1. Etxeetan sortutako hondakin organikoak (barazki eta fruta hondakinak
bereziki) birziklatu daitezke mikroorganismo txikien bidez, nitrogeno
aberastasun handia duen materia lortu arte. Sortutako materia organiko
hau konpost izenez ezagutzen da eta jardin eta ortuetako lurrak
aberasteko erabil daiteke. Konposta ez da azken urteetako asmakizuna,
aintzinatik zabor bilketarik ez zuten hainbat herrietan egiten zen ekintza
baizik.
Hemen oraindik hori heldu ez bazaigu ere, hainbat tokitan saltzen dira
konposta egiteko ontzi bereziak. 70cm-ko diametroa eta 76 cm-ko altuera
dute. Neurri hauek temperatura altua bermatzen dute (35尊 ingurukoa),
baita hondakinak deskonposatu daitezen beharrezkoa den baldintzetako
bat. Prozezu honek sei-zortzi aste bitarteko iraupena izaten du.
Konposta egiteko egokiak diren hondakinen artean jardinetako belarra,
hostoak, lekarien hondakinak, serrina, kafe hondakinak eta egur errautsak
ditugu. Ez dira egokiak animali hondakinak ezta beraiek lo egiteko azpian
izaten duten lastoa eta halakoak. Ebitatu behar dira baita insektizidaz
tratatutako belarrak, edo gaixo dauden lora eta arbusto hondakinak.