際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
ESKOLA 2.0
Eskola 2.0 eskoletako dinamika eta funtzionamendu berria proposatzen digun proiektu bat
da. Honen bitartez hainbat teknologia berri sartu dira gure eskoletan, ikaskuntzan lagundu nahian.
Jada jakina da gaur egungo haurrak digitalki alfabetatuak jaiotzen direla, horregatik nahi izan da
proiektu hau sustatzea, ez duelako zentzurik beraien ikaskuntzan teknologia berriak parte ez
hartzea, hauek beraien garapenean onura handi bat baituta. Bestalde, irakaskuntza prozesu
zaharra erabiltzen jarraituko bagenu ikasleen interesa gutxiagotuko egingo zen, gaurko
hezkuntzan gaurko gizartera moldatu behar baita.
Txosten honetan bi atal nagusi banaduta ikusi ditzazkegu, alde batetik irakasleei buruzko
garapenarena eta bestetik ikaslearena.
Irakasleentzako gaitasun mapari begira hiru zatietan banatzen dira:
1. LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA (1.taula): Irakasle-lanari loturik irakasleak
egin behar duen kudeaketari dagokionez irakasleak izan behar dituen gaitasunak biltzen
ditu. Hala nola, inprimakiak, kalifikazioak aurkeztea eta laguntza-materialak sortzea. Modu
berean, irakaslearen lanbide-hazkuntzari lotutako alderdiak jasotzen ditu, bertan IKT-ak
barne.
2. DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA (2.taula): irakaskuntza- eta ikaskuntza-
prozesuan zuzenean eragina duten gaitasunak biltzen ditu, ikasgela kanpoan nahiz barruan.
Adibidez, informazioa kudeatzeko estrategiak ezagutu, modu seguruan bilatzen jakin
3. HERRITARTASUN DIGITALA (3.taula): Ikasleak digitalki konpetenteak izateko irakasleak
behar dituen gaitasunak dira. Baita jarrera onargarri eta politikoki zuzena izatea. Modu
honetan ikasleen eredu izan edota gizartean dauden ikuspegi desberdinak erakutsi ikasleei.
Ikasleentzako gaitasuna mapa aztertzean, ikusi dezakegu honek ere hiru atal desberdin dituela:
1. TREBETASUN TEKNOLOGIKOA: IKT-ak modu eraginkorrean erabiltzea eta arazoen aurrean
irtenbide bat ematen jakin. Software, hardware eta interneten erabilpena kudeatu.
2. BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA:Ikasleen autonom鱈a garatu egin behar da. Hau lortzeko
estrategia desberdinak erabiliz.Baita ere, jarrera ireki eta ikertzailea izatea. Ikaslea
jabetzea beste pertsonengandik ikasi dezakeela.
3. HERRITARTASUN DIGITALA: Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea. Gizartean adostuta
dauden jokabide-arauak errespetatzea. Ikasle eta irakasleen konpetentziak parekatuta
daude esparru honetan.
Beraz, hauek izango dira IKTei begira irakasle eta ikasleek landu behar dituzten gaitasunak ESKOLA
2.0 proiektuaren barruan sartu ahal izateko.
Hildo beretik jarraituz, txosteneko hurrengo ataletan behatuz ikusten dugu IKTekiko gaitasun
orokor batzuk finkatzen dituela, eta honen barruan gaitasun espezifikoagoak. Gaitasun hauek jada
irakasle eta ikasleentzako zuzenduta dago eta hiru fase desberdinetan kokatzen dira:
1. TREBETASUN TEKNOLOGIKOA
2. BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA
3. HERRITARTASUN DIGITALA
Hauek arestian aipatu ditudan garapeneko helburu berak dituzte, baina ikasle eta irakasleentzako.
Beraz, orokorrean txosten honek azaldu nahi duena da ESKOLA 2.0ren bitartez zer nolako
gaitasunak dituen helburu bezala eta eskola 2.0 proiektuarekin hasteko izan behar diren jakintza
batzuk.
Hau aurrera eramateko beharrezkoa da motibazioa izatea proposamenak eginez, honen bitartez
errazagoa izango baita gaitasunak lortzea.

More Related Content

Eskola 2.0 laburpena

  • 1. ESKOLA 2.0 Eskola 2.0 eskoletako dinamika eta funtzionamendu berria proposatzen digun proiektu bat da. Honen bitartez hainbat teknologia berri sartu dira gure eskoletan, ikaskuntzan lagundu nahian. Jada jakina da gaur egungo haurrak digitalki alfabetatuak jaiotzen direla, horregatik nahi izan da proiektu hau sustatzea, ez duelako zentzurik beraien ikaskuntzan teknologia berriak parte ez hartzea, hauek beraien garapenean onura handi bat baituta. Bestalde, irakaskuntza prozesu zaharra erabiltzen jarraituko bagenu ikasleen interesa gutxiagotuko egingo zen, gaurko hezkuntzan gaurko gizartera moldatu behar baita. Txosten honetan bi atal nagusi banaduta ikusi ditzazkegu, alde batetik irakasleei buruzko garapenarena eta bestetik ikaslearena. Irakasleentzako gaitasun mapari begira hiru zatietan banatzen dira: 1. LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA (1.taula): Irakasle-lanari loturik irakasleak egin behar duen kudeaketari dagokionez irakasleak izan behar dituen gaitasunak biltzen ditu. Hala nola, inprimakiak, kalifikazioak aurkeztea eta laguntza-materialak sortzea. Modu berean, irakaslearen lanbide-hazkuntzari lotutako alderdiak jasotzen ditu, bertan IKT-ak barne. 2. DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA (2.taula): irakaskuntza- eta ikaskuntza- prozesuan zuzenean eragina duten gaitasunak biltzen ditu, ikasgela kanpoan nahiz barruan. Adibidez, informazioa kudeatzeko estrategiak ezagutu, modu seguruan bilatzen jakin 3. HERRITARTASUN DIGITALA (3.taula): Ikasleak digitalki konpetenteak izateko irakasleak behar dituen gaitasunak dira. Baita jarrera onargarri eta politikoki zuzena izatea. Modu honetan ikasleen eredu izan edota gizartean dauden ikuspegi desberdinak erakutsi ikasleei. Ikasleentzako gaitasuna mapa aztertzean, ikusi dezakegu honek ere hiru atal desberdin dituela: 1. TREBETASUN TEKNOLOGIKOA: IKT-ak modu eraginkorrean erabiltzea eta arazoen aurrean irtenbide bat ematen jakin. Software, hardware eta interneten erabilpena kudeatu. 2. BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA:Ikasleen autonom鱈a garatu egin behar da. Hau lortzeko estrategia desberdinak erabiliz.Baita ere, jarrera ireki eta ikertzailea izatea. Ikaslea jabetzea beste pertsonengandik ikasi dezakeela. 3. HERRITARTASUN DIGITALA: Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea. Gizartean adostuta dauden jokabide-arauak errespetatzea. Ikasle eta irakasleen konpetentziak parekatuta daude esparru honetan.
  • 2. Beraz, hauek izango dira IKTei begira irakasle eta ikasleek landu behar dituzten gaitasunak ESKOLA 2.0 proiektuaren barruan sartu ahal izateko. Hildo beretik jarraituz, txosteneko hurrengo ataletan behatuz ikusten dugu IKTekiko gaitasun orokor batzuk finkatzen dituela, eta honen barruan gaitasun espezifikoagoak. Gaitasun hauek jada irakasle eta ikasleentzako zuzenduta dago eta hiru fase desberdinetan kokatzen dira: 1. TREBETASUN TEKNOLOGIKOA 2. BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA 3. HERRITARTASUN DIGITALA Hauek arestian aipatu ditudan garapeneko helburu berak dituzte, baina ikasle eta irakasleentzako. Beraz, orokorrean txosten honek azaldu nahi duena da ESKOLA 2.0ren bitartez zer nolako gaitasunak dituen helburu bezala eta eskola 2.0 proiektuarekin hasteko izan behar diren jakintza batzuk. Hau aurrera eramateko beharrezkoa da motibazioa izatea proposamenak eginez, honen bitartez errazagoa izango baita gaitasunak lortzea.