ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
Getxolinguae 2015
Etwinning, eskolen arteko lankidetza on!
Conchi Bergera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Xabier Muxika, Berritzegune
Nagusia; Joserra Jimenez, CEP Lucas Rey-Matias Landaburu LHI eta Maite Elejalde, CEP
Virgen de la Guía LHI.
eTwinning Europako eskolen arteko komunitate sareak dagoeneko 10 urteko (2005-2015)
ibilbidea egin du. “eTwinner” irakasle ororen ustez, lankidetza sare honek baliatzen duen
elkarlana eraginkorra bezain aberasgarria gertatu zaio gehienetan gelako jardunan. Arrakasta
horren gakoetariko bat zera dela diote: lana malgutasun osoz egitea ahalbideratzen duela,
alegia, interes-gaiak, jarduerak, denboralizazioa, baliabide digitalak… proiektu kideen arteko
adostasunean oinarrituta burutzen dituztela, nahi beste lan hartuz.
eTwinning komunitateak sustatzen duen irakas-ikaskuntza metodologiari esker, lan-
proiektuetan oinarriturik, irakasleak trebatzen joaten dira beste kideekin batera, esperientziak
partekatuz, laguntza-formazioa jasoz, eta honek ikasgelako jarduna beste modu batera
antolatzeko bideak zabaltzen dizkie, euren irakas-praktika hobetze aldera.
“ eTwinning supone un importante apoyo pedagógico en el desarrollo de competencias de
aquellos docentes que son expertos en sus áreas pero no tanto en las metodologías, ya que 'el
papel del profesorado ha pasado de ser el de experto en conocimiento a mentor, facilitador y
organizador del aprendizaje' Donatella Nucci Conferencia anual eTwinning 2014
Funtsean, proiektuetan sortutako egoera esanguratsuek ikasleek askotariko konpetentziak
garatzeko aukera eskaintzen dute: hasi kolaborazioa, ekintzailetasuna, sormena, .. bezalakoak,
eta segi, hizkuntza komunikazioa, konpetentzia digitala, gizarterako eta herritartasunerako
konpetentzia, giza eta arte kulturarako konpetentzia, ea.
Kurrikuluma diziplinarteko ikuspegitik jorratzen da erronkei irtenbidea ematearren, beti ere,
kulturarteko elkarrizketa giroan mugildurik, Europako beste edozein herrialdeekiko
antzekotasun eta ezberdintasunak aintzat harturik.
Getxolinguae 2015
Teknologia digitalen erabilera berriz, eraginkorra bihurtzen da komunikazio, lankidetza eta
sorkuntzarako bitarteko aparta delako, baina gehiegizko protagonismoa hartu gabe, benetazko
protagonistak ikasleak baitira.
https://www.youtube.com/watch?v=XF3kjLDrvbk
Zer esanik ez CLIL lan planteamenduetan diharduten irakasleen iritziz: “guztiz aproposak
gertatzen ari zaizkie proposamen hauek, ikuspegi komunikatiboekin bat datozelako eta
motibagarriak suertatzen direlako ikasleek atzerriko hizkuntzetan trebatzearren”.
Loli Iglesias, Berritzegune de Getxo
Alabaina, badago beste plus bat, garrantzitsua oso irakasleentzat, eTwinning sareak
aintzakotzat hartzen duela egindako lana, eta parte hartzea esker oneko gertatzen zaiela
irakasle zein ikasleei. Izan ere, eTwinning-en bidez proiektuek hartzen duten ikusgarritasuna
eta errekonozimendua berebizikoa da, bai familien aldetik baita komunitatearen aldetik ere,
azken batean, irakasleen lana hobetzeko pizgarri bihurtuz.
Euskal Herrian ere baditugu irakasle “eTwinner” mordoxka bat, aspaldi honetan proiektuak
aurrera eramaten diharduena. Jardunaldian hain zuzen, bi irakasle izango ditugu entzungai,
eskarmentu handikoak biak, eta aurten estatu mailan sarituak.
Maite Elejalde Portugaleteko “Virgen de la Guía” LHI
eta
Joserra Jimenez Amurrioko “Lukas Rey “ LHI
Gehiago sakontzeko:
#eTwinning10 Twitter-n urtemuga ospatzeko hashtag-a arakatu
eTwinning ikastaroa, maiatzaren 4tik aurrera zabalik edonorentzat #twinmooc
.

More Related Content

Etwinning

  • 1. Getxolinguae 2015 Etwinning, eskolen arteko lankidetza on! Conchi Bergera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Xabier Muxika, Berritzegune Nagusia; Joserra Jimenez, CEP Lucas Rey-Matias Landaburu LHI eta Maite Elejalde, CEP Virgen de la Guía LHI. eTwinning Europako eskolen arteko komunitate sareak dagoeneko 10 urteko (2005-2015) ibilbidea egin du. “eTwinner” irakasle ororen ustez, lankidetza sare honek baliatzen duen elkarlana eraginkorra bezain aberasgarria gertatu zaio gehienetan gelako jardunan. Arrakasta horren gakoetariko bat zera dela diote: lana malgutasun osoz egitea ahalbideratzen duela, alegia, interes-gaiak, jarduerak, denboralizazioa, baliabide digitalak… proiektu kideen arteko adostasunean oinarrituta burutzen dituztela, nahi beste lan hartuz. eTwinning komunitateak sustatzen duen irakas-ikaskuntza metodologiari esker, lan- proiektuetan oinarriturik, irakasleak trebatzen joaten dira beste kideekin batera, esperientziak partekatuz, laguntza-formazioa jasoz, eta honek ikasgelako jarduna beste modu batera antolatzeko bideak zabaltzen dizkie, euren irakas-praktika hobetze aldera. “ eTwinning supone un importante apoyo pedagógico en el desarrollo de competencias de aquellos docentes que son expertos en sus áreas pero no tanto en las metodologías, ya que 'el papel del profesorado ha pasado de ser el de experto en conocimiento a mentor, facilitador y organizador del aprendizaje' Donatella Nucci Conferencia anual eTwinning 2014 Funtsean, proiektuetan sortutako egoera esanguratsuek ikasleek askotariko konpetentziak garatzeko aukera eskaintzen dute: hasi kolaborazioa, ekintzailetasuna, sormena, .. bezalakoak, eta segi, hizkuntza komunikazioa, konpetentzia digitala, gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, giza eta arte kulturarako konpetentzia, ea. Kurrikuluma diziplinarteko ikuspegitik jorratzen da erronkei irtenbidea ematearren, beti ere, kulturarteko elkarrizketa giroan mugildurik, Europako beste edozein herrialdeekiko antzekotasun eta ezberdintasunak aintzat harturik.
  • 2. Getxolinguae 2015 Teknologia digitalen erabilera berriz, eraginkorra bihurtzen da komunikazio, lankidetza eta sorkuntzarako bitarteko aparta delako, baina gehiegizko protagonismoa hartu gabe, benetazko protagonistak ikasleak baitira. https://www.youtube.com/watch?v=XF3kjLDrvbk Zer esanik ez CLIL lan planteamenduetan diharduten irakasleen iritziz: “guztiz aproposak gertatzen ari zaizkie proposamen hauek, ikuspegi komunikatiboekin bat datozelako eta motibagarriak suertatzen direlako ikasleek atzerriko hizkuntzetan trebatzearren”. Loli Iglesias, Berritzegune de Getxo Alabaina, badago beste plus bat, garrantzitsua oso irakasleentzat, eTwinning sareak aintzakotzat hartzen duela egindako lana, eta parte hartzea esker oneko gertatzen zaiela irakasle zein ikasleei. Izan ere, eTwinning-en bidez proiektuek hartzen duten ikusgarritasuna eta errekonozimendua berebizikoa da, bai familien aldetik baita komunitatearen aldetik ere, azken batean, irakasleen lana hobetzeko pizgarri bihurtuz. Euskal Herrian ere baditugu irakasle “eTwinner” mordoxka bat, aspaldi honetan proiektuak aurrera eramaten diharduena. Jardunaldian hain zuzen, bi irakasle izango ditugu entzungai, eskarmentu handikoak biak, eta aurten estatu mailan sarituak. Maite Elejalde Portugaleteko “Virgen de la Guía” LHI eta Joserra Jimenez Amurrioko “Lukas Rey “ LHI Gehiago sakontzeko: #eTwinning10 Twitter-n urtemuga ospatzeko hashtag-a arakatu eTwinning ikastaroa, maiatzaren 4tik aurrera zabalik edonorentzat #twinmooc .