6. ASEGURUA
Kontratu bat da, eta haren bidez, aseguru-etxeak hirugarren
bati kalte-ordainak emateko konpromisoa hartzen du
kontingentzia edo ezbeharren bat gertatzen bada; eta,
trukean, prima bat jasotzen du.
7. AUKERA KOSTUA
Erabaki bat hartzen den bakoitzean uko egiten zaion horren
balioa da, dirutan neurtuta egon ala ez.
24. ERANTZUKIZUN ZIBILA
Pertsona batek beste bati eragin dizkion kalteak konpontzeko
duen obligazioa da. Normalean, kaltetutako pertsonari diru bat
ordaindu behar izaten dio.
25. ERRENTA
Ekoizpen baliabide bat denbora aldi jakin batean erabiltzearen
truke ordaintzen den balioa edo prezioa adierazten du
26. ERRENTAREN FLUXU
ZIRKULARRA
Enpresen eta familien arteko ondasunen eta errenten
trukearen bereizgarri den erlazio-multzoa da; trukea
merkatuetan egiten da, sektore publikoak araututa.
27. ERRESERBAK
Erreserbak enpresaren aurrezkiak dira, banatu gabeko
irabaziak. Enpresan geratzen dira inbertsio berriak
finantzatzeko, eta, beraz, enpresaren hazkundeari laguntzeko.
32. FUNTS
ESPONTANEOAK
Enpresak, oraindik aurreikusitako helbururako erabili ez
dituelako, eskuragarri dituen baliabideak dira; adibidez,
enpresak Ogasunari edo Gizarte Segurtasunari dagokionean
ordaindu beharreko dirua, edota langileei oraindik ordaindu
gabeko soldatak.
34. GIZARTE-KOTIZAZIOAK
Enpresek eta langileek Gizarte Segurantzari aldian-aldian
egiten dizkioten ekarpenak dira, trukean, sektore publikotik
zenbait prestazio jasotzeko eskubidea izan dezan langileak.
38. INGURUNE
ESPEZIFIKOA
Enpresa jakin baten funtzionamenduan eragiten duten
faktoreak dira. Enpresa aritzen den sektoreko lehiarekin dute
zerikusia faktore garrantzitsuenek: Lehiakideen kopurua,
bezeroak, hornitzaileak eta ordezko produktuen mehatxua.
39. INGURUNE OROKORRA
Enpresa mota guztiei berdin eragiten dieten faktoreak dira;
oro har, hauek izaten dira: kultura, ekonomia, politika, legeak,
teknologia etab.
43. KOOPERATIBA
Enpresa-mota bat da. Estatutuetan finkatutakoa da gutxieneko
kapitala. Lege-erantzukizuna egindako kapital ekarpenaren
araberakoa da. Helburu soziala dute, bere kideen onura
bilatzen dute.
45. KOSTU FINKOAK
Kostu Finkoak (KF): ekoitzitako kopuruak aldatu arren berdin
jarraitzen duten kostuak, adibidez: lokalaren alokairua edo
ekoizpen-instalazioen mantentze-gastuak
50. MAKROEKONOMIA
Ekonomiaren portaera globala aztertzen du, ekonomia
eragileen harteko erlazio giza. Neurtzeko zenbait adierazle
erablitzen dira: prezioen maila orokorra, enplegu tasak...
52. MERKATARTITZA-
KREDITUANormalean kreditua esaten zaio; finantzaketa automatikoa da,
eta enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe
uztean lortzen du: fakturak ordaindu arte, erositako materialak
edo hornigaiak balia ditzake enpresak, baita haiek balio duten
dirua ere.
55. ORDEZKO
PRODUKTUAKBeste produktu batzuen antzeko ezaugarriak dituzte, eta
produktu horien kontsumoa erabat edo zati batean ordezka
dezakete. Adibidez, autobusean beharrean, trenean joatea.
63. SOZIETATE ANONIMOA
Enpresa-mota bat da, eratzeko gutxieneko kapitala 60.000-
koa da. Lege-erantzukizunean enpresa-ondarea bakarrik
dago. Kapitala akzioetan zatitzen da. Forma juridikoa dute.
64. SOZIETATE MUGATUA
Enpresa-mota bat da, eratzeko gutxieneko kapitala 3.000-
koa da. Lege-erantzukizunean enpresa-ondareak bakarrik
dago. Katpitala parte-hartzeetan zatitzen da. Forma juridikoa
dute.
65. TASA
Zerbitzu publiko baten truke ordaintzen diren tributu motak
dira; esate baterako, museo bateko sarreragatik, titulu baten
bidalketagatik, edo hiri barruko autobusa erabiltzeagatik.
68. UTBa
Urteko tasa baliokidea mailegu baten kostu osoa neurtzen
duen adierazlea da, adierazle bakar batean biltzen baititu
eragiketaren kostu guztiak.
70. ZERGA
Tributo mota bat da. Sektore publikoak exijitutako ordainketak
dira; ez dago kontraprestazioa zuzenik haiek ordaintzen
dituenarentzat.
71. ZOR PUBLIKOA
Estatuek dirua behar dutenean jaulkitzen dute. Edonork eros
dezake. Aurrez ezarritako errentagarritasuna ematen dute eta
inbertitutako dirua epe jakin batetan itzultzen dute.