1. DEIXIA ETA DEITIKOAK
“Elgoibar Donostiatik 50 km-ra dago” esaldia hartuko dugu adibiderako.
Ez dut nik esaldi horretan elementurik, seinalerik, jakiteko testu hori non sortua den; edozeinek
edonon esan dezakeen esaldia da hori.
“Elgoibar hemendik 50 km-ra dago” esaldian, ordea, hemendik aditzondoaren bidez
enuntziazioaren tokiari egiten zaio erreferentzia eta, horretara, hori esan denean, Durango, Getaria
edo Zumarraga bezalako leku baten esana dela badakigu. Hemendik hori deiktiko bat (seinalatzaile
bat) da, testuan egonik testutik kanpoko elementu bat (toki bat, hain zuzen) seinalatzeko, deitzeko
erabili baita. Hemendik horren esanahi zehatza ez digu hiztegiak emango, testuinguruak baizik.
Deiktikoek bideratzen duten mundu errealaren eta testuko adierazpenen arteko erlazio horri deritzo,
bestalde, deixia.
Deixia, horretara, komunikazio egoerako lementuei (enuntziatzailea, enuntziatarioa, erabilera-
esparrua, eta testu-generoa) erreferentzia egiteko modua da eta horretarako erabiltzen ditugun
unitate linguistikoak deiktikoak dira.
Deixiaren bidez, hizkuntzaz kanpoko errealitateko (testuinguruko) zein entitateri buruz ari garen
seinaleak sartzen ditugu testuan. Hori nola bideratzen den? Berbaldi bakoitzean enuntziatzaileak
bere burua jartzen du bere diskurtsoaren zentro (ni, hemen, orain...) eta puntu horretatik antolatzen
du espazioa eta denbora, horrela enuntziatarioari orientabideak ematen dizkio.
Testuinguruaren arabera, gerta liteke esaldi batean hemen deiktikoa erabiltzea “solaskideok gauden
tokia” seinalatzeko; baina liteke, era berean, kontrastea egin nahi delako edo, beste esaldi batean
“hiztuna dagoen tokia” soilik markatzea hemen horrek. Ondorioz, hor erabiltzea “entzulea dagoen
tokia” adierazteko
Bi esaldietan hemen deiktikoa ageri da, baina erreferente ezberdina dute. Elementu hauek guztiak
(hemendik, hemen, hor, etab.) deiktikoak dira eta testuinguruak finkatzen du bakoitzaren zentzua.
Eguneroko bizitzan asko erabiltzen dugun prozedura da deixiaren hau, komunikazioa erraztu ez
ezik hizkuntz adierazpenak ekonomizatzeko (hitzak aurrezteko, alegia) txit baliagarria gertatzen da
eta. Askotan, “esku artean dudan liburuak dioenez...” bezalakoak esan beharrean, adibidez, “honek
dioenez...” moldekoak erabiltzen ditugu. Honek hori ere deiktiko bat da eta solasaldiaren
testuinguruak zehazten du berorren zentzua.
Aipatutako deiktikoak molde askotakoak izan daitezke:
INTERAKTIBOTASUA.-
Izan daitezke: interaktiboa eta ez-interaktiboa
Interaktiboan ditugu:
· Deitikoak eta horietan ditugu:
1. Pertsonalak (aditzaren lehen eta bigarren pertsonak, izenorde pertsonalak , plural hurbila:
-OK
2. Denborazkoak (denbora-adberbioak: orain, iaz, hurrengoan. Datorren..., gero, orduan, garai
hartan, gaur egun, lehen, momentuz, oraindik, duela)
3. Espazialak (leku-adberbioak: hemen, hor, han, hementxe, hortxe, hantxe)