1. Birpasa galderak
1. Zer da energia?
2. Magnitude fisikoa dela esan genezake? Zergatik?
3. Nazioarterko Sistemak (NS) zer unitate gomendatzen
du energia neurtzeko? Ezagutzen al duzu beste
unitaterik? Zeintzuk?
4. Zenbat J dira 3 kWh? Eta zenbat J dira 2 cal?
5. Egin eskematxo bat energiaren ezaugarriak laburki
azalduz.
6. Aipatu ezagutzen dituzun energia motak, eta azaldu
bakoitza.
7. Zergatik uste duzu petrolioari, gas naturalari eta
ikatzari erregai fosilak deitzen diegula? Zer
ezberdintasun dago 3 horien sorkuntzari erreparatuz
gero? Zeintzuk dira euren alde on eta txarrak?
8. Nola egiten dute lan zentral nuklearrek? zeintzuk dira
euren alde onak eta txarrak?
9. Nola lortzen dugu energia hidraulikoa? Energia
lortzeaz gain, presagain edo urtegi batek ba al du
beste funtziorik?
10. Azaldu eguzki-energiari buruz dakizun guztia.
11. Aipatu energia eolikoaren alde on eta txarrak.
12. Azaldu nola lor genezakeen biomasatik abiatuta
energia elektrikoa.
13. Azaldu nondik lortzen den energia zentral
geotermikoetan.