1. COLEGIO DE NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO
1º(eso)
DOMINICAS 1º (ESO) EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA PÁG 1
2. BARAKALDOKO PAISAIA
Astelehenean, autobusa hartu genuen eta hor irakasleen aurkezpenak entzun genituen. Gero,
bakoitzari motxila bat banatu ziguten. Autobusez Basatxura joan ginen eta han lekuaren
meteorologia aztertu genuen eta
zenbakiak jarri genituen taldeko
motxila meteorologia aparatuekin
eramateko.
Ondoren, aldapa bat igo genuen,
eta taldeetan banatu ginen Bara-
kaldoko paisaia aztertzeko. Gero,
mendien izenak ikasi genituen,
adibidez: Argalario, Sasiburu,
Apuko… Ondoren irakasleek
azaldu ziguten zein zuhaitz ziren
kanpotik etorritakoak eta zeintzuk
hemengoak. Ikasi genuen, adibi-
dez, haritza hemengoa zela eta pinua (Kaliforniatik ekarritakoa).
Hurrengo egunean, Santa Ageda ermita bisitatu eta gero, hemengo zenbait zuhaitzen izenak
ikasi eta ikusi genituen. Adibidez: Haritza, Urkia, Alboa, Artea, Gorostia, Gereziondoa, Pi-
kondoa eta Gaztainondoa.
Ondoren, Castaños ibaiaren egoera aztertu genuen. Adibidez: gardentasuna, kutsadura, bizia
egon ahal den ala ez…
Gure iritzia
Asko ikasi eta gustatu zaigu Ezagutu Barakaldo, ze gauza berri asko ikusi eta ikasi dugu-
lako, ikastetxe guztiei uste dugu gustatuko litzaiekeela.
DOMINICAS 1º (ESO) EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA PÁG 2
3. Basatxuko araztegia
Barakaldoko pasaia aztertu eta gero
Basatxuko araztegira joan gara, ura
edangarri nola bihurtzen den ikasteko.
Lehenik Kontrol gelara joan gara eta
prozesu guztia azaldu digute panel ba-
tean. Lehenik ura urtegietatik hartzen
dute, gero dekantaziorako urtegira
eramaten dute ura, hor uretan dagoen
lokatza beheko aldean geratzen da.
Ondoren geratzen den ura iragazketa-
rako biltegira eramaten dute. Ura ha-
rearen artean pasatzen da eta azken
partikulak bertan geratzen dira. Hori
egin eta gero geratzen den urari klo-
roa eta desinfektanteak gehitzen zaiz-
kio, azken mikroorganismoak ken-
tzeko. Azkenik ur edangarria etxetara
eramaten da.
Hori hobeto azaltzeko irakasle batek esperimentu bat egin du, ura, lokatza eta irinarekin.
Ura lokatzarekin nahastuta dago, ur zikin horri irina gehitzen dio. Lokatza pixkanaka-
pixkanaka behera joaten da eta ura goiko aldean geratzen da ia garbi.
Bost ur mota ikusi ditugu: ur gazia, ur geza, ur edangarria, hondakin-ura eta ur depura-
tua.
Gure iritzia da araztegia oso interesgarria izan dela, asko gustatu zaigu eta asko ikasi
dugu.
DOMINICAS 1º (ESO) EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA PÁG 3
4. CASTAÑOS IBAIA
Castaños ibaia Errekatxo au-
zotik datorren ibai bat da.
Galdamesko Castaños au-
zoan jaiotzen da eta horrexe-
gatik Castaños ibaia deitzen
da. Barakaldoko mugak mar-
katzen ditu beste bi ibaiekin
batera. Astelehenean joan
ginen Castaños ibaia azter-
tzera, bizitza ahal bazen hor
ikustera. Lehen, ur pixka bat
hartu genuen botila batean.
Ura gardena izan behar da
bizia egoteko, Castañosko
ura gardena zen eta hori be-
gira bizitza egon ahal da. Izaki bizidunak ezin dira tenperaturak baxuetan bizi eta horregatik
tenperatura egokia behar dute ez hiltzeko. 15ºc zeuden eta horri begira bizitza egon ahal da.
Abiadurari begira ezin izan ahal da oso azkarra, bestela korrontea izaki bizidunei eramaten
diete. Abiadura 1 m/s zen eta horri begira bizitza egon ahal da. Ondoren ibaiaren kutsadura
aztertu genuen eta ez zegoen kutsadura asko, horregatik bizitza egon ahal da. Azkenik pH-a
aztertu genuen 14 mota ezagutu genituen eta ibaiak zeukana 6 zen, neutro-azidoa zen. Arra-
zoi horiei begira, Castaños ibaian bizia egon ahal da.
DOMINICAS 1º (ESO) EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA PÁG 4
5. SANTA AGEDA
Ermitaren historia: Ermita lehen
zurez eginda zegoen eta bota zuten
zeren eta zura zimeldu zen, eta ba-
karrik alde bat zeukan: Kapera.
Gero handitzen joan zen eta Nabea
eta Sakristia eraiki zituzten. Eta
gero utzi zuten orain dagoen mo-
duan.
Santa Agedaren historia: III. men-
deko gazte eder bat zen. 230. ur-
tean gutxi gorabehera jaio zen, Si-
zilian, Etna sumenditik hurbil eta
bere familiakoak nobleak ziren eta
dirudunak. 250. urtean gutxi gorabehera Quinciano senatariak bere boterez baliatuz gaztea-
ren edertasunaz gozatu nahi zuen. Gazteak ezetz esan zion, bera kristaua zelako eta bizi-
modu paganoa baztertzen zuelako. Senatariak ikusi zuenez bere nahiak ez zirela beteko,
asko haserretu zen. Kroniken arabera, Ageda Katanian hil zen 251. urteko otsailaren 5ean.
Antza denez, Etna sumendian erupzio bat gertatu zen Santaren heriotza eta urtebetera, eta
Kataniako biztanleek laguntza eskatu zioten Agedari. Euskal Herrian sinesten da Agedak
buruko minak, biriken gaixotasunak, katarroak eta abar sendatzen dituela.
Agate deunaren elizan aurkitu zen Santa Margaritaren irudi bat: Jendeajk pentsatzen zuen
hartzen bazuten eta hiru buelta ematen bazuten sinesten, gaixotasunak sendatzen zituela eta
bi partetan banatuta zegoenez (gorputza eta burua) buruko mina baldin bazeneukan, baka-
rrik buruarekin bueltak eman behar ziren.
Ane González eta María García.
DOMINICAS 1º (ESO) EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA PÁG 5
6. LARRAZABALGO ESKOLA
Asteartean Santa Ageda baselizan egon eta
gero bide polit batetik joan ginen Larraza-
balgo eskoletara. Eskola horiek XX. men-
dearen hasieran eraiki ziren. Orain dela 20
urte inguru itxi ziren.
Larrazabalgo eskolak ikasleen gurasoek
eraiki zituzten jai egunetan, beren seme-
alabek ikasteko. Eskola hauetan mutilek eta
neskek ikasten zuten, baina gela ezberdine-
tan. Aro hartan oso garestia zen ikastea eta
batzuk ez ziren eskoletara joan.
Norbait oso txarto portatzen bazen, eskola-
tik kanpo geratzen zen. Eta beste pertsonek
hartu zuten bere lekua. Maisuak ikasleak
zigortzen zituen.
Bazegoen arduradun bat berogailua piz-
teko. Berogailua egurrez zebilen eta ikasle
bakoitzak ekarri behar zuen bere etxetik
zura.
Arbelatxo bat erabili zuten idazteko, eta ondo idazten ikasi eta gero erabiltzen zuten bola-
luma eta tinta.
Jende pilo bat zegoen klasean, eta oso ondo portatu behar ziren.
Orain eskola museo bihurtu dute. Antzinako liburuak, jolasak (tabak, txiba, buruhausteak,
kanikak…), egindako koaderno batzuk, argazkiak, bolaluma, tinta, koadroak, egurrezko pu-
pitreak, mapak, arbela, egurrezko erregela…
Oso interesgarria iruditu zitzaigun bisita, gure aiton-amonen eskolari buruz ezagutzeko.
DOMINICAS 1º (ESO) EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA PÁG 6
7. DEABRUAREN ZUBIA
Deabruaren zubia 1457. urtean egin zen.
500 urte baino gehiago ditu; Kastrexana ed-
o
Lasaoko zubia ere deitzen diote.
Bere kondairak dioenez:
Neska batek mutil batengandik maitemin-
duta zegoen, baina bat Barakaldon bizi zen
eta bestea Bilbon. Gau batean Kadagoa
ibaiak ia-ia gainezka egin zuen eta neskak
ezin zuen ibaia zeharkatu; bat-batean, gizon
misteriotsu batek neskari esan zion bere
arima ematen baziola zubi bat eraikiko zi-
ola ibaia zeharkatzeko goiza izan baino le-
hen.
Gizona zubia eraikitzen hasi zen eta azken
harria falta zenean, neska konturatu zen:
Zergatik zubia zeharkatu arimarik ez ba-
zeukan? Eta neskak zeruari eskatu zion negar
egiten. Agure batek neska ikusi zuen eta makila bat bota zuen azken harriaren lekuan,
gizon misteriotsuak esfortzu bat egin zuen makila ateratzeko.
Egunsentia hasi zen eta gizon misteriotsua korrika joan zen ezkutatzera.
Agureak azken harria jarri zuen eta neskak zubia zeharkatu zuen eta mutilarekin joan zen.
Hau izan da dena.
Asko gustatu zaigu.
DOMINICAS 1º (ESO) EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA PÁG 7
8. BARAKALDOKO ANTZOKIA
Asteazkeneko lehen geldial-
dian, Barakaldoko antzokira
joan ginen. XX. mendearen ha-
sieran, Barakaldon antzoki bat
egin zuten, oso famatua izan
zena, 1975 arte (zinema sortu
zenetik ikusleak galdu zituen).
Denbora pasa ahala berriz an-
tzokira joateko modak arrakasta
handia izan zuen, eta horregatik
1991an oraingo Barakaldoko
Antzokia inauguratu zen.
Kanpotik begiratzen badugu
Barakaldo Antzokia bi aurpegi
elkarri begiratuta dirudi (bata triste eta bestea alai), bere logotipoan bezala.
Sartu ginenean Gurenek antzerkigintzako lanbideak irakatsi zizkigun: ekoizlea, zuzendaria,
erregidorea, makillatzailea, atrezzoaren arduraduna, antzezlanaren egilea, argi-teknikaria,
soinu-teknikaria, jantzi-diseinugilea, eszenografoa, koreografoa, tramoilaria, antzezlea... eta
bakoitzaren lan-lekuak eta haien ezaugarri eta sekretuak azaldu zizkigun.
DOMINICAS 1º (ESO) EZAGUTU BARAKALDO SECUNDARIA PÁG 8