EHUko irakasle eta ikertzaileek 43 eta 45 urte bitartean behar dituzte beren soldata Bigarren Hezkuntzako irakasleenarekin parekatzeko. Soldata-osagarriek soldata-egitura paraleloak sortzen dituzte, ustezko soldata-duintasuna ez da gehienera iristen, eta, iristen denean, nahiko berandu ailegatzen da. Ustez UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen soldatak hobetzeko asmoz sortu ziren osagarri horiek kontrako efektua lortu dutela dio sindikatuak, hau da, Euskal Unibertsitate Publikoko kolektiboen eta sektoreen soldata ezberdintasunean sakontzea. ELAk baieztatu du sistema horrek generoaren, adinaren eta irakaskuntza-adarraren araberako diskriminazioan sakontzen duela.
3. 3
EHUko soldata-osagarriak: zero batuketako joko neoliberala
ELAk UPV/EHUn soldata duinak eta zuzenak eskuratzeko benetako bitartekoak
eskatzen ditu. Osagarriak ez dira bidea
ELAren UPV/EHUko sekzio sindikalak 2007ko osagarrien lehen deialdiaz eta 2017koaz,
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina izan zuenaz, azterketa konparatibo bat egin du
. Azterketa horretatik ateratako ondorioek adierazten digute UPV/EHUko irakasle eta
ikertzaileen soldatak duintzeko ustez diseinatutako soldata osagarrien tresnak ez duela
helburu hori lortu, are gehiago, gure unibertsitateko kolektiboen eta sektoreen ordainsa-
rien diferentzian sakondu duen tresna bihurtu dela. Esan dezakegu soldata-egitura para-
leloak definitzen dituen mekanismo bat dela, ustezko soldata-dignifikazioa ez dela iris-
ten EHUko irakasle eta ikertzaileen gehiengoarengana, eta iristen denean, uste dugu
nahiko berandu egiten duela.
Txosten zehatzagoa erantsitako dokumentuan aurkituko baduzue ere, segidan lan hone-
tatik atera ditugun ondorio nagusietako batzuk azalduko ditugu.
1. Soldata-osagarrien partidaren aurrekontuen bilakaerak ematen du gastuari eusteko
helburuari heltzen diola, irakasle eta ikertzaileen soldaten hobekuntzari baino. Ez da
aldaketarik egon bi deialdi horietako soldata-osagarriak ordaintzeko aurrekontuan.
Hamahiru urtetan %4,7ko igoera txikia gertatu da; bestalde, Eusko Jaurlaritzak parti-
da horretarako egin duen ekarpena 18.250.000 -tan izoztuta dago azken 5 ekitaldie-
tan, eta murriztu egin da 2013koekin alderatuta.
2. Aurrekontuaren banaketa osagarrien goi-tarteen hartzaileengana bideratu da, hau da,
soldata hobea dutenengana. Izan ere, C eta B1 tarteen hartzaileen kopuru absolutua
jaitsi egin da, eta A tarteen kopuru absolutua gehiago handitu da hartzaileen guztizko
kopuruak izan duen igoera baino. Aipatu gastuaren gehikuntza txikia eta tarte baxue-
tako taldeei kendutako kopuruak aipatutako tarte altuak ordaintzera bideratu dira.
3. Gertaera hori ez da hutsala; izan ere, azken urte hauetan kontratatutako pertsona ez-
iraunkorren kopuruak gora egin du eta kontratu iraunkorren kopuruak, ordea, behera
egin baitu, behin-behinekotasunean eta prekarietatean sakonduz. Aztertutako azken
deialdi honetan, osagarri-tarterik jasotzen ez duten pertsonen kopuruak gora egin du,
modu absolutuan zein erlatiboan; ordainsari-osagarriak eskatzeko aukera ematen
duen kontratu-mota duten irakasle eta ikertzaileen %20k ez du osagarri-tarterik lortu,
2007an, berriz, %15,5ek. 2020an C eta B1 motako osagarriak %44,3k lortu ditu, eta
2007ko deialdian, berriz, %50,1k. B2 tartearen eta tarte handiagoen hartzaileen ehu-
nekoa 2007an %34,4 izatetik 2020an %35,6 izatera igaro da, haietara bideratutako
gastua %7 handitu delarik. Manta hau gero eta hanka puxka handiagoa agerian uzten
ari da.
4. Osagarriak eskatzeko aukera ematen duen kontratu-mota bat duten hamar pertsona-
tik lauk ez dute ebaluaziopeko tarterik lortzen (B eta A modalitateak). Horiei arauaren
arabera eskatu ezin dituzten pertsonak gehitzen badizkiegu, UPV/EHUk kontratatuta-
ko irakasle eta ikertzaileen erdiak baino gehiagok ez ditu lortzen.
5. Osagarrien tarteak lortzea estuki lotuta dago UPV/EHUko IRIaren kategorizazioare-
kin. B1etik gorako tarteak lortzea Agregatu plaza bat lortzearekin lotuta dago. Irakasle
Elkartuen %90, Bitarteko Lan-Kontratudunen ia %80 eta Atxikien %60 inguru ez dira
B1 tartera iristen. Osagarrien goi-tarteen lorpena seiurtekoen bigarren bertsiotzat jo
dezakegu.
4. 4
6. UPV/EHUn Irakasle Agregatu plaza batean egonkortzeko batazbesteko adina 43-45
urtekoa da. Ordura arte, EHUko irakasle eta ikertzaileek ez dute bigarren hezkuntzako
irakasleen soldata-maila bera lortzen. Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileei denbora
eta ahalegin handia eskatzen zaie ordainsari-maila duinetara iristeko. Ezin dugu ahaz-
tu irakasle atxikien %100ek, bitarteko lan-kontratudunen %60k eta elkartuen %36k
doktore-titulua zutela 2020ko urtarrilean, bigarren hezkuntzan eskatzen ez den titula-
zioa.
7. Eskaera-prozesuaren protokoloak araututako dinamikak berak asko atzeratzen du
goragoko tarteen lorpena. Gehienez 27 punturekin ebaluatu daitezkeen 5 urteko tal-
dekako merezimenduak aurkezteak esan nahi du unibertsitateko pertsona "bikaine-
nak" 15 urte beharko lituzkeela B3 tartea lortzeko; beste edozein kasutan, 20 urtetik
gora joango ginateke.
8. Soldata-osagarrien sistemak generoko soldata-diskriminazioa bultzatzen jarraituko
du luzaroan. Emakumearen unibertsitateko lan-bizitzarako beranduagoko sarrerak,
irakasle atxikien eta bitarteko langileen kategorietan duen presentzia handiagoak eta
aipatutako ebaluazio-prozesuak egoera hau luzatzen jarraituko dute. Gaur egun, osa-
garrien goi-tarteetan emakumeen presentzia gizonena baino nabarmen txikiagoa da.
9. Datuok, genero-desberdintasunaz gain, IRIaren ebaluazioan zientzia adarren bereizke-
taren arabera ere egiturazko alborapen sakon bat dagoela adierazten dute. Alde bate-
tik, azpimarratu behar dugu, Zientzia Esperimentalen gainerako ezagutza-esparruen
gainetiko balorazioa eta Zientzia Teknikoek urte hauetan goiko tarteetan izan duten
hazkundea, bestetik Gizarte Zientzien eta Zientzia Medikoen ebaluazio baxua. STEM
arloetan inskribatutako sailek, oro har, ikerketa bultzatu eta ikerketarako laguntzak
bideratzen diren arlo zientifikoek, askoz ebaluazioa positiboagoa dute Gizarte Zien-
tzietakoek, Humanitateetakoek eta Zientzia Medikoetako sail klasikoek baino.
Ondorio hauek guztiek, gure unibertsitate honetan erabakiak hartzeko prozesuan parte
hartzen duten eragileei IRIaren soldata egoerari buruzko eta bere berdefinizioari buruz-
ko eztabaida berriro ireki dadila eskatzen diegu. ELAn uste dugu UPV/EHUko irakasle eta
ikertzaileen soldataren duintasuna ez dela lortuko osagarrien deialdiak dagokien epeetan
betetze soilarekin.
2006ko apirila eta maiatzeko greba masiboetan bezala, ELAk berriz ere galdegiten du
Unibertsitate Publikoan lan egiteko eskatutako prestakuntzaren eta unibertsitate publi-
koan egindako lan garrantzitsuaren araberako soldata-politika. Generoan, adinean eta
irakaskuntza-adarren bereizketan oinarritutako desberdinkeriek areagotu besterik egi-
ten ez duten soldata-sistema diskriminatzaileekin amaitu nahi dugu. Hau funtsezko neu-
rria da unibertsitateko langileen lan-baldintzak hobetzeko, unibertsitatea eremu bidez-
koagoa bilakatzeko eta unibertsitate publikoak eskaintzen dituen irakaskuntza-adar guz-
tiei prestigioa emateko. Gure ikertzaile, irakasle eta profesional onenentzat UPV/EHU
lanerako ingurune erakargarri bilakatu behar dugu.
5. 5
SOLDATA OSAGARRIAK. UPV/EHU: 2007 eta 2020(1)
1. Osagarrien aurrekontua eta hartzaile-tarteen araberako banaketa . . . . . . . . . . . . . . 5
2. Irakasle eta ikertzaile hartzaileen banaketa osagarri-tarteen arabera. . . . . . . . . . . . 7
3. Ordainsari-osagarriak aldagaien arabera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
3.1. Irakasle eta ikertzaileen kategoriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
3.2. Generoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11
3.3. Ezagutza-adarrak eta sailak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14
1. OSAGARRIEN GASTUAREN AURREKONTUA ETA HARTZAILE-TARTEEN
ARABERAKO BANAKETA
Aztertutako bi deialdietako ordainsari-osagarriak ordaintzeko aurrekontuak ez du alda-
ketarik izan, %4,73an hazi da 13 urteren buruan.
Ordainsarien osagarrien tarte baxuei dagozkien kopuruen murrizketarekin batera, gas-
tuaren gehikuntza osagarri modalitate altuenetara bideratu da; A1 eta A2 tarteengatik
jasotako kopuruak %50 handitu dira 2007arekin alderatuta. C eta B1 osagarrien hartzai-
leen gastua jaitsi egin da 2020an aurrekontua handitu den kopuru berean. (Taula 1).
Taula 1. Gastua guztira eta gastua hartzaile taldeen arabera (2007 eta 2020)
Datuak arauan ezarritako irizpideen arabera multzokatu baditugu ere, B1 tartea gainera-
ko B osagarrietatik bereiztea erabaki dugu berau lortzeko ez baita doktoregoko titulazio-
rik behar. Horrela, lehendabizi bereizi ditugu UPV/EHUn dedikazio profesionala aintza-
testera bideratutako C motako osagarriak, antzinatasunari lotutakoak; ondoren alde
batetik B1 eta bestetik B2-B3 tarteak ditugu, kalitatea eta etengabeko hobekuntza eza-
gutzeko zehaztuak eta azkenik bikaintasunaren aintzatespena ekarriko lituzketen A tar-
teak izango genituzke.
(1) Erabilitako datuen iturriak: 2007an Uniqualek osagarrien lehenengo deialdiaz argitaratutako txostena
https:/
/www.unibasq.eus/wp-content/uploads/2017/11/OSAGARRIAK_MEMORIA_071.pdf, ELAk
2020an osagarrien egoerari buruzko eskatu eta Irakasle eta Ikerlarien arloko erretoreordetzak 2020ko
otsailan postaz bidalitako datuak, eta UPV/EHUko Gardentasunaren Atarian eskuragarri diren 2005-2006
ikasturteko, 2015ko otsaileko eta 2020ko urtarrileko IRIaren eboluzioari buruzko txostenak, eta 2020ko
urtarrileko aldagaien araberako IRIaren datuak.
%$%%+ ,%%-$%%+
.-$$%%%+ $ $$%%%+
! ,%-,%%%%+ ,.%$%%%+ -$%+
, $%%%+ $,%%%%%+ ,-,-$%+
#$% '(')*+ !',-)*+ -+
0**5
*(****5
6. 6
Konparazioz, osagarrien modalitateen araberako gastu-banaketak gora egin du A1 eta A2
motetan (+%7,69), nabarmen egin du behera B1ean (-%5,84) eta mantendu egin da,
beheranzko joera txiki batez, B2-B3 motako osagarrietan (-%0,66) zein C1-C2 motakoe-
tan (-%1,18) (Taula 2).
Taula 2. Osagarrien hartzaileen tarteen araberako gastu portzentajea
$ $ -
- . $-
! %$ ,-- %..
$ $ .,
#$% %%%% %%%%
7. 7
2. IRI HARTZAILEAREN BANAKETA OSAGARRI TARTEEN ARABERA
Osagarria jasotzen dutenen kopuru absolutua antzekoa da bi deialdietan, 3581 hartzaile
2007an 2020ko 3708ren aldean; 127 pertsona batu dira hartzaileen multzora. Aldiz,
UPV/EHUn kontratatutako irakasle eta ikertzaileen kopuruak gora egin duenez, osagarri-
tarterik ez duten irakasle eta ikertzaileen guztizko ehunekoak %17tik %34ra egin du gora
eta 2020an osagarriak eskatzea ahalbidetzen duen kontratu-mota duten irakasleen
%20k ez ditu jasotzen, 2007an, berriz, %15,5 zegoen egoera horretan. (3. taula).
Taula 3. IRI hartzailea (2007 eta 2020)
Tarteen araberako banaketari dagokionez, nabarmentzekoak dira A tarteen hartzaileen
ehuneko-igoera eta B1 motakoen beherakada. Izan ere, datu absolutuei erreparatuz gero,
A1 eta A2 tarteetako hartzaileen kopuruaren igoera handiagoa da hartzaileen guztizkoa-
ren igoera baino. Bestalde, aipatu behar da B2 eta B3 moten portzentajeek bere horretan
jarraitzen badute ere eta A tarteetan A1 eta A2 motek gora egiten badute ere, C tarteen
portaera dibergentea dela; C1 motak igoera handia agertzen du, C2 motak, berriz, behe-
ranzko joera nabarmena.
Taula 4. IRI hartzailea osagarrien tarteen arabera
Azpimarratu behar dugu bi deialdietako ebaluaziopeko tarteen (B1 edo altuagoak) eska-
tzaileen kopurua bera dela, 2650 2007koan eta 2646 2020ko urtarrilean. Datu hauek
adierazten digute ebaluaziopeko tarteen eskatzaileen portzentajea jaitsi egin dela; osa-
garriak eskatzeko aukera ematen duen kontratua duen 10 langiletatik 4k ez du mota
horretako osagarririk eskuratzen, guztizko IRIaren ehuneko 50 baino gehiagok B1 tartera
ez da heltzen.
. .
/#$% %$ $. %% %%
0$#% $- %- - ..
12/%323$#3134$55
315$$5
. ,- -.
0$#% $- %- -$ -%
! ! #$%
$ . , , % . . $ $-
$%, $$ %. ,, .$ % ., . % - %-
. ! ! #$%
.%% ,,, .%% % % . % ,%- %%%%
, -. .- %. %,% $ ,- %$ %%%%
8. 8
Taula 5. Ebaluaziopeko osagarrien tarteen IRI hartzailea
Urte hauetako irakasle eta ikerlari ez egonkorren kopuruaren gehikuntzak, bereziki lan
kontratudun behin behineko irakasleen eta irakasle lagunena, eta IRI egonkorraren kopu-
ruan jasandako galerak lagun dezakete gertaera hau azaltzen. (taula 6). Taula honetan
aurkezten ditugun 2015ko otsaileko datuak dira gaur egun UPV/EHUk aurkezten duen
moduan aurkitu ditugun lehenengoak, erkaketa termino berean egiteko parada ematen
diguten datuak alegia. UPV/EHUk argitaratutako 2007ko plantillaren kategorizazio
ezberdinak eta 2008ko dekretuak ekarri zuen lan kontratuen moten aldaketak, osaga-
rrien lehenengo deialdiari dagozkion datuekiko konparazioa zaildu egiten dute. Dena dela
esan dezakegu lehen deialdi horretan IRI funtzionarioak 2471 zirela, 2020ko urtarrilean
baino 960 gehiago eta 2015etik aurrera IRI egonkorraren kopurua 400 pertsonetan gu-
txitu dela.
Taula 6. Osagarriak eskuratzeko aukera ematen duen kontratudun irakasleen eboluzioa
(ikerlarien datuak jaso gabe daude)
Jarraian sakonduko dugu gai hauetan.
! #$%
, % . . .$%
,, .$ % . % ..
- )
65$#%15%13 % $
5315$$53 % -%
5313 ! !'
#%5313 -'( '
#$% ,
9. 9
3. SOLDATA OSAGARRIAK ALDAGAIEN ARABERA
3.1. OSAGARRIAK ETA IRI KATEGORIAK
Espero genezakeen moduan IRI kategorien eta osagarrien tarteen hartzaileen arteko
harreman zuzena dago. Dena dela, espero bagenuen ere, jarraian aurkeztuko dugun taula
(Taula 7) ezin argigarriago gertatzen zaigu. Taula honetan IRI kategoria bakoitzari dagoz-
kion tarteen hartzaileen portzentajeak jaso ditugu, azken zutabeak, berriz, kategoria
bakoitzeko IRI kopurua.
Taula 7. IRI kategoriak, osagarrien tarteak eta kategoriako hartzaileen
portzentajeak
Taula honek eskailera perfektu batean kategoriak eta osagarrien tarteak nola egokitzen
diren aurkezten digu. Lehengoz deigarri gertatzen zaizkigu osagarririk eskuratzen ez
duten Irakasle Elkartuen eta Behin Behineko Kontratudunen portzentaje oso altuak.
Osagarriren bat lortzen duten Irakasle Elkartuen, Behin Behineko Kontratudunen eta
Atxikien gehienek C motako osagarriak besterik ez dute eskuratzen. Eskaileraren biga-
rren maila batean, trantsizio egoeran , desagertzear diren kategoriak aurkitzen ditugu,
zeinetan B1 tartearen hartzaileen multzoa nagusi den. Datu interesgarria da Irakasle
Elkartuaren eta Eskolako Irakasle Titularraren kategorien artean dauden guztiak B1 tar-
tean edo baxuago batean kokatzen direla kasuen %90 baino gehiagotan. Irakasle
Agregatuaren kategoria da berau osatzen duten irakasle gehienak tarte horietatik gora
kokatzen dituena. Irakasle Agregatuaren kategoriak, Ikertzaile Iraunkor Doktoreenak eta
Unibertsitateko Irakasle Titularrarenak eskaileraren hirugarren maila osatzen dute.
Unibertsitateko Katedradunak eta Irakasle Osoak mailarik altuenean aurkitzen ditugu.
Argi dago B2 edo maila altuagoko osagarrien lorpenak estuki lotuta dagoela Agregatu
edo Unibertsitateko Titular plazak betetzearekin. Osagarri hauek seiurtekoen bertsio bat
dira.
Eta zer esan nahi du honek guztiak? Honek esan nahi du unibertsitate karrera profesio-
nal normalizatua aurrera eraman nahi duen irakasleak edo ikerlariak, Agregatu plaza
eskuratu bitartean, ez duela jasoko bigarren hezkuntzako irakasleek, graduatuak edo
lizentziadunak baina ez doktoreak, jasotzen duten pareko soldatarik. Gogora ekarri behar
! #$%
12. 10
dugu gaur Agregatu plaza betetzeko batazbesteko adina 43-45 urtekoa dela. Irakasle
Atxikien eta Lan Kontratudun Behin Behineko Irakasleen soldaten oinarri baxuak, azken
hauen kasuan ikerketa jarduera garatzeko dituzten zailtasunak gehitzen baditugu solda-
ta duina izateko aukeratik oso urruti gaude, eta aldaketarik ezean luzaroan egongo gara.
Ez gara ahaztuko eskailera horretako mailarik baxuenekin, DBHko maisu-maistren eta
DLHko eta Haur Hezkuntzako maisu-maistren soldaten mailara heltzen ez direnak (taula
8 eta taula 9).
Taula 8. Irakasleen soldatak. UPV/EHU eta Euskal Eskola Publikoa (2020)
Taula 9. Tarteko zenbatekoa eta metatutako zenbatekoak (2007-2020)
Gogorarazi behar dugu irakasleek eta ikerlariek jasotzen duten zenbatekoei ez zaiela
inolako eguneratzerik aplikatzen, hau dela eta 2007an jasotzen hasitako osagarriek eros
ahalmenean %22ko galera jasan dute INEk emandako datuen arabera.
1$
21. 11
3.2. GENEROA(2)
UPV/EHUk kontratatutako emakumezkoen kopuruaren hazkundeak osagarrien tarte
guztietan emakumezkoen kopuru absolutoaren gehikuntzan isla du. (taula 10).
Taula 10. Generoaren araberako hartzaile taldeak
Gehikuntza absolutu honek, ordea, ez dakar osagarrien tarteetako hazkunde homogene-
oa agertzen duen eredurik. Hurrengo taulako datuek (Taula 11 eta Grafikoa 1) tarteetako
tipologian gora egiten dugun heinean emakumezkoen gero eta presentzia urriagoa adie-
razten dute. Generoen araberako erkaketak osagarrien hiru tarte altuenetan gizonezko-
en nagusitasuna azaleratzen duen bitartean C1 eta B1 motetan emakumezkoek duten
agerpena adierazten du.
Taula 11. Generoa eta osagarrien tarteak
(2) 2007ko Uniqualen txostenak ez du aldagaien araberako C1 eta C2 tarteei buruzko daturik bereizten, hone-
la, bi deialdietako ikerketa konparatiborako generoari zein adar zientifikoei dagozkien datuetan soilik B1 eta
altuagoak diren tarteei buruzkoak erabili ahal izan ditugu.
434 ! #$%
$ - . - %
$ . -
%#15 ! #$%
. $ . -- $ .
% , - , $
. ! #$%
434 .$ ,-% % ,-% .. .% %%%%
%#15 $ % % -- % %%%%
22. 12
Grafikoa 1. Generoa eta osagarrien tarteak (2020)
Ondorengo datuek (Taula 12) eta dagokien grafikoak (Grafikoa 2) nabarmen agertzen
dute egoera hau. Generoaren araberako IRI hartzailearen kopuruaren parekatzeak ezku-
tatu egiten du, aurreko paragrafoan esandakoa berretsiz, oso bestelako banaketa bat;
emakumeak B3, A1 eta A2 tarteetan legokiona baino askoz ordezkapen txikiagoa du, C1
eta B1 tarteetan, berriz, gain-ordezkatua agertzen da.
Taula 12. Osagarrien tarteak eta generoa (2020)
! #$%
434 $., $, $. -. $ -
%#15 % $% $ $ .- .. $.
#$% %%%% %%%% %%%% %%%% %%%% %%%% %%%% %%%%
23. 13
Grafikoa 2. Osagarrien tarteen araberako emakumezkoen portzentajeen desbideratzea
Ildo beretik jarraituz ikus dezakegu tarte altuenetan emakumezkoaren presentziaren
hazkundea gizonezkoena baino erritmo mantsoagoan gertatzen ari dela (taula 13 eta
taula 14).
Taula 13. Emakumea: tarteetako banaketa (2007 eta 2020)
Taula 14. Gizona: tarteetako banaketa (2007 eta 2020)
434
$ , -%
% -
! - % %
,$-
%, $
#$% * *
%#15
$ $ -%
, %$
! .$ . % -
$ - $
$ .
#$% %%%% %%%%
24. 14
Unibertsitatearen lan bizitzan beranduagoko hasteak, kategoria ez egonkorretan duen
presentzia handiagoak (ikusi taula 15), oro har lan munduan aurkitzen dituen trabek eta
osagarrien deialdiek dituzten araudiak eta dinamikak berak urte luzeetan atzera dezake-
te emakumezkoen osagarrien kobrantza parekatua.
Taula 15. Generoa eta kategoriak. UPV/EHU 2020
3.3. ADAR ZIENTIFIKOAK
Adar zientifikoetako osagarrien tarteen banaketaren analisiak oso argigarria den albora-
pen bat agertzen du. Goi tarteetan Zientzia Esperimentalek duten portzentaje altua
nabarmentzekoa da Gizarte Zientziek eta Zientzia Medikoek dituztenekin alboratuz gero;
Zientzia Esperimentaleetako IRIaren %30k A tarteren bat eskuratzen du, portzentaje hau
Zientzia Medikuen kasuan %9,5era eta Gizarte Zientzietan %8ra murrizten da.
Osagarrien oinarrizko tarteetan egoera irauli egiten da. Humanitateek eta Zientzia eta
Ikasketa Teknikoek dituzten portzentajeak tarteek eskaintzen dituzten batazbesteko
balioetara egokitzen dira. (Taula 16 eta Grafikoa 3).
Taula 16. Adar zientifikoak eta osagarrien tarteak (2020)
%#15#31 434#31 %#15#31 434#31
C C
28. 15
Grafikoa 3. Adar zientifikoak eta osagarri tarteak (2020)
Osagarri tarte bakoitzean adar zientifikoek duten pisu portzentualari erreparatzen badio-
gu arestian esandakoa modu garbiago batean agertzen zaigu. (Taula 17, Grafikoa 4).
Zientzia Esperimentaleetako IRIa osagarrien hartzaileen %14,37 izaki, hurrenez hurren,
B3, A1 eta A2 tarteetako %23, %30 eta %43 dira. Aldiz, Gizarte Zientzietako adarrak
hartzaileen %32,4 biltzen badu ere, aipatutako tarteetako hartzaileen %25, %20,9 eta
%17,5 batzen ditu. Ildo horretatik jarraituz azpimarra dezakegu Zientzia Medikoetako
kideak IRI hartzailearen %16,5 izanik C motetako osagarrien jasotzaileen %37,8 direla.
Taula 17. Adar zientifikoen araberako osagarrien tarteak (2020)
! #$%
%5$#%:%313 -% -%$ . %. . . .$%
45%$$3 ,%. , %, - - , -
%#$%5$#%3 $,- %% -%. , $%% %-- $%
%5$#%35%313 . - .$ $ $ - $
%5$#%2=%45$3 % . ,$ , % ,.
#$% %%%% %%%% %%%% %%%% %%%% %%%% %%%% %%%%
29. 16
Grafikoa 4. Osagarrien tarteen araberako adar zientifikoen portzentajeen desbideratzea
(2020)
Aurkitutako alborapen honek egiturazkoa ematen du, aztertutako hamahiru urteetan
argazkia ez baita asko aldatu. Hurrengo grafikoan (Grafikoa 5) 2007 urteari dagozkion
datuak aurkezten ditugu; hauteman dezakegu tarte ezberdinetan adar zientifikoek man-
tendu duten gain-ordezkapen zein azpi-ordezkapen eredu bera. (Gogorarazi nahi dugu
C1 eta C2 2007ko daturik ezin dugula eskaini).
Grafikoa 5. Osagarrien tarten araberako adar zientifikoen portzentaje desbideratzea
(2007)
30. 17
Desbideratzeen datu guztiak hurrengo taulan jaso ditugu. Urte hauetan aldaketarik esan-
guratsuenak Gizarte Zientzietako eta Zientzia Esperimentaleetako B2 tartean daude. Era
berean Zientzia Teknikoek B2 eta B3 tarteetan jasandako hazkundeak azpimarragarriak
dira.
Taula 18. Osagarrien tarteen araberako adar zientifikoen portzentajeen desbideratzea
(2007 eta 2020)
Adar zientifikoak osatzen dituzten saileen datuen analisiara jaisten bagara honako datu
hauekin ohartarazten gara:
Zientzia Esperimentalak osatzen zituzten 20 sailak osagarrien goi-tarteetan batazbes-
tekoaren gainetik kokatzen dira.
Zientzia Medikoetan goi-tarteetan UPV/EHUren batazbestearen gainetik kokatzen
diren sailak Zientzia Esperimentalen ezagutza arloekin harreman zuzena dutenak dira:
farmazia ikerketa, biologia zelularra, mikrobiologia, inmunologia eta neurozientziak.
Zientzia Medikoetako eta Erizaintzako gainerako sailak, berriz, azpitik kokatzen dira.
Antzeko egoera aurki dezakegu Zientzia eta Ikasketa Teknikoen adarrean. Adar hone-
tan ere Zientzia Esperimentalekin harremanetan diren ezagutza arloak (konputazioa,
komunikazioak, ingenieritza kimikoa, fisika aplikatua, elektrizitatea eta elektronika)
dira ongien ebaluatuak direnak.
Gizarte Zientzietako eta Humanitateetako adarrek ez dute aurrekoen portaera-eredu
bera agertzen. Gizarte Zientzietan nabarmentzen dira zuzenbide administratiboa,
publikoa, konstituzionala eta nazioartekoarekin eta ekonomiaren analisiaren oinarrie-
kin lotutako sailak. Humanitateen arloetan Erdi Aroko Historia eta Historia Garaikideaz
gain Ikasketa Klasikoak, Zientziaren Filosofia eta Logika eta Euskal Linguistika gailen-
tzen dira. Osagarrien goi tarteetan batazbestekoaren oso azpitik kokatzen dira Gizarte
Zientzietako Didaktika arloak eta Humanitateetako Arte Ederretakoak.
Adar zientifikoen araberako osagarrien tarte bakoitzeko hartzaileen datu absolutuen
analisiak ere informazio interesgarria dakarkigu. Zientzia Teknikoetan eta Gizarte
Zientzietan hartzaileen guztizko kopuruak gora egiten badu ere gainerako adarretan jai-
tsi egiten da. Zientzia Teknikoetan B1 tik gorako tarte guztietan jasan duten hazkundea
aipagarria da. Gizarte Zientzietan ohargarria da B2 tarteak jasandako gehikuntza eta,
maila apalagoan, A1 izandakoa. Bukatze aldera, nabarmendu nahi dugu 2007tik Zientzia
Esperimentalek A tarteetan eduki duten hazkundearen datuak berretsi egiten duela
lehen aipatutako alborapen egoera. (Taula 19).
' % ' % '% '% '% '% % % % %
D
?
%. - , . - %%$ $ %- % %
0