaltzeko mural baten bidez edo PPTen
(Power Point) bitartez

More Related Content

Artea publicación3

  • 2. 2 Gernika-Lumoko arte ondarea Erdi Aroan Aurkibidea 1.-Sarrera 2.-Gotikoa  Gotikoa Euskal Herrian  Gernikako Andra Mari eliza Eraikina Altzariak 3.-Lumoko San Pedro Eliza 4.-Errenteriako Gurutzea 5.-Baselizak  Santa Ana  Santa Luzia  San Martin  Antiguako Andra Mari 6.-Iharduerak 1.– Sarrera Gernika-Lumo Erdi aroko arte ondarea ez da ugaria, Santa Ana eta Santa Luziako baselizak eta Andra Mari parrokia azken hau hiriaren ardatza,horregaitik unitate honetan ez dugu bakarrik Erdi Aroa landuko eta Errenazimendu garaian ere mur- gilduko gara nolabait
  • 3. 3 2.-Gotikoa Arte gotikoa erromanikoren eraldaketa azkarren ondorioz sortzen da. Erromanikotik gotikora bideko eboluzioaren zioak garai hartako Europa astindu zuen eraldaketa eko- nomikoa eta sozialean aurkitu behar dira. Erregeek bere autoritatea jaun feudalen gai- netik gehitu nahiean, bidagurutze eta purtutan zona frankoak sortzera jo zuten, men- pekotasunik gabeko tokiak sortzeko moduan. Hiribilduen sortzeak, (Bizkaian bi mende baino gutxiago- tan 21 hiribildu), aro berri baten hasiera markatzen du. Lur laua utzi eta hiribilduetara jotzen zuten pertsonek se- gurtasunagatik egiten zutela esan behar; aldi berean jauntxo eta erregeek ahalbideak areagotzeko eta indus- tria eta merkataritza sustatzeko bultzatzen zituzten. Gotikoaren bilakaera Behe Erdi Aroko burgesiaren ager- penarekin, merkatalgoaren loraldiarekin eta manufaktu- ra-industriaren gorakadarekin lotzen da. 2.1.Gotikoa Euskal Herrian Euskal Herriko arte gotikoak frantsesaren eragin nabarmena erakusten du, Nafarroako erregearen harremanak Gorte frantsesarekin hasi zirenean eragin hori areagotu zelarik. Etsenplurik ugarienak eta bikainenak Nafarroan bertan ditugu, baina gotikoa Euskal Herri osoan hedatu zen. Bizkaian eta Gipuzkoan ez dugu Nafarroako, Arabako edo Lapurdiko lekukoak adinako eraikuntza monumentalik aurkituko. Baina hauetan ere bada gotikorik, neurri apalago- koa, herritarragoa, nahi bada, baina hau ere erakargarritasunez betea eta bertako har- ginen lana erakusten duena. Dimentsio ertaineko eraikuntzak dira ia beti eta altuera ber- dineko nabez osatuak, saloi-eliza motakoak, hain zuzen.
  • 4. 4 2.2. Gotikoa Euskal Herrian Bizkaiko monumentu gotiKo ederrenak XV.mendekoak dira. Aipamen berezia me- rezi dute Bilboko Katedralak eta bere klaustroak eta Lekeitioko Andra Mari Elizak. Beste maila batetan aurkitzen dira Balmasedako San Seberino, Erandioko Andra Mari, Orduña- koa, Bermeoko Santa Eufemia eta gure Gernikako Andra Mari. 2.3.Gernikako Andra Mari Eleiza Foruen Hiribilduko hirigunearen eta Lumoko elizatea- ren jurisdikzioaren arteko muga izan zen aldapa oso mal- datsuan dago kokatuta Andre Maria eliza. 1418an hasi zi- ren eraikitzen. Eliza honen ezaugarririk berezienetakoa be- re estilo nahastea da: portadan gotikoa, barrualdean errenazentista. Historia gorabeheratsua du, eta horregatik luzatu ziren obrak 1715era arte. Elizaren parte guztiak, be- raz, ez datoz guztiz bat, garai eta joera artistiko ezberdine- tatik pasatu dituelako. Lekeitioko Andra Mari Bilboko katedrala Oinplanoa
  • 5. 5 Eraikina Kanpotik, Gernikako Andre Mari bolumen trinko eta adiezin bezala ikusten da, harri lan- duko eta hargin-laneko puska itzel gisa. Teilatu zabalak gune handia ezkutatzen du, bost tartetako hiru nabetan antolatua. Nabeok ábside poligonalek errematatuta daude eta gurutzegangaz estalita du gotiko eran . Ganga horiek harresietan eta joniar ordenako zortzi zutabe klasikotan eusten dira. Fatxada noblea Iparraldera orientatuta dago eta alde horretako kontrahormak arku sendoekin loturik daude. Goian, 1775eko hiru gorputzeko kanpai-horma handiak barroko garaikoak. Portadak estilo gotikoari jarraitzen dio: bederatzi arkibolta meheez osatutako arku zorrotz eta txaranbeldua, janben egitura klasikoan sustatua; arku beheratuz osatu- tako ate bikoitzaren gainean tinpano hutsa, Andre Maria eta bere haurraren irudia duen eta atea bitan banatzen duen mainelak eutsita. Arkiboltak santuen irudi tailatuez apainduta daude. Erdialdean, bere garaian irudiren bat gorde zuen dosela kontserbatzen da. Mainelaren gainean eraikinaren biografiarako testu interesgarri hau: Myll et cccc et XLIX Sanch/o deenparu. Aipu horren arabera, 1449an obrako arduraduna Santxo Enparan izan zela daki- gu. Gernikako Andra Mari.Fatxada Andra Mari. Poirtada
  • 6. 6 Lehen arkiboltan landare motiboak, animaliak eta giza irudiak tartekaturik ikus daitezke. Gainerako arkiboltek ez dute dekoraziorik, azkenekoak izan ezik. Filigrana itxurazko droseltxoek enmarkaturik eta arkuaren norabideari jarraituz, bata bestearen atzean, apezpikuen eta sainduen irudiak daude. Irudi horiekin batera, Santiago, San Andres eta Santa Katalina. Azken Epaiketan arimak pisatzen dituen aingeru baten irudia ere ikus daiteke , eta tetramorfoa arkiboltaren ar- datzan. Arkibolta, biluzik dauden bi irudi eta tximinoek eraturiko errepre- sentazio arraro batek dekoratutako bi mentsuletan dago kokaturik. Mul- tzoa, landaretza ugariekin dekoraturiko isurki batek errematatzen du. Baketoi finek eraturiko ate-zangoek San Pedro eta San Pablo sain- duen irudiak dauzkate. Azken eskultura hauen kalitatea portadaren onena dela esan daiteke xehetasun eta doitasun gehiago ikusten delako lantzeko orduan. Tenpluaren barrualdean honakook nabarmentzen dira: gela estalia- ren eta zutabeen handitasun-sentsazioa, hiru nabeak ukitzen dituen oinetako korua eta goiera handiko buruaren hiru inguruneotako harresietako pasabide hustua. Eleiza erre- nazimendukoa dela esan daiteke, altuera berdina duten hiru nabeen egitura, ginbel seudojonikoak dituzten pilare monozilindrikoak eta gurutze-ganga konplexua ikusirik. Baina, aldi berean, gotiko zenbait ele- mentu gordetzen du, triforioa (kapera nagusian), portadak eta lehiateak, besteak beste. Erdiko absidea poligonala da; bertan triforio jarrai- tu bat ikusten da. Absidea Gurutze ganga Santiago San Pedro
  • 7. 7 Korua eta azken gangen iraulketa 1660.urtekoak dira Antonio Ortiz Colina harginak egindakoa. Kanpai-horma Manuel Capelastegik egin zuen 1776an. Badu Walcker markako organo zoragar- ria, 1889an egina. Eliz barruko imajina ikusgarriak José Capuz, Moisés Huerta, Francisco Asorey eta Mateo Inurriak egin zituzten Altzariak Egun elizak ez du altzari garrantzitsurik. Rococoko estiloko zenbait irudi daude, ha- ren azken erretauletako batetik berreskuratuak. Lehenengo kaperan apaindu gabeko barrokoko erretaula dago, Joan Azkunaga Foruko maisuaren lan interesgarria. Sakristian Pasioko eszenadun mihise barrokoen bildumaikus daiteke, Ildefonso Bustrinek XVIII. men- dearen erdialdean egindako lana. Artista hori Bizkaiko tradizio piktorikoa biziriketa maila duinean mantentzen zuen artista bakanetakoa zen. Korua.Karpanel arkua
  • 8. 8 3.-Lumoko San Pedro Eliza Lumoko San Pedro eliza zaharraren lehen aipamen dokumentala 1051ko da. Baina eliza za- harra berreraikia eta handitua izan zen XVI.mendean, gaur egunerarte iritsi den tenplua- ren forman, hain zuzen ere. Lan garrantzitsuenak XVII.mendean burutu ziren, bertako patroiak ziren Mezetaterren leinukoek eman zuten diru kopuru handiei esker zenbait berriztapen egiteko eta kan- pai pare bat erosteko. Elizaren ezaugarri arkitektoniko eta artistikoak. Kanpotik ikusita, atentzioa erakartzen du dorre ai- rosoak. Fatxada nagusian elizpe zabal bat aurkitzen du- gu, tenpluaren atzeko alderaino. Portada arku errena- zentista handi baten forman, zutabe joniar biren artean. Barruan, nabe bakarrean, korua da aipagarri, XVII.mendekoa, Gernikako Andre Mariaren elizan aurki dezakegunaren modukoa. Arku zentral handi batez osa- tuta dago eta alboetan arku-erdi bik eskailerei korura bidea irekitzen diete. Bost aldareak, hiru aurrealdean eta bi alboetan, barroko estiloan eginak dira eta egitura ederrez. Aldare nagusia San Pedroren irudiak burutzen du. Sagrarioa zurezkoa da eta bere aurreal- deko be-erliebeak Kristo deabrua menpera- tzen erakusten du. Lumoko San Pedro Portada Aldare nagusia
  • 9. 9 4.– Errenteriako Gurutzea Gurutzea sinbolo eta kultuko objektu bezala erabiltzea zabaltzen joan ahala, Erdi Arotik aurrera propietateen mugarriak jartzerakoan, edo hirien sarreretan eta bi- de-gurutzetan gurutzeak jartzeko ohitura zabaldu zen. Halaber, harrizko zein meta- lezko gurutze monumentalak eraiki ziren tokiko gertakizun oroigarriren bat gogora- tzeko, edo Misio Santu baten oroigarri be- zala besterik gabe. Gurutzearen jatorria. Legenda. Antzinako esaunda batek dioenez, gurutzea Arteaga eta Muxikako dorretxeek borrokatu ziren tokian eraiki zen, Bizkaiko leinuen arteko guden garaian, Erdi Aroan. Izatez badago 1445an izandako gudu baten notizia: “(...) pelearon los de Butrón y los de Arteaga cerca de la rentería de Guernica. En la cual pelea murieron seis hombres y una mujer de Arte- aga, y murieron dos hombres de Butrón. Y fueron heridos sesenta hombres de Arteaga”. Aurrerago ere, 1468an, izan zen inguru horretan beste borrokaren bat, zehaztasun doku- mental gutxiago gelditu bada ere. Legenda honen inguruan zehaztasun batzuk egin behar dira. Interpretazioa balitz izan- dako borrokatik urte askotara eraiki zela gurutzea toki hartan, ez genuke oztoporik jarriko. Baina ezin da pentsatu gurutzea gertakizunaren garaikoa denik, bere egiturak gutxienez 100 urte geroagoko estilo baten egina izan zela adierazten bai du. Gurutzea 1835eko maiatzaren 2an deseginda suertatu zen, Gernika, Lumo eta Errenteria- ko kaleetan zehar liberalen eta karlisten artean izandako borroka bortitz batean. Egun hartako arratsaldean indar liberalak Errenterian sartu ziren eta karlistei aurre egin zioten. Zenbait ordu iraun zuen borroka hartan, batzuen eta besteen arteko kanoikaden ondori- oz, Errenteriako gurutzea hondatuta gelditu zen eta bere moduan Santa Maria Madale- naren baseliza, Ajangizko udalbatzaren artxiboa, auzuneko baserri gehienak eta Mertze- deko elizari ere sua eman zioten.
  • 10. 10 Asko itxaron behar izan zen gurutzea konponduta ikusteko, 1893an Ajangizko udalba- tzak, haren egoera ikusita (caída al lado de la taberna de Rentería), konpontzea eraba- ki zuen arte. Gurutzearen kokapena. Gurutze mota hau gertakizun historikoren bat izandako tokie- tan eraikitzen zen eta Errenteri- akoa, ikus dugunez, Erdi Aroan gertatutako borroka baten oroimenez eraiki zela dio tradi- zioak. Gainera Santiago bidean maiz eraikitzen ziren. Gure kasuan gogoratu beharra dago bide- aren adar bat Marmizetik Errenteriaraino iristen zela eta itsasadarra zeharkatzen zuen Ibinarriagan (toponimo hau 1366ko Gernikako hiri- gutunean agertzen da dagoe- neko), edo Gernikako hiria eta Errenteria artean 1450aren in- guruan eraiki zen harrizko zubi- aren bidez. Baina batez ere bide gurutzetan eraikitzen ziren. Errenteriakoa bada honen adibide ere: hemen aurkitzen ziren alde batetik Ajangizko portutik zetorren bidea (gaurko Mertzede kalea) Arratzu eta Lekeitiorantz joateko, bestetik Gernika eta Lumorantz zihoana eta az- kenik Marmiz eta Mendatarantz abiatzen zena. Gurutzea 1920an
  • 11. 11 Tipologia Lau harmaila zirkularren gainean altxatzen da. Hauen gainean plinto errektangeluarra, irudi zirkular batzuekin dekoratua, eta honen gainean fuste zilindriko leun bat. Kapitela boluta batez dekoratuta dago lau aldeetako bakoitzean. Gurutzearen besoak moldura batzuetan amaitzen dira. Aurrealdean Jesus gurutzatuaren irudia darama eta atzealde- an Amabirjinarena Haurrarekin. Gurutzatua Irudia ez da kalitate handikoa, baina nahiko propor- tzionatua da eta ondo kontserbatuta dago. Gorpu- tzak okerdura apur bat egiten du eskumarantz, bu- rua arantzazko koroaz inguratuta eta zerbait makur- tuta alde berera, begiak itxita, sufrimendu isila trans- mitituz. Gerrian zapi bat darama lotuta. Eskuek, guru- tzera iltzez josiak, behatzak zerbait zarratuak dituzte. Hankak zuzen eta bi oinak iltze batez josiak. Amabirjina Hemen ere irudiak kalitaterik ez badu ere, proportzioak behintzat gorde- tzen ditu. Zutik, mantu batez estalita eta aurpegiera lasaiarekin agertzen zaigu. Haurra darama ezker beso- an eta beste besoarekin eusten du; hankak ez dira ageri: noizbait apurtu ziren eta hala gelditu zen irudia. Mantuaren tolesturak nahiko ondo landuak daude. Haurra Bere Amaren besoan eserita agertzen da, jantzita ala biluzik dagoen jakiterik ez dagoela, irudiaren kalitate- ak ez bai du bereizten uzten. Jesusek burua Amari be- gira dauka, baina espresioari buruz beste ezer ezin da antze- man bere aurpegian nahiko deseginda dagoelako. Esku bat Amaren aurpegira altxa- tzen da, bestea bularrerantz luzatzen den bitartean. Amabirgina. M. Estebanez Gurutzatua. M.Estebanez
  • 12. 12 5.- Baselizak Ermitek, arkitektura edo arte alorrean izan dezaketen baloreaz gain, merezi dute gure arreta eta ikerketa sakona, garrantzitsuak izan baitira landa giroko herrien bizitza sozialean eta beraien erlijiotasunaren islada nagusia. Gure udalerrikoak hauexek dira: Santa Ana, Santa Luzia, Amillagako San Martin, Antiguako Andra Mari, Madalenekoa eta San Bartolome (azken hauek biak Errenterian zeuden eta urteak dira desagertuta daudela). 5.1.Santa Ana Ermita hau Urdaibai dorretxeko jauntxoa zen Per Ibañezek eraiki zuen 1461ean. Urdaibai inguruko Ahaide Nagusi baten fundazio par- tikularra dugu beraz, ermita hau. Urdaibaiko dorretxea Foruako mugen barne egon arren, eta Lumoko parrokiaren lurretan egon arren, ermita betidanik izan da Gernikako hiriaren ju- risdikziopean. Hain toki estrategikoan eraiki zuten, izena eman ziola hirian sartzeko ate bati. Sarri- tan irakurtzen da sasoiko dokumentuetan halakoa: “en la salida de la casa torre llama- da del Portal , hacia Santa Ana...”. Beraz, hiriaren irteeran kokaturik zegoen, Gernikatik Bermeorako Erret Bidean, Kosnoagaren hegian, Dondiz baserri gunearen ondoan, ofita muino batean, ibarrera begira. Deskribapena Laukizuzenezko oinplanokoa da, 16,40m. x 8,50 m. Hormak manposteriaz eginak, harlanduzko hegalak eta lau isuraldeko teilatua (egun hondatuta dago). Aurrekaldean mendebalderantza begira, arku zorrotzeko atea du hareharrizko dobelekin, ohikoa XV. mendearen erdiko eraikinetan. Gainean arkudun lehioa du, funtzio bikoitzarekin: argia eman koroari eta espadainaren funtzioa egin bere baoan dagoen kanpainarentzat. He- goalderantza, aspilera bat du. Zorua harlausaz egina dago. Antzinean, zurezko koroa izan zuen eta haga landuak ohikoak ziren izar borobilekin. Ermitan gordetzen zituen irudiak galdu egin ziren, baina badago eskulturen graba- tu bat, non ikus daitezken hiru eskultura multzo. Erdian Santa Ana, Ama Birjina eta Umea agertzen dira; eskumaldean berriro gai berbera aurreko hiru irudiekin; eta hirugarren iru- dia baliteke izatea San Joakin Ama Birjinarekin umetan. Santa Ana
  • 13. 13 5.2.Santa Luzia Santa Luziako ermita, Lumoko San Pedroko eleizari atxikitua, Montefuerteko kon- deak ziren Allende Salazartarren patronatoaren partea zen. Zallo auzoan dago, Lurgorri izeneko inguruan, artadi txiki baten ondoan, Mikie- nerako bidean. Eraiki zenetik bat eginda egon da bere ondo- ko baserriarekin eta beraz partikularra zen, baina auzokideek betidanik berarekiko izan duten atxiki- menduagatik, auzo ermitatzat har dezakegu. Gai- nera ermitaren bueltako lurrak auzo lurrak dira. Deskribapena Ermitak eta baserriak, biek, eraikin bakarra osotzen dute. Ermitak nahiko neurri handiak ditu ermita xumea izateko. Laukizuzena da, 13,20m. x 9,72m., eta nabe baka- rrekoa. Hormak, kontrahorma bakoak, manposteriazkoa da eta hegalak hareharrizko harlanduzkoak. Sabaia zurezkoa da eta hiru isuraldeko teilatuak estali egiten du aurrekal- dea atari txikia eratuz eraikinaren hegoaldean. Espadaina har- landuz eginda dago eta bao dat du kanpaiarentzat. Arkitektura atalik interesgarrienak hegoaldean daude: atea arku zorrozduna da, dobela handiz osotua (margoztuta daudenez hurbildu beharra dago bere benetako tamainaz ohartzeko). Elementu apaingarri nagusia lehio bat da, arku zo- rrozdunarekin eta oso landua. Azkenez beste lehio bat arku es- karzanoarekin aurreko lehioa eta altarearen aldearen artean. Ekialdean, altarearen atzekaldeko horman bi lehio dinteldunak ditugu, baina ar- kitektonikoki interes bakoak. Zolua baldosaz estalita dago eta presbiterioa litekenean oholtza txikia du. Ermitaren ikonografia irudi hauek osotzen dute: Erdian Santa Luziaren zurezko iru- dia. Altarearen goikaldean Pietatearen irudia eta alboetan San Lorenzo eta Santa Mari- na. Santa Luzia Arku zorrodunazko
  • 14. 14 5.3.Amillagako San Martin San Martin baseliza Lumoko Amillagako auzoan kokatuta dago, izen bereko base- rriaren eta Geurixe baserriaren ondoan. Ez dugu zehazterik noizkoa den baseliza hau, baina aspalditik egon da aldoko baserrien ardurapean eta beraiek izan dituzte bertako giltzak. Antzinean eleiza eta ermita gehienek beraienak ziren lurrak, baratzak eta basoak izaten zituzten, eta ermita honek izan zituen ere urteetan bereak ziren mendiak eta ba- soak. Seguruenik ondasun txikiak eta eskasak balio ekonomiko aldetik, baina bereak. Gernika-Lumoko eleizen (gernikako Andra Mari eta Lumoko San Pedro) jabegoa zen, baina inguruko auzotarrek aterazten zioten etekina errentak ordainduz. Deskribapena Zaharberritze lanak burutu ondoren (alturea piska bat gehiago eman dioten arren), mantendu egin ditu bere ezaugarri nagusiak. Egitura arkitektonikoa aztertuz, hauxek dira ermitaren ezaugarriak. Bere oimplanoa laukizuzena da, areto baka- rrekoa. 11,70m luzeran eta 8,25m. zabaleran. Hormak harri eta buztin nahastekoak dira eta hegalak harlanduzkoak. Tei- latua teilaz eta zurez estalita dago lau isuraldekin. Apaingarri, eta detaile moduan, aipatzekoak dira hegoaldera begira dauden punto erdiko arkodun atea, bere ondoko ur bene- dikaturako pilatxoa, harlanduzko aspilera bat eta kanpaia (kanpai zaharra galdu egin zen bere zurezko egiturarekin). Zaharberritze lanak egin aurretik zoluan terrakotazko baldosak eta lurra ageriko za- tiak tartekatzen ziren. Lehen, baziren altare bi, nagusia egurrezkoa eta beste bat albo batean harrizkoa. Altare nagusian eskultura eder bi zeuden, bat San Martinena eta bes- tea Santa Eufemiarena. Bigarren santa honen irudia dela eta inguruko batzuk Santa Eu- femia deitzen zioten ere baselizari. Altare berean bazen ere San Antonioren koadro bat. San Martin zaharberritua Erdiko Arkodun Atea
  • 15. 15 5.4.Antiguako Andra Mari Ez dugu ziurtaturik ermita honen sorrera data. 1051ean, Iñigo Lopez de Harok eta bere emazteak, Armentiako gotzainari egin zioten dohaintza baten, Gernikako monaste- rio bat aipatzen da. Bere kokapenagatik, Gernikazarrako hariztian, eta “antigua” izena- rekin aipatua agertzen denez, baliteke berau izatea, baina esan dugunez, ezin dugu da- tu bau baieztatu. Dena den, eraikinak antzinatasun handia du. 1410ean, zaharberritze la- nak egin behar izan zizkioten. Liteke- na da, aurreko baseliza zaharra zurez- koa izatea eta ia seguru ondoren- goak baino txikiagoa. Zaharberritze lanok Gonzalo Moro Korregidoreak burutu zituen. Guztiz berria egin zuen ermita: harrizkoa, gangaduna, altarearekin eta eleizkizunetara- ko beharrezkoak ziren kaliza, apaingarri eta bitxiekin hornitua. Gainera zenbait lursail eta errenta eman zizkion tenpluari. Egungo Batzar-Etxean dagoen “Besamanos” izeneko koadroan daukagun ermitaren antzekoa izan zitekeen. Ermita eta ondoko Arbolaren ingurua (herrietako ordezkariek batzarrak egiteko eremua) txiki geratzen zirela ikusterakoan, eraikin berria egitearen erabakia hartu zen. 1826an hartu zen erabaki hori, 1827an hasi ziren lanak eta 1831an bukatu. Egungo eraikina estilo neoklasikoaren eredua jarriatuz egin zen, eta harrezkero ez du izan aldaketarik bere kanpoko egituran. Erretaula Ez dugu jakiterik hasiera batean erretaularik izan zuenik, baina badakigu 1790ean Jose Joakin de Loizagari agindu ziotela berri bat egitea. Eraikin neoklasikoa egiterakoan Juan Bautista Belaunzaranek estilo bereko erretaula egin zuen. 1907an Serafin Basterrak eta Vicente Larreak beste erretaula berri bat egin zioten, Batzar Nagusiak berreskuratu zirenean kendu egin zena, aretoak funtzio erlijiosoa galdu zularik. Antiguako Andra Mari eta Gernikako Arbola “Besamanos”en xehetasuna
  • 16. 16 Iharduerak 1.-Bilatu hiztegian  Absidea  Kontrahorma  Gurutze Ganga  Erdi puntuko arkoa  Arku Zorrotza  Triforioa  Arbotanteak 2.-Talde lana:  Gernika-Lumoko oinplanoan unitate honetan ikusitako eraikuntzak koka itzazue eta ibilbide bat prestatu.  Ibilbidean atera argazkiak  Ibilbidean ateratako argazkiekin eta ikasleek bilatutako materialekin aurkezpena burutu gelan azaltzeko mural baten bidez edo PPTen (Power Point) bitartez