3. Elfi eta biok elkarrekin
hazi ginen, baina hura ni
baino askoz azkarrago
hazi zen.
Burua haren azal
beroaren gainean jartzea
gustatzen zitzaidan.
Elkarrekin egiten genuen
amets.
4. Nire anaiak eta nire arrebak ere oso maitea zuten Elfi.
Baina Elfi nire txakurra zen.
7. Batzuetan, Elfik
bihurrikeriaren bat
egiten zuen, eta
gurasoak haserretu
egiten ziren eta
errieta egiten zioten.
Hala ere, biziki maite
zuten.Â
Baina, kontua da inoiz ez ziotela esaten.
Pentsatzen zuten bazekiela hori Elfik.
8. Urteak oso azkar pasatu ziren. Ni
gorantz eta gorantz hazi nintzen;
Elfi, berriz, zabalerantz eta
zabalerantz.
9. Zenbat eta urte gehiago izan
Elfik, orduan eta lo gehiago
egiten zuen.
Ez zuen paseatzera irten nahi,
lehen bezala.
Horrexek kezkatzen ninduen !
11. Elfiri gero eta gehiago
kostatzen zitzaion
eskailerak igotzea.
Baina nire logelan lo egin
behar izaten zuen nahitaez.
12. Buruko bigun bat jarri nion
erosoago egoteko.
Gauero, oheratzerakoan, hauxe
esaten nion:
—Nik beti maiteko zaitut.
Badakit Elfik ulertzen zidala.
13. Goiz batean esnatu nintzen, eta ikusi nuen
Elfi hil egin zela gau hartan.Â
14. Denon artean lurperatu genuen Elfi. Negar eginez eta elkar
besarkatuz kontsolatu ginen.
Nire neba-arrebek biziki maite zuten Elfi, baina inoiz ez
zioten esan. Ni ere oso triste nengoen; hala ere,
kontsolatzen ninduen pentsatzeak gauero hauxe esaten niola:
—Nik beti maiteko zaitut.
15. Auzokide batek txakurkume bat eskaini zidan. Badakit
Elfiri ez zitzaiola axola izango, baina ezetz esan nion.
Hori bai, Elfiren otarra oparitu nion.
Nik baino behar handiagoa zuen.
16. Egunen batean izango dut beste txakur bat, edo katu bat,
edo koloretako arrain bat.
Dudana dudala, gauero hauxe esango diot:
— Nik beti maiteko zaitut.