1. BIOTEKNOLOGIA
Bioteknologia hitza 70eko hamarkadan sortu zen
Erresuma Batuan. Bioteknologiak organismo osoak edo
sistema biologikoak erabiltzen ditu (esaterako, zelulak
edo egitura azpizelularrak), gizakientzat mesedegarriak
diren ondasunak eta zerbitzu erabilgarriak ekoizteko.
Bioteknologiaren protagonista mikroorganismoak dira,
hainbat arrazoirengatik; esaterako, mikroorganismoak
landareen edo animalien zelulak baino askoz errazago
manipulatzen eta hazten dira, industria mailan.
Gainera, mikroorganismoetan garatu dira, batez ere,
Ingeniaritza Genetikoko teknikak, zeluletan
geneak sartzeko aukera ematen duten teknikak, alegia.
2. A) OHIKO BIOTEKNOLOGIA
Lehenengo fasean, mikroorganismoak artisau-erara
erabiltzen zituzten, prozesu biologikoen zergatia jakin
gabe. Gizakiak aspaldi ekin zion elikagaiak lortzearren
mikroorganismoak erabiltzeari:
Duela 8000 urte inguru, sumertarrek eta babiloniarrek
ongi ezagutzen zuten garagardogintza; baita egiptoarrek
ardogintza.
Ogi hartzitua, dirudienez, duela 10.000 urte baino
lehenago egindako aurkikuntza da.
Nekazaritzan ere oso antzinakoa da klonazioaren
erabilpena; lorazaintzan eta frutagintzan, esaterako,
aldaska bidezko ugalketan.
Jogurta duela ehunka urte hasi ziren Europa ekialdean
eta Asia mendebaldean egiten.
3. B) BIOTEKNOLOGIA INDUSTRIALA
XX. mendean mikroorganismoen erabilera industriala
ikaragarri sendotu zen. Hona hemen adibide batzuk:
Entzima komertzialen adibideak eta erabilpenak:
Amilasa: hartzidurak azkartzeko eta maltaren azukreak
askatzeko (garagardogintza).
Pektinasa: fruta-zumoak prestatzeko (elikagaigintza).
Proteasa: hauts-garbigarriei eransteko (garbigarrigintza).
Zenbait mikroorganismoen metabolito interes
komertziala dutenak:
Azetona eta butanola: disolbatzaile gisa.
Azido glutamikoa: zapore indartzaileak.
Penizilina, tetraziklinak, estreptomizina, etab: antibiotikoak.
Ziklosporina: transplantetan erabiltzen den inmunosupresorea.
4. C) BIOTEKNOLOGIA MODERNOA:
GENETIKOKI ERALDATUTAKO
ORGANISMOAK
60ko hamarkadaren amaieran zientzialariek zenbait
galdera planteatu zituzten: Nola manipula daiteke DNA?
Nola isola daitezke geneak? Ezagutu al daiteke horren
nukleotidoen sekuentzia? Transferitu al daitezke geneak
izaki batetik beste batera?
Ingeniaritza Genetikoa material genetikoa
manipulatzeko erabiltzen den teknika-multzoari deitzen
zaio. Metodologia horiei DNA errekonbinantearen
teknologia ere deitzen zaie
Bioteknologia modernoak Ingeniaritza Genetikoa du
oinarri.
5. BIOTEKNOLOGIA MODERNOAK
EKOITZITAKO ZENBAIT PRODUKTU:
Odol proteinak: VII. VIII. eta IX. faktoreak, odolaren
koagulazioa bultzatzeko; eritropoietina, globulu gorriak
sorrarazteko.
Hormonak: Intsulina, giza hazkundearen hormona.
Produktu inmunologikoak:
Interferonak (biruskontrakoak); tumoreen aurkako
faktoreak.
Txertoak: Zenbait gaixotasunen aurkakoak: esaterako,
B hepatitis, elgorria, kolera, amorrua.
6. DNA transferitzeko prozesu naturalak
Ingeniaritza genetikoaren zenbait teknika garatzeko
garrantzia handia izan du bakterioetan gertatzen diren
ondoko hiru prozesu ezagutzeak:
TRANSFORMAZIOA: ingurunetik DNA zatiak hartzea
KONJUGAZIOA: DNA zuzenean transferitzea zelula
batetik beste batera.
TRANSDUKZIOA: material genetikoa birus bidez
transferitzea zelula batetik beste batera.
12. INGENIARITZA GENETIKOKO PROIEKTU
BATEN DISEINUA
Ingeniaritza genetikoko teknikei ematen zaien
erabileraren adibide bat azaltzeko, gene baten
klonazio-proiektu baten garapena ikusiko dugu.
Adibidez, intsulina kodetzen duen giza genea bakterio
baten material genetikoan txertatzen bada, bakterioak
hormona hori fabrikatuko du. Ondoko urratsak eman
behar dira:
A. DNA-zatia lortzea
B. Lortutako zatia bektore bati lotzea
C. Bektorea zelula hartzailean sartzea
D. DNAren klonazioa (ugaltzea)
E. DNAren espresioa edo adierazpena
33. Zelula-amak organismo zelulanitz guztietan agertzen
diren zelulak dira.
Mitosian bidez zatitzeko gaitasuna dute, eta zelula
espezifiko edo zelula ama berriak birsortzen dituzte.
ZER DIRA ZELULA AMAK?
Zelula-amak asimetrikoki zatitzeko gaitasuna dute, beraz.
Batek ama zelularen ezaugarri berdinak izango ditu.
(Autoberritzea)
Besteak inguruneko baldintza egokiak izanez gero
bereiztu egingo da.
Organismo heldu baten ehun guztiek izaten dute
ama zelula kopuru bat, hauen berritze periodikoa
ahalbidetzen dutenak edo behar denean birsortzea.
34. Zelula ama totipotenteak: hazi daitezkeen
eta organismo oso bat eratu dezaketen zelula
amak dira. (Zigotoa)
Zelula ama pluripotenteak: organismo oso
bat eratu ezin duten arren, beste edozein
zelula motak ekoiztu ditzaketenak.
(Blastozistoren barne-zelulak) (iPS zelulak)
Zelula ama multipotenteak: bakarrik bere
ataleko zelula motak ekoiztu ditzaketenak.
(Zelula hematopoietikoak)
Zelula ama unipotenteak: bakarrik zelula
mota bat ekoiztu dezaketenak. (Muskulu
zelula)
ZELULA AMA MOTAK
36. ZELULA AMA MOTAK
Potentziaren irizpidea alboan utzita, zelula amak
izan daitezke:
zelula ama enbrionarioak: enbrioi goiztiarrean
aurkitzen direnak, pluripotenteak, beraz.
zelula ama helduak: helduen ehun eta
organoetan aurkitzen direnak, multipotenteak
(azalarenak, zilbor-hestearenak, odolarenak) edo
unipotenteak.
Zilbor-hestearenak hasi dira erabiltzen zenbait
terapiatan, erraz lortzen baitira, adibidez:
Gaixotasun autoinmuneetan, lupusa, esaterako
Gaixotasun hematologikoetan, igitai itxurako
anemian, esaterako.
Diabetes kasuetan.
37. TERAPIA GENIKOA
Teknika terapeutiko honen bitartez gizakiaren
zeluletan gene funtzional bar sartzean datza, akats
genetiko bat zuzentzeko, edo zelulei funtzio berri
bat emateko, edo gene bat inhibitzeko.
Metodo desberdinak daude, besteak beste:
In vivo: gene terapeutikoak zuzenean sartzen
direnean organo akastunean bektore baten bidez
birusa, esaterako. Adib: fibrosi kistikoa eta
Duchenne muskulu distrofia.
Ex vivo: akats genetikoaren zuzenketa
laborategian egiten denean, gaixoaren zelulak
erauzi ondoren. Adib: burbuila-umeak (SCID)