1. Eguneroko maitea …
6-11-2014
Jada ez zaitut berriz maite deituko, zeren eta beste bati dagokio hitz hori
orain, ez dakit, hitz hori ere bai berak oparituko didan, baina saiatu behar naiz.
Ikusi nuenean, bihotza saltoka hasten zitzaidala sentitzen nuen, gero ezagutzean
bihotza hegaz, baina ez dakit zer egin berak nigatik berdina sentitu dezan.
Egun guztietan elkarrekin egoten gara beste jendearekin, jolasten eta barrezka,
oso ondo konpontzen gara baina, uste dut berarentzat lagun on bat bakarrik
naizela.
Beti berarengan pentsatzen dut, igerian beti neure buruan, bera bakarrik
dagoela mundu honetan sentitzen dut, baina erantzunak behar ditut. Jakin behar
dut ni maite nauen edo ez, beno, nahiago dut ni maite izatea eta kito.
Ez naiz ausartuko aurpegira esaten, horregatik poesia bat idatziko dut
berarentzat, egun batean irakurtzen badu, agian gauzak aldatuko dira.
Egonezinak dira,
zurekin egotearren,
zu ni maitatzea,
eskatzen dizut arren.
Ezetz esaten badidazu ere,
ez zaitut inoiz ahaztuko,
nire bihotz barruan,
bizi zarelako.
2. Nire amets goxoa,
zurekin betirako egotea,
nire desio osoa,
zu maitatu ahal izatea.
Musu bat bakarrarekin,
biziko nintzateke,
bide ezberdinak,
hilko nindukete.
Espero dut izar uxoa,
neure leiho azpitik pasatzea,
eta zurekiko desioak,
betirako betetzea.