2. «Kirikiño» ezizenez ezagutzen dugu
gaur egun denok Ebaristo Bustintza
Lasuen izan zena,1866ko urriaren
26an Bizkaiko Mañaria herrian
jaioa,«Etxanoa» izeneko etxean.
Ebaristok zazpi urte zituela,
familia osoa kale berean dagoen
«Zumelaga» etxera aldatu zen.
3.
Lehen mailako ikasketak herriko
eskolan egin ondoren, Durangon jarraitu
zuen ikasten.
1878an familia osoa Almansara (Albacetera)
aldatu zenez, han egin zituen Batxiler-
mailako
ikasketak.
Bide Injeniari izateko asmoz
Madrilera joan zen; baina, hasierako
asmoari uko eginez, Zientzi Fakultatean
burutu zituen Fisika eta Matematikako
ikasketak.
4. • Lizentziatura atera eta laster
Sigúenzan hasi zen Matematika
irakasten, 1899an Bilbora itzuli zen
arte.
• Gran Vía-n zegoen «Sociedad
Minerade San Antonio de
Montellano» lantegian zuen kargua
euskarari eskaintzen zion orduekin
tartekatzen zuen.
• 1909an,bere iloba zen Basili
Bustintza Ozerinekin ezkondu zen.
Ez zutenseme-alabarik izan.
5. • Bilbon R. M. Azkuek Euskalzale
aldizkarirako laguntzaile lanetan aritu zen.
Aldizkari horretan argitaratu zituen lehen lanak
1928an, lanari utzita, Mañariara itzuli zen,
bertan hil zelarik urte bete beranduago,
baratzean zurreko egunetan izandako istripu
baten ondorioz.
.
6.
Euskaltzale” aldizkarian agertu zen bere lehenengo
lana: ”Zerutar bat”.
”Ibaizabal” aldizkariaren zuzendari izan zen 1902tik
1903ra.
Bizkaiko Diputazioaren euskarazko eskola batean
egon zen euskara irakasten hogeitalau urtetan.
Irakaskuntzan zuen ardura handiena: herri hizkera
ondo ikasten, esaerak, ipuinak eta antzekoak
biltzen, horretarako urtero hilabete bat ematen
zuen Mañarian.
7.
”Euzkadi” egunkarian egin zuen lanik handiena euskal
atalaren zuzendari modura 1928ra arte. Egunkaria
1903an hasi zen Bilbon «Eusko Alderdi Jentzalea»ren
ideologiari jarraituz.
Hizlari trebea izanik hainbat jende ospetsurengan
eragina izan zuen
Euskalzaletasuna indartzea da bere lanaren ondorioa.
8.
Kirikiñok beste idazle batzuk baino irakurle gehiago
bereganatu zituen.
Euskaraz gehien idatzi duen idazlea da eta; Txomin
Agirrerekin batera, herrikoiena eta ezagunena da.
Kirikiñoren heriotzak euskal kulturaren zati baten
galera ekarri zuen.
Euzkadi egunkarian artikulu asko agertu ziren haren
omenez.
Kazetari bezala kontuan hartu behar dugu,“Guda
Nagusia”ri buruzko kronikak egiteagatik.
Ikasleek “irakasle” deitzen zuten maitasunez.
9.
Ekintza asko egin dira Kirikiñoren
omenez, “Kirikiño saria” deituko zen
literatur lehiaketa adibidez.
Hil eta hirugarren urtera omenaldi bat
egin zioten Mañarian, hura jaio eta hil
zen etxeetan, “Etxanoan” eta
“Zumelagan”, plaka bana jarriz.
1966an, Aita Santi Onaiandiak
omenaldia egiteko asmoz Abarrak
liburuaren edizioa prestatu zuen.
Geroago, Bixente Larrea, “Kirikiñoren
omenez” eskultura lana egin zuen,
1967an.
10. • Kirikiñok asko idatzi zuen; euskal idazleen artean,
Orixerekin batera, gehien idatzi zuena izango da.
lanak egunkarietan idazten zituen.
• Kirikiñoren lana batez ere kazetari-lana da.
Gehienetan idazlan laburrak dira, gai arin eta erraz
ulertzekoak.
• Narrazio labur batzuk hur ahil ondoren zenbait
liburutan bildu izan dira:
11. • 1) Abarrak (Bilbo, 1918): Guztira 21 ipuin dira hor bilduta
daudenak, Narrazio liburu hau bizirik zegoenean atera zuten
bakarra da.
• 2) Bigarrengo Abarrak (Zornotza, 1930): Kirikiño hil eta gero
“Euzko Pizkundea” erakundeak egindako argitapena. 43
ipuin eta 3 olerkik osatzen dute. Ipuin honek osatzen dituen
kondairek aurreko liburuaren haria segitzen dute, hau da,
barregarriak edo pasadizu antzekoak gehienak.
• 3) Abarrak… eta abar (Bilbo, 1966): Aita Santi Onaindiaren
ardurapean egindako edizio honetan goian aipatutako liburu
biak daude. Euskalzale eta Ibaizabal aldizkarietan agertutako
lanak daude bilduta. Mañariako herriak kirikiñori egin zion
omenaldia zela eta argitaratu zen. Artikuluak lau ataletan
bereiz daitezke: 1)Euskera, 2)Jakingarriak, 3) Bertsoak eta
Izkirimiak, eta 4)Albistak.
13. • Kirikiñoren ipuinak sarri argitaratu izan dira euskal
aldizkari eta egunkarietan, zatika batez ere.
Euskaltzaindiak idazle honen 5 ipuin argitara eman zituen
bizkaieraz eta gipuzkeraz 1956an, Donostian.
Oraindik Euzkadi egunkarian 1913tik 1928ra egunero-
egunero idatzi zituen lanak falta ditugu, denak bilduta ditu
Xabier Perea Kirikiñozale eta langileak, 16 tomo loditan.
Hauetatik batzuk dagoeneko argitaratuta daude.
• 4)Egunekoa (Bilbo, 1981): Kirikiñok luzaroan atera zuen
“Egunekoa” izeneko kolumna Euzkadi egunkariaren lehen
orrian. Kolumna horren bilduma dugu liburu batean; gai
asko lantzen ditu, adibidez politika, euskara, jaiak,…
15. • 5)Edo geuk edo inork ez euskararen alde (Bilbo,
1984): Liburu honetako idazlanak ere denak dira
Euzkadi egunkaritik hartutakoak. Idazlearen
pentsakeraren muinean sartzen garela esan
daiteke.
• 6)Guda nagusia (1914-1918) (Bilbao,1989): Guda
Nagusiko kronikak .
• Kirikiñok gehien landu zuen literatura mota
narrazioa izan arren olerki eta antzerkigintzan ere
jardun zen. Olerkietako batzuk sarituak izan
dira,adibidez “Fides”, 1901ean Bilbon euskal
jaietako lore-jokoak egin zirenekoa, adibidez.
17.
Antzerkiari dagokionez, 1914ean antzeztu
zen lehenengoz Anton Beakatz bakarrizketa.
Bere antzezlan batzuk hauek izan ziren: Lelo
eta Txomin Arraio komeria eta Meza Barriya,
bizkaieraz idatziak.
18. • Kirikiñoren ardura nagusia bere lanak garaiko irakurleek
ulertzea zen, irakurlego minoritario batentzat idaztea.
Beren hitzen arabera, berak ez zuen idazten 100 urte
barruko euskaldunentzat, baizik eta bere inurukoentzat
baizik.
• Kirikiñoren ipuinak laburrak eta, itxura batean,
azalekoak izan arren, benetako gertaera eta
fantasiaren arteko nahasketa izanik, idazlea narrazioak
egiteko dituen ahalmen, etorri eta baliabideei esker
maisu-lan txikiak egitera heldu da.
• Euskara eta euskaldunentzat toki eta tratamendu
berezia du idazlan guztietan, bizi egiten baititu gai
horiek.
19. • Edozer idazten duela ere iraakurleengandik
oso hurbil jartzen da, askotan hura ere
elkarrizketaren bidez, kotaeran sartzen du.
Kirikiñok bere idazlanak atsegin eta
barregarriak izatea nahi du, umorea sortzeko
kontrasteaz baliatzen da batez ere.
Batzuetan azaleko umore horren azpian gai
serioak egongo dira, idazleak apropos
barregarri bihurtuak.
20. • Hizkera herrikoia erabili ez ezik hitz berriak
sortzeko ere joera bazuen.
• Baserritartzat hartzen du bere burua,
baserritar jatorrikoa eta baserrian jaioa.
• Normalean bizkaieraz idazten bazuen ere
gipuzkeraz edo lapurteraz ere egoki
moldatzen zen.
Informazioa:bidegileak
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/bidegileak/15_buztintza.pdf