ºÝºÝߣ

ºÝºÝߣShare a Scribd company logo
ERRUGBIA 
OINARRIZKO AZALPENAK 
Errugbia 15 jokalariz osatutako bi taldek elkarren kontra baloi batekin jokatzen 
duten kontaktuzko talde-kirola da. Lagunekiko eta epaileekiko begirunea azaltzea 
eta batez ere jokoaren izaera zaintzea helburu duten arau sinpleak ditu. Gizakion 
eguneroko bizitza osatzen duten akzio naturaletan oinarritzen da: korrika egitea, 
jauziak, jaurtiketak, borrokak... 
NOLA LORTZEN DIRA PUNTUAK? 
Bi taldeetako jokalariek puntuak lortzeko honako jokaldiak egin beharko dituzte: 
Entseguak: entsegua baloia aurkakoen hondoko marran edo entsegu gunean 
lurrean kokatuaz lortzen da. Bere balioa 5 puntukoa da. 
Entsegu ondorengo transformaketak: entsegua lortu eta gero, 2 puntu gehiago 
lortzeko aukera dago. Horretarako, entsegua lortu den marka edo entsegu 
puntuarekiko perpendikular dagoen puntu batetik jaurtiko da baloia, langaren 
gainetik eta bi zutoinen artean sartzen ahaleginduz. Hori lortuz gero, bi puntu 
eskuratzen dira . 
Hagetarako jaurtiketak: zigor kolpearen ondoren, baloia ostikoz jaurtitzeko 
aukera dugu. Hiru hagen artean sartzea lortzen badugu (transformazioa), 3 puntu 
eskuratuko ditugu. 
* "Drop"-ak edo bote-azkarrak:jokoaren edozein unetan jokalariek 3 puntu lortu 
ditzakete baloia bote azkarrean ostikoz jaurtiki eta aurkakoen hiru hagen artetik 
pasatzen badute.
NOLA JOLASTEN DA 
Jokoan zehar jokalariek honako akzioak egin litzakete: 
 Baloiarekin korrika egin. 
 Baloia bere atzean dagoen lagun bati pasa. Ezin izango dute ordea 
aurreranzko pasea edo abant egin. 
 Lurrean dagoen baloia hartzeko bere gainera erori. 
 Baloia ostikoz jo . Hala ere kontuan izan behar da, baloia baino 
aurreratuago dauden taldekideak jokoz kanpo egongo direla . 
 Baloia daraman aurkakoa plakatu. 
 Elkarketetan parte hartu (maul, ruck, mele eta toucheetan). 
MELEA 
Errugbiaren joko egoera adierazgarrienetakoa da. Bi taldeetako jokalariek elkarri 
oratuta estruktura tinko eta egonkorra osatzen dute. Normalean talde bakoitzeko 8 
jokalari sartzen dira meleetan . Bi taldeetako jokalariek osatzen duten erdiko 
pasabidean baloia sartu ondoren, bultza eginez edo baloia orpo-katuz 
norberaganatu beharko da baloia. Abant baten ondoren edo elkarketetan baloia 
jokatzeko moduan atera ezin denean agintzen du epaileak melea. 
Bere ikasketaren lehenengo saioetan lesio edo bestelako arazo fisikoak ekiditeko, 
jokalarien gorputzaren posizio okerrak zuzendu behar dira . Jokalariek ezarrera 
egonkorrean egon behar dute, bizkarra zuzen eta burua tente dutelarik. Bultzakada 
egiteko indarra beti hanketatik etorri behar da, ez bizkarretik edo lepotik. Sorbaldak 
beti gerria baino altuago egon behar dira . Gaztetxoen partiduetan, meleetan ez da 
bultza egiten eta baloia beti mele barrura sartu duen taldearentzat izaten da. 
" TOUCHEA" 
Baloia joko eremutik kanpora irteten denean berriro jokoan jartzeko erabiltzen den 
jokaldia da. Baloia irten den lekutik 5 metrotara bi taldeetako jokalariek bi lerro 
osatuko dituzte eta baloia kanpora bota duen taldeak ez, besteak, egingo du 
sakea. Baloia pasabidearen erdi erdira joan beharko da eta jokoan jartzen duen 
taldeak aukeratuko du sake laburra, erdikoa edo luzea egin.
JOKOZ KANPOA 
Baloia duen taldeko jokalariek baloia baino aurrerago jokoan aritzeak jokoz 
kanpoko arau-haustea sortarazten du. Zigor kolpe batez gaztigatzen da. Gainera, 
elkarketetatik (maul, ruck eta meleak) kanpo dauden jokalariek ezin izango dute 
elkarketa hori osatzen duen azken taldekidearen aurretik egon. 
Touchetan, parte hartzen ez dutenek gutxienez 10 metrotara kokatu behar dute, 
edo jokoz kanpo aurkituko dira. 
ATXEKIA 
Jokalariak plakatuak direnean edo lurrera jauzten direnean derrigorrez baloia 
askatu edo solte utzi behar dute. Ezin da lurrean baloiari oratuz egon, eta ezta 
beste jokalarien baloia eskuratzeko ahaleginak oztopatu ere. 
Atxekia zigor kolpearekin zigortzen da. 
PARTIDAREN IRAUPENA 
Nagusien mailako errugbi partiduak 40 minutuko bi zati ditu. Zati bien artean 5 
minutuko atsedenaldia dago. 
ANULATUA 
Jokalari batek, baloia bere entsegu lerroaren ostean badu, anulatu bat egingo du. 
Epaileak orduan 5 metrotara mele bat egiteko aginduko du; eta mele hau beste 
taldekoek aterako dute. 
JOKUKONTRAKOA 
Epaileak edozein jokukontrako ekintza, zigor kolpearekin zigor dezake. 
Joko ezleal hau mantentzen jarraituz gero (protestak...), zigorra metroak kenduz 
gehituko da, joko ezlealaren arabera zigor entsegua era eman daitekeelarik. 
Jokalari batek joko ezleal ekintzak egiten jarraitzen badu, kanporatua izango da 
eta beste jokalari bategatik ordezkatua. 
RUGBI "9" ETA RUGBI "12"aren OINARRIZKO ARAUTEGIA 
ZER DIRA? 
Errugbi "15"aren izaerari eutsiz parte hartzaileen ezaugarri eta mailaren arabera 
moldatutako errugbi jokoak dira . Ez dira bere baitan xede bat, rugbi "15"erako 
bilakaera gauzatzeko bide bat baizik. 
RUGBI 9 ETA RUGBI 12aren ZERGATIA 
Rugbiak baditu berez zenbait zailtasun : talde bakoitzeko jokalari kopuru handia, 
joku eremu zabala behar izatea, arautegi gaitza, etab. Zailtasun horiek gainditu
nahian errugbi "29" eta errugbi "12"ik eskaintzen dituzten moldaerak honako hauek 
dira : 
-Funtsezkoak mantenduz, arauak erraztu . 
-Jokoan, umeen parte hartzea indartzeko jokalari kopurua murriztu. 
-Joko eremua txikituz, inguruarekiko egokitzapena bideratu eta eskaera fisikoak 
gutxitu.

More Related Content

Errugbia

  • 1. ERRUGBIA OINARRIZKO AZALPENAK Errugbia 15 jokalariz osatutako bi taldek elkarren kontra baloi batekin jokatzen duten kontaktuzko talde-kirola da. Lagunekiko eta epaileekiko begirunea azaltzea eta batez ere jokoaren izaera zaintzea helburu duten arau sinpleak ditu. Gizakion eguneroko bizitza osatzen duten akzio naturaletan oinarritzen da: korrika egitea, jauziak, jaurtiketak, borrokak... NOLA LORTZEN DIRA PUNTUAK? Bi taldeetako jokalariek puntuak lortzeko honako jokaldiak egin beharko dituzte: Entseguak: entsegua baloia aurkakoen hondoko marran edo entsegu gunean lurrean kokatuaz lortzen da. Bere balioa 5 puntukoa da. Entsegu ondorengo transformaketak: entsegua lortu eta gero, 2 puntu gehiago lortzeko aukera dago. Horretarako, entsegua lortu den marka edo entsegu puntuarekiko perpendikular dagoen puntu batetik jaurtiko da baloia, langaren gainetik eta bi zutoinen artean sartzen ahaleginduz. Hori lortuz gero, bi puntu eskuratzen dira . Hagetarako jaurtiketak: zigor kolpearen ondoren, baloia ostikoz jaurtitzeko aukera dugu. Hiru hagen artean sartzea lortzen badugu (transformazioa), 3 puntu eskuratuko ditugu. * "Drop"-ak edo bote-azkarrak:jokoaren edozein unetan jokalariek 3 puntu lortu ditzakete baloia bote azkarrean ostikoz jaurtiki eta aurkakoen hiru hagen artetik pasatzen badute.
  • 2. NOLA JOLASTEN DA Jokoan zehar jokalariek honako akzioak egin litzakete:  Baloiarekin korrika egin.  Baloia bere atzean dagoen lagun bati pasa. Ezin izango dute ordea aurreranzko pasea edo abant egin.  Lurrean dagoen baloia hartzeko bere gainera erori.  Baloia ostikoz jo . Hala ere kontuan izan behar da, baloia baino aurreratuago dauden taldekideak jokoz kanpo egongo direla .  Baloia daraman aurkakoa plakatu.  Elkarketetan parte hartu (maul, ruck, mele eta toucheetan). MELEA Errugbiaren joko egoera adierazgarrienetakoa da. Bi taldeetako jokalariek elkarri oratuta estruktura tinko eta egonkorra osatzen dute. Normalean talde bakoitzeko 8 jokalari sartzen dira meleetan . Bi taldeetako jokalariek osatzen duten erdiko pasabidean baloia sartu ondoren, bultza eginez edo baloia orpo-katuz norberaganatu beharko da baloia. Abant baten ondoren edo elkarketetan baloia jokatzeko moduan atera ezin denean agintzen du epaileak melea. Bere ikasketaren lehenengo saioetan lesio edo bestelako arazo fisikoak ekiditeko, jokalarien gorputzaren posizio okerrak zuzendu behar dira . Jokalariek ezarrera egonkorrean egon behar dute, bizkarra zuzen eta burua tente dutelarik. Bultzakada egiteko indarra beti hanketatik etorri behar da, ez bizkarretik edo lepotik. Sorbaldak beti gerria baino altuago egon behar dira . Gaztetxoen partiduetan, meleetan ez da bultza egiten eta baloia beti mele barrura sartu duen taldearentzat izaten da. " TOUCHEA" Baloia joko eremutik kanpora irteten denean berriro jokoan jartzeko erabiltzen den jokaldia da. Baloia irten den lekutik 5 metrotara bi taldeetako jokalariek bi lerro osatuko dituzte eta baloia kanpora bota duen taldeak ez, besteak, egingo du sakea. Baloia pasabidearen erdi erdira joan beharko da eta jokoan jartzen duen taldeak aukeratuko du sake laburra, erdikoa edo luzea egin.
  • 3. JOKOZ KANPOA Baloia duen taldeko jokalariek baloia baino aurrerago jokoan aritzeak jokoz kanpoko arau-haustea sortarazten du. Zigor kolpe batez gaztigatzen da. Gainera, elkarketetatik (maul, ruck eta meleak) kanpo dauden jokalariek ezin izango dute elkarketa hori osatzen duen azken taldekidearen aurretik egon. Touchetan, parte hartzen ez dutenek gutxienez 10 metrotara kokatu behar dute, edo jokoz kanpo aurkituko dira. ATXEKIA Jokalariak plakatuak direnean edo lurrera jauzten direnean derrigorrez baloia askatu edo solte utzi behar dute. Ezin da lurrean baloiari oratuz egon, eta ezta beste jokalarien baloia eskuratzeko ahaleginak oztopatu ere. Atxekia zigor kolpearekin zigortzen da. PARTIDAREN IRAUPENA Nagusien mailako errugbi partiduak 40 minutuko bi zati ditu. Zati bien artean 5 minutuko atsedenaldia dago. ANULATUA Jokalari batek, baloia bere entsegu lerroaren ostean badu, anulatu bat egingo du. Epaileak orduan 5 metrotara mele bat egiteko aginduko du; eta mele hau beste taldekoek aterako dute. JOKUKONTRAKOA Epaileak edozein jokukontrako ekintza, zigor kolpearekin zigor dezake. Joko ezleal hau mantentzen jarraituz gero (protestak...), zigorra metroak kenduz gehituko da, joko ezlealaren arabera zigor entsegua era eman daitekeelarik. Jokalari batek joko ezleal ekintzak egiten jarraitzen badu, kanporatua izango da eta beste jokalari bategatik ordezkatua. RUGBI "9" ETA RUGBI "12"aren OINARRIZKO ARAUTEGIA ZER DIRA? Errugbi "15"aren izaerari eutsiz parte hartzaileen ezaugarri eta mailaren arabera moldatutako errugbi jokoak dira . Ez dira bere baitan xede bat, rugbi "15"erako bilakaera gauzatzeko bide bat baizik. RUGBI 9 ETA RUGBI 12aren ZERGATIA Rugbiak baditu berez zenbait zailtasun : talde bakoitzeko jokalari kopuru handia, joku eremu zabala behar izatea, arautegi gaitza, etab. Zailtasun horiek gainditu
  • 4. nahian errugbi "29" eta errugbi "12"ik eskaintzen dituzten moldaerak honako hauek dira : -Funtsezkoak mantenduz, arauak erraztu . -Jokoan, umeen parte hartzea indartzeko jokalari kopurua murriztu. -Joko eremua txikituz, inguruarekiko egokitzapena bideratu eta eskaera fisikoak gutxitu.