1. Kalitateko proiektu baterako errubrika:
1. Berrikuntza pedagogikoa
Irakasleek era bateko eta besteko metodo pedagogikoak proposatu izan dituzte, hala nola: galdera bideratuak planteatzea ikasleei ikertzera eta analisiak egitera eragin eta bultzatzeko,
lan taldean antolatzea hartara lankidetza segurtatzeko, ikasleei berei aukera ematea informazioa nola aurkitu eta erakutsi hauta dezaten, etab. Ikasle horien testuingurua zein den eta
ikasleak zer adinetako diren, hala egoerak erraztu du eta lagundu proiektuaren benetako protagonistak izan daitezen, protagonista sortzaile, arduratsu eta autonomoak, eta ez
irakaslearen ideien gauzatzaile huts.
Balorazio eskala Puntuazioa
0 Ez dago inolako ahaleginik ikasleak ez beste irakasle batzuk inplikatzeko (ez da ohikoa, ez eta gutxiagorik ere, horrelako kasuak
aurkitzea).
1 Eskasa – Jarduera gehienak irakasleek sortu eta eratuak dira, eta ikasleek egiten dituzte. Ez zaie aukerarik ematen ikasleei era
aktiboagoan parte har dezaten.
2 Onargarria – Jardueretako batzuk behintzat klase espositiboaz bestelako metodologiak erabiliz diseinatu dira.Lan metodoek ahalbidetu
dute ikasleek beren proiektukideekin elkarreragitea (esate baterako, informazioa konparatzen, denen arteko produktu komun bat
lortzeko elkarrekin lan egiten
3 Ongi – Proiektuaren xedea zera izan da:
- Ikasleek beren ikaskideekin elkarreragitea
- Ikasleek beren lana batzuetan era batera eta besteetan bestera antolatzeko aukera izatea (banaka, taldeka, nazioarteko
taldeetan).
4 Oso ongi – Proiektuaren bidez pedagogia interaktibo eta kolaboratiboa sustatzen da: ikasketa metodoak argiro identifikatzen dira
(informazio bilketa, konparatze lana, arazoak ebaztea, sorkuntza kolaboratiboa: literatur sorkuntza, artistikoa, teknikoa, zientifikoa,
kazetaritza sorkuntza,…).
5 Bikain – 4. puntuaz gain, proiektuaren kudeaketan lotura estua dago zorroztasun akademikoaren eta proiektuaren kudeaketan eta
garakuntzan erakutsitako sormenaren artean, originaltasuna dago hautatutako laneko gaian.
2. Kalitateko proiektu baterako errubrika:
2. Kurrikulua arlo/irakasgai bat baino gehiagotan integratu.
Proiektuaren lana kurrikuluan eta programazioan oinarritua da. Lanik gehiena eskola-orduetan egin dute ikasleek; proiektua da ez ikasleek etxean egindako lana soilik.
Atzematen da argiro ahalegina egin dela ikasleen gaitasunak arlo/irakasgai batean baino gehiagotan gararazten.
Proiektuko lana argiro dago arlo/irakasgairen batean eskolan egindako lanean txertatua. Irakasleak garbiro garatzen du kurrikulua eTwinning proiektu honen bidez.
Balorazio eskala Puntuazioa
0 Ez dago kurrikuluaren inongo aspekturik lantzeko (Ez da ohikoa, ez eta gutxiagorik ere, horrelako kasuak aurkitzea).
1 Eskasa – Kasu hau ere gutxitan gertatzen da, lantzen baitira, gutxienez, kurrikuluko gaitasun batzuk, IKTen erabilerari dagokionean besterik
ez bada ere.
2 Onargarria – Tailerren bidez kurrikuluaz kanpo egiten eta garatzen diren proiektuak, ikasle boluntarioekin. Kasu horietan, kurrikuluan
txertatzea ez da lehentasuneko kontua. Halakoetan xedeak izan dezakete tankera heziketakoagoa pedagogikoa baino. Sarritan proiektu
bikanak izan ohi dira, sortzaileak, originalak, eta ikasleak biziki inplikatu ohi direnak; horrek ahalbidetzen die kalitateko ebaluazioko beste
irizpide batzuetan ere puntuazio ona eskuratzea.
3 Ongi – Kurrikulu integrazioa begi-bistakoa gertatzen da, baina ez da ez eskabidean ez proiektuaren deskribapenean espresuki adierazten, ez
eta ikasleen jardueretan ere.
4 Oso ongi – Kurrikulu integrazioa begi-bistakoa da oso: proiektuaren oinarria proiektuen bidezko ikaskuntzaren metodologia da, dituen
xedeek ematen dute aukera ikasleek trebetasunak gara ditzaten eta landu diren arlo/irakasgaietako kurrikulu ikasketak eskura ditzaten.
5 Bikain – Aurreko puntuan azaldutakoaz gain, ikasleak proiektuak oinarri duen esparru pedagogikoa esplikatu du, esate baterako,
proposatutako jarduerek dituzten xedeak deskribatuz.
3. Kalitateko proiektu baterako errubrika:
3. Komunikazioa eta informazio trukea ikastetxe parte-hartzaileen artean.
eTwinning-eko proiektu gehienek egiten eta garatzen dituzte irakasle eta ikasleen arteko komunikazio eta informazio trukeko prozesuak. Irizpide honek irakasleek ikasleentzat eta ikasleekin proiektuan landutako gaiez
ikasle-talde bakoitzak egin duen lana partekatzeko diseinatutako komunikazio jardueren kalitatea ebaluatzen du. Komunikazio hori izan daiteke banakakoa nahiz talde txikitakoa, eta sar daitezke bertan botazioak,
lehiaketak, etab., ikasleak beren ikaskideen lana irakurri, entzun edo ikustera bultzatu eta animatzeko.
Balorazio eskala
Puntuazioa
0 Irakasle edo ikasleen arteko komunikazioaren egiaztagarri gutxi dago. Esate baterako, TwinSpace-n edo antzeko plataformetan ez dago ikaslerik, irakasleak
bakarka egin du lan, ikasleengan ez du eragin positiborik.
1 Eskasa – Oso mugatua da ikasleen arteko komunikazio eskea; esate baterako, ereduetan oinarritutako emailak elkarri helaraztea (ariketa praktiko gisa
proiektu jakin bateko jarduera bezala baino gehiago). Pen-pal edo “zeure burua ezagutzen” proiektua oinarri-oinarrizkoa da, baina ikasle bakar batek ere ez,
edo oso gutxik dute TwinSpace edo beste komunikazio tresnarik erabiltzen; irakasleek jasotzen dute gora ikasleen lana, ez dago azken produkturik.
2 Onargarria – Ikasleek hainbat eratako produktuak sortu dituzte eta TwinSpace-n konpartitzen dituzte, edo beste tresnaren baten bidez, hala nola, kanpoko
blogen bidez. Alabaina, irakasleek jarduera gutxi proposatu dituzte (edo batere ez) ikasleek benetan elkarren artean konpartitzen dituztela segurtatze aldera.
Ikasleek herrialde bakoitzekoek beren aldetik jarduten dute, kidetutako irakasleek jorratzen dituzten gaien inguruan oso koordinazio gutxi dago, ez da
azkenburuan produktu bat izateko plangintza bat egin. Ikasleetako batzuk TwinSpace-n alta emanda daude, edo beste komunikazio tresna batzuetan.
3 Ongi – Ikasleek konpartitu dituzte elkarren artean beren produktuak, eta hobetu ere egin dira horiek bestelako ekarpenekin, irakasleek jarduera espezifikoak
proposatu baitituzte herrialde bateko eta besteko ikasleen arteko elkarreragina gerta dadin. Ikastetxe batzuek eta besteek egin duten lanean gai bat eta bera
landu dute instrukzio berdinei edo antzekoei jarraituz; hala, ikasleei jakin-mina piztu die horrek beren proiektukideen sorkariak ikusteko eta sorkari horien
aurrean erreakzionatu egin dute. Konpartitu dituzte gaiak (irakasleak proposatuta), baina ez dago azken buruko produktu jakin komunik ez eta TwinSpace-n
edo beste tresnaren batean prozedura produkturik ere.
4 Oso ongi – Argiro definitutako helburuekin konpartitu da informazioa: konparaketa, ikaskuntza sakontu, ikaslearen jomugak zabaldu. Helburu horiek irakasleek
diseinatu eta ikasleek praktikaratu eta gauzatutako ikaskuntza-prozesuen bidez iritsi dira. Ikasleen arteko komunikazioa lehentasunezko helburua izan da,
irakasleen gidaritzapean (bikainki baliatu dira TwinSpace-ko komunikazio tresnak, baita beste batzuk ere, hala nola, Bideokonferentzia...). Lana konpartitu da,
gai komunak tratatu dira, ikasleek elkarren artean eztabaidatu dute gaien inguruan; materiala antolatuta eta egituratuta dago, baina ez dago azken buruko
produktu konpartiturik. Ikasleen azken buruko produktua ongi antolatuta jaso da TwinSpace batera –edo beste plataformaren batera–, nahiz eta azken buruko
produktu kolaboratiborik ez egon.
5 Bikain – Aurreko guztiaz gain, irakasleek elkarren arteko truke eta informazioa partekatzea bultzatu dute ikasleen arteko elkarlanerantz lehen urrats moduan.
Lana konpartitu da, gai komunak tratatu dituzte, ikasleek elkarren artean eztabaidatu dute gaien inguruan eta badago azken buruko emaitza bat.
4. Kalitateko proiektu baterako errubrika:
4. Ikastetxe parte-hartzaileen arteko lankidetza
Jarduera kolaboratiboak komunikazioaz harantzago doaz: proiektukideak ez dira informazio jasotzaile hutsak; taldeetako kide dira, autorekide dira eta sorkuntzan kide. Lankidetzak dakar
ikasle-talde bakoitzak proiektukide duen ikasle-taldearen laguntza behar izatea jarduera bat osatzeko.
Lankidetzabidezko azken emaitzen adibideak: aldizkaria, txostena, proiektuan landuteko gai guztien laburpen komuna, gai jakin baten inguruan idatzitako gutun bilduma, errezeta-liburua,
poema sorta, fikzio lana (misterio eleberria, maitagarrien ipuina, marrazki bizidunak, filmea, etab.).
Zerrenda hori ez da xehea eta bere horretan amaitzen dena; askoz adibide gehiago ere izan daitezke.
Nazioarteko taldeak oso praktika eraginkorra dira lankidetzarako (ikasgela bateko talde txiki + beste ikasgela bateko talde txikia = nazioarteko taldea).
Balorazio eskala Puntuazioa
0 Ez dago inolako lankidetzarik
1 Eskasa – Ez da proposatu jarduerarik edo lankidetzabidezko produkturik, baina lankidetza ahalegina egin da (huts egin bada ere). Irakasleek
bihotz berotasuna eta iradokizunak behar dituzte.
2 Onargarria – Aurreko puntuan bezala, baina lankidetza ahaleginean ez da bete-betean huts egin; hala, irakasleak hobeki egin lezake
hurrengo proiektuan hobekuntza proposamen batzuk jasoz geroz.
3 Ongi – Begi-bistakoak dira lankidetzako jarduerak: TwinSpace edo beste komunikazio tresna ongi antolatu bat, ikaslearen lana argiro
erakusten duena (gaika sailkatua, esate baterako). Blog ongi antolatu bat ere izan liteke ikasleek egin lan guztia argitaratuko duena eta
ikasleen arteko elkartruke eta lankidetza nolakoa eta zenbatekoa izan den argiro erakutsiko duena.
4 Oso ongi – Bi eratako jarduerak daude proiektu honetan. Lankidetza jarduerek bereziki egokiak diren tresnen bidez egindako lan edo
produktua izan dute emaitza (wikia, esate baterako), eta azken buruko produktu bat ere bai: bideoa, eBook-a, etab.
5 Bikain – 4. puntuan bezala, baina aparteko maisutasunez egina: sorkari originalak, nazioarteko taldeetan egin oso lan zorrotza, etab.
5. Kalitateko proiektu baterako errubrika:
5. Teknologia erabiltzen
Nola erabiltzen dute teknologia ikasle eta irakasleek jardueretako eztabaidetan eta nola ikasleen artean informazioa trukatzean? Nola erabili da teknologia proiektuan lana errazteko, azken buruko produktuak sortzean, etab.?
Irizpide hauen ardatza irakasle eta ikasleek erabilitako tresnen –TwinSpace nahiz bestelakoak – behar bezalako egokitzapenaren ebaluazioa da, hots, elkarreragina eta komunikazio erreala gertarazteko behan den informazioa konpartitu eta jarduera
kolaboratiboak gauzatzerakoan egindako egokitzapenarena.
Proiektuak helburu dituen xede didaktikoak iritsiko direla bermatuko den eran erabiltzen dira tresnak.
Balorazio eskala Puntuación
0 Ez dago inolako elkarreraginik eta ez da ezer konpartitzen. Ez da TwinSpace erabili ez bestelako tresnarik. (Ez da ohikoa, ez eta gutxiagorik ere, horrelako kasuak aurkitzea).
1 Eskasa
- TwinSpace nahiz bestelako tresnen erabilera urria.
- Ikasleak ez daude TwinSpace-n alta emanak ez bestelako tresnetan ere.
- Ikasle eta irakasleek sortutako dokumentuak ez dira toki egokian biltegiratu.
- Ez dago lanaren banaketarik. Esate baterako, irakasle batek hartu du mezu guztiak blogetan argitaratzeko ardura.
- Informazioa erakusten denean ez dira aintzat hartu Interneteko segurtasunari buruzko aspektuak, hala nola, ikasleen argazkiak argitaratzea, beren izenez osatutako zerrendak,
irudi edo musika copyright dutenak, etab.
2 Onargarria
- Ikasleetako batzuk baino ez daude TwinSpace edo bestelako tresnetan.
- Tresna komunikatibo batzuk erabili dira, edota TwinSpace-koak: informazioa (testu, argazki eta, litekeena, irudi bidezko bideo-aurkezpena ere bai) elkarri helarazteko
oinarrizko tresnak.
- Ez dira sarrera guztiak ikasleen benetako sorkariak: esate baterako, zuzenean Internetetik kopiatutako dokumentuak.
- Proiektugileek erakutsi dute hein batean jabetu direla segurtasunaren inguruko aspektuez; esate baterako, ikasleak identifikatzerik ez dago, baina, beste gainerakoan, ez dago
irudien, musikaren,... gaineko copyright gorabeherei buruzko ardurarik.
3 Ongi
- Erabili dira TwinSpace edo TwinSpace-z kanpoko komunikazio tresna batzuk.
- Erabili dira blog komertzialak, baina ez da kontuan hartu berorietako publizitatea.
- Erabili dira ikasleen arteko trukerako tresna sortzaileak.
- Sortu dira softwarearen bidez aurkezpen, bideo, etab.
- Proiektukideak jabetu dira hein batean segurtasunari buruzko aspektuez; esate baterako, ikasleak identifikatzerik ez dago; aintzat hartu dira musika eta irudien gaineko
copyright-ari buruzko aspektu batzuk, baina ez kasu guztietan.
4 Oso ongi
- Erabili dira TwinSpace edo TwinSpace-z kanpoko komunikazio tresna batzuk.
- Erabili dira publizitaterik gabeko blog komertzialak, eta proiektuan diharduten ikasle GUZTIEN parte-hartze maila ikusten da.
- Erabili dira informazio trukerako tresna sortzaileak.
- Sortu dira software egokiko dokumentu multimediak, bideo ediziorako,...
- Erabili dira wikiak...
- Segurtasunaren inguruko aspektuez guztiz jabeturik daude proiektukideak; esate baterako, ikasleak identifikatzerik ez dago; beti hartzen dira aintzat erabilitako musika eta
irudien copyright-aren inguruko aspektuak.
5 Bikain - Aurreko guztia batik bat ikasleek bereziki adimenez eta era sortzailean erabilita gauzatu da.
6. Kalitateko proiektu baterako errubrika:
6. Emaitzak, eragina, dokumentuak
Agerikoak
- proiektuaren emaitzak eta/edo lineako horien agerpena
- ikasleen jarduera/inplikazioa (TwinSpace)
- proiektuko dokumentazioa (plangintza, ebaluazioa eta gogoeta, hobekuntzarako proposamenak, etab.).
Ez begi-bistakoak
Proiektuaren eragina
- irakasleen trebetasunetan.
- ikasleen trebetasunetan eta ikasleen ezagupenak handitzen.
- gizarte eta pertsona alderdietan (irakasle eta ikasle)
- erkidego zabalagoetan
- begi-bistakoa ez den partea zeharka ebalua daiteke proiektuko dokumentazioaren bidez eta begi-bistakoa denarekin alderatuz.
Balorazio eskala Puntuazioa
0 Ez dago begi-bistako emaitzarik, ez ikasleen jarduerarik ez proiektuko dokumentaziorik
1 Eskasa – Emaitza gutxi (prozedurazkorik nahiz azken burukorik) lortu da, edo argiro egiaztatu da ez dituztela ikasleek egin (irakasleek baizik).
Dokumentatu diren jardueretan oso txikia edo hutsaren hurrengoa izan da ikasleen inplikazioa. Ez dago proiektuaren dokumentaziorik, edo oso etena
eta sakabanatua da.
2 Onargarria – Erakutsi dira proiektuko emaitza batzuk (prozedurazkoak nahiz azken burukoak), bada aldian behingo ikasleen esku-hartzea. Proiektuko
dokumentazioa osatugabea da edo ez dator bat aurkezten den materialarekin.
3 Ongi – Proiektuaren emaitza asko erakutsi dira (prozedurazkoak nahiz azken burukoak). Ikasleek sortuak dira, gehienetan oinarrizko tresna egokiak
baliatuz. Proiektuko dokumentazioak ebaluazioa jaso du (ikasleek behintzat adierazi dituzte beren iritziak, hobekuntza proposamen ere izan
daitezkeenak). Gainera, egin da gogoeta eta hausnarketa helburuak zenbateraino iritsi diren, zein neurritan lortu diren. Materiala, gehiena,
dokumentazioari atxikitzen zaio eta jaso dira izan duen eraginari buruzko ohar batzuk ere (ikasle, irakasle eta gainerako erkidegoa).
4 Oso ongi – Era askotako emaitzak erakutsi dira proiektuarenak, batzuk oso kalitate handikoak, ikasleek tresna egokien bidez sortuak. Proiektuko
dokumentazioa osatuta dago eta ebaluazioa ere jaso da (ikasleen artean izan duen eragina, ikasleen gaitasunak, irakasleen gogoetak), eta azaltzen da
zehaztutako helburuak iritsi direla, bai eta, halaber, gainerako erkidegoan ere eragina izatea. Aurketatutako materiala bat dator dokumentazioarekin.
5 Bikain – Era askotako emaitzak aurkeztu dira, gehienak kalitate bikainekoak. Proiektuko dokumentazioa xehea da, ongi jaso baititu informazioa eta
ebaluazioa (proiektuaren atal gehienena edo atal guztiena), jaso du halaber ikasleen artean eta haien gaitasunetan/ikaskuntzan, irakasleen
gaitasunetan, eta gainerako erkidegoan izan duen eraginari buruzko informazioa. Zehaztutako helburuak argiro iritsi dira, eta xehetasunez jaso da
dokumentazioa. Aurkeztutako materiala bat dator dokumentazioarekin.