1. ETORKIZUNEKO TREBETASUNAK
ZEINTZUK DIRA GAUR EGUNGO ERREALITATE ALDAKORREAN ERA EGOKIAN ARITZEKO
BEHAR DITUGUN TREBEZIAK?
Gure ustez, etorkizunari begira, beharrezkoak diren hainbat trebezia eskuratu behar dira.
Hasteko, elkarlanean aritzea ezinbestekoa da. Ikaskuntza eredu zaharrean, klasea irakasleak
zuzentzen zuen eta ikasle guztiek berak esandakoa egiten zuten. Gaur egon ordea, irakasleak
gidari lana burutu behar du, jada ez da autoritarioa. Beraz, honek aukera ematen du klasearen
funtzionamendua taldekakoa izan dadin.
Beste trebezia bat, digitala eta teknologikoan aurkitzen da. Gaur egungo ikasleak etorkizunari
begira egon behar direnez, trebezia honek berebiziko garrantzia dauka, bere bizitza osoan
zehar azalduko baita. Eta dudarik gabe, irakaslearen lana ikaslea etorkizunari begira prestatzea
da, ikasleak eguneratuta edukitzea.
Trebezia honekin jarraituz, irakasleak ikasleei ohartarazi behar die interneten dauden
arriskuez. Nahiz eta arrisku hauek asko ez izan, ikasleek hauen berri izan behar dute eta hauei
irtenbidea ematen jakin.
Azkenik, teknologiak eskaintzen dizkigun baliabidez ikasiz, erronka berriak gainditzeko
estrategiak sortzen dira. Hala nola, bideojokoetan erabiltzen diren estrategi eta abileziak
mundu errealean aplikatzeko gai izango dira.
Frogatuta dago trebetasun hauek garatzen dituzten haurrak beraien etorkizuneko lanetan
abilagoak direla. Adibidez, medikuntzak teknologiak berriak sartu direnez, hauekin
hurbiltasuna izateak lagundu egiten du. Azken finean, gaur egungo gizarteko esparru guztietan
teknologia txertatuta dagoenez, ikasleak hauek kudeatzeko gai izan behar du.