1. ENERGIA
Energia magnitude bat da; lana egiteko materiaren ahalmena da, beroa sortu, argia egin
eta mugimendua eragitea ahalbidetzen duena.
Nazioarteko Sisteman joulea da energia-unitatea, baina beste unitate batzuen bidez ere
adieraz daiteke
Kontzeptu zientifiko bat da “aldakuntzak eragiteko ahalmenarekin” lotuta dagoena. Hala
ere hitz bera zientziaren testuingurutik at ere maiz erabilia da. Zientzia arloan erabilpen
zehatza eta esanahi doia ditu baina esparru ez-zientifikoetan askotan ez da zehetasun
bera aurkitzen.
Zientziari dagokionez izari abstraktua da, sistema itxi baten estatu dinamikoarekin lotuta
dagoena eta denboran zehar aldaezin agertzen dena. Esate-baterako zera esan daiteke:
energia zinetikorik gabeko sistemak geldi daude. Sistema bat hasierako egoera batetik
geroko egoera batera eramateko behar den lana, magnitudeari dagokionez, sistema
horrek izan duen energiaren aldakuntzaren parekoa da.
Energia motak
Energia mekanikoa: energia mota hau hiru energia talde desberdinetan bana daiteke:
Energia zinetikoa: Energia hau gorputzek mugitzean lortzen dutena da. Energia hau
garbi agertzen da, adibidez, kotxe batek istripua edukitzen duenean
Energia potentziala: gorputzek beren posizioa dela-eta duten energia mota da Energia
potentzial grabitatorioa: Lurrazaletik altuera batera egoteagatik gorputzek duten
energia mota da. Adibide argienetako bat zentral hidroelektrikoarena da .
Energia elektrikoa: korronte elektrikoak duena da. Zentral elektrikoak deritzen eraikin
handietan sortzen da, sorgailu elektrikoen bidez. Pila lehorretan edo metagailu
elektrikoetan (bateria hitzez ere ezagutuan) ere sortzen da honako hau.
Energia nuklearra: Energia nukleo atomikoetatik dator. Fusio eta fisio-erreakzio
nuklearretatik datorren energia mota da. Nukleoak zatitzen (fisioa) edo batzen (fusioa)
direnean sortzen da. Horrelakoetan, nukleoen masaren parte bat energia bihurtzen da.
Energia termikoa: Gorputz batek, bere tenperatura, bolumen, presioa eta egoera fisikoa
2. direla eta duen energia. Barne energia bezala adierazten da maiz.
Energia kimikoa: naturako konposatu guztiek dutena da, barneko loturen energiaren
kausaz. Bai materia bizigabean eta bai materia bizidunean gertatzen diren erreakzio
kimikoetan agertzen da, hau da, naturako substantzia guztiek duten energia mota hau
atomoak biltzeko indarraren ondorioz.
Erradiazio-energia: erradiazio elektromagnetikoak duena da, adibide argiena argiak
duena, beraz, eguzki-energia da garrantzitsuena, izan ere azpimarratzekoa da, Lurrean
dugun energia gehiena Eguzkitik datorrela
Energia berriztagarri
Energia berriztagarria iturri naturaletatik sortzen den energia mota da. Energia mota
honek erabiltzen dituen baliabide naturalak oso ugariak dira baina garrantzitsuenak
hauek dira: eguzki-energia, haizea, euria, itsasaldiak eta bero geotermikoa.
Iturri natural hauek, birtualki agortezinak dira daukaten energia kantitate izugarriagatik
eta neurri naturalak erabiliz birsortzeko gai direlako.Ingurumenaren degradazioa,
garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa
eta erregaien aniztasuna, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak
dira.
Energia ez berriztagarri
Energia ez berriztagarriak gizakiok erabiltzen ditugun heinean agortu egiten direnak
dira. Beraz amaitu egin ahal dira, eta behin amaituz gero ezin dira berriro lortu.
Energia berriztagarriaren guztiz kontrakoa da. Energia mota honek, kantitate finko
batean naturan aurkitzen diren energia iturriei erreferentzia egiten dio. Gainera, energia
iturri hauek agortzen direnean, ezin dira ordezkatu, horretarako baliagarria den
produkzio sistemarik existitzen ez delako.