1. Getxolinguae 2015
Eleaniztasunerantz: EAEko eta Frisiako eskola sistemen ikerketa baten
inguruko gogoetak
Elizabet Arocena Egaña
DREAM: Donostia Research Group on Education and Multilingualim
Euskal Herriko Unibertsitatea
Eleaniztasuna sustatzea da Europako hezkuntza sistema askoren helburuetako
bat. Azken bost urteotan, arlo horretako ikerketa proiektu batean elkarlanean
aritu dira Euskal Herriko Unibertsitateko eta Fryske Akademyko (Frisia,
Herbehereak) ikerketa talde bana. Lan horretan ateratako ondorioek
hausnarketa sakonerako bidea ematen dute. Izan ere, bi lurraldeen artean
antzekotasun eta desberdintasun interesgarriak daude hizkuntza gutxituak
(euskara eta frisiera), hizkuntza nagusiak (gaztelania eta nederlandera) eta
atzerriko hizkuntzak (ingelesa) ikastetxe barruan eta ikastetxetik kanpo duten
trataeran. Bildutako datuetan oinarrituta, askotariko ikuspegiak jaso ditugu
jatorrizko hiztun idealari buruz, ikasle eleaniztunari buruz, hizkuntza bakoitzean
lortu beharko litzatekeen gaitasun mailari buruz eta orokorrean irakaskuntza
eleaniztunari buruz.
Emaitzen arabera, badirudi gizarte-testuinguruak, eta bereziki gurasoek,
hedabideek eta hizkuntzek gizartean duten estatusak, eragin handia dutela
hizkuntzen irakaskuntzan.