際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
Erraldoi berekoia
Arrataldero, eskolatik irten ostean, haurrak erraldoiaren lorategira joaten ziren
jolastera.
Lorategia lorez beteta egon ohi zen uda eta negu, eta txoriek zuhaitzen
adarretan etengabe kantatzen zuten. Haurrek primeran pasatzen zuten toki
hartan.
Egun batean haurrak lorategian jolasean ari zirela, erraldoia etxetik irten eta
honela hasi zitzaien, haserre:
Zertan ari zarete hemen? trumoi batek adina zarata egin zuen. Kanpora
denok hemendik! Alde nire begien bistatik! Ospa, eta agudo gainera! Hau nire
lorategia da eta ez dizuet gehiago hemen jolas egiten utziko.
Erraldoiak lorategiaren sarreran horma handi bat eraiki zuen eta txartel bat jarri
zuen bertan: EZIN DA PASA. DEBEKATUTA DAGO. Izan ere, erraldoia,
azkenengo boladan, oso berekoi bihurtu zen.
Haurrak oso aspertuta zeuden, ez baitzekiten nora joan
jolastera. Bideak, berriz, hautsez beteta zeuden, eta han
jolastea ez zen batere atsegina.
Egunak joan egunak etorri, udaberria iritsi zen.
Zuhaitz guztiak hosto berdez bete ziren eta
zelaiak kolore guztietako lorez.
Udaberria izan arren, erraldoiaren lorategian
haurrik ez zegoenetik negua zen. Zuhaitzek ez
zeukaten hostorik, eta txoriak ez ziren beren
habiak egitera joaten.
Goazen, goazen hemendik! esaten zuten
txoriek. Lorategi honetara oraindik ez da
udaberria iritsi eta.
Elurra eta hotza oso gustura zeuden erraldoiaren lorategian, eta
bazirudien betiko gelditu behar zutela bertan.
Erraldoia bera ere hotzak akabatzen ari zen hain negu luzean.
Egun osoa sutondoan igarotzen zuen, manta bat gainean zuela.
Egun batean,
erraldoiak, leihotik
begira zegoela,
kukuaren kantua
entzun zuen.
A! Udaberria
heldu da! esan
zuen poz-pozik.
Eta hori esan bezain laster haurrak
lorategiko horma gainean ikusi
zituen eskailera baten laguntzaz
lorategira sartzen.
Haurrak ikusitakoan zuhaitzak asko
poztu ziren, eta hostoz eta lorez
bete ziren bat-batean. Txoriak ere,
pozik eta kantari, zuhaitzen
adarretan pausatu eta beren habiak
egiten hasi ziren.
Baina negua ere oraindik hantxe
zegoen, lorategiaren bazter batean.
Erraldoiak negua zegoen
bazterrera begiratu zuen eta...
Zer gertatzen da bazter
horretan? esan zuen.
Hurbildu eta haurtxo txiki
bat ikusi zuen zuhaitzaren
ondoan. Hain txikia zen, non
ezin baitzen zuhaitzera igo.
Zuhaitzak zera esaten zion
haur txikiari:
Igo, igo, ba, txikitxo
hori!
Baina, haurra txikiegia
zenez, ezin zen igo.
Erraldoia, hura ikusi
zuenean, errukitu egin zen,
eta, haurra besoetan
hartuz, zuhaitzera igo
zuen.
Erraldoiak haur txikia besoetan hartu zuela ikusi
zutenean, beste haurrak beldurtu egin ziren,
eta zalapartan lorategitik irteten hasi ziren.
Erraldoia! Erraldoia! egiten zuten garrasi.
Haur txikiak erraldoiaren besoetan jarraitzen zuen.
Ez izan beldurrik esan zion erraldoiak. Ez dizut
minik egingo.
Hormaren atzetik hori ikustean, haurrak txundituta gelditu ziren.
Bat-batean erraldoiak haurrak zeuden hormara hurbildu eta kolpe
batez bota egin zuen. Orduan haurrak lorategira sartu ziren, eta
lorategia argitasunez eta kolorez bete zen.
Harrezkero
udaberriak oso
gogoko du
erraldoiaren
lorategia, eta
bertan
denboraldi
luzeak egiten
ditu.
Testu liburua:
Argitaletxea: Ibaizabal

More Related Content

Erraldoi berekoia

  • 2. Arrataldero, eskolatik irten ostean, haurrak erraldoiaren lorategira joaten ziren jolastera. Lorategia lorez beteta egon ohi zen uda eta negu, eta txoriek zuhaitzen adarretan etengabe kantatzen zuten. Haurrek primeran pasatzen zuten toki hartan.
  • 3. Egun batean haurrak lorategian jolasean ari zirela, erraldoia etxetik irten eta honela hasi zitzaien, haserre: Zertan ari zarete hemen? trumoi batek adina zarata egin zuen. Kanpora denok hemendik! Alde nire begien bistatik! Ospa, eta agudo gainera! Hau nire lorategia da eta ez dizuet gehiago hemen jolas egiten utziko.
  • 4. Erraldoiak lorategiaren sarreran horma handi bat eraiki zuen eta txartel bat jarri zuen bertan: EZIN DA PASA. DEBEKATUTA DAGO. Izan ere, erraldoia, azkenengo boladan, oso berekoi bihurtu zen.
  • 5. Haurrak oso aspertuta zeuden, ez baitzekiten nora joan jolastera. Bideak, berriz, hautsez beteta zeuden, eta han jolastea ez zen batere atsegina.
  • 6. Egunak joan egunak etorri, udaberria iritsi zen. Zuhaitz guztiak hosto berdez bete ziren eta zelaiak kolore guztietako lorez. Udaberria izan arren, erraldoiaren lorategian haurrik ez zegoenetik negua zen. Zuhaitzek ez zeukaten hostorik, eta txoriak ez ziren beren habiak egitera joaten. Goazen, goazen hemendik! esaten zuten txoriek. Lorategi honetara oraindik ez da udaberria iritsi eta.
  • 7. Elurra eta hotza oso gustura zeuden erraldoiaren lorategian, eta bazirudien betiko gelditu behar zutela bertan. Erraldoia bera ere hotzak akabatzen ari zen hain negu luzean. Egun osoa sutondoan igarotzen zuen, manta bat gainean zuela.
  • 8. Egun batean, erraldoiak, leihotik begira zegoela, kukuaren kantua entzun zuen. A! Udaberria heldu da! esan zuen poz-pozik.
  • 9. Eta hori esan bezain laster haurrak lorategiko horma gainean ikusi zituen eskailera baten laguntzaz lorategira sartzen. Haurrak ikusitakoan zuhaitzak asko poztu ziren, eta hostoz eta lorez bete ziren bat-batean. Txoriak ere, pozik eta kantari, zuhaitzen adarretan pausatu eta beren habiak egiten hasi ziren. Baina negua ere oraindik hantxe zegoen, lorategiaren bazter batean.
  • 10. Erraldoiak negua zegoen bazterrera begiratu zuen eta... Zer gertatzen da bazter horretan? esan zuen. Hurbildu eta haurtxo txiki bat ikusi zuen zuhaitzaren ondoan. Hain txikia zen, non ezin baitzen zuhaitzera igo.
  • 11. Zuhaitzak zera esaten zion haur txikiari: Igo, igo, ba, txikitxo hori! Baina, haurra txikiegia zenez, ezin zen igo. Erraldoia, hura ikusi zuenean, errukitu egin zen, eta, haurra besoetan hartuz, zuhaitzera igo zuen.
  • 12. Erraldoiak haur txikia besoetan hartu zuela ikusi zutenean, beste haurrak beldurtu egin ziren, eta zalapartan lorategitik irteten hasi ziren. Erraldoia! Erraldoia! egiten zuten garrasi.
  • 13. Haur txikiak erraldoiaren besoetan jarraitzen zuen. Ez izan beldurrik esan zion erraldoiak. Ez dizut minik egingo.
  • 14. Hormaren atzetik hori ikustean, haurrak txundituta gelditu ziren. Bat-batean erraldoiak haurrak zeuden hormara hurbildu eta kolpe batez bota egin zuen. Orduan haurrak lorategira sartu ziren, eta lorategia argitasunez eta kolorez bete zen.
  • 15. Harrezkero udaberriak oso gogoko du erraldoiaren lorategia, eta bertan denboraldi luzeak egiten ditu.