2. Draw aurreratua
2
Edukien aurkibidea
Edukien aurkibidea ...................................................................................................2
Sarrera ....................................................................................................................3
Zer da Draw?..........................................................................................................3
Objektu bektorialekin lan egitea...........................................................................4
Marrazteko tresnak ..............................................................................................17
Marrak, inguruneak eta haien propietateak.......................................................32
Kurbak ..................................................................................................................67
Irudiak...................................................................................................................89
Marrazketako beste programa batzuk..............................................................106
3. Draw aurreratua
3
Sarrera
Zer iruditzen zaizu grafiko bektorialak egin ditzakezun doako marrazketa-programa
bat deskargatu ahal izatea?
Gustatuko al litzaizuke poligonoak, kurbak eta hiru dimentsiotako irudiak sortzea,
guztia ingurune berean?
Eta kolorea, neurria eta abar aldatzerik izango bazenu, zure gustura uzteko?
Imajina al dezakezu hori guztia ordenagailuan egin ahal izatea? Orain, OpenOffice
suiteko Draw marrazketa-programarekin, oso erraz egin dezakezu.
Hori guztia egin dezakezu Draw programarekin.
Zer da Draw?
Draw marrazketa-programa ahaltsua da, hau da, asko handitu arren kalitatea
mantentzen du eta objektuetara zuzendutako grafiko bektorialak egiten ditu. Grafiko
bektorialak irudietan, eskemetan eta diseinu teknikoetan erabiltzen dira; izan ere, bit-
mapen artxiboekiko abantaila batzuk dituzte: elementu bakoitzaren banakako edizioa
ahalbidetzen dute, neurriz alda daitezke kalitatea galdu gabe eta leku txikiagoa
hartzen dute.
Grafikoak dokumentuetan, aurkezpenetan eta web-orrietan ohiko zati direnez,
erabiltzaileentzat funtsezkoa da tresna ahaltsu eta malgua izatea. Zerbait erakutsi
edo deskribatu nahi dugunean, grafiko soil batek hitz asko ordezka ditzake, eta
horrekin argitasuna eta kontzeptuak ulertzeko azkartasuna lor dezakegu.
Draw OpenOfficen osagaia da, eta ordainketako beste programak ez bezala, doan
lor daiteke, baita kopiatu eta banatu ere.
Ikastaro honen helburua Drawren aplikazioa da, eta ez instalazioa. OpenOffice.org
suite ofimatikoaren azken bertsioa haren webgune ofizialetik deskarga daiteke:
http://es.openoffice.org/
OpenOfficek bere orrialde ofizialetik ematen dituen instalazioko jarraibideak:
http://es.openoffice.org/programa/instalar-win.html
4. Draw aurreratua
4
Objektu bektorialekin lan egitea
Objektu bektoriala trazatu bidez zehaztutako forma duen elementu grafikoa da.
Bektoreen trazatuaren forma zeharkatzen duten puntuek zehazten du. Objektu
bektorialen marraren koloreak haren trazatuari jarraitzen dio eta betegarriak, aldiz,
haren barnealdea betetzen du.
Era berean hainbat objektu bektorial sor dezakegu Drawn. Gainera, hainbat funtzio
eskaintzen du: taldekatu, taldekatzeak desegin edo esportatu, adibidez.
Jarraian, Draw programan objektu bektorialak nola taldekatu, taldeak nola desegin
eta nola esportatu behar diren ikusiko dugu. Kasu honetan, bi irudi geometriko sortu,
taldekatu eta kolorea aldatuko diegu
Horretarako, lehenengo eta behin, Marrazkia tresna-barran "Errektangelua¡± forma
aukeratuko dugu
Jarraian, egin klik marrazkiko eremuko punturen batean ezkerreko botoiarekin eta
arrastatu erakuslea objekturako nahi dugun neurria lortu arte
5. Draw aurreratua
5
Marrazkia tresna-barran ¡°elipse¡± forma aukeratuko dugu
Ondoren, egin klik marrazkiko eremuko punturen batean ezkerreko botoiarekin eta
arrastatu erakuslea objekturako nahi dugun neurria lortu arte
Beheko errektangeluaren kolorea aldatuko dugu
Horretarako, saguaren eskuineko botoiarekin klik egingo dugu errektangeluaren
eremuko edozein puntutan
7. Draw aurreratua
7
Eta ¡°Onartu¡± sakatuko dugu
Ikus dezakegunez, errektangeluaren kolorea aldatu egin da
Jarraian, bi irudiak aukeratuko ditugu marrazkiaren eremu osoan erakuslea sakatuz
eta arrastatuz
Saguaren eskuineko botoiarekin klik egingo dugu errektangeluaren eremuko edozein
puntutan
8. Draw aurreratua
8
Testuinguru-menuan, ¡°Taldekatu¡± aukeran klik egingo dugu
Bi irudiak taldekatuta daude. Hori dela eta, Drawrentzat irudi bakarra dira
Berriro, eskuineko botoiarekin klik egingo dugu eremuko edozein puntutan
10. Draw aurreratua
10
Eta, jarraian, ¡°Onartu¡± botoia sakatu
Ikus dezakezun moduan, objektuak multzokatuta daudela kontuan izan du Drawk eta
biei aldatu die kolorea
Taldekatzearen beste ezaugarri bat hauxe da: bi piezak aldi berean mugi ditzakezu
bakarra izango balira bezala
Objektua marrazkiaren eremuan mugitzeko, egin klik gainean eta saguaren
ezkerreko botoia sakatuta izanda mugitu nahi duzun tokira
11. Draw aurreratua
11
Jarraian, adibideko objektu bektorialen taldekatzea desegingo dugu
Eremuko koadroaren edozein tokitan klik egingo dugu saguaren eskuineko
botoiarekin testuinguru-menua bistaratzeko
Egin klik menuko ¡°Desegin taldekatzea¡± aukeran
12. Draw aurreratua
12
Objektuen taldekatzea deseginda dago berriro
Egiaztatzeko, saguaren ezkerreko botoiarekin errektangeluaren gainean klik egin eta
marrazkiaren eremuan arrastaka eramango dugu
Ikus dezakezun moduan, klik egin dugun objektua soilik mugitu da
Jarraian, gure adibidea esportatuko dugu
Egin klik ¡°Artxiboa¡± aukeran
14. Draw aurreratua
14
Atal honetan, formatua aukeratuko dugu. Hauek dira ohikoenak: JPEG,GIF eta BMP
Kasu honetan, "BMP - Windows Bitmap (.bmp)" aukeratuko dugu
Jarraian, gure adibidea zer tokitara esportatu nahi dugun aukeratu beharko dugu.
Gure kasuan, Idazmahaira esportatuko dugu
¡°Idazmahaia¡± aukeran klik egingo dugu
16. Draw aurreratua
16
Leiho honetan, Drawren balio batzuk alda ditzakegu esportatzeko: bereizmena
(kalitate handiagoa/txikiagoa) edo marrazkiaren tamaina (neurri handiagoa/txikiagoa)
adibidez
Besterik zehaztu ezean azalduko diren aukerak mantendu eta ¡°Onartu¡± botoian klik
egingo dugu
Azkenik, egindako marrazkia idazmahaira nola esportatu dugun egiazta dezakegu
Zorionak! Badakizu Drawn nola taldekatu, taldekatzeak desegin eta objektu
bektorialak esportatu
17. Draw aurreratua
17
Marrazteko tresnak
Marrazki konplexuagoak sortzen hasi aurretik, beharrezkoa da marrazketa-barraren
inguruko ezagutza handiagoak izatea. Marrazketa-barran daude Drawn edozein
marrazki egiteko behar diren tresna guztiak. Behar bezala erabilita, gure Drawko
marrazkietan emaitza ikusgarriagoa lortuko dugu.
Jarraian, Draw programaren marrazteko barran topa ditzakegun tresna ugariak
ikusiko ditugu
Kurtsorea propietateak aldatzeko objektuak aukeratzea ahalbidetzen digun
hautaketa-tresna da
¡°Lerroa¡± neurri ugaritako lerro zuzenak marraztea ahalbidetzen duen tresna da
¡°Amaieran gezia duen lerroa¡± tresnari esker, neurri ugaritako lerro zuzenak marraz
daitezke gezi-puntarekin
¡°Errektangelua¡± tresna neurri ugaritako errektangeluak egiteko erabiltzen da
¡°Elipsea¡± erabiltzaileak zehaztutako neurri ugaritako elipseak egiteko erabiltzen den
tresna da
¡°T¡± testu-tresna da eta Draw marrazkietan testuak txertatzeko erabiltzen da
18. Draw aurreratua
18
¡°Kurba¡± tresnari esker, kurbak eta poligonoak marraz ditzakegu betegarriarekin edo
betegarririk gabe
¡°Konektorea¡± konektore ugari marraztea ahalbidetzen duen tresna da. Amaiera
(geziak, puntuak edo karratuak) eta lerro ugari (zuzenak, kurbak, sigi-saga erakoak)
eskaintzen du
¡°Lerroak eta geziak¡± tresnari esker, punta mota ugaritako lerroak eta geziak marraz
daitezke
¡°Oinarrizko formak¡± izeneko tresnari esker, izenak dioen moduan, oinarrizko irudiak
marraz ditzakegu: errektangeluak, karratuak eta abar
¡°Sinboloen formak¡± izeneko tresnari esker, edozein motatako sinboloak marraz
daitezke
¡°Fontwork-eko galeria¡± izenekoa hainbat formatutako tituluak egitea ahalbidetzen
duen tresna da
Tresna horrekin, disko gogorrean gordetako argazkiak txerta ditzakegu
¡°Galeria" izeneko tresnan Drawk besterik zehaztu ezean gordeta dituen irudi guztiak
ikusiko ditugu
¡°Efektuak¡± tresnarekin, marraztutako objektuaren arabera, emaitza desberdinak
lortzeko efektuak gehi ditzakegu
Jarraian, tresna horietako batzuk ikusiko ditugu adibide zehatzekin
19. Draw aurreratua
19
Ikus dezagun konektoreak nola marraztu
Konektoreei esker, Drawn marrazki konplexuagoak eraiki daitezke: fluxu-diagramak,
esate baterako
Konektoreen menua ikusteko, egin klik ¡°erlaitz¡± honetan
Aukeratu marraztu nahi duzun konektorea
20. Draw aurreratua
20
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko
botoia sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, konektorerako nahi dugun
tamainara iritsi arte
Berriro ¡°Konektorea¡± menua zabaltzeko, egin klik erlaitz honetan
21. Draw aurreratua
21
Marrazteko, nahi dugun konektorea aukeratuko dugu
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko
botoia sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, konektorerako nahi dugun
tamainara iritsi arte
22. Draw aurreratua
22
Bi konektoreak marraztuta ditugu
Bi konektoreak ezabatzeko, lehenengo aukeratu biak saguaren erakuslea bietan
arrastatuta
Ondoren, egin klik teklatuko ¡°Ezab¡± botoian
Horrela, gure Draw laneko eremuko objektuak ezabatuko ditugu
23. Draw aurreratua
23
Jarraian, lerroa, gezia eta dimentsio-lerroa nola txertatu ikusiko dugu
Egin klik erlaitzean ¡°Lerroak eta geziak¡± menua zabaltzeko
Lerro zuzena aukeratuko dugu, hori marraztuko baitugu
24. Draw aurreratua
24
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egin eta sagua marrazkiaren
eremu osoan arrastatuko dugu, lerrorako nahi dugun tamainara iritsi arte
Egin klik erlaitzean ¡°Lerroak eta geziak¡± menua zabaltzeko
25. Draw aurreratua
25
Amaieran gezia duen lerroa aukeratuko dugu, hori marraztuko baitugu
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egin eta marrazkiaren eremu
osoan arrastan eramango dugu, gezirako nahi dugun tamainara iritsi arte
27. Draw aurreratua
27
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko
botoia sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, neurrien lerrorako nahi dugun
tamainara iritsi arte
Lerroa, gezia eta neurriaren lerroa marraztu ditugu
28. Draw aurreratua
28
Azkenik, marrazki-barrako ¡°Fontwork¡± tresna erabilita egingo dugu titulua
Egin klik ¡°Fontwork¡± ikonoan
Aukeran ditugun estilo ugariak biltzen dituen koadroa azalduko da
Aukeratu titulurako erabili nahi duzuna
29. Draw aurreratua
29
Egin klik ¡°Onartu" botoian gure marrazkiaren eremuan sortzeko
Gure marrazkiaren eremuan dago, baina handitu egingo dugu pixka bat
Jarraian, tituluaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko botoia
sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, titulurako nahi dugun tamainara iritsi
arte
30. Draw aurreratua
30
Egin klik tituluaren erdian bi aldiz izena aldatzeko
Lehenengo, idatzita dagoena ezabatuko dugu
31. Draw aurreratua
31
Eremu horretan ¡°KZGUNEA" titulu-izena idatzi. Egin klik kanpoan alda dadin
Zorionak! Badakizu Drawren marrazki-barra erabiltzen, konektoreak, geziak eta
lerroak marrazten eta Fontwork behar bezala erabiltzen
32. Draw aurreratua
32
Marrak, inguruneak eta haien propietateak
Drawko objektu bektorialek hamaika aukera eskaintzen dute marrei eta beste
ezaugarri batzuei dagokienez. Doiketa txiki batzuk eginda, amaierako emaitza hobea
izan daiteke.
Draw programan beste propietate batzuk ere asko erabiltzen dira: objektuak
bikoiztea edo disolbatzea, esaterako. Propietate horiek prestatzeko oso errazak dira
eta amaierako emaitza oso ikusgarria eta erakargarria izaten da.
Jarraian, marrak ikusten, marraztutako objektuen posizioa aldatzen, irudiak
txertatzen, objektuak biratzen, itzala gehitzen eta Drawk eskaintzen dituen beste
ezaugarri batzuk erabiltzen ikasiko ditugu
Horretarako, lehenengo eta behin, egin klik ¡°Errektangelua¡± botoian
33. Draw aurreratua
33
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia gure errektangelurako
nahi dugun neurrira iritsi arte
Egin klik eskuineko botoiarekin eremuko edozein laukitan aukeren menua
bistaratzeko
34. Draw aurreratua
34
Egin klik ¡°Lerroa...¡± aukeran propietateen menura sartzeko
Ikus dezakegun moduan, lerroaren marra aldatzeko hainbat propietate dituen leihoa
azalduko zaigu
Estiloa aukera lerroaren forma ugariei dagokiona da (jarraitua, etena eta beste
batzuk)
Kolorearekin, ertzaren kolorea aldatu ahal izango dugu
Zabalera izeneko aukerarekin, ertzaren lodiera aldatuko dugu
Azkenik, Gardentasuna izeneko aukerak ertzaren gardentasuna aldatzen utziko digu
Egin klik gezian ertzaren lodiera handitzeko
35. Draw aurreratua
35
Jarraian, egin klik ¡°Onartu¡± botoian
Gure Draw irudiak orain ertzean lodiera handiagoa du; jarraian, Drawko posizio
posibleak ikusiko ditugu
Gure marrazkiaren eremuko objektuak ezabatzeko, lehenengo, objektuaren gainean
saguaren erakuslea arrastatuta aukeratuko dugu
36. Draw aurreratua
36
Ondoren, egin klik teklatuko ¡°Ezab¡± botoian
Horrela, gure Draw laneko eremuko objektuak ezabatuko ditugu
Hurrengo adibiderako, aurretik sortutako hiru irudi erabiliko ditugu; bat atzealdean
(errektangelua), bestea erdian (zirkulua) eta hirugarrena aurrealdean (erronboa).
Jarraian, posizioa aldatzen ikasiko dugu
Egin klik aldatu nahi duzun objektuaren gainean
37. Draw aurreratua
37
Egin klik eskuineko botoiarekin aldatu nahi dugun irudiko eremuko edozein
karraturen gainean. Kasu honetan, errektangelua aldatuko dugu
¡°Antolatu¡± aukeraren barnean, egin klik ¡°Ekarri aurrealdera¡± aukeran
38. Draw aurreratua
38
Ikus dezakegun moduan, atzealdean zegoen errektangeluaren posizioa aldatu egin
da eta orain aurrealdean dago
Egin berriro klik eskuineko botoiarekin errektangeluaren eremuaren gainean posizioa
berriro aldatzeko
¡°Antolatu¡± aukeraren barnean, egin klik ¡°Bidali atzera¡± aukeran
39. Draw aurreratua
39
Oraingoan, ¡°Bidali atzera" aukeran klik egitean, errektangelua posizio bat atzera
mugitu eta beste bi irudien artean geratu da
Aldatu nahi dugun Draw objektuan klik egingo dugu; oraingoan, erronboan
Egin klik eskuineko botoiarekin aldatu nahi dugun irudiko eremuko edozein
karraturen gainean. Kasu honetan, erronboa aldatuko dugu
40. Draw aurreratua
40
¡°Antolatu¡± aukeraren barnean, egin klik ¡°Bidali atzealdera¡± aukeran
¡°Bidali atzealdera¡± aukera erabiltzean, erronboak azken posizioa hartuko du
Egin klik eskuineko botoiarekin aldatu nahi dugun irudiko eremuko edozein
karraturen gainean. Kasu honetan, erronboa aldatuko dugu
41. Draw aurreratua
41
¡°Antolatu¡± aukeraren barnean, egin klik ¡°Ekarri aurrera¡± aukeran
Kasu honetan, ¡°ekarri aurrera¡± aukeratuta, erronboak posizio bat aurrera egin eta
beste bi irudien artean geratuko da
42. Draw aurreratua
42
Draw programan objektuen posizioa nola aldatu ikusi ondoren, irudi bat txertatu eta
ezaugarriren bat aldatuko dugu
Egin klik ¡°Txertatu¡± botoian
Jarraian, egin klik ¡°Irudia¡± aukeran eta, ondoren, ¡°Artxibo honetatik abiatuta...¡±
botoian
44. Draw aurreratua
44
Gure irudia Drawko laneko gure eremuan dago. Orain, ukitu urdina emango diogu
Horretarako, ¡°Tresnak" aukera sakatuko dugu
Jarraian, egin klik ¡°Pipeta¡± botoian
45. Draw aurreratua
45
Pipetaren ezaugarri nagusia hauxe da: aukeratutako kolorea beste batekin
ordezkatzen du
Egin klik pipetaren ikonoan
Egin klik ordezkatu nahi dugun irudiaren kolorean
46. Draw aurreratua
46
Egin klik ¡°Honekin ordezkatu...¡± erlaitzean ordezkatzeko kolorea hautatzeko
Nahi dugun kolorea aukeratuko dugu; kasu honetan, ¡°Urdina¡±
47. Draw aurreratua
47
Gure kasuan, kolore bakarra ordezkatuko dugu, baina aldi berean 4 ere ordezka
ditzakegu
Egin klik ¡°Ordezkatu¡± botoian aldaketak ikusteko
Gure pinguinoak orain kolore urdina duela ikusiko dugu
Egin klik ¡°X¡± botoian pipetaren leihoa ixteko
48. Draw aurreratua
48
Pipetaren funtzionamendua ikusi ondoren, Drawren beste ezaugarri batera igaroko
gara
Ondoren, objektuak nola biratu eta disolbatu ikusiko dugu
Lehenengo eta behin, egin klik ¡°Errektangelua¡± botoian
49. Draw aurreratua
49
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia gure errektangelurako
nahi dugun neurrira iritsi arte
Egin klik eskuineko botoiarekin errektangeluaren eremuko edozein laukitan aukeren
menua bistaratzeko
50. Draw aurreratua
50
Egin klik ¡°Posizioa eta neurria..." aukeran propietate horiek aldatzeko
¡°X posizioa¡± eta "Y posizioa¡± dira objektuaren kokapeneko koordinatuak; hau da,
horiek aldatuz gero, objektua mugitu egingo genuke
¡°Angelua¡± eremuan, irudia zenbat gradutan biratzea nahi dugun zehaztu beharko
dugu
Egin klik eta aldatu Angelua
52. Draw aurreratua
52
Jarraitzeko, irudia jatorrizko posiziora biratu dugu berriro
Irudiak biratzeko aukera ikusi ostean, objektuak bikoizteko aukera landuko dugu
Horretarako, ¡°Editatu" aukera sakatuko dugu
¡°Bikoiztu...¡± aukeratuko dugu
53. Draw aurreratua
53
¡°Bikoiztu¡± leihoa azalduko zaigu; bertan, ezaugarri ugari alda dezakegu: kopiaren
neurria, kolorea edo azaltzeko tokia, esate baterako. Gure kasuan, bere horretan
utziko ditugu
¡°Onartu¡± sakatu
Irudia bikoiztu da; orain, hobeto ikusteko mugitu egingo dugu
Saguaren ezkerreko botoiarekin klik egin eta sakatuta mantenduko dugu irudia nahi
dugun tokira mugitu arte
54. Draw aurreratua
54
Irudiak bikoiztuta daudela egiaztatuko dugu
Jarraian, disoluzioa ikusiko dugu. Horretarako, lehendik marraztutako Drawko bi
objektu erabiliko ditugu
56. Draw aurreratua
56
Jarraian, egin klik ¡°Disoluzioa...¡± botoian
¡°Disoluzioa¡± izeneko leihoa azalduko zaigu. Bertan, editagarriak diren parametro
batzuk ikusiko ditugu: eraldatzeko urratsak, esate baterako. Objektu bat beste era
bateko objektu bihurtzeko erabiltzeko faseak dira pausoak
¡°Onartu¡± sakatu
57. Draw aurreratua
57
Ikus dezakegun moduan, disoluzioa bi objektu pixkanaka bakar bihurtzea da
Azkenik, atal honetan, gradienteak eta itzalak ikusiko ditugu
Horretarako, lehenengo eta behin, egin klik ¡°Errektangelua¡± botoian
58. Draw aurreratua
58
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia gure errektangelurako
nahi dugun neurrira iritsi arte
Egin klik eskuineko botoiarekin errektangeluaren eremuko edozein laukitan aukeren
menua bistaratzeko
60. Draw aurreratua
60
Gradienteekin, A kolorea B kolore bihur dezakegu (oso leun egiten da)
Draw objekturako nahi dugun gradientea aukeratuko dugu
Gradiente bakoitzak bere ezaugarriak ditu; guztiak edita daitezke eta, kasu honetan,
¡°Hemendik¡± kolorea editatuko dugu
Horretarako, aukeratu erlaitza koloreen menua ikusteko
62. Draw aurreratua
62
Lehendik zegoen gradientea aldatu dugunez, aldatzea edo gradiente berri gisa
gehitzea aukeratzeko leiho hau azalduko zaigu
¡°Gehitu¡± sakatu
Drawk emandako izena mantendu eta ¡°Onartu¡± botoian klik egingo dugu
63. Draw aurreratua
63
Gure errektanguluak aukeratutako gradientea eta gero aldatutakoa du. Amaitzeko,
itzala jarriko diogu
Egin klik eskuineko botoiarekin errektangeluaren eremuko edozein laukitan aukeren
menua bistaratzeko
Egin klik ¡°Eremua...¡± atalean
65. Draw aurreratua
65
¡°Itzala¡± erlaitzetik hainbat balio aldatuko dugu: itzalaren posizioa, distantzia, kolorea
edo gardentasuna, esate baterako
Aldatu itzalaren distantzia ¡°Distantzia¡± erlaitzean klik eginda
¡°Onartu¡± sakatu
66. Draw aurreratua
66
Errektangeluak itzala du
Zorionak! Orain ezagutzen dituzu marra, posizioa edo koloreak aldatzeko, edo itzalak
edo gradienteak gehitzeko dauden aukerak
67. Draw aurreratua
67
Kurbak
Drawren ¡°Kurba¡± tresnari esker, segmentu lineal batek edo gehiagok osatutako lerro
kurboak marraz daitezke.
Drawk kurbak hainbat eratara editatzeko aukera eskaintzen du: puntuak gehitu,
puntuak ezabatu, itxi, banatu, angelua zehaztu, trantsizio simetrikoa egin eta beste
hainbat aukera.
Jarraian, kurbak ikusiko ditugu: nola marraztu, nola aldatu, puntuak nola gehitu,
angelua nola aldatu eta Draw-ren tresna honek eskaintzen dituen ezaugarri gehiago
Horretarako, lehenengo eta behin, ¡°Kurba¡± izeneko erlaitza aukeratuko dugu menua
bistara dezan
68. Draw aurreratua
68
¡°Kurba¡± menuaren baitan, gure Drawren marrazki-eremuan marrazkiak egiteko
eskuragarri ditugun kurba mota ugariak ikusiko ditugu
Lau kurba mota dago; horietako bakoitza betegarriarekin edo gabe margotu daiteke
Kurba
Poligonoa
45?ko poligonoa
Esku hutsezko lerroa
Egin klik ¡°Kurba¡± aukeran (betegarririk gabe)
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia gure kurbarako nahi
dugun neurrira iritsi arte
69. Draw aurreratua
69
¡°Kurba¡± motako kurba marraztu ondoren, mota berbereko beste kurba bat
marraztuko dugu, baina oraingoan, betegarriarekin
Horretarako, ¡°Kurba¡± izeneko erlaitzean klik egingo dugu menua bistara dezan
Aukeratu ¡°Kurbatua, betegarriarekin" mota
70. Draw aurreratua
70
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia gure kurbarako nahi
dugun neurrira iritsi arte
¡°Kurbatua, betegarriarekin¡± kurba mota marraztu ostean, beste bat ikusiko dugu
Bi kurbak ezabatzeko, lehenengo aukeratu biak saguaren erakuslea bietan
arrastatuta
71. Draw aurreratua
71
Ondoren, egin klik teklatuko ¡°Ezab¡± botoian
Horrela, gure Draw laneko eremuko objektuak ezabatuko ditugu
Menua ikusteko, ¡°Kurba¡± erlaitza aukeratuko dugu
72. Draw aurreratua
72
Egin klik ¡°Poligonoa¡± kurba motan
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia ¡°Poligonoa¡± erako gure
kurbarako nahi dugun neurrira iritsi arte
73. Draw aurreratua
73
Poligono erako kurba amaitu da. Orain, ¡°Poligonoa (45?), betegarriarekin¡± kurba mota
ikusiko dugu
Egin klik ¡°Kurba¡± erlaitzean motak biltzen dituen menua bistaratzeko
74. Draw aurreratua
74
¡°Poligonoa (45?), betegarriarekin¡± mota aukeratuko dugu
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia ¡°Poligonoa (45?),
betegarriarekin¡± erako gure kurbarako nahi dugun neurrira iritsi arte
75. Draw aurreratua
75
¡°Poligonoa (45?), betegarriarekin¡± mota amaituta. Orain, ¡°Esku hutsezko lerro¡± mota
izeneko kurba ikusiko dugu
¡°Kurba¡± izeneko erlaitzean klik egingo dugu menua bistara dezan
76. Draw aurreratua
76
Esku hutsezko lerroa aukeratuko dugu
Egin klik eta mantendu saguaren ezkerreko botoia sakatuta esku hutsezko lerroa
marrazteko
77. Draw aurreratua
77
Kurba mota batzuk ikusi ditugu. Orain, nola editatu ikusiko dugu
Edizio-aukerak ikusteko, edozein kurba mota marraztuko dugu
78. Draw aurreratua
78
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia kurbarako nahi dugun
neurrira iritsi arte
Egin klik eskuineko botoiarekin kurbaren eremuko edozein laukitan aukeren menua
bistaratzeko
79. Draw aurreratua
79
¡°Aldatu puntuak" aukera hautatuko dugu kurbaren propietateak aldatzeko
¡°Editatu puntuak¡± izeneko barra azalduko da. Orain, ezaugarri horietako batzuk
ikusiko ditugu
¡°Puntuak¡±: gainean klik eginda, ¡°Editatu puntuak¡± modua desaktibatuko da
¡°Mugitu puntuak¡± aukerari esker, kurbako puntuen posizioa alda dezakegu
¡°Txertatu puntuak¡± aukeran klik eginda, kurbari puntuak gehituko dizkiogu
¡°Itxi B¨¦zier¡± aukerarekin, kurba itxiko dugu bi muturretako puntuak bateratuta
Egin klik ¡°Txertatu puntuak¡± aukeran
80. Draw aurreratua
80
Puntu berria gehitzea nahi dugun kurbaren barneko tokian klik egingo dugu
Aukeratu puntu berria, eta ezkerreko botoia sakatuta mantenduta, sagua mugituko
dugu kurba editatzeko
81. Draw aurreratua
81
Kurba editatu ondoren, edizio-barran aukera berriak gaituta ikusiko ditugu. Jarraian,
horiek ikusiko ditugu:
¡°Ezabatu puntuak¡± aukeran klik eginda, kurbako puntuak kenduko ditugu
¡°Zatitu kurba¡± izenekoari esker, loturako puntu bat bereziko dugu
¡°Zehaztu angelua¡± izenekoan, kurbako angelua zehaztuko dugu
¡°Trantsizio simetrikoa¡± aukerarekin, txertatutako puntutik kurba ardatzarekiko eta
zentroarekiko aldatu ahal izango dugu, eta horrekin, kurbari jarraipena emango diogu
Egin klik ¡°Trantsizio simetrikoa¡± aukeran
82. Draw aurreratua
82
Kurbako puntu hori ezabatu nahi badugu, ¡°Ezabatu puntuak¡± aukeran egingo dugu
klik
Tarteko puntua ezabatu egin da
Kurba aldatzen aurrera egiteko, beste puntu bat sortu behar dugu
Berriro, ¡°Txertatu puntuak¡± aukera hautatuko dugu
83. Draw aurreratua
83
Puntu berria gehitzea nahi dugun kurbako tokian klik egingo dugu
Saguaren ezkerreko botoiarekin bi aldiz egin klik puntu berriaren gainean edizioko
tresna guztiak bistara ditzan
84. Draw aurreratua
84
¡°Zehaztu angelua¡± sakatu
Bi puntu berri azalduko dira eta horiek aldatzean, kurbaren angelua editatu ahalko
dugu
Egin klik eta arrastatu kurbaren angelua aldatzeko
85. Draw aurreratua
85
Gauza bera egingo dugu bigarren puntuarekin ere
Jarraian, ¡°Itxi B¨¦zier¡± aukeran klik egingo dugu kurbaren muturrak lotzeko
86. Draw aurreratua
86
Egin klik saguaren ezkerreko botoiarekin gure irudiaren eremua apur bat handitzeko
Egin klik ¡°Zatitu kurba¡± aukeran puntu hori bitan bereizteko
87. Draw aurreratua
87
Egin klik puntuaren gainean eta ezkerreko botoia sakatuta izanda, nahi dugun
tokiraino eramango dugu
Gauza bera egin beharko dugu kurba zatitu ostean sortu den bigarren puntuarekin
ere
88. Draw aurreratua
88
Zorionak! Ezagutzen dituzu Drawren kurba mota ugariak, eta badakizu horiek
editatzen, puntuak gehitzen, kentzen eta kurben angelua aldatzen
89. Draw aurreratua
89
Irudiak
Oinarrizko formak izan ohi dira Drawn gehien erabiltzen diren irudiak; hau da, lana
asko erraztuko diguten bi eta hiru dimentsiotako irudi geometrikoen multzoa.
Drawn irudi horiek erabiltzeak gure marrazkiari ukitu ikusgarriagoa eta
profesionalagoa emango dio.
Jarraian, oinarrizko formak, sinboloen formak eta izarrak nola erabili ikusiko dugu.
Gainera, irudiak hiru dimentsiotara nola bihurtu ikusiko dugu
Horretarako, lehenengo eta behin, oinarrizko formen menua bistaratzeko, ¡°Oinarrizko
formak¡± izeneko erlaitzean klik egingo dugu
90. Draw aurreratua
90
Oinarrizko formen menua azalduko zaigu. Gure marrazkirako erabil ditzakegun
objektu ugari ikusiko dugu hor
Gure kasuan, errektangelua aukeratuko dugu; horretarako, egin klik
errektangeluaren ikonoan
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko
botoia sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, errektangelurako nahi dugun
tamainara iritsi arte
91. Draw aurreratua
91
Beste irudi bat marrazteko, berriro egin klik ¡°Oinarrizko irudiak¡± izeneko erlaitzean
menua zabaltzeko
Kasu honetan, oinarrizko formen menuko triangeluaren ikonoan egingo dugu klik
92. Draw aurreratua
92
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko
botoia sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, triangelurako nahi dugun
tamainara iritsi arte
Oinarrizko formak marraztu ondoren, sinboloen formak ikusiko ditugu
Bi forma horiek ezabatzeko, lehenengo biak aukeratu, saguaren erakuslea bietan
arrastatuta
93. Draw aurreratua
93
Ondoren, egin klik teklatuko ¡°Ezab¡± botoian
Horrela, gure Draw laneko eremuko objektuak ezabatuko ditugu
Sinboloen formak marrazteko, ¡°Sinboloen formak¡± izeneko erlaitzean egingo dugu
klik menua bistaratzeko
94. Draw aurreratua
94
Egin klik Drawren eremuan marraztu nahi dugun sinboloaren ikonoan
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko
botoia sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, sinboloaren formarako nahi
dugun tamainara iritsi arte
95. Draw aurreratua
95
Beste irudi bat marrazteko, berriro egin klik ¡°Sinboloen formak¡± izeneko erlaitzean
dagokion menua zabaltzeko
Egin klik Drawren gure eremuan marrazteko aukeratu dugun sinboloaren ikonoan
96. Draw aurreratua
96
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko
botoia sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, kasu honetan eguzkirako nahi
dugun tamainara iritsi arte
Jarraian, Drawn izarrak marrazteko tresna ikusiko dugu
97. Draw aurreratua
97
Egin klik ¡°Izarrak¡± erlaitzean izar ugariak dituen menua bistaratzeko
Izarren menuan hainbat eratakoak ikusiko ditugu. Haietako batzuek zenbakiak
dituzte eta izarraren punta kopurua adierazten dute
Egin klik 24 punta dituen izarrean gure marrazkian jartzeko
98. Draw aurreratua
98
Jarraian, marrazkiaren eremu bateko puntu batean klik egingo dugu eta ezkerreko
botoia sakatuta mantenduta sagua mugituko dugu, izarrerako nahi dugun tamainara
iritsi arte
Izarra marraztuta dago; orain, kolorea aldatuko diogu eta gero hiru dimentsiotako
irudi bihurtuko dugu
Egin klik izarraren eremuko edozein karratutan saguaren eskuineko botoiarekin
99. Draw aurreratua
99
Egin klik testuinguru-menuko ¡°Eremua...¡± aukeran izarraren kolore-propietateetara
sartzeko
Eremua izeneko leihoaren barnean, aukeratu izarrerako aukeratu dugun kolorea.
Kasu honetan, ¡°1 berdea¡± aukeratuko dugu
100. Draw aurreratua
100
Eta ¡°Onartu¡± sakatuko dugu
Izarra berdea da; orain, hiru dimentsiotako objektu bihurtuko dugu
Egin klik izarraren eremuko edozein karratutan saguaren eskuineko botoiarekin
testuinguru-menua ikusteko
101. Draw aurreratua
101
Testuinguru-menuaren barnean, egin klik "Bihurtu" aukeraren barnean dagoen "3Dn"
aukeran
Izarra hiru dimentsiotakoa da orain, baina haren sakonera handituko dugu
Egin klik izarraren eremuko edozein karratutan saguaren eskuineko botoiarekin
testuinguru-menua ikusteko
102. Draw aurreratua
102
Egin klik ¡°3D efektuak¡± aukeran izarraren efektuen leihoa bistaratzeko
Handitu sakonera sendotasun handiagoko itxura emateko
Egin klik eremuan eta idatzi nahi dugun sakonera hori
103. Draw aurreratua
103
Datuak aldatu ostean, egin klik egiaztatzeko sinbolo berdean aukerak berresteko eta,
kasu honetan, izarra eguneratzeko
3D efektuak editatu ondoren, egin klik "x" botoian "3D efektuak" leihoa ixteko
104. Draw aurreratua
104
Izarra amaituta dagoenez, nola geratu den ikusteko mugitu egingo dugu
¡°Efektuak¡± erlaitzean klikatu
¡°Biratu¡± efektuan klik egin
105. Draw aurreratua
105
Izarraren eremuko puntuen kolorea aldatu egingo da; mugi dezakegula adierazten du
horrek
Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren ezkerreko botoia, marrazkia mugitzeko
Zorionak! Badakizu oinarrizko formak, sinboloen formak eta izarrak nola erabili;
gainera, hiru dimentsiotako irudi nola bihurtu ere badakizu
106. Draw aurreratua
106
Marrazketako beste programa batzuk
Hauek dira marrazketako beste programa batzuk:
http://www.inkscape.org/?lang=es
http://www.corel.com/servlet/Satellite/es/es/Content/1150905725000