3. HODEI GUZTIEN AZPITIK
ETA KRISIALDI GUZTIEN GAINETIK
Ekonomiaren egoera latz honetan Lekeitioko Kale-
Antzerki Nazioarteko Jaialdiak baikor begiratzen dio
hodeiertzari. Ez da jaialdiak jasan duen aurreneko
krisialdia. 1989. urtean sortu genuenean egoera ere
ez zen makala. Inork ez zuen sinisten kale-arteetan.
Mesprezua zuen lege. Aurrerago, 1992. urteko kultua
krisialdi gogor batek astindu zituen euskal sortzaileak.
Ez omen zegoen dirurik euskal arterako. Krisialdi bien
gainetik igaro zuen Lekeitioko Nazioarteko Jaialdiak.
Lekeitiok jakin du moldatzen. Kale-arteen itsasargia
ez da amata. Argia ematen jarraitu du. Horregatik
aldarrikatzen dugu lau haizetara: Hodei guztien azpitik
eta krisialdi guztien gainetik.
Begi bistan da kale-arteak erakunde publikoekin estu
loturik daudela. Lekeitioko Nazioarteko Jaialdiak
ezin du aurrera egin udalaren, aldundiaren eta eusko
jaurlaritzaren babesarekin. Kaleak ez du finantziazio
iturririk. Erakunde publikoaren eskutik ibili behar du.
Ez dugu kolokan jarriko hezkuntza eta osasuna direla
gizartearen lehentasunak. Baina inork ulertzen du
gizartea kulturarik gabe? Artea gizakiaren hasiera-
hasieratik dago. Ezinbestekoa giza-bilakaeran. Horregatik
ezinbesteko jotzen dugu Lekeitioko Nazioarteko Jaialdia.
Sarritan entzun dugu Lekeitio euskal Tarrega izan
zitekeela. Neurri handi batean bada. Erreferentea baita
Europan baina aurrekontuei erreparatzen badiegu gu
anaia txiki-txikia gara. Begira diezaiogun Frantziari.
Frantziar ereduari jarraiki kale-arte jaialdirik handienak
herri txikietan gertatzen dira. Libourne, esate baterako.
Katalunian bezalaxe, Tarrega. Guk horixe eskatzen
dugu: erakunde publikoen konpromiso handiago bat
Lekeitio herri txikian Euskal Herriko kale-arteen jaialdirik
handiena izan dadila.
Geldi ez gara geratuko. Hamaika sormen dugu ikusmiran.
Frantziako Libourne Kale-Arteen Jaialdiarekin hitzarmena
sinatu dugu elkarlanean aritzeko. Aurten Stock Umorea
izeneko arte eszenikoen nazioarteko udako eskola
martxan jartzeko asmoa dugu. Oreka Tx eta Kukubiltxo
konpainiekin ari gara lanean ikuskizun historiko bat
plazaratzeko. Erakusketa bat ari gara prestatzen.
Jaialdiaren ikus-entzunezko arloa irmotu nahi dugu eta
aurten gure kale-arteei buruzko aurreneko dokumentala
estreinatu dugu. Honez gain, bi edizio barru 25. urtemuga
beteko dugu. Ibilbide luzea eta emankorra da. Sarritan
adierazi dugun bezalaxe, kale-antzerkiak mugarik ez du.
4. ITSASOA ETA ANTZERKIA
Lekeition gerta daiteke, ez beste inon. Itsasoarekin loturik
dauden ikuskizunak jarri ditugu jomugan.
Aurten nazioarteko jaialdian zehar antzerki-barku bat izango
dugu portuan: Azart, Zoroen Itsasontzia.
THE SHIP OF FOOLS
Zoroen itsasontzia (The Ship of Fools) antzerki-laborategi
ibiltaria da. Hogei urte baino gehiago daramatza zazpi
itsasoak zeharkatzen komedia, bufoia, clowna eta absurdoa
antzerki diziplinak eskaintzen portuz portu. Kantua, musika,
dantza, esgrima eta txotxongiloak ere antzezlanaren osagaiak
dira eta nazio ezberdinetako publikoaren interesa piztu du
ibilbide emankorrean. Urtea Pasaian eman du, Donostia 2016
Europako kultur hiriburuaren proiektuan parte hartzen. Orain
Lekeition porturatuko da eta ehun urteko itsasontziaren sotoak
zabalduko dizkigu. Sartzeko sarrera ordaindu beharko da,
ikusle bakoitzaren pisuaren arabera.
Portuan dagoen itsasontzia.
Itsasontzia Holandako arrantza-belauntzia zen, 1916an
burdinaz eginda eta sardina-zarra harrapatzeko prestaturik.
Bigarren Mundu Gerran Armadak konfiskatu eta patruila
lanetan aritu zen, kanoiak eta guzti. Gerra ondoren arrantzan
ibili zen 1971ra arte. 1989an Azart kultur elkarteak erosi zuen
eta antzerki-laborategi bilakatu zuen gaur arte.
TXOTXONGILO HERRIALDE ARTISTIKO
MIRESGARRIA
Marioneta edo txotxongiloak kaleetan gustuko ditugu. Beraz,
hiru konpainia etorriko dira txotxongiloaren artea plazaratzeko.
Bi frantziarrak dira, hirugarrena, berriz, euskalduna.
Frantziatik: Rue Barre eta Picto Facto.
JAIALDIAREN
LERRO ARTISTIKOAK
5. Rue Barre eta Mario: gizaki baten neurrira eginiko txotxongiloa
da Mario. Bi manipulatzaileren menpe bizi dena. Hiru buru,
bi beso eta hamaika istorio dibertigarri. Hitzik gabe, erritmo
zoroa eta irudimena dira antzezlan honen oinarriak. Frantziatik
datoz eta hauxe dugu Libourneko Kale-Arteen Jaialdiaren
eta Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren arteko
elkarlanaren aurreneko emaitza.
Picto Facto: hirugarrenez izango da Lekeition Tolosako
(Frantzia, Okzitania) talde honen arte harrigarria. 1993an
eta 2003an gure jaialdian izan ziren eta erakutsi ziguten
kale-artearen begirada berritzailea. Eskultura-txotxongilo
puzgarriak sortzen dituzte, soinean jarri eta kalejiran abiatzen
dira. Arte ibiltaria da.
Kale-arteetan kaleko marionetek eta txotxongiloek leku
nabarmena hartu dute belaunaldiz belaunaldi. Ezin dugu ulertu
kale-antzerkia beraiek barik.
Euskal Herritik: Markeli単e
Markeli単e euskal talde historikoa da eta euskal kale-arteen
hasiera-hasieratik ibili da sortzen. Aurten ikuskizun parte
hartzailea plazaratuko dute. Animalia harrigarriez beteko
dituzte kaleak eta animalia horiek marioneta erraldoiak izango
dira. Marioneta herrialde miresgarriari begiratzeko modu
berria eta ezberdina. Familian gozatzeko marionetak.
JOERA BERRITZAILEAK ETA ABANGOARDIA
Azken urteotan Lekeitiok badu ikusmiran jarritako joera:
abangoardia. Ohiko zirku eta kale-antzerkitik haratago
joateko konpromisoa aspaldian hartu genuen. Bide honetatik
Hortzmugaren azken estreinaldia dugu. Komunikabideen
funtzioa kolokan jarriko dute ikuskizun harrigarri baten bidez.
Kasu honetan giza-kritika agerian geratzen da. Edukiz beteriko
ikuskizuna baita.
ZERUKO ARTEAK
Espazio berrien bila abiatzen dira kale-arteak. Horren ondorioz
Zeruko Arteak sortu ziren. Aurten Lekeitioko Eliza zoragarria
erabiliko dugu. Dantza Bertikala izango da protagonista Erdi
Aroan altxatu zen monumentu artistikoan.
Dantza bertikala joera berritzaileen artean koka dezakegu
eta seguru gaude ikusleen harridura sortaraziko duela.
Kataluniatik datorkigun konpainiak SACUDE du izena
Sacude taldea 2006an sortu zen Bartzelonan. Dantza bertikala
egiten dute batik bat baina arlo honekin antzerkia, zirkoa,
musika, bideo eta poesia fusionatzen dituzte. Samuel Delgado
aktorea, dantzaria eta koreografoa da eta La Fura dels Baus
taldearekin egin du lan maiz. Berarekin batera Mamen Alc叩zar
zintzilikatuko da altueretatik. Biak Sacude taldea dira eta haien
dantza ikusgarriak saritu dituzte munduan zehar.
KONPROMISOAREN ILDOTIK
Sarritan entzun dugu kale-antzerkiak ez duela konpromisoz
beteriko edukirik. Lekeitiok ondo ederto erakutsi du hori ez
dela egia. Gizatasunarekiko konpromisoa maiz azaldu da guk
kaleratutako ikuskarietan.
Aurten emigrazioa dugu hizpide. Xarxa konpainiak Papers
izeneko kale-lana plazaratuko du. Emigrazioaren oihu isila,
elkartasuna, muga guztien gaineko begirada horrela da
konpainia kaltalan honen mezua.
2009an G辿n辿rik Vapeur eta Xarxa Teatre elkartu ziren ikuskizun
handi bat sortzeko. Marsellan, Castell嘆 eta Aurillacen ibili ziren
lanean eta Frantzian estreinatu zenean sekulako arrakasta
eskuratu zuen. Papers! kale-antzezlana emaitza haren bertsio
apalagoa da. Hiru urte igaro dira eta Xarxak berreskuratu du
haren magia eta mezua. Gaur egungo gizartean diruak ematen
duen botereari buruzko kritika zorrotz eta arteza da. Macbeth
eta Ub炭 izan daitezke aurrekariak. Papers! hitzik gabeko
ikuskizuna da baina ozen aldarrikatzen du gaurko egoera
maltzurra aldatu beharra.
Lekeitioko konpromisoa argia da. Gai sozialak kale-arteen
edukietan plazaratzeko konpromisoa.
HIRI-KULTURAK
Munduko hirien babespean kultur garaikideak agertu dira.
Horietako bat break-dance dugu. Hiri-kultur horren gainean
Deabru Beltzak taldeak egin du lan eta perkutsioa eta break-
dance dantzan oinarritutako ikuskizuna estreinatuko du. Bide
garaikideak jorratzen ditu Bizkaiko konpainia honek eta horri
esker munduan zehar gehien ibiltzen den horietako bat da.
Lekeitiorekin harreman estua du eta orain arte sortu dituzten
kale-ikuskizun guztiek babesa hartu dute gure kultur kaian.
7. EREMUAK
Aurreko lerro artistikoei segika honako eremu hauetan egiten dugu lan:
EUSKAL KALE-ANTZERKIA
Iaz adierazi genuen eta aurten azpimarratzen dugu: krisialdi egoera
honetan etxeko ekoizpenen aldeko postura egingo dugu.
24. edizioan bertoko produkzioak leku nabarmena izango du:
- HORTZMUGA (Bizkaia) Ez zuten nik ikusitakoa kontatu
- MARKELIE (Bizkaia) Zoozoom
- DEABRU BELTZAK (Bizkaia) Drum break
- TRAPU ZAHARRA (Gipuzkoa) 臓Vive So単ando!
HERRIALDE KATALANAK
Aurten eta edizio guztietan gertatzen den bezala Mediterraneoko
antzerkia izango da Lekeitioko plazan. Bartzelona eta
Vila-Realetik datoz.
- XARXA (Vilareal), formatu handiko ikuskaria: Papers
- SAKUDE (Barcelona), dantza bertikala. Las aventuras de Saku y Mika
NAZIOARTEKO KALE-ANTZERKIA
Hasieratik Lekeitiok izan du nazioarteko izateko asmoa. 24. edizioan
honako nazioarteko ordezkaritzaren alde egin nahi dugu:
- Nazio ezberdinen topagunea: SHIP OF FOOLS
- Frantziatik: PICTO FACTO eta RUE BARRE
STOCK UMOREA-LEKEITIO OFF
Hauxe dugu ate zabalik. Berriro antzerkizale ezezagunei antzezteko
aukera emango diegu. Lekeitio Off, Stock Umorea Arte Eszenikoen
Udako Eskolaren ondorioa da. Umorea eta kalea uztartu nahi duen
eremua. Profesional ezezagunak eta amateurrak Lekeitio Offean
aurkituko dute espazio duin eta aproposa.
8. Urtetik urtera ari gara sakontzen eta babesten ikusleen
eremuak. Ikusle jantziak dira Lekeitioko jaialdikoak eta horrez
gain oso anitza.
IKUSLE GAZTEA
Kaleko ikuskizunak ezin hobeak dira ikusle gazteak kulturara
bereganatzeko. Maiz ikusi dugu kale-arteekin gozatzen eta
emozionatzen. Hori dela eta, gazteei begira dauden hainbat
ekinaldi antolatu ditugu: break-dance (Deabru Beltzak), Xarxa
(Papers)... non hiri-kulturak edota piroteknia azaltzen diren.
Gazteek gustuko dituzten bi arlo.
IKUSLE FAMILIARRA
Jaialdiaren joera familiarrak nortasuna ematen dio topaketari.
Emanaldi gehienak familiari begira daude. Gurasoak seme-
alabekin, bikoteak, koadrilak nornahi izan daiteke kale-
arteen jomuga.
IKUSLE PARTE HARTZAILEA
Kale-antzerkian ikuslea ez da pasiboa, parte hartzailea baizik.
Bide beretik abiatzen da prestatu dugun egitaraua.
Halere, nabarmendu beharrean gaude Markeli単eren
antzezlana non parte hartzearen bidez isotoria osatzen den.
IKUSLEAK
9. Kale-arteek ez dutela mugarik behin eta berriro adierazten
dugu. Hori dela eta, espazio ezberdinak bilatzen ditugu.
Aurten hauek dira proposatzen ditugun antzezlekuak:
ITSASOA
Lekeitiok itsasoa eskaintzen du eta 24. edizio honetan
ikuskari handi bat izango da itsasontzi baten gainean. Azart
kultur taldeak The Ship Of The Fools itsasontzi erraldoia
porturatuko du.. Azken hau Donostiako europear kultur
hiriburuaren eskutik Pasaian izan da neguan. Udan, berriz,
Lekeitio bisitatuko du. Kaia kultur-kai bilakatuko da.
AIREAN (KANPANDORREA)
Zeruan aurkitu dugu maiz antzezleku. Aurten dantza
bertikalaren bidetik abiaturik elizako kanpandorrean
zintzilikatuko dira dantzariak.
PLAZA ETA KALERIK KALE
Ohikoak diren espazioak ere izango dira. Kalejirak kalerik kale
eta plaza antzerkia ez dira faltako.
LEKUAK
10. Uztailak 12an, ostiralean
19:30 RUE BARRE Mario (Frantzia)
20:30 DEABRU BELTZAK Drumbreak (Euskal Herria)
22:30 SACUDE Las aventuras de Sacu y Mica. Episodio 1 (Herrialde Katalanak)
23:30 HORTZMUGA Ez zuten nik ikusitakoa kontatu (Euskal Herria)
Uztailak 13an, larunbatean
12:30 PICTO FACTO Coruscants (Frantzia)
19:00 RUE BARRE Mario (Frantzia)
20:00 PICTO FACTO Coruscants (Frantzia)
20:30 MARKELIE Zoozoom (Euskal Herria)
23:00 SACUDE Las aventuras de Sacu y Mica. Episodio 2 (Herrialde Katalanak)
24:00 XARXA Papers! (Herrialde Katalanak)
Uztailak 14an, igandean
12:30 RUE BARRE Mario (Frantzia)
19:30 TRAPU ZAHARRA 臓Vive So単ando! (Euskal Herria)
KULTUR KAIA
AZART - SHIP OF FOOLS (Nazioartekoa).
Antzezlana: Monsieur Jourdain gizon bitxia
Egileak: Boulgkov-Moli竪re
Ikuskizun elebiduna: euskaraz eta gazteleraz.
Ostiralean, 19:00etan.
Larunbatean, 19:30ean.
Igandean, 20:00etan.
Portuan dagoen itsasontzian.
LEKEITIO OFF UMOREA (STOCK UMOREA)
Ikus-entzunezko eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Eskola
Ekainaren 24tik uztailaren 14ra.
Udako Nazioarteko Eskolaren eskutik LEKEITIO OFF UMOREA plazaratuko da.
Inprobisazio eta formazioaren emaitzak kalean izango du antzezlekua, modu espontaneoan.
Gonbidatuak: Cia El Sainete (Bartzelona-Argentina) La Negra y el Catal叩n
24. LEKEITIOKO
KALE ANTZERKI
NAZIOARTEKO
JAIALDIAREN
EGITARAUA
PROPOSAMENA
EUSKAL HERRIA,
HERRIALDE KATALANAK,
FRANTZIA.
11. DOKUMENTALA
2012an zazpi minutuko dokumental txiki bat estreinatu
dugu. Bertan sortzaileen iritziak jaso ditugu. Bide beretik
jarraitu nahi dugu. 2013ko edizioak ere dokumental bat
izango du. Horretan sortzaileez gain, kaleko ikusleen
iritziak ere jasoko ditugu.
2014an, 25. urtemugan, ikus-entzunezko materiala bildu
eta jaialdiaren dokumental oso eta garrantzitsu bat
burutu nahi dugu. Lekeitio, kale-arteen aitzindari.
STOCK UMOREA
Aurten aurreneko urratsak emango ditu Udako
Nazioarteko Arte Eszenikoen Eskolak. STOCK UMORA
batailatu dugu.
Josu Bilbao (Salitre) eta Aitor Basauri (Spaymonkey),
Stock Umorearen sortzaileak eta sustatzaileak, ari dira
lanean aurreneko kurtsoak eskaintzeko.
Ekainean eta uztailean zehar gertatuko dira eta
Jaialdiarekin bat egingo dute xedeetan.
Udako eskola honek espazio berri bat irekiko du:
LEKEITIO OFF. Bertan eskolatik pasatzen direnak eta ez
direnak arituko dira kaleetan jaialdiaren giroa berotzen
eta osatzen.
Informazio osoa: www.stockumorea.com
MASTER CLASSAK
Azart koletiboari eskaini diogu aukera euren lana
azaltzeko master class baten bidez.
Bide beretik beste profesional batzuk (Stock Umorean
parte hartuko duten irakasleak, kasu) aukera izango dute
zabalik izango diren master classak emateko.
Horrela, kale-artea egiteko sormen-bideak denon eskura
jarriko ditugu.
BESTELAKO EKINALDIAK
12. LIBOURNE (FRANTZIA) HIRIKO
KALE-ARTEEN JAIALDIA ETA
LEKEITIOKO NAZIOARTEKO JAIALDIAREN
ARTEKO KOLABORATZEKO HITZARMENA
Bi jaialdien arteko hitzarmenak argi du nora begiratzen duen:
geroko arteak jorratzeko asmoa.
Libourne eta Lekeitio Atlantikoaren kulturan lerrotzen dira.
Batzuk hego frantziarrak, besteak euskaldunak. Partekatzeko
bidea zabaldu dugu eta oinarri sendo bat jarri nahi dugu.
Aurten taldeak partekatuko ditugu. Gure konpromisoa da
Libourne aldeko RUE BARRE taldea Lekeition aurkeztea.
2014ko edizioari begira bion arteko koprodukzio bat ari gara
lantzen. Bertan bi antzerki konpainiarekin egingo dugu lan:
Deabru Beltzak (Euskal Herria) eta Commandos Percu
(Frantzia).
BILBOKO KALEALDIAREKIN LANEAN
Aurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, Bilboko kalealdiarekin
hartu-eman emankorrarekin jarraituko dugu.
Xarxa taldearen Papers kale-antzezlana berezia da.
Behin baino ez da egin Europako jaialdi batean eta orain
Bilbo, Gasteiz eta Lekeitio bat eginda berriro plazaratuko
da. Euskal Herriak izango du aukera ekoizpen berezi eta
nabarmen hau ikusteko.
DONOSTIA 2016
Donostian 2016 Fundazioa hasi da martxan. Gure asmoa
da erakunde honekin koordinatzea eta lau urte hauetan,
2016ra arte, ideiak, ikuskariak eta ekoizpenak partekatzea.
GEROA GAUR EGITASMO BERRIAK
13. Euskal poeta handiak igaro dira gure karteletik.
Aurten I単igo Aranbarri gonbidatu dugu. Bera Azkoitian
jaio arren lekeitiarra da, gure herrian bizi delako.
Hauxe da aukeratu dugun bertsoa:
Bila gabiltzan gauza berri oro
behin izan genuen beste zerbaiten isla da.
Esan bezala, probokazioa kartelean hasten da.
Norberak atera dezala bertsoaren hausnarketa.
POESIA ETA KARTELA
15. 1989-2012 URRATSEZ URRATS
1989. MASKARADA Akerlarrua. KUKUBILTXO Umeak
gara, eta zer! MARKELIE Escalada Urbana. LA BURBUJA
Carnaval Medieval. HANKAPALU EGUNA (Zango Trango,
Zingle, Etzi, Heioka, Hingotsa, Goloka, Oihal Puska, Kaixo,
Katiflix, Patraka Matraka, Gautxori, Pinpilinpauxa, Altza
Porru, Txo, Matrazaina Akerbeltz, Kukubiltxo). GOG MAGOG
Gog, Rey de Magog. ZUBIPEKO SWING.
1990. MASKARADA Marx Brothers Abokatuak.
KARRAKA Godot. PIKOR Naftalina. XARXA Ibers.
MARKELIE. Ekintzak. TENPINPILINPAUXA El pez
que nadaba en la roca. LES CHANCAYRES Les landes.
TEATRO INTREPIDO El Escaparate. PLASTICIEN VOLANTS
Giantomacine. BEKEREKE El vendedor de Espejismos.
XARXA Nit Magica. MIMO PLOT Hipersol. GOTZON
MUXIKA. GOLOKA Makina Trasformatzailea. AITTITA TXIKI.
KUKUBILTXO Jalgi Hadi Dantzara! TRAPU ZAHARRA
El Vengador Enmascarado. HIKA Eta ohea egin gabe.
1991. BEAIVVAS SAMI TEAHTER Samisuonain.
LAVALOT Elitres. JAKE MATE Itzala. UDAKO KALE ESKOLA
Clown. MARKELIE Armagedon. HIKA Chaplin Tropela.
TRAPU ZAHARRA Occident Paradise eta Cobriexpres.
ZUBEROAKO MASKARADAK Barrikadak eta Jokuak. JAKE
MATE Kasketa. CLOWNART Menu de Acciones. PIKOR
Nor da da? TUCHENN Lombre et le vent. L AVALOT Caos.
ETXEBARRIKO TALDEA Ekintzak. LEKEITIOKO HERRIA
ETA MUSIKA BANDA Gastibeltzaren Karabinak.
1992. KUKUBILTXO Malintxeren Madarikazioa.
KARRAKA Los Ultimos de Filipinas. HIKA Txarlotadak.
EUSKAL HERRIKO MALABARISTEN ELKARTEA. GOLOKA
Ameriketako Euskaldunak. TXORROSKILEROAK Dena
Salgai. TARIMA Domingueros. TENPINPILINPAUXA
Bienvenido Don Quijote. TEATRO TRAPERO ETA XILIPURDI
Mimo Clown Kalejira. PIKOR Estofado de Toro.
1993. HIKA Babalibu! Babaliba! SCARAMOUCHE
Las Aventuras de Robin Hood. TRAPU ZAHARRA Visto
y no visto. HIKA Ongi Etorri Etsaia. SALITRE Rico Rico
Rico. PICTO FACTO Dare Dare. ZANGOANGO Macanas
Argentinas. GALTZAGORRI Malabareen festa handia.
1994. HIRU TURKU Kantu Zaharrak. KAKAFRAKETAN
SAKANDALU PUBLIKU ETA AITTITTA TXIKI Gauskadantza
TEATRO FENIX Magia y Rito en la Isla de Bali. TOPAKETAK
Dokumentala.. MARKELE Kubierno. PIKOR La Funerala.
KOXKORRAK Denok gara Tximinoak. AITTITTA TXIKI
Hankapaluak. ADESA Sanfoka. POETAK Sarajevo.
1996. SCARAMOUCHE Cineman. CON BUEN PIE
Yubihelen VISITANTS Fam de foc. CACHIVACHE Pathe de
Gags. SALITRE Imaginate. NI FU NI FA Topaketa. AITTITTA
TXIKI Hankapaluak. SCARAMOUCHE El doctor Livingstone,
supongo. ZURRASPAS Cinema Ecuador. TEHATRE EN
VOL Orme. KATAKRAK TRUP Mal... Mal... Malbar. BLUES
THORPES Blues Thorpes.
1997. TXO TITERESBidaide eta Rr9n. GOLOKA Berbena,
Goloka Park eta Eskeletoak. TRAPU ZAHARRA Naufragio
eta Tambores Mundi. OIHULARI KLOWN Lerroan
bixibixian. AMLIMA Aguto. GAITZERDI Irudiak.
PIKORLA TIRILI Los hermanos Qu鱈micos eta El Gran
Teatro Infimo. TEN PINPILINPAUXA Sekulako guztiarako
bidaia. LEKEITIO OFF 1. LOCO BRUSCA Speerman & his
friends. SALITRE Kontuziones. TAKOLO PIRRITX
ETA PORROTX Tantaka Yotanka.
1998. KUKUBILTXO Kukubel. SANDIMAY
Oriental Street Parade. DEABRUAK BELTZAK Ibiltariak.
GOLOKA Praka motzak. LEKEITIO OFF 2. PIKOR
Comando Fingilin KALEJIRA ERRALDOIA Hankapaluak.
TRAPUZAHARRA Eroak. LOCO BRUSCA Speerman & his
friends. MARKELIE Al嘆! Europa?. SCURA SPALTS Oh!
SOS. GOLOKA Eskeletoak. HIKA Xagukumeak.
TEN PINPILINPAUXA Sekula guztiarako bideaia.
SCURA SPALTS Aniversari Animal.
1999. HORTZMUGA Sportzis, Primus eta Kolore.
SALITRE El zorro. CHUSMA KOLEKTIBOA V旦jnirek.
HARRIA ETA HERRIA. MOON Catapult. 15 000 GOGO
Enborra. TIRRI TARRA Tirri Tarra Show. NOU SUBUS
CIRC La cita amorosa. CAPA I ESPASA Una despasas.
ARTISTRAS Pleniluni. ALKIMIA 130 Arde. GOLOKA Inudeak.
TEN PINPILINPAUXA Berunexko soldadatxua eta
Jon beldurgabea.
16. 2000. TRAPU ZAHARRA. Paquetito TEN PINPILINPAUXA
Ortzadarraren sorrera GAITZERDI Girobira PANTA
RHEI Sarab叩 HORTZMUGA Badum mundua MAIMUR
Saltinbankiak datozela DEABRU BELTZAK Bikiak Salt In
Banco XARXA D辿us o b辿sties LEKEITIO HERRIA ETA LA
NAVE Moby Dick.
2001. HORTZMUGA Le vaca show (Galaxi). TEN
PINPILINPAUXA Ortzadarren sorrera GAITZERDI
Girobira TRAPU ZAHARRA El cuarto tenor LOS
GALINDOS Amalgama DEABRU BELTZAK Bikiak
TRANSE EXPRESS Maudits Sonnats EL GRUP DE
DIABLES DE LALT URGELL Correfocs ZUBEOAKO
MASKARADAK Barrikadak eta Jokuak.
2002. DEABRU BELTZAK Les Tambours de Feu.
LE PETIT TEHARE DE PAIN Mesclangne. NAPHTALINE
Une nuit avec Satan. TOMBLIGO. E.s.e.p.p.
BURUHANDIEN TOPAKETA. COULEURS MECANIQUES
Les Fouturisques. DEABRU BELTZAK. Bikiak.
MARKELIE. Dso. EL GRUPO DE DIABLES DE LALT
URGELL Correfoc. PIKOR Ko. MAIMUR Paris Babia. EL
CIERVO ENCANTADO Un elefante ocupa mucho espacio.
2003.QUINQUILLANS O circo do M叩scaras. INDUSTRIA
TEATRERA Ooolee!. XARXA Foc de Mar. TRAPU ZAHARRA
Elvis vete ya. PICTO FACTO Coquecigrues. KUKUBILTXO
Mamutxak. HORTZMUGA Matraka. DIABLES DE XALGIGA
Correfoc. THEATRE GILI GILI Barto. PICTO FACTO
Billeves辿es. PIKOR ZANGUANGO Al fondo a la derecha.
2004. ANACABE KAPITAINAREN BALADA Lekeitio
eta Karlos Panera. DRAGOES VELHOS Maasi. ILOTOPIE
Narcise guette. TEN PINPILINPAUXA Zakarrontzietako
abentura. BARKATU AMA Lekeitio off. HORTZMUGA 12K.
CARAPACE Bruleur dEtoiles. MALABAR Aquaroves. LA CIE
DU PETIT MONSIEUR En Derangement. GAITZERDI Naiz.
2005. KARROMATO Egurrezko zirkoa. TRAPU ZAHARRA
El pisito. MUNGIA HERRIA Lauaxeta herri antzerkia.
TOKIA Kautera. PANTA RHEI Txaribari. LA TAL Carrill坦.
BURUHANDIEN II. TOPAKETA Patagon dantza. BARKATU
AMA Zelako itsua. LOS DEMENDEZ El bala perdida. TRAPU
ZAHARRA Tetrarip,El 炭ltimo embase. DEABRU BELTZAK
Les diables noirs. MARKELIE Carbon Club. ELIXIR
La Machine. LIONEL PIOLINE Les Kids. AZULKILLAS
Bi trapezioan. LA TAL Les fotografiers.
2006. EIDABE Kanpanolue. LA INDUSTRIAL TEATRERA
Motards. DEAMBULANTS Alt. CAL Y CANTO A-ta-ka.
TEATRO TRAPERO DEL RIO Erdi Aroko kondaira.
ROYAL DE LUXE-LA GRAN REYNETA Roman Photo.
BALL DE DIABLES DE LA LLACUNA Y DRAC CAPALLA
D卒HORTA-EL CARMEL Correfoc. BEGO KLOWN La Meva
Mare. HORTZMUGA ETA LEKEITIO Antzar Jokua.
2007. ATIKUS El Cucumis-melo. GAITZERDI Kulunka.
SCURA SPLATS Macroscopi. TRAPU ZAHARRA Vis a Vis.
CARNAGE PRODUCTIONS Gign. LES TROIS POINTS DE
SUSPENSION Monsieur Baryton. DEABRU BELTZAK
Bande D辿plac辿. MALABAR Helios II. MACADAM PIANO
Enfin le piano de concert se promene dans les rues!
HORTZMUGA Momento.
2008. AMAREN ALABAK Amaren alabak. MR PEJOS
WANDERING DOLLS Mutabor. MIXEL ETXEKOPAR ETA
PIERRE VISSIER Duo. BANGDITOS Die Schutzengel.
MARKELIE Terapia. GANSO Renato. EFS Humortal.
IAKI MATA Barreras. LES SAGES FOUS The Bizzarium
aquarium. HANNA BI Zoo La legende du Roi Singe.
TEATRO DO MAR Nusquam. ULIK Mecanomique.
TRAPU ZAHARRA El Concursazo. CAL Y CANTO Exodos.
2009. SCURA SPLATS Animatic eta Factum Flama.
FAMME FATALE Cabaredeambulante. KARNAVIRES
Odysseus. SALITRE On Egin Mon Amour. EIDABE
Atxikistan. HORTZMUGA Olimikas 2012. GAITZDERDI
Otsoko. EN LA LONA Mementu Ridiccoli. ZANGUANGO
Tocata y Fuga (en fu renol).
2010. ACROBUFFOS Waterbombs. MR PEJOS
WANDERING DOLLS Mignona eta Mogota. KANBAHIOTA
Nomadas. LOCO BRUSCA Mr X eta Baka Shtruck.
PIKOR Ellas Bailan Solas. LES COMMANDOS PERCU
Le Concert de Feu. GROUPE DEMONS ET MERVEILLES
Les Petits Silences.
2011. OJARUS Strange Japanese Show. DANTZAZ
& LEKEITIO Sarritsasoa. SCURA SPLATS Disco Death
Correfocs. CHIPOLATAS Gentlemen of the road.
DEABRU BELTZAK The Wolves. TRAPU ZAHARRA
Camping Renove GENERIK VAPEUR Bivouac.
EIDABE Kanpanolue, 11 salto baino gehiago.
2012. HORTZMUGA Libertia. ZANGUANGO
La Mec叩nica de la Naranja. KARKABIA Nire Nia baino
ez dut. GAITZERDI. Suz. SALITRE-TEATRO MUTANTE
Amor Ciego. DAILLEURS Parle mooi dAllieurs, Un homme
et une femme eta Quiconques. INDUSTRIAL TEATRERA
De Paso. TRIFALDO Les3. MATRIOSKA Motel Matrioska.
LUC AMOROS Page Blanche. LEKITTOKO DEABRUAK
Mingorri Correfoc.