1. ESKOLA 2.0
IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK, ESPARRU TEORIKOA
1. SARRERA
2. GAITASUNAREN KONTZEPTUA
IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA
1. LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA (1.taula): Irakasle-lanari loturik
irakasleak egin behar duen kudeaketari dagokionez irakasleak izan behar dituen
gaitasunak biltzen ditu. Hala nola, inprimakiak, kalifikazioak aurkeztea eta laguntza-
materialak sortzea. Modu berean, irakaslearen lanbide-hazkuntzari lotutako alderdiak
jasotzen ditu, bertan IKT-ak barne.
2. DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA (2.taula): irakaskuntza- eta ikaskuntza-
prozesuan zuzenean eragina duten gaitasunak biltzen ditu, ikasgela kanpoan nahiz
barruan. Adibidez, informazioa kudeatzeko estrategiak ezagutu, modu seguruan
bilatzen jakin…
3. HERRITARTASUN DIGITALA (3.taula): Ikasleak digitalki konpetenteak izateko irakasleak
behar dituen gaitasunak dira. Baita jarrera onargarri eta politikoki zuzena izatea. Modu
honetan ikasleen eredu izan edota gizartean dauden ikuspegi desberdinak erakutsi
ikasleei.
IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA
1. TREBETASUN TEKNOLOGIKOA: IKT-ak modu eraginkorrean erabiltzea eta arazoen
aurrean irtenbide bat ematen jakin. Software, hardware eta interneten erabilpena
kudeatu.
2. BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA:Ikasleen autonomÃa garatu egin behar da. Hau lortzeko
estrategia desberdinak erabiliz.Baita ere, jarrera ireki eta ikertzailea izatea. Ikaslea
jabetzea beste pertsonengandik ikasi dezakeela.
3. HERRITARTASUN DIGITALA: Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea. Gizartean adostuta
dauden jokabide-arauak errespetatzea.
Ikasle eta irakasleen konpetentziak parekatuta daude esparru honetan.