2. Mapan arkatzez idatziko dugu behin eta berriz erabiltzeko.
1.- Kokatu bere lekuan ikasi ditugun ibaien, urtegien eta mendien izenak. Halaber,
kostaldeko erliebeko elementu geografikoak beraien tokian kokatu.
2.- Zer hartu behar da kontuan leku bateko klima nolakoa den jakiteko?
Leku bateko klima nolakoa den jakiteko kontuan hartu behar da zer prezipitazio,
zer tenperatura eta zer-nolako haizeak dauden.
3.- Nolakoak dira Euskadiko klimak?
Kostaldekoa: tenperatura epelak eta prezipitazio asko.
Mendialdekoa: tenperatura hotzagoak eta prezipitazio ugari (neguan elurra)
Ordokikoa: neguan hotz handia eta udan bero handia. Prezipitazio gutxi
4.- Zeintzuk dira Euskadiko paisaian dauden hiru eremu desberdinak?
Kostaldea: Kantauri itsasoaren urek bustia.
Mendiak: lurralde osoan zehar. Mendien artean haran ugari.
Ordokiak: batez ere erkidegoko erdialdean (Arabako lautada) eta hegoaldean
(Arabar Errioxa)
3. Euskadiko paisaia
Kostaldea: Kantauri itsasoan, altua eta harritsua
Euskadiko erliebea:
Mendiak: lurralde osoan zehar. Haranak haien artean
Hondartzak: Zarautz…
Itsasadarrak: Bilbokoa…
Badiak: Kontxa…
Lurmuturrak: Matxitxako…
Uhartetxoak: Izaro…
Aitxuri da mendirik garaiena.
Aizkorriko mendilerroa eta
Gorbeia ere garaiak dira
Ordokiak: Arabako lautada erdialdean eta Arabar Errioxa hegoaldean
Euskadiko ibaiak:
Kantauri itsasoan (laburrak eta emari handikoak): Bidasoa, Urumea, Oria, Urola, Deba,
Ibaizabal eta Nerbioi
Mediterraneo itsasoan (luzeak eta emari gutxikoak): Ebro eta bere ibaiadarrak diren
Baia eta Zadorra
Euskadiko urtegiak: soroak ureztatzeko eta hiriak urez hornitzeko erabiltzen dira. Uribarri-Ganboa eta Urrunaga
Klima nolakoa den jakiteko kontuan hartu behar dira prezipitazioak, tenperaturak eta haizeak
Euskadiko klima:
Kostaldekoa: tenperatura epelak eta prezipitazio asko
Mendialdekoa: tenperatura hotzagoak eta prezipitazio ugari (neguan elurra)
Ordokikoa: Neguan hotz handia eta udan bero handia. Prezipitazio gutxi
4. Landaredia lekuko erliebera eta klimara egokitzen da.
Euskadiko landaredia:
Kostaldekoa: basoak (hariztiak, pinudiak eta eukalipto-basoak
Mendialdekoa: pagadiak eta mendi-pinudiak. Altuera handietan belardiak
Ordokikoa: arteak, karraskak eta pinuak. Zuhaixkak ere: ezkaia, izpilikua, eta gorostia
Animaliak ere lekuko ezaugarrietara egokitzen dira.
Euskadiko fauna:
Kostaldekoa: lertxuna, gabiraia, basurdea, saguzarra…
Mendialdekoa: saia, belatza, hontz handia, basakatua, basurdea, orkatza…
Ordokikoa: mirotza, mirua, muskerra, azeria, erbia…
Paisaia batzuk babestuta daude oso baliotsuak direlako. Hauek dira horietako batzuk:
Eremu babestuak:
Urdaibai Biosfera Erreserba,
Aia-Pagoeta Natura-parkea eta
GuardiakoAintziren biotopoa