ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
ARANTXA EGURZA
Primera edición
EUSKAL
HERRIKO
IÑAUTERIAK
1
Inauteriak edo inauteak
bereziki Europan eta
Amerikako hiri eta herrietan
neguaren bukaera aldera
jendeak mozorroturik
ospatzen dituen jaiak dira,
desfileak eginez edota
besterik gabe jai-giroan
murgilduz, kantuz, dantzan
eta zarata eginez.
[informazioa]
IÑAUTERIAK
2
Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu
osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren
jaiak dira. haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" ei da
eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta
gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan
ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar
erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da,
hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare
(utzi).Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri,
haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri
eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka,
zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.
Elizak gizartean eragin handia zuen garaian Garizuman
penitentzia eta barau aro gogorra egten zen. Horregatik,
Garizuman sartu baino lehenagoko aldia alaitasunez eta
ohiko giza arauei muzin eginez ospatzen zen Iñauteri
festarekin. Ospakizun honetan kristautasunaren aurretik
zetozen ohituren zantzuak ere badaude.
Gizarte arauak itogarriagoak ziren garaian ihauteriak
garrantzi handiago zuten; ihauterietan dena libre
baitzen, gizarte molde guztiak bestelakatzen ziren:
eskalea zena aberats bilakatzen zen, gizonezkoa
emakume, apeza apezpiku ...
Iraultza hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik
behin eta berriro debekatzen saiatzen ziren, edota zigor
galantak ezartzen. 1601. urtean Irunean ihauterietan
apez batek kardinalearena egiteagatik, gogorki ordaindu
behar izan zuen: bi urtez hiritik herbesteraturik, urte an
soldatarik gabe eta isun bat ordaindu beharra.
Garai batean, Nafarroan batez ere, Garizuma baino
lehenagoko hiru ostegunak ospatu egiten ziren.
Lehenbizikoa izakunde, aitakunde edo gizakunde izena
hartzen zuen; bigarren ostegunak emakunde edo
andrekunde eta azkenak orokunde edo orakunde.
[ìnformazioa]
2
Iñauteriak data finkorik ez
duten jaiak dira, Aste
Santuaren daten menpe
daude
Finkatuta dagoenean azken
hauek 40 egun aurrerago
kokatu izaten dira
EGUTEGIA
4
Urtarrilak 30, larunbata
! ! Tolosa,Irun, Donostia : Kaldereroak
Urtarrilak 31, igandea
! ! Irun, Donostia; Iñudeak eta artzaiak
Otsailak 1 eta 2, astelehena, asteartea :
! ! Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Joaldunak
Otsailak 4, Ostegun gizena
Otsailak 5, Ostiral mehea
Otsailak 6, Inaute Larunbata
Otsailak 7, Inaute igandea edo Zaldunita
! ! Zalduondo: Markitos
! ! Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
! ! Mundaka: Atorrak
! ! Uztaritze: Errobiko Kaskarotak
! ! Maule-Lextarre: Maskaradak
Otsailak 8, Inaute astelehena
! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot!
Otsailak 9, Inaute Asteratea
! ! Arizkun: Hartza
! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot,
! ! Unanua: Mamoxarro
5
Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako
pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik beraien
tokian,Iñauterietako egutegian ere bai
Horregatik ; pertsonaien kapituluek hiru kolore
ezberdinak dituzte
	 	 Iñauteri aurrekoak eta informazioa
! ! Igande iñauteriakoak
! ! Astelehen eta Astearte Iñautekoak
3
Kaldereroak Euskal Herriko
zenbait herrietako inauterien
zikloko jaietako bateko
pertsonaiak dira. Kaldereroen
eguna ospatzeko, kaleetan
zehar mozorroturik ibiliz,
musika joz eta abestuz,
konpartsa batzuek antzinako
Europako ekialdeko ijito
pertza-konpontzaileak eta
euren familiak irudikatzen
dituzte.
[informazioa]
KALDEREROAK
7
Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren
8an inauguratu zen, eta 1903ko otsailaren 22an
errepikatu zen.
Geroago, Irun'go Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen
1923ko Inauterietan, eta urte hauetan ere errepikatu
zen: 1927, 1933, 1943 eta 1954an. Gaur egun, urtero,
Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta
ohiko ekintza bilakatu da.
Kalderero Hungariarren Konpartsak Irungo kaleetan
zehar egiten du ibilbidea,betirere urrutiko lur horietako
doinuekin.
Hauek osatzen dute kaldereroen taldea: erregina bat, bi
dama ederrez lagunduta; ezkongaiak; hartza eta hezlea,
musikari banda eta arropa zein apaingarri ikusgarriez
eta bitxiez jantzitako gainerako kideak.
Emakumezkoek panderetez laguntzen dituzte doinu
alaiak, gizonezkoek, berriz, trebetasun handiz jotzen
dituzten paderez eta mailuez.
8
Gure hiria zeharkatzen duten bitartean, eta irundarren
gozamenerako, egiten dituzten geldialdietan Hungariatik
ekarritako kantuak entzuteko aukera izaten dute
bertaratutakoek. San Juan plazan bukatzen da desfilea,
eta bertan kantatzen da berriro. Kantuen ondoren,
tribuko erreginak, bere bi damen laguntzarekin, hitzaldi
bat eskaintzen die Irungo hiritarrei. Hori egindakoan,
ezkontza zingaroa egiten da, tribuko buruzagiak
zuzendua.
Ezkontza zeremonian ebaketa bana egiten zaie
ezkongaiei, ondoren, zapi batez lotzen dira ezkontideak
ezkontzaren adierazgarri gisa. Ezkongaiak lotutakoan,
taldeko buruzagiak buztinezko kazola bat bota egiten
du: modu horretan jakingo du zenbat seme-alaba izango
dituzten ezkonberriek. Tradizioak dioenaren arabera, se-
me-alaben kopurua lurrean dauden kazola-puska adina
izango da.! !
! ! ! [informazioa]
! ! ! !
! ! !
[kanta]
KALDEREROAK
9
ZEIN EDERRA,
ZEIN XARMANTA
IRUNGO LURRA ETA HIRIA
HERRI JATOR IRUNDARRA
AGURTUZ DUGU ATSEGINA
HUNGARIAKO KALDERERO GARA
ETORRIRIK GAUR IRUNERA
LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU
NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA.
INAUTERI ALAIAREN
IRAGARLE GU GARA
BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis)
AIZAK • •
JO ZAK • • (bis)
JO ZAK • • • •
ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA
IRUNGO LURRA ETA HIRIA
HERRI JATOR IRUNDARRA
AGURTUZ DUGU ATSEGINA
10
[argazki zaharrak] [kaldereroak kalean]
4
Iñude eta Artzaien eguna
Donostian, Kaldereroen
jaiaren hurrengo igandean
ospatzen da: konpartsa batek
kaleetan zehar desfilea
egitean datza jaia. Garai
batean menditik jaisten ziren
artzainek eta hiriko inudeek
elkarren artean neskatan edo
mutiletan nola egiten zuten
irudikatzen du ospakizun
horrek.
[informazioa]
IÑUDEAK ETA
ARTZAIAK
12
Kresala elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko,
1977an Artzainen eta Inudeen Konpartsa
berreskuratzeko ideia otu zitzaigun; izan ere,
Donostiako inauteri tradizionalaren parte izanik, gure
egunera arte iristea lortu zuen, danborradarekin eta
kaldereroen konpartsarekin batera.
Beste biekin alderatuz, Inudeak eta Artzainak
gorabehera handiak izan zituen irten zen aldietan.
50eko hamarkadan, Antiguoko gazteak atera ziren, eta,
probintziako hainbat herritan (Hernani, Pasaia...), modu
irregularrean eutsi zitzaion ohitura horri. Donostian,
Gorrotxategik zuzentzen zuen Gaztetxo haurren dantza-
taldeak ohitura horrekin jarraitu zuen 60ko urteetan.
Aipatu dugun bezala, 1977. urtean, elkarteak ahalegin
handia egin zuen konpartsa antolatzeko, bere barne-
ospakizunen baitako ekintzatzat. Egun euritsua izan zen
oso, baina halako zalaparta sortu eta halako arrakasta
lortu genuenez, KTEk Donostiako inauterietako ekitaldi
ofizialen barruan antolatzeko proposamena egin zigun;
ordutik, beraz, kaldereroen hurrengo egunean irteten
gara, otsailaren lehenengo igandean, normalean.
Datorren urtean (2006),30 urte beteko dituguinolako
etenaldirik egin gabe irteten.
Konpartsako pertsonaia nagusiez gain, gureak badu
berezitasunik, danborradarekin eta abesbatzarekin
irteten baikara; horrela, gainera ikuskizuna gehiago
indartzen da.
Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak
finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman
ahala berritzen dira.
13
Gerora,Iñude eta Artzainen beste konpartsa batzuk
sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta
Nafarroako herrietan ere.
[informazioa]
[bideoa]
5
Joalduna (joareak dituena)
Nafarroa Garaiko iparraldeko
Ituren eta Zubieta herrietan
sorturiko euskal kulturako
pertsonaia tradizionala da,
joareak astinduz urtarrileko
azken asteburuaren
ondorengo astelehen eta
asteartean inauterien
heldueraren berri ematen
duena.
[informazioa]
JOALDUNAK
15
Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira
Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehe-
nengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte
Inauteriak, bi herrietako mutilak ados jarrita, aukeratzen
duten egunean.
Joaldunak bi herri hauetako mutil taldeak dira; euren
ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta
eramatea. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu
nagusia. Mutilok, gerria astinduz, izugarrizko hotsa
ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara
banatan,
Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira
Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere,
beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean
Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten
zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten
dute hortik aurrerako bidea.
Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa.
Bidean, beste lagun batzuk elkartzen zaizkie: karroxak,
mozorrorik sinesgaitzenak, sorginak, ijitoak... Ordu biak
bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango
kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan
kontzentraturik, serio-serio.
Aitzina, bizpahiru egun irauten zuen festak. Garai har-
tan, ahuspez egiten zuten lo eta ezin izaten zuten salda
baino hartu, hain izaten zituzten estu zintzarriak gerrian.
Oihal beltz batez estaltzen zuten aurpegia.
Ituren eta Zubietako Joaldunen janzkera desberdina da.
Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak
daramatzate soinean; Zubietakoek, ordea, ardi-larru
bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute isipua
eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano
honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek
“Ttuntturroak” izena.
16
Zintzarriek "joare" dute izena ; horregatik dira Joaldunak
tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat
ere talde hauek izendatzeko;Zanpantzarra
[informazioa]
17
6
Zaldundoko Iñauteriak
Zalduondon (Araba)
ospatzen diren inauteriak
dira. 1975 urtetik ospatzen
dira etenik gabe, frankismo
garaiko 41 urteko
etenaldiaren ondoren.
Markitos alegiazko
pertsonaiaren inguruan
ospatzen dira,
[informazioa]
MARKITOS
19
Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos
dugu. Traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata
darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez
egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta
misteriotsua da.
Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan
agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean.
Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean,
Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin. Astoa
gidatzen dute aurrez prestatutako tokiraino, jauregi
baten aurreraino, eta, han, Marquitos astotik jaitsi eta
sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute.
Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian
geratzen da Marquitos hainbat orduz.
Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos
dagoen tokiraino, Predikadorea izenekoa da buru.
[informazioa]
Talde horretan Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea
doaz lehenbizi, biak bata beltzak jantzita.
Hurrengo musikariak, eta, hauen ondoren, behor batek
tiratutako gurdia, Predikadorea barruan dela. Ondoren
Atsoa eta Agurea . Marquitosen aita eta ama omen dira,
eta pertsona bakar batek egiten du biena: bata
bestearen gainean jarrita
Hartza eta ardia datoz hurrengo, eta Porreroak azken.
Porrero hauek beren buruak lurrera botatzen eta
pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela
izoztuak apurtzen dituzte. Zaku-telaz jantzita egoten
dira, beren buruak lurrera botatzen eta pertikak erabiliz
teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtzen
dituzte. Zaku-oihalez jantzita egoten dira, barruan belar
sikua edo beste zerbait sartuta, janzkera harrotzearren.
Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen dute. Predikadoreak
ez dio une batez ere jaregiten.
20
Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio
Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du. Jendeak
txalo egiten du. Panpina lurrean jarri eta su ematen
diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren
inguruan.
Antzina, Astearte Inauterian izaten zen Marquitosen
hilketa.
7
M u n d a k a k o b e n e t a k o
mozorroa atorra zen. Duela
u r t e b a t z u k , B i z k a i k o
hormako mapetan, herri
b a k o i t z a r e n j a t o r r i z k o
deituraren ondoan herriko
e z a u g a r r i r e n b a t z u k
adierazten ziren. Ustekabe
i t z e l a , M u n d a k a k o
bereizgarria pertsona bat
atorra jantzita zela ikustea.
[informazioa]
ATORRAK
22
Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde
handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Atorrak
dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika
bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore
bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek
burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia
bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita;
burko-azalean farfailek eratzen duten zirrikituetatik
begiratzen dute aurpegia estalirik daramatenean.
Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote
handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan.
Antzina, kirruz egiten zituzten soineko zuriak, gaur egun,
berriz, edozein oihal zurik balio du. Soinekoa aipatu
arren, gona daramate soinean; eta ez bakarra, bi baizik.
Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta,
atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak.
Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu,
portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean.
Portuan, petril gainera igo eta banan-banan ilaran
jartzen dira guztiak. Han egiten dute ekitaldirik ederrena.
Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun
honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz
gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte
kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da;
gehienetan letrak ulertezinak dira. Hona hemen zatitxo
bat, adibide gisa:
"Moja budi tajua
Artatxorio lakua
Samurri rhudiantar
O cualquier txori zantar".
Egun honetan, Mundakan, beste herri batzuetan bezala,
tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak
balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxeko andreak
prestatutako tostadak lapurtzeko ohitura zegoen.
23
Azken urteotan ohitura berria sortu da Mundakan:
lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila
bat egun berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz
doaz, eta emakumeek izan dute azken urteotan
beren lekua Inauterietan
8
Zaku-zaharrak aurpegia
zapiz estalita eta lastoz
beteriko zakuez jantzitako
pertsonaiak dira, iluntzean
karriketan barna dabilen
jendea jotzeko asmotan
puztutako maskuriak
daramatzatenak. Nekatzen
direnean, atsedena hartzeko,
batzuk besteen gainean
jartzen dira lurrean.
[informazioa]
ZAKU ZAHARRAK
25
Lesakako Inauterietan agertzen dira Zakuzaharrak.
Igande Inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen
dira, hogei edo hogeita bost, guztiak batera.
Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten
dute estalita . "Jantzi' honen azpian lasto edo sarale
ugari eramaten dute, eta hori esker itxura harrigarria
daukate. Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta
ahoaren parean zuloak dituzten zapiak. Puxika bana
daramate eskuan. Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie
oihuka.
Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela. Kalez
kaleko ibilaldi honetan Mairuen laguntza izaten dute.
Mairuek kolorezko ehun zatitxoz izaten dute estalita
gorputza.
Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara
zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat
dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote.
Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera
egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko.
Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta
askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz,
saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan,
hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela.
[informazioa]
26
[fraindarrak]
9
Uztaritzeko Inauteriak
Lapurdiko herri horretan
egiten diren inauteriak dira.
Antzina, bi motatakoak ziren
inauteri horietan parte
hartzen zuten pertsonaiak:
zirtzilak, itxura zikin eta
zarpailtsuarekin, eta itxura
dotoreko kotilungorriak,
ponpierak eta kaskarotak
izeneko dantzariak, hartzaren
pertsonaiarekin batera.
[informazioa]
KOTILUNGORRIAK
28
Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak.
Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Pertsonaia
batzuk, beti berdinak, joaten dira etxez etxe dantza egin
eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun hauek
Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera
eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte Inautean,
Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre..
Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean
joaten dira batetik bestera.
Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek
hartzen dute parte. Kaskarotak dira izatez dantzariak.
Alkandora eta praka zuriak dituzte, txapel brodatua,
gerriko zabal morea eta fraken bi alboetan koloreetako
zintak josita, irudiak eginez. Eskuetan bina makilatxo.
Mutilak izaten dira, hamarren bat. Talde hau joaten da
lehen martxan, musikariak dituztela atzean.
Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz. Ponpiera
antzinako bufoien antzera dago jantzita, aurpegian
karatula gorria darama, eta eskuetan sorgin-artaziak.
Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi
izaten dira. Gona gorria dute soinean, praka zurien
gainetik, artilezko jaka zuria eta koloreetako amantala,
zeinaren poltsikoan errautsa daramaten, airera eta
jendeari botatzeko; eskuan, ostera, makila daramate,
bertatik zintzilik behi-buztana; buruan kapela luze
piramidala eta gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia
ehun gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak
bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak izutzen
ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua
batzen dute. Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili
ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera,
jatera.
Antzina, herri hauetan, bi talde kaleratzen ziren.
Batzuek, arropa zahar eta zarpailez jantzita, barre
29
eragiteko dantzak egiten zituzten. Algaraka, garrasika
edo abesten ibiltzen ziren. "Zirtzilak" zuten izena.
Besteak itxura garbi eta dotoreko jantziz mozorrotzen
ziren. Talde honetakoak ziren Kotilungorriak eta
Ponpiera, beste batzuen artean. Jaun, Anderea eta
Hartza ere izaten ziren talde honetan.
Astearte Inautean Zanpantzar (Saint Pansart) agertzen
da, gurdi gainean, Uztaritzeko kaleetan zehar. Lastoz
betetako panpina handia da, herrian zehar ibili ondoren
epaitua, kondenatua, fusilatua eta errea izaten dena.
[informazioa]
10
Zamalzain Zuberoako
maskaradako aitzindari edo
dantzari nagusietako bat da.
Gerrian parpailazko kota
batez beztitutako zaldi baten
itxura darama. Batzuen
arabera zaldizko gerlari bat
irudikatzen du, eta beste
batzuen ustez zentauroa.
Dantzari hoberena izaten da
[informazioa].
ZAMALTZAIN
31
Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen
hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da. Ez du
data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da
elementu nagusia.
Dantzariek hainbat egun eta agertokitan egiten
dituzte beren ekitaldiak, eta dantzarien herrian bertan
Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi
da maskaradetako azkena.
Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude
banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak,
garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria
nagusitzen da haien arropetan. Talde horretakoak
dira Txerrero, Artzaina, Gatuzain, Kantiniersa,
Zamaltzain, Zikiratzaileak, Ferratzaileak, Kukulleroak,
Jaun eta Anderea, Laboraria eta Etxekoanderea.
Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo,
maskarada beltza. Talde honetakoak dira Ijitoak,
Berzkinak, Zorrotzaileak, Eskaleak...
Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak
aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok,
gorriek dantzatzen, eta, beltzek, berriz, batere
ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira
guztiak, desfilean, pertsonarik garrantzitsu edo
ospetsuenak bisitatuz. Bitartean, beltzak Zamaltzain
izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu nahi
dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen.
[informazioa]
32
11
Kabalkadan parte hartzen
duten pertsonaia gehiago ere
badago. Zaldikoak ,
Zapurrak, Makilari,
Banderariak, Basandereak ,
Bolantak, Erraldoitxoak ,…
Erraldoitxoak bi izaten dira,
emakume argal, luze eta fin
bi itxuratzen dituzten
panpinak dira, dantzari bik
eramaten dituzte sorbalda
gainean
[informazioa]
ERRAILDOTXOAK
34
Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte
irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen,
gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari
Kabalkada esaten zaio. Kabalkadetan parte hartzen
dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta
ikusgarrienak. Dantzariei deitzen zaie honela, lepotik
zetazko koloreetako zintak zintzilikatuta daramatzaten
dantzariei, alegia.
Kabalkadan parte hartzen duen pertsonaia gehiago ere
badago. Zaldikoak joaten dira lehenen: bizpahiru mutil
izaten dira, izenak adierazten duen moduan, zaldi
gainean joaten direnak; Zapurrak hurrengo, bizar beltz
eta betaurreko beltzak dituztela. Bat, bi edo hiru Makilari
doaz ondoren, muturrean bola bat duen makila luzea
daramate eskuan; Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume
argal, luze eta fin bi errepresentatzen duten panpinak
dira eta dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean.
Gorriak dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin
jantzita, besteen nagusi edo gidari dira
Ondoren, Banderariak doaz, bat edo bi, eskuan
banderak dituztela. Basandereak doaz hurrengo, eta,
azkenez, Bolantak. Bi ilaratan joaten dira dantzari hauek
dantza, salto eta oihu egiten.
Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia. Hogeita
hiru omen dira Kabalkadetan egiten diren dantzak, eta
hamazortziren bat, pausuak.
Antzina, beste Kabalkada batek jarraitzen zion hemen
azaldutakoari. Bigarren hau jende zarpail, zikin, eskale
eta emagalduz osatua zen. Zirtzikak ziren talde
honetakoak; aurrekoen plantak egiten eta hauek irrigarri
uzten joaten ziren.
[informazioa]
35
Enparantzara heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi
dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak. Branlia eta
Gobalet-dantza (baso ardoaren gainera salto
egitearena) egiten dituzte.
Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati
honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa
antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero
ferratzen dituzte, gogoz kontra; Zikiratzaileek Zamaltzain
harrapatu eta irendu egiten dute; Zorroztaileek Jaunaren
ezpata zorroztu ohi dute behin eta berriro, Jauna
gustura gelditu arte; ijitoek istorio luze eta
entretenigarriak kontatzen dituzte, eta, azkenez,
Berzkinek Jaunak konpontzeko emandako dupina ezin
konponduta utziko dute. Halere, Jauna engainatu eta
dirua ateratzen diote... Azkenean, medikua ekarri eta
honek salbatzen du Jaunak emandako dirua lapurtu
duen langilea, patroi eta ijitoen artean harrapatu eta erdi
hilda utzi dutena.
Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi dute denek
batera.
36
12
Ohitura errotu-errotuak
daude Arizkunen, eta,
esaterako, behinolako
inauteriak mantentzen dira
oraindik, hartza pertsonaia
nagusia delarik.
[informazioa]
HARTZA
38
Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu
Hartza. Herri honetan Korpus egunean bi damuñ
(etxazain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile
aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi
ere.
Korpus asteko Igandean lau damuñek egiten zuten
dantzan enparantzan, damuñ nagusi eta laguntzaileek.
Gauza bera egiten zuten Igande eta Astelehen
Inauterian ere.
Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta
"puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren. Gaur
egun ere jan, edan eta zarata ugari egiten dute etxe
guztietan. Antzina, neskaren bat zegoen etxera helduz
gero dantza egiten zuten. Arratsaldeko lauretan
bildutakoa jaten zuten ostatuan, eta gero, berriro
enparantzara joan ohi ziren, dantzara. Iluntzean, neskak
etxera eta mutilak berriro ostatura, afaltzera. Damuñ
nagusi eta laguntzaileek damuñ etxekoandre bataren
etxean afaltzen zuten, eta bestearenean Astelehen
Inauteri gauean.Astelehen Inauterian aurreko egunekoa
errepikatzen zen, pausuz pausu.
Asteartean, ostera, gazteak mozorrotuta kaleratzen
ziren, kareta eta guzti batzuk. Zazpi zortzi erraldoi ere
agertzen ziren. Baina egun honetako ardatz nagusia,
gaur egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek
egiten du hartzarena, gorputz osoa artilez estalita.
Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta
jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta,
bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere. Taket
handia darama eskuan zaintzaileak, hartza
menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan
baino ez dute dantzatzen Sagar-dantza .
Toki gehienetan nesken dantzatu ohi dute sagar-dantza,
baina hemen, mutilek dantzatzen dute.
[informazioa]
39
Antzina, goizean ibilaldia hartzarekin egin ondoren,
bazkaltzera joaten ziren aldran, eta, gero, arratsaldean,
damuñ nagusi eta laguntzaileek dantzatzen zuten
Sagar-dantza herriko kaleetan.
13
Lantzeko Inauteria Nafarroa
Garaiko eta Euskal Herriko
inauteririk ezagunena da.
Tradiziozko ospakizun hau
hausterre-egunaren aurreko
egunetan egiten da.
Astelehen eta astearte
inautean herriko kaleak
pertsonaia ezberdinen
jantziak daramatzaten
herritarrez betetzen dira Miel
Otxin lapurra harrapatzea
dute helburu.
[informazioa]
MIEL OTXIN ETA
ZIRIPOT
41
Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa
Lantzen. Egun bakoitzean antzezpen jakin bat jokatzen
dute, eta egun bakoitzak bere ibilbidea du.
Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko,
Txatxoak eta Ferratzaileak dira.
Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da,
txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak
dirauen bitartean. Ziripot Lesakako Zakuzaharren
antzerakoa da itxuraz. Zaldiko zentauroa da, gizon
batek, armazoi bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du.
Armazoiak aurrealdean daukazaldiaren buruarena
egiten duena , eta zaldibuztana atzealdean. Txatxoek
hainbat eratako janzkera daukate, baina, hori bai,
guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila
daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak,
kolore askotakoak horiek ere. Ferratzaileak hiruzpalau
izaten dira. Zakuzko telaz izaten dute estalia gorputza
eta beren lanbideari dagokion tresneria daramate
eskuan.
Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa
jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik
dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek
oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko saiatzen da Ziripot
lurreratzen etengabe, eta Ziripot, traketsa bera, behin
eta berriro erortzen da .. Zaldiko Ziripotengana
hurbiltzen den bakoitzean, Txatxoek defenditu egiten
dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen
saiatzen da. Halako batean, Zaldiko harrapatzen dute
Txatxoek. Ferratzaileek Zaldiko ferratzen dute. Astearte
Inautean ez dira ez Ziripot ez Zaldiko kaleratzen. Miel
Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten
dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute.
Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta
sua egiten dute haren gorpuarekin. Zortzikoa dantzatzen
da suaren inguruan.
42
[ipuina]
[bideoa]
MIEL OTXIN ETA ZIRIPOT
43
[informazioa]
14
Unanu herriko inauteriak,
mamoxarro eta muttu
izeneko pertsonaiekin,
Nafarroan ospatzen diren
inauteri tradizional ikusgarri
eta ospetsuenetakoak dira.
Mamoxarroak zuriz jantzitako
gazteak dira, gerriko beltz
edo gorriz, pazpalin edo
kriskitinak soinean, aurpegia
metalezko kattola edo
maskara batez estalita
[informazioa]
MAMOXARROAK
45
Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira
Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte
Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".
Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko
hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak
kaleratzen dira mamoxarro jantzita. Kamiseta eta galtza
luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko
koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza.
Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute
paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko,
elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute
aurpegia estaltzeko. Ez daki inork noiz eginak diren
karatulok. Zazpi geratzen dira herrian, antzina zeuden
sei pareetatik.
Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten
makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita.
Etxeetan arrautza, urdai, lukainka eta abarrak oparitzen
dizkiete, eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu
eta han afaltzen dute bildutakoa.
Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria
da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan
mozorrotzen dira, eta arratsaldean oles egitera joaten
dira, musikarien laguntzarekin, mozorrotu gabe azken
hauek. Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk
doaz , nor bere gisara mozorroturik. "Muttuak" dira,
Mamoxorroen moduko makila daramate eskuan - 2m
eta erdikoa izaten da -. Abestu bai baina hitzik ezin dute
egin, horregatik dute Muttuak izena.
Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti
harrapakinen baten bila. Ume edo neskatilaren bat
ikusiz gero korrika abiatzen dira ea harrapatzen duten.
[informazioa]
46
Herritarrek honako hau esaten diete pasatzen ikustean:
"Mamoxarro xirri xarro, keteriako,
zazpiña uzkera apariako .
Zata begi gorri, urten behin etorri"
Herriari buelta eginda, ostatura itzultzen dira afaltzera.
Afalostean Mamuxarro handiek eta Muttuek enparantza
edo Udaletxe aurrean dantza egiten dute.
47
15
Bukatzeko liburua osatzeko
erabili ditudan web helbideen
zerrenda
BALIABIDEAK
49
iñudeak eta artzaiak
kresala dantza taldea (iñude eta artzaiak)
irungo atsegina (caldereros)
kaldereroen marrazkiak
donostiako iñudeak eta artzaiak
irungo artxibategia kaldereroen argazkiak
iñauteriei buruzko marrazkiak
euskal iñauterietako pertsonaiak
euskal iñauterietako pertsonaiak margotzeko
miel otxin eta ziripot;ipuina
iñauteriei buruzko eskema
dantzan euskal herrian
frandiarren bideoa
Lur eta amets Euskal Herriaren Historioa
wikipedia
16
Iñauteriei buruz asko irakurri,
ikusi eta entzun dugu, orain
ikusiko dugu zertaz
gogoratzen gara
JOLASTERA
51
EUSKAL IÑAUTERIAK JOLASTERA!
Comprobar
respuesta
Pregunta 1 de 4
Nortzuk iragartzen dute Iñauterien
etorrera?
A. Kaldereroak
B. Momo
C. Olentzero
52
Liburu honetan koloreekin kode bat egitea egokia
iruditu zait;
• estekak [linkak] internetetik hartutako materiala
adierazteko
• ! Iñauteri aurretik, Iñauteri igandean eta Iñauteri
astelehen eta asteartean ateratzen diren
pertsonaiak
Bi helburu bete nahi izan ditut,
• ! orain arte Iñauteriei buruzko lanak egiteko nik
erabili ditudan baliabideak elkartu, (webguneak,
bideoak)
• ! ibook author aplikazioa erabili material guztiak
era ! interaktiboan erabili ahal izateko
Arantxa Egurza 2016-otsaila
! -

More Related Content

What's hot (20)

hitz elkartuak II- ariketak
 hitz elkartuak  II- ariketak hitz elkartuak  II- ariketak
hitz elkartuak II- ariketak
idoialariz
3 hiruhilabeteko abesti eta olerkiak
3 hiruhilabeteko abesti eta olerkiak3 hiruhilabeteko abesti eta olerkiak
3 hiruhilabeteko abesti eta olerkiak
METXE
Sekuentziak istorioak idatzi
Sekuentziak istorioak idatziSekuentziak istorioak idatzi
Sekuentziak istorioak idatzi
idoialariz
Idazlana b2 2
Idazlana b2 2Idazlana b2 2
Idazlana b2 2
OarsoaldekoAEK
Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1
Trumoi
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-laginaI.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
Bego Zugazagoitia
izenondoak txartela
izenondoak txartela izenondoak txartela
izenondoak txartela
idoialariz
Idazlaneredugarria b2
Idazlaneredugarria b2Idazlaneredugarria b2
Idazlaneredugarria b2
OarsoaldekoAEK
Ipuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakIpuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerak
manlus
Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema
idoialariz
Aditzak indikatiboa nor nori
Aditzak indikatiboa nor noriAditzak indikatiboa nor nori
Aditzak indikatiboa nor nori
maiota
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 ziklo
idoialariz
Kexa egitura eskema
Kexa egitura eskemaKexa egitura eskema
Kexa egitura eskema
idoialariz
Asmakizunak
Asmakizunak Asmakizunak
Asmakizunak
idoialariz
7 gaia oraintxe ari naiz- ariketak
7 gaia   oraintxe  ari naiz- ariketak7 gaia   oraintxe  ari naiz- ariketak
7 gaia oraintxe ari naiz- ariketak
idoialariz
3 gaia liburuzainaren bahiketa
3 gaia  liburuzainaren bahiketa3 gaia  liburuzainaren bahiketa
3 gaia liburuzainaren bahiketa
idoialariz
Olerkiak eta abestiak 1 hiruhilabeteaOlerkiak eta abestiak 1 hiruhilabetea
Olerkiak eta abestiak 1 hiruhilabetea
METXE
2 ibilbidea etxetik eskolara
2  ibilbidea etxetik eskolara2  ibilbidea etxetik eskolara
2 ibilbidea etxetik eskolara
idoialariz
Antonimoak
AntonimoakAntonimoak
Antonimoak
MargaGutierrez
hitz elkartuak II- ariketak
 hitz elkartuak  II- ariketak hitz elkartuak  II- ariketak
hitz elkartuak II- ariketak
idoialariz
3 hiruhilabeteko abesti eta olerkiak
3 hiruhilabeteko abesti eta olerkiak3 hiruhilabeteko abesti eta olerkiak
3 hiruhilabeteko abesti eta olerkiak
METXE
Sekuentziak istorioak idatzi
Sekuentziak istorioak idatziSekuentziak istorioak idatzi
Sekuentziak istorioak idatzi
idoialariz
Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1
Trumoi
izenondoak txartela
izenondoak txartela izenondoak txartela
izenondoak txartela
idoialariz
Ipuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakIpuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerak
manlus
Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema
idoialariz
Aditzak indikatiboa nor nori
Aditzak indikatiboa nor noriAditzak indikatiboa nor nori
Aditzak indikatiboa nor nori
maiota
7 gaia oraintxe ari naiz- ariketak
7 gaia   oraintxe  ari naiz- ariketak7 gaia   oraintxe  ari naiz- ariketak
7 gaia oraintxe ari naiz- ariketak
idoialariz
3 gaia liburuzainaren bahiketa
3 gaia  liburuzainaren bahiketa3 gaia  liburuzainaren bahiketa
3 gaia liburuzainaren bahiketa
idoialariz
Olerkiak eta abestiak 1 hiruhilabeteaOlerkiak eta abestiak 1 hiruhilabetea
Olerkiak eta abestiak 1 hiruhilabetea
METXE
2 ibilbidea etxetik eskolara
2  ibilbidea etxetik eskolara2  ibilbidea etxetik eskolara
2 ibilbidea etxetik eskolara
idoialariz

Similar to Euskal herriko iñauteriak (20)

Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
eder
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
eder
Euskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarraEuskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarra
mikelmarin
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
plaentxieskola1
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
martasena
2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena
plaentxieskola
Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015
Otsolar
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune m
aingura
Euskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
Euskalerria, Bizkaia Eta ZuberoaEuskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
Euskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
gandabost
Euskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
Euskalerria, Bizkaia Eta ZuberoaEuskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
Euskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
gandabost
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 Zaldibarko jaien gehigarria 2015 Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Anboto Komunikabideak
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiri
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiriSanta agueda presentacion ainhoa eta yosiri
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiri
igorroch2
Pierre topet etxahun
Pierre topet etxahunPierre topet etxahun
Pierre topet etxahun
aeziah
Pierre topet etxahun
Pierre topet etxahunPierre topet etxahun
Pierre topet etxahun
aeziah
Pierre topet
Pierre topetPierre topet
Pierre topet
aeziah
Pierre topet etxahun
Pierre topet etxahunPierre topet etxahun
Pierre topet etxahun
aeziah
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
eder
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
eder
Euskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarraEuskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarra
mikelmarin
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
plaentxieskola1
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
martasena
2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena
plaentxieskola
Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015
Otsolar
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune m
aingura
Euskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
Euskalerria, Bizkaia Eta ZuberoaEuskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
Euskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
gandabost
Euskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
Euskalerria, Bizkaia Eta ZuberoaEuskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
Euskalerria, Bizkaia Eta Zuberoa
gandabost
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiri
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiriSanta agueda presentacion ainhoa eta yosiri
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiri
igorroch2
Pierre topet etxahun
Pierre topet etxahunPierre topet etxahun
Pierre topet etxahun
aeziah
Pierre topet etxahun
Pierre topet etxahunPierre topet etxahun
Pierre topet etxahun
aeziah
Pierre topet
Pierre topetPierre topet
Pierre topet
aeziah
Pierre topet etxahun
Pierre topet etxahunPierre topet etxahun
Pierre topet etxahun
aeziah

More from Trumoi (20)

ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
Trumoi
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
Trumoi
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
Trumoi
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIA
Trumoi
IRUN GURE HIRIAIRUN GURE HIRIA
IRUN GURE HIRIA
Trumoi
Gabonak ,ospakizunak, ohiturakGabonak ,ospakizunak, ohiturak
Gabonak ,ospakizunak, ohiturak
Trumoi
Susana Zaldivar
Susana ZaldivarSusana Zaldivar
Susana Zaldivar
Trumoi
Kaktus lorategia
Kaktus lorategiaKaktus lorategia
Kaktus lorategia
Trumoi
Akuariumak LH3
Akuariumak LH3Akuariumak LH3
Akuariumak LH3
Trumoi
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.BGURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
Trumoi
Menorkako landaretza
Menorkako landaretzaMenorkako landaretza
Menorkako landaretza
Trumoi
Megalitoak
MegalitoakMegalitoak
Megalitoak
Trumoi
Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017
Trumoi
Burgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita XubanBurgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita Xuban
Trumoi
Burgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xubanBurgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xuban
Trumoi
KOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 AKOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 A
Trumoi
Komikiak 4 B
Komikiak 4 BKomikiak 4 B
Komikiak 4 B
Trumoi
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
Trumoi
Irakurketa bikoteka
Irakurketa bikotekaIrakurketa bikoteka
Irakurketa bikoteka
Trumoi
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusitaZumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
Trumoi
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
Trumoi
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
Trumoi
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
Trumoi
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIA
Trumoi
IRUN GURE HIRIAIRUN GURE HIRIA
IRUN GURE HIRIA
Trumoi
Gabonak ,ospakizunak, ohiturakGabonak ,ospakizunak, ohiturak
Gabonak ,ospakizunak, ohiturak
Trumoi
Susana Zaldivar
Susana ZaldivarSusana Zaldivar
Susana Zaldivar
Trumoi
Kaktus lorategia
Kaktus lorategiaKaktus lorategia
Kaktus lorategia
Trumoi
Akuariumak LH3
Akuariumak LH3Akuariumak LH3
Akuariumak LH3
Trumoi
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.BGURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
Trumoi
Menorkako landaretza
Menorkako landaretzaMenorkako landaretza
Menorkako landaretza
Trumoi
Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017
Trumoi
Burgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita XubanBurgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita Xuban
Trumoi
Burgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xubanBurgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xuban
Trumoi
KOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 AKOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 A
Trumoi
Komikiak 4 B
Komikiak 4 BKomikiak 4 B
Komikiak 4 B
Trumoi
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
Trumoi
Irakurketa bikoteka
Irakurketa bikotekaIrakurketa bikoteka
Irakurketa bikoteka
Trumoi
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusitaZumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
Trumoi

Euskal herriko iñauteriak

  • 2. 1 Inauteriak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. [informazioa] IÑAUTERIAK
  • 3. 2 Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" ei da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi).Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia. Elizak gizartean eragin handia zuen garaian Garizuman penitentzia eta barau aro gogorra egten zen. Horregatik, Garizuman sartu baino lehenagoko aldia alaitasunez eta ohiko giza arauei muzin eginez ospatzen zen Iñauteri festarekin. Ospakizun honetan kristautasunaren aurretik zetozen ohituren zantzuak ere badaude. Gizarte arauak itogarriagoak ziren garaian ihauteriak garrantzi handiago zuten; ihauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak bestelakatzen ziren: eskalea zena aberats bilakatzen zen, gizonezkoa emakume, apeza apezpiku ... Iraultza hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin eta berriro debekatzen saiatzen ziren, edota zigor galantak ezartzen. 1601. urtean Irunean ihauterietan apez batek kardinalearena egiteagatik, gogorki ordaindu behar izan zuen: bi urtez hiritik herbesteraturik, urte an soldatarik gabe eta isun bat ordaindu beharra. Garai batean, Nafarroan batez ere, Garizuma baino lehenagoko hiru ostegunak ospatu egiten ziren. Lehenbizikoa izakunde, aitakunde edo gizakunde izena hartzen zuen; bigarren ostegunak emakunde edo andrekunde eta azkenak orokunde edo orakunde. [ìnformazioa]
  • 4. 2 Iñauteriak data finkorik ez duten jaiak dira, Aste Santuaren daten menpe daude Finkatuta dagoenean azken hauek 40 egun aurrerago kokatu izaten dira EGUTEGIA
  • 5. 4 Urtarrilak 30, larunbata ! ! Tolosa,Irun, Donostia : Kaldereroak Urtarrilak 31, igandea ! ! Irun, Donostia; Iñudeak eta artzaiak Otsailak 1 eta 2, astelehena, asteartea : ! ! Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Joaldunak Otsailak 4, Ostegun gizena Otsailak 5, Ostiral mehea Otsailak 6, Inaute Larunbata Otsailak 7, Inaute igandea edo Zaldunita ! ! Zalduondo: Markitos ! ! Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak ! ! Mundaka: Atorrak ! ! Uztaritze: Errobiko Kaskarotak ! ! Maule-Lextarre: Maskaradak Otsailak 8, Inaute astelehena ! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot! Otsailak 9, Inaute Asteratea ! ! Arizkun: Hartza ! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot, ! ! Unanua: Mamoxarro
  • 6. 5 Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik beraien tokian,Iñauterietako egutegian ere bai Horregatik ; pertsonaien kapituluek hiru kolore ezberdinak dituzte Iñauteri aurrekoak eta informazioa ! ! Igande iñauteriakoak ! ! Astelehen eta Astearte Iñautekoak
  • 7. 3 Kaldereroak Euskal Herriko zenbait herrietako inauterien zikloko jaietako bateko pertsonaiak dira. Kaldereroen eguna ospatzeko, kaleetan zehar mozorroturik ibiliz, musika joz eta abestuz, konpartsa batzuek antzinako Europako ekialdeko ijito pertza-konpontzaileak eta euren familiak irudikatzen dituzte. [informazioa] KALDEREROAK
  • 8. 7 Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren 8an inauguratu zen, eta 1903ko otsailaren 22an errepikatu zen. Geroago, Irun'go Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen 1923ko Inauterietan, eta urte hauetan ere errepikatu zen: 1927, 1933, 1943 eta 1954an. Gaur egun, urtero, Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta ohiko ekintza bilakatu da. Kalderero Hungariarren Konpartsak Irungo kaleetan zehar egiten du ibilbidea,betirere urrutiko lur horietako doinuekin. Hauek osatzen dute kaldereroen taldea: erregina bat, bi dama ederrez lagunduta; ezkongaiak; hartza eta hezlea, musikari banda eta arropa zein apaingarri ikusgarriez eta bitxiez jantzitako gainerako kideak. Emakumezkoek panderetez laguntzen dituzte doinu alaiak, gizonezkoek, berriz, trebetasun handiz jotzen dituzten paderez eta mailuez.
  • 9. 8 Gure hiria zeharkatzen duten bitartean, eta irundarren gozamenerako, egiten dituzten geldialdietan Hungariatik ekarritako kantuak entzuteko aukera izaten dute bertaratutakoek. San Juan plazan bukatzen da desfilea, eta bertan kantatzen da berriro. Kantuen ondoren, tribuko erreginak, bere bi damen laguntzarekin, hitzaldi bat eskaintzen die Irungo hiritarrei. Hori egindakoan, ezkontza zingaroa egiten da, tribuko buruzagiak zuzendua. Ezkontza zeremonian ebaketa bana egiten zaie ezkongaiei, ondoren, zapi batez lotzen dira ezkontideak ezkontzaren adierazgarri gisa. Ezkongaiak lotutakoan, taldeko buruzagiak buztinezko kazola bat bota egiten du: modu horretan jakingo du zenbat seme-alaba izango dituzten ezkonberriek. Tradizioak dioenaren arabera, se- me-alaben kopurua lurrean dauden kazola-puska adina izango da.! ! ! ! ! [informazioa] ! ! ! ! ! ! ! [kanta] KALDEREROAK
  • 10. 9 ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA IRUNGO LURRA ETA HIRIA HERRI JATOR IRUNDARRA AGURTUZ DUGU ATSEGINA HUNGARIAKO KALDERERO GARA ETORRIRIK GAUR IRUNERA LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA. INAUTERI ALAIAREN IRAGARLE GU GARA BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis) AIZAK • • JO ZAK • • (bis) JO ZAK • • • • ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA IRUNGO LURRA ETA HIRIA HERRI JATOR IRUNDARRA AGURTUZ DUGU ATSEGINA
  • 12. 4 Iñude eta Artzaien eguna Donostian, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da: konpartsa batek kaleetan zehar desfilea egitean datza jaia. Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean neskatan edo mutiletan nola egiten zuten irudikatzen du ospakizun horrek. [informazioa] IÑUDEAK ETA ARTZAIAK
  • 13. 12 Kresala elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko, 1977an Artzainen eta Inudeen Konpartsa berreskuratzeko ideia otu zitzaigun; izan ere, Donostiako inauteri tradizionalaren parte izanik, gure egunera arte iristea lortu zuen, danborradarekin eta kaldereroen konpartsarekin batera. Beste biekin alderatuz, Inudeak eta Artzainak gorabehera handiak izan zituen irten zen aldietan. 50eko hamarkadan, Antiguoko gazteak atera ziren, eta, probintziako hainbat herritan (Hernani, Pasaia...), modu irregularrean eutsi zitzaion ohitura horri. Donostian, Gorrotxategik zuzentzen zuen Gaztetxo haurren dantza- taldeak ohitura horrekin jarraitu zuen 60ko urteetan. Aipatu dugun bezala, 1977. urtean, elkarteak ahalegin handia egin zuen konpartsa antolatzeko, bere barne- ospakizunen baitako ekintzatzat. Egun euritsua izan zen oso, baina halako zalaparta sortu eta halako arrakasta lortu genuenez, KTEk Donostiako inauterietako ekitaldi ofizialen barruan antolatzeko proposamena egin zigun; ordutik, beraz, kaldereroen hurrengo egunean irteten gara, otsailaren lehenengo igandean, normalean. Datorren urtean (2006),30 urte beteko dituguinolako etenaldirik egin gabe irteten. Konpartsako pertsonaia nagusiez gain, gureak badu berezitasunik, danborradarekin eta abesbatzarekin irteten baikara; horrela, gainera ikuskizuna gehiago indartzen da. Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman ahala berritzen dira.
  • 14. 13 Gerora,Iñude eta Artzainen beste konpartsa batzuk sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta Nafarroako herrietan ere. [informazioa] [bideoa]
  • 15. 5 Joalduna (joareak dituena) Nafarroa Garaiko iparraldeko Ituren eta Zubieta herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionala da, joareak astinduz urtarrileko azken asteburuaren ondorengo astelehen eta asteartean inauterien heldueraren berri ematen duena. [informazioa] JOALDUNAK
  • 16. 15 Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehe- nengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak, bi herrietako mutilak ados jarrita, aukeratzen duten egunean. Joaldunak bi herri hauetako mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Mutilok, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa. Bidean, beste lagun batzuk elkartzen zaizkie: karroxak, mozorrorik sinesgaitzenak, sorginak, ijitoak... Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio. Aitzina, bizpahiru egun irauten zuen festak. Garai har- tan, ahuspez egiten zuten lo eta ezin izaten zuten salda baino hartu, hain izaten zituzten estu zintzarriak gerrian. Oihal beltz batez estaltzen zuten aurpegia. Ituren eta Zubietako Joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean; Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena.
  • 17. 16 Zintzarriek "joare" dute izena ; horregatik dira Joaldunak tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko;Zanpantzarra [informazioa]
  • 18. 17
  • 19. 6 Zaldundoko Iñauteriak Zalduondon (Araba) ospatzen diren inauteriak dira. 1975 urtetik ospatzen dira etenik gabe, frankismo garaiko 41 urteko etenaldiaren ondoren. Markitos alegiazko pertsonaiaren inguruan ospatzen dira, [informazioa] MARKITOS
  • 20. 19 Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos dugu. Traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da. Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin. Astoa gidatzen dute aurrez prestatutako tokiraino, jauregi baten aurreraino, eta, han, Marquitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian geratzen da Marquitos hainbat orduz. Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos dagoen tokiraino, Predikadorea izenekoa da buru. [informazioa] Talde horretan Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea doaz lehenbizi, biak bata beltzak jantzita. Hurrengo musikariak, eta, hauen ondoren, behor batek tiratutako gurdia, Predikadorea barruan dela. Ondoren Atsoa eta Agurea . Marquitosen aita eta ama omen dira, eta pertsona bakar batek egiten du biena: bata bestearen gainean jarrita Hartza eta ardia datoz hurrengo, eta Porreroak azken. Porrero hauek beren buruak lurrera botatzen eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtzen dituzte. Zaku-telaz jantzita egoten dira, beren buruak lurrera botatzen eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtzen dituzte. Zaku-oihalez jantzita egoten dira, barruan belar sikua edo beste zerbait sartuta, janzkera harrotzearren. Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen dute. Predikadoreak ez dio une batez ere jaregiten.
  • 21. 20 Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du. Jendeak txalo egiten du. Panpina lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan. Antzina, Astearte Inauterian izaten zen Marquitosen hilketa.
  • 22. 7 M u n d a k a k o b e n e t a k o mozorroa atorra zen. Duela u r t e b a t z u k , B i z k a i k o hormako mapetan, herri b a k o i t z a r e n j a t o r r i z k o deituraren ondoan herriko e z a u g a r r i r e n b a t z u k adierazten ziren. Ustekabe i t z e l a , M u n d a k a k o bereizgarria pertsona bat atorra jantzita zela ikustea. [informazioa] ATORRAK
  • 23. 22 Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita; burko-azalean farfailek eratzen duten zirrikituetatik begiratzen dute aurpegia estalirik daramatenean. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan. Antzina, kirruz egiten zituzten soineko zuriak, gaur egun, berriz, edozein oihal zurik balio du. Soinekoa aipatu arren, gona daramate soinean; eta ez bakarra, bi baizik. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak. Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Han egiten dute ekitaldirik ederrena. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; gehienetan letrak ulertezinak dira. Hona hemen zatitxo bat, adibide gisa: "Moja budi tajua Artatxorio lakua Samurri rhudiantar O cualquier txori zantar". Egun honetan, Mundakan, beste herri batzuetan bezala, tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxeko andreak prestatutako tostadak lapurtzeko ohitura zegoen.
  • 24. 23 Azken urteotan ohitura berria sortu da Mundakan: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz, eta emakumeek izan dute azken urteotan beren lekua Inauterietan
  • 25. 8 Zaku-zaharrak aurpegia zapiz estalita eta lastoz beteriko zakuez jantzitako pertsonaiak dira, iluntzean karriketan barna dabilen jendea jotzeko asmotan puztutako maskuriak daramatzatenak. Nekatzen direnean, atsedena hartzeko, batzuk besteen gainean jartzen dira lurrean. [informazioa] ZAKU ZAHARRAK
  • 26. 25 Lesakako Inauterietan agertzen dira Zakuzaharrak. Igande Inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira, hogei edo hogeita bost, guztiak batera. Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita . "Jantzi' honen azpian lasto edo sarale ugari eramaten dute, eta hori esker itxura harrigarria daukate. Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren parean zuloak dituzten zapiak. Puxika bana daramate eskuan. Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie oihuka. Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela. Kalez kaleko ibilaldi honetan Mairuen laguntza izaten dute. Mairuek kolorezko ehun zatitxoz izaten dute estalita gorputza. Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote. Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz, saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela. [informazioa]
  • 28. 9 Uztaritzeko Inauteriak Lapurdiko herri horretan egiten diren inauteriak dira. Antzina, bi motatakoak ziren inauteri horietan parte hartzen zuten pertsonaiak: zirtzilak, itxura zikin eta zarpailtsuarekin, eta itxura dotoreko kotilungorriak, ponpierak eta kaskarotak izeneko dantzariak, hartzaren pertsonaiarekin batera. [informazioa] KOTILUNGORRIAK
  • 29. 28 Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Pertsonaia batzuk, beti berdinak, joaten dira etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre.. Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera. Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen dute parte. Kaskarotak dira izatez dantzariak. Alkandora eta praka zuriak dituzte, txapel brodatua, gerriko zabal morea eta fraken bi alboetan koloreetako zintak josita, irudiak eginez. Eskuetan bina makilatxo. Mutilak izaten dira, hamarren bat. Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela atzean. Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz. Ponpiera antzinako bufoien antzera dago jantzita, aurpegian karatula gorria darama, eta eskuetan sorgin-artaziak. Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik, artilezko jaka zuria eta koloreetako amantala, zeinaren poltsikoan errautsa daramaten, airera eta jendeari botatzeko; eskuan, ostera, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana; buruan kapela luze piramidala eta gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia ehun gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute. Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera, jatera. Antzina, herri hauetan, bi talde kaleratzen ziren. Batzuek, arropa zahar eta zarpailez jantzita, barre
  • 30. 29 eragiteko dantzak egiten zituzten. Algaraka, garrasika edo abesten ibiltzen ziren. "Zirtzilak" zuten izena. Besteak itxura garbi eta dotoreko jantziz mozorrotzen ziren. Talde honetakoak ziren Kotilungorriak eta Ponpiera, beste batzuen artean. Jaun, Anderea eta Hartza ere izaten ziren talde honetan. Astearte Inautean Zanpantzar (Saint Pansart) agertzen da, gurdi gainean, Uztaritzeko kaleetan zehar. Lastoz betetako panpina handia da, herrian zehar ibili ondoren epaitua, kondenatua, fusilatua eta errea izaten dena. [informazioa]
  • 31. 10 Zamalzain Zuberoako maskaradako aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama. Batzuen arabera zaldizko gerlari bat irudikatzen du, eta beste batzuen ustez zentauroa. Dantzari hoberena izaten da [informazioa]. ZAMALTZAIN
  • 32. 31 Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia. Dantzariek hainbat egun eta agertokitan egiten dituzte beren ekitaldiak, eta dantzarien herrian bertan Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi da maskaradetako azkena. Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak, garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien arropetan. Talde horretakoak dira Txerrero, Artzaina, Gatuzain, Kantiniersa, Zamaltzain, Zikiratzaileak, Ferratzaileak, Kukulleroak, Jaun eta Anderea, Laboraria eta Etxekoanderea. Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, maskarada beltza. Talde honetakoak dira Ijitoak, Berzkinak, Zorrotzaileak, Eskaleak... Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta, beltzek, berriz, batere ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira guztiak, desfilean, pertsonarik garrantzitsu edo ospetsuenak bisitatuz. Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen. [informazioa]
  • 33. 32
  • 34. 11 Kabalkadan parte hartzen duten pertsonaia gehiago ere badago. Zaldikoak , Zapurrak, Makilari, Banderariak, Basandereak , Bolantak, Erraldoitxoak ,… Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi itxuratzen dituzten panpinak dira, dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean [informazioa] ERRAILDOTXOAK
  • 35. 34 Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrienak. Dantzariei deitzen zaie honela, lepotik zetazko koloreetako zintak zintzilikatuta daramatzaten dantzariei, alegia. Kabalkadan parte hartzen duen pertsonaia gehiago ere badago. Zaldikoak joaten dira lehenen: bizpahiru mutil izaten dira, izenak adierazten duen moduan, zaldi gainean joaten direnak; Zapurrak hurrengo, bizar beltz eta betaurreko beltzak dituztela. Bat, bi edo hiru Makilari doaz ondoren, muturrean bola bat duen makila luzea daramate eskuan; Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi errepresentatzen duten panpinak dira eta dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo gidari dira Ondoren, Banderariak doaz, bat edo bi, eskuan banderak dituztela. Basandereak doaz hurrengo, eta, azkenez, Bolantak. Bi ilaratan joaten dira dantzari hauek dantza, salto eta oihu egiten. Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia. Hogeita hiru omen dira Kabalkadetan egiten diren dantzak, eta hamazortziren bat, pausuak. Antzina, beste Kabalkada batek jarraitzen zion hemen azaldutakoari. Bigarren hau jende zarpail, zikin, eskale eta emagalduz osatua zen. Zirtzikak ziren talde honetakoak; aurrekoen plantak egiten eta hauek irrigarri uzten joaten ziren. [informazioa]
  • 36. 35 Enparantzara heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak. Branlia eta Gobalet-dantza (baso ardoaren gainera salto egitearena) egiten dituzte. Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero ferratzen dituzte, gogoz kontra; Zikiratzaileek Zamaltzain harrapatu eta irendu egiten dute; Zorroztaileek Jaunaren ezpata zorroztu ohi dute behin eta berriro, Jauna gustura gelditu arte; ijitoek istorio luze eta entretenigarriak kontatzen dituzte, eta, azkenez, Berzkinek Jaunak konpontzeko emandako dupina ezin konponduta utziko dute. Halere, Jauna engainatu eta dirua ateratzen diote... Azkenean, medikua ekarri eta honek salbatzen du Jaunak emandako dirua lapurtu duen langilea, patroi eta ijitoen artean harrapatu eta erdi hilda utzi dutena. Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi dute denek batera.
  • 37. 36
  • 38. 12 Ohitura errotu-errotuak daude Arizkunen, eta, esaterako, behinolako inauteriak mantentzen dira oraindik, hartza pertsonaia nagusia delarik. [informazioa] HARTZA
  • 39. 38 Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu Hartza. Herri honetan Korpus egunean bi damuñ (etxazain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi ere. Korpus asteko Igandean lau damuñek egiten zuten dantzan enparantzan, damuñ nagusi eta laguntzaileek. Gauza bera egiten zuten Igande eta Astelehen Inauterian ere. Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta "puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren. Gaur egun ere jan, edan eta zarata ugari egiten dute etxe guztietan. Antzina, neskaren bat zegoen etxera helduz gero dantza egiten zuten. Arratsaldeko lauretan bildutakoa jaten zuten ostatuan, eta gero, berriro enparantzara joan ohi ziren, dantzara. Iluntzean, neskak etxera eta mutilak berriro ostatura, afaltzera. Damuñ nagusi eta laguntzaileek damuñ etxekoandre bataren etxean afaltzen zuten, eta bestearenean Astelehen Inauteri gauean.Astelehen Inauterian aurreko egunekoa errepikatzen zen, pausuz pausu. Asteartean, ostera, gazteak mozorrotuta kaleratzen ziren, kareta eta guzti batzuk. Zazpi zortzi erraldoi ere agertzen ziren. Baina egun honetako ardatz nagusia, gaur egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du hartzarena, gorputz osoa artilez estalita. Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta, bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere. Taket handia darama eskuan zaintzaileak, hartza menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan baino ez dute dantzatzen Sagar-dantza . Toki gehienetan nesken dantzatu ohi dute sagar-dantza, baina hemen, mutilek dantzatzen dute. [informazioa]
  • 40. 39 Antzina, goizean ibilaldia hartzarekin egin ondoren, bazkaltzera joaten ziren aldran, eta, gero, arratsaldean, damuñ nagusi eta laguntzaileek dantzatzen zuten Sagar-dantza herriko kaleetan.
  • 41. 13 Lantzeko Inauteria Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da. Tradiziozko ospakizun hau hausterre-egunaren aurreko egunetan egiten da. Astelehen eta astearte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira Miel Otxin lapurra harrapatzea dute helburu. [informazioa] MIEL OTXIN ETA ZIRIPOT
  • 42. 41 Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa Lantzen. Egun bakoitzean antzezpen jakin bat jokatzen dute, eta egun bakoitzak bere ibilbidea du. Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean. Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz. Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du. Armazoiak aurrealdean daukazaldiaren buruarena egiten duena , eta zaldibuztana atzealdean. Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore askotakoak horiek ere. Ferratzaileak hiruzpalau izaten dira. Zakuzko telaz izaten dute estalia gorputza eta beren lanbideari dagokion tresneria daramate eskuan. Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko saiatzen da Ziripot lurreratzen etengabe, eta Ziripot, traketsa bera, behin eta berriro erortzen da .. Zaldiko Ziripotengana hurbiltzen den bakoitzean, Txatxoek defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen saiatzen da. Halako batean, Zaldiko harrapatzen dute Txatxoek. Ferratzaileek Zaldiko ferratzen dute. Astearte Inautean ez dira ez Ziripot ez Zaldiko kaleratzen. Miel Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorpuarekin. Zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan.
  • 45. 14 Unanu herriko inauteriak, mamoxarro eta muttu izeneko pertsonaiekin, Nafarroan ospatzen diren inauteri tradizional ikusgarri eta ospetsuenetakoak dira. Mamoxarroak zuriz jantzitako gazteak dira, gerriko beltz edo gorriz, pazpalin edo kriskitinak soinean, aurpegia metalezko kattola edo maskara batez estalita [informazioa] MAMOXARROAK
  • 46. 45 Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak". Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mamoxarro jantzita. Kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork noiz eginak diren karatulok. Zazpi geratzen dira herrian, antzina zeuden sei pareetatik. Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai, lukainka eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu eta han afaltzen dute bildutakoa. Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan mozorrotzen dira, eta arratsaldean oles egitera joaten dira, musikarien laguntzarekin, mozorrotu gabe azken hauek. Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk doaz , nor bere gisara mozorroturik. "Muttuak" dira, Mamoxorroen moduko makila daramate eskuan - 2m eta erdikoa izaten da -. Abestu bai baina hitzik ezin dute egin, horregatik dute Muttuak izena. Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti harrapakinen baten bila. Ume edo neskatilaren bat ikusiz gero korrika abiatzen dira ea harrapatzen duten. [informazioa]
  • 47. 46 Herritarrek honako hau esaten diete pasatzen ikustean: "Mamoxarro xirri xarro, keteriako, zazpiña uzkera apariako . Zata begi gorri, urten behin etorri" Herriari buelta eginda, ostatura itzultzen dira afaltzera. Afalostean Mamuxarro handiek eta Muttuek enparantza edo Udaletxe aurrean dantza egiten dute.
  • 48. 47
  • 49. 15 Bukatzeko liburua osatzeko erabili ditudan web helbideen zerrenda BALIABIDEAK
  • 50. 49 iñudeak eta artzaiak kresala dantza taldea (iñude eta artzaiak) irungo atsegina (caldereros) kaldereroen marrazkiak donostiako iñudeak eta artzaiak irungo artxibategia kaldereroen argazkiak iñauteriei buruzko marrazkiak euskal iñauterietako pertsonaiak euskal iñauterietako pertsonaiak margotzeko miel otxin eta ziripot;ipuina iñauteriei buruzko eskema dantzan euskal herrian frandiarren bideoa Lur eta amets Euskal Herriaren Historioa wikipedia
  • 51. 16 Iñauteriei buruz asko irakurri, ikusi eta entzun dugu, orain ikusiko dugu zertaz gogoratzen gara JOLASTERA
  • 52. 51 EUSKAL IÑAUTERIAK JOLASTERA! Comprobar respuesta Pregunta 1 de 4 Nortzuk iragartzen dute Iñauterien etorrera? A. Kaldereroak B. Momo C. Olentzero
  • 53. 52 Liburu honetan koloreekin kode bat egitea egokia iruditu zait; • estekak [linkak] internetetik hartutako materiala adierazteko • ! Iñauteri aurretik, Iñauteri igandean eta Iñauteri astelehen eta asteartean ateratzen diren pertsonaiak Bi helburu bete nahi izan ditut, • ! orain arte Iñauteriei buruzko lanak egiteko nik erabili ditudan baliabideak elkartu, (webguneak, bideoak) • ! ibook author aplikazioa erabili material guztiak era ! interaktiboan erabili ahal izateko Arantxa Egurza 2016-otsaila ! -