1. EL CONCEPTO DE BUENAS PRÁCTICAS, ORIGEN Y DESARROLLO/PRAKTIKA ZUZENEN
KONTZEPTUA, JATORRIA ETA GARAPENA:
Praktika zuzena deritzo egoera tradizional bat alda dezakeen praktika berri bati, ondorio
positiboak edukiko dituen aldaketa bati. Praktika hauek ikasi eta transmititu egin daitezke,
horregatik dauka horrenbesteko garrantzia hauek hautematea.
Gaur egungo hezkuntzak garrantzi sozial handia dauka eta garrantzi handia ematen zaio
besteak beste hezkuntza kalitateari. Hezkuntza kalitate horrekin lotura estua dauka praktika
zuzenen terminoak.
Baina zer da zehazki "praktika zuzena" ?
Termino honen inguruan ikuspegi desberdin asko dago. Batzuek garapen asmo edo garapen
helburu batekin lotzen duten bitartean, beste batzuek ekintza baten bikaintasun edo
perfekzioarekin lotzen dute. Baina praktika zuzen baten definizioa emateko hiru aspektu hartu
behar dira kontuan: praktikaren testuingurua, hobekuntza eragin duela frogatzen duten
erakusleak eta praktika hori beste testuinguru batzuetara transmititu ahal izatea. Esan
dezakegu, praktika zuzen bat kontsideratzeko, hiru baldintza hauek bete behar direla.
Benchmarking edo praktika zuzenen transferentzia:
Enpresan, benchmarking-a sektore bateko enpresen sistema eta praktika onenak hauteman,
aztertu eta enpresara egokitzeko prozesua da, enpresaren jarduna hobetu eta kalitatea
sustatzeko.
Honen sorrera Estatu batuetako enpresa industrialetan dago, baina 70.hamarkadatik aurrera
gutxinaka gutxinaka zabaltzen joan da.
Azken finean, egoera analizatu eta hobetzean datza. Praktika zuzenak zein diren aztertzen da
eta hauek sustatzen edo zabaltzen saiatu, egoera garatu eta hobetzearren.
Praktika zuzenen identifikazioa, IKT eta eskola esparruan:
Praktika zuzen bat hauteman ahal izateko, adierazle sistema bat sortu beharra dago. Bertan
kontuan hartu nahi diren adierazleak agertuko dira eta adierazle horren definizio bat. Modu
horretan, praktika bat zuzena den ala ez erabaki ahal izango da txantiloi moduko bat jarraituz.
Jarraian IKTak eskolan praktika zuzenak diren ala ez erabaki ahal izateko adierazle sistema bat
proposatzen da:
2. Ondorioa:
Ikusi dugu beraz praktika zuzenen eta hauen transmisioaren kontzeptuak ez direla berriak
baina azken urteetan hezkuntzan garrantzi handia daukatela, hezkuntzak hartu duen garrantzi
sozialaren ondorioz.
Praktika zuzenen hautemateak ikaragarri lagundu dezake hezkuntza sistema bat hobetzen.