1. GAIA: Lehen Hezkuntzako irakasleek kontsumo egoeren aurrean duten
jarrera
1. egoera
Jon eta Ander gelakideak dira eta Lehen Hezkuntzako 4. mailan daude.
Ikasgelara sartzean, eztabaidan hasi dira beren motxilei buruz.
- Jon: Nire motxila zurea baino hobea da eta gehiago gustatzen zait.
- Ander: Hara! Nireak ez du marka ezagunik baina berton egina dago,
eta, gainera, zurea Roxy markakoa da, neskentzat da.
- Jon: Zurea kaka hutsa da eta nireak 70 balio du.
- Ander: Ba nire amak dio markagatik garestiagoak direla, baina
lehenago puskatzen direla.
- Jon: Ba jakin ezazu ikasturte berriarekin batera markako motxila
berri bat gurasoek edo amonak erosten didatela, nahiz eta
besteak puskatuta ez izan.
- Ander: Eta puskatuta ez daudenak non daude? Zaborrera bota
zenituzten?
Ander burumakur gelditu da. Une horretan, beste gelakide bat, Maite,
gerturatu zaie, eta eztabaidan sartu da.
- Maite: Telebistan motxila hori ateratzen da gehien, eta, gainera,
Violettak motxila honekin agertzen dira argazkietan
Gelakide gehiago sartu dira eztabaidan.
Iskanbila hori ikusita, irakasleak eztabaida moztu du, eta ikasle bakoitza bere
mahaira bidali du.
Beranduago, patioan, lankide bati kontatu dio gertatutakoa, eta hark honela
galdetu dio: eta ez al duzu ezer egin?
1
2. GAIA: Lehen Hezkuntzako irakasleek kontsumo egoeren aurrean duten jarrera
2. egoera
Mikel eta Itsaso bikiak dira eta 12 urte dituzte. Bilbo erdiguneko ikastetxe
publiko batean ikasten dute, eta seigarren mailan daude.
Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitzeagatik gurasoek mugikor berri bat
oparituko diete biei.
Jonekin topatu denean, horrelakoa komentatu dute:
- Ane: Zelako tramankulua duzun!
- Mikel: Bai, ezta? mola mazo, ezta? berri-berria eta garestia. Gainera,
sare sozialetan sartzeko eta jolasteko pepino bat da!
- Jon: Eta Itsasori oparitu diote berdina?
- Mikel: Ba, bai, baina berari ez zaio gustatzen eta beste gauza bat nahi
du; beraz, agian aldatuko du.
- Jon: Jo, zelako zortea! Baina, aurrekoarekin zer egingo duzu? Iaz beste
bat erosi zizuten eta nahiko garestia, ezta? Botako duzu???
- Mikel: Ba, ez dakit, agian bai.
- Ane: Ba, entzunda daukat oso kutsakorrak direla...
- Jon: Jo baietz, gainera nire amak dio mugikorrak egiteko material bat
agortzeko zorian dagoela!
Hurrengo egunean ez zen besteri entzun gelan. Bikiak sartu zurenean,
Mikelek arro-arro irakasleari mugikorra erakutsi zion. Irakasleak gelan eta
jolas-orduan mugikorrak itzalita eta gordeta izan behar zituztela esan zien
ikasleei, zeren eta gero eta haur gehiagok telefonoa gelara ekartzen zuten.
Ikasleak telefono mugikor sofistikatuak eskatzen hasi dira urtebetetze-opari
bezala, eta horiek gelara ekartzen ere.
Egoera hau ikusiz gero, andere単oak bere kexa ikastetxearen zuzendaritzakoei
jakinarazi die. Andere単ok honako hau proposatu zien: ikastetxeak
klaustrokideekin eta gurasoekin bilkura bat antolatu telefonoen arazoaz
eztabaidatzeko.
2