4. Ohienartek (1657) euskalki bakarra eta bera ikusi zuen Iparralde osoan:
akitaniarra.
Bonapartek (1869) lau euskalki kontuan izan zituen Iparraldean: zuberotarra,
lapurtarra, mendebaldeko behe-nafarra eta ekialdeko behe-nafarra.
Xuketa zuena Ekialdeko behe-nafarraz jotzen zuen eta ez zeukana
mendebaldekoaz. Azken honetan, gainera, hiru azpieuskalki ikusi zituen:
Baigorrikoa; Lapurdikoa eta Aezkoa ibar Nafarroakoa. Zuazoren, ustez,
ezaugarri gutxi eta zorrotzekin jokatu zuen irizpide hau onesteko.
Jaques Allierek (1960) zioen, Zuberoa eta Nafarroa Beherea muga argi
batek bereizten dituen bezala, lapurtarra eta mendebaldeko behe-
nafarrera bereizten duen mugarik ez dagoela ezta ekialdeko behe-nafarrak
bereizten dituenik.
Zuazok euskalki bakarra ikusten du Lapurdi eta Nafarroa Beherean: euskara
nafar-lapurtera.: .
NAFAR-LAPURTEAREN HISTORIA APUR BAT
5. Euskara nafar-lapurtarra
Lapurdi eta Nafarroa Behereako hizkeren artean ez da sekula
alde handirik izan, hizkera horien berdintzeko joera nabarmena
da azken aldian. Bi herrialde hauek beti egon dira hartu-
emanetan, eta erakunde berberetan batuta luzaroan, dela
administrazioa, ekonomia, eliza
Orografia ere lagungarria izan dute: laua.
Hirien eragin bateratzailerik ez dute ezagutu ordea, txikiak
direlako alderdi horretako hirigune guztiak: Uztaritze
(Lapurdiko hiriburu zaharra), Donibane Garazi eta Donapaleu
Nafarroa Behereako hiri nagusiak. Baiona erabat erdaldundua
zegoen.
Lapurdiko itsas bazterreko hizkeraren ospea aipatu behar da.
XVII. Mendean idazkera horretan idatzi zuten kontraerreforma
Katolikoaren bultzatzaileek (Eliza). Ordukoa dugu, Axularren
Gero (1643)
Donibane Lohitzune eta Ziburu indar ekonomikoak ere baziren.
Pierre Urte-k XVIII. Ingaleterran bizi zela Gramatika bat
bideratu zuen. Ipar E. H-ko euskararik onena Lapurdin hitz
egiten da, batez ere Donibanen eta Saran () Horixe da herri
hartan denok aho batez diotena (1712)
6. Joannes Etxeberrik ere goresten zuen itsasbazterreko
lapurtera aipatutako libururan.
XVIII. Mendean behea jo zuen IHEko ekonomiak eta
gazteriak atzerrira alde egin behar izan zuen. Lapurdiko
kostatarren gainbeheraren ondoren, bakoitzak bere
eskualdeko hizkera hartu zuen oinarri.
XVIII. Mendeaz gero, eliza izan da I.E.Hko euskararen
euskarririk sendoena: a) 1945an Herria, aldizkaria. B)
Pierre Lafitte apaizaren Grammaire basque (navarro-
labourdin litt辿raire); Larresoroko seminario zaharra eta
Uztaritzeko berria.
Azken hamarkadetan euskara asko galdu bada ere, eusten
diotenak estuago eta sendoago eusten diote. Eta
Iparraldean ere, eragile indartsuak azaldu dira: ikastola,
euskaltegi eta komunikabideek euskara normalizazio
bidean ezartzen ahalegintzen ari direnak. Nahasketa
guztiaren ondorioa, eurek Iparraldeko batua izenez
izenpetzen duten: euskara dugu.
7. Nafar-lapurtarraren azpieuskalkiak
Sartaldekoa: Itsasbazterrean hasi eta Ahetze,
Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen du.
Sartaldekoa: berriz, Nafarroa Beherea osoa eta
Lapurdi ekialdean hedatua dago (Aturrialdeko
eskualdea eta Hazparne).
Tarteko hizkerak. Amikuztarra (eremu
horretakoak dira: Domintxaine-Berroeta, Ar端e-
Ithorratze-Olhabi, Lohitz端ne-Oihergi, Etxarri
eta Pagola) eta Kostatarra (Hendaia, Biriatu,
Urru単a, Ziburu, Donibane Lohitzune eta Azkain).
8. Nafar lapurtarraren ezaugarriak
Euskalkiaren eremu zabalenean arrotza da i bokalak
eragindako bustidura. In, il, it, bere horretan esaten dira.
Edozeini, gainetik, etxezaina. Iragan garaietan, gainera,
単 eta ll zuten hitzak il bilakatu ohi ziren: bainu, bonbila,
botoila, gaztaina, koinatu, oilo, taila.
Hitz hasiera x, tx-en ordez. xanpona.-txanpona.
NEHOR, NEHORI, NEHUN.
O. Begi単o, haur単o
Erdal On-Oin: Arrazoin, botoin.
AIA amaiera bereizgarria da. Bisaia-aurpegia; kuraia-
kemena: lengoaia-hizkuntza; usaia-ohitura
9. Sartaldekoak
1 -Zuberoan hasi eta Uztaritzeko eskualde bitartean u, a, e
artean (i):
burua-buruia; duen-duien. Adizkien 2. pertsona zue- z(i)e;
duzue, duzie; zaizue-zaizie, dakizue, dakizie.
2.- IZAN edo EDIN: ai-i; naiz-niz; zaitezte-zitezte, gaitu-gitu;
au-u: nauzu-nuzu.
3.- NOR-NORI: ai-au zait-zaut.
4.- ST kontsonantea zabaldu eta RTZ desagertu.
5.- NORI: Er: laguner-lagunei.
6.- Soziatiboa. Kin-kilan (lagunekilan)
7.- Nihaur: neroni, nihaur.
8.- O irri単o.
9. - Zuketa eta xuketa tratamendua.
10.- Afaldu, bazkaldu. NOR erara. Afaldu niz.
11.- A galdera atzizkia. Ikusi duka?
10. Sortaldekoak
1.- Entzat- Endako
2.-Nor nori-nork/ Nor-nork: erran nau.
3.-Nor-nori nork- hari, haiei I da erroa
Diozkat.
4.-I bokala a, e, eta o bokalekin elkartzen
denean (i): herria-herriya.
5.- I bokala n-単, eta l-ll: berdin-berdi単a;
ginen-gi単en; bila-billa.
http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/anon/page/euskalkiak
13. TRANSKIPZIOA-Donibane Lohitzune
* Bon. Zabor hori gero bereizten zen, ekartzen zen etxera, eta pila handi
batean ematen zen, meta handi bat egiten zen, eta bereizten zen berina eta
burdinkia eta horrelako zikin guziak. Eta hori baliatzen zen ongarritzat.
* Eta bakoitzak bere etxerako erabiltzen zuen gero?
* Bai. Ongarri hori dena usteltzen zen, biraka-biraka ibiliz, eta usteltzen
zelarik landetan ematen zen.
* Orduan ez zen zabor...
* Hori, hori, orduan, badakizu zer zen? Zuku-hautsa, zuku-hautsa, eta bazen
anitz zuku-hautsa, paper eta horrelako; baina bote horiek eta holako burdin
zerarik ez zen.
Mixel - Donibane Lohizune
http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/donibanelohitzune_argibidea
Letren doinuari dagokionez:
*/h/ aspiratu egiten du
*/j/ = /iota/ ahozkatzen du (jendia).
*/in/ = /単/ egiten du: (a単itz, itza単 (itzain), ba単on, gi単en)
*eta /il/ = /ll/ (polliki)
*/z/, /s/ eta /x/ bereizten ditu; baita /tz/, /ts/ eta /tx/ ere.
ARGIBIDEAK
http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/donibanelohitzune.mp3
14. Hitz amaierako aldaketa bereizgarriak:
ia > ija egiten du
arratseko igual eurija egiten du
Laborari hutsusa, nekazarija eta bizi ginen behi, idi, behor, asto.
Itza単a deitzen dugu idijekin ibilki zienak (多?)
Gurdi haundija, guk orgak erratzen dugu
Hemen ez dire etxe-jabiak hemen erraten dugu murdabijak
Bukaera bateko -n, -r, -k baten ostean z- agertzen bada hurrengo hitzaren hasieran, tz-
egiten du:
A単itz (eg)iten tzen baratz-ekarri
Baratz-ekarrija ibiltzen tzen beti behorra ta asutekin ta jendia bizi zen ungi
Garbitzen tzien karrikak hameka itza単ek
Ta gurdijak tzien ka(b)itzen tzutenak hamar metra karrera arte (多??)
Ez ki単ela biziko idijekin eta behar tzela bizija aldatu
Kanpotiarrak tzien
Joan aditzaren aldera berezia = gaten (gan)
Orduan ni gaten ni(n)tzen konparsionater
15. Galdegin gintuzten ea gaten ahal gi単en hoiken zerbitzuko, hoiken
laguntzera
Gaten naiz hoiken bazkak ematerat
Debekatu zen animalijekin gatia uztarrijan herrirat
-ten + ahal + e egitura darabil:
urtia ez dut erraten ahal
ez zela bizitzen ahal
ez da aitzen ahal
Horiek > hoik eta forma horren gainean egiten ditu deklinabideko forma
guztiak:
Guk hoikin denak gintuen errentan
Galdegin gintuzten ea gaten ahal gi単en hoiken zerbitzuko, hoiken
laguntzera
Gaten naiz hoiken bazkak ematerat
Aza-hosto pikatzerat eta hoikeri ematen diote (多??)
Animali hoiken lanak i単en tut
Hoik ez kitut etxian, aparte kitut
16. * Bo, han zera ginen, eta orain kan baten barnean dena, eta katexistez eta
inguratua zen, ongi inguratua zen, eta han baginen bizpahiru mila soldado ta, eta
lasterka atera ginen handik kanporat, eta gero joaten ginen Rio de Oro erraten zen
orduan, Ifni eta horrat joaten ginen, baina ez ginen libro kontsolaik, baina ailegatzen
ginen harat.
* Eta nehork jakin gabian e, egundo ez du nehork jakin; alo, aintzindariek
bazekiten horrelakorik baina, ez zen, ez zen Frantziako journaletan eta, ez zen
hedatzen gauza hori, nola gu operazionetan ibiltzen ginen Rio de Oron.
* A, Bai, e?
* Bai, eta han errekontraturizatu dut euskaldun bat. Han baziren, zera...
Legionarios de la bandera, baziren han.
* Bai.
* Eta beren posta zuten mendi zolan, eta gainean bazituzten, zera, hango bereko
jendeak kontra zituzten handik nahi zituzten haizatu, eta han ezagutu izan dut
elizondoar bat, Goienetxe izena.
* A!
* Eta legionarietan zen. Egundo ez dut jakindu zer bilakatu zen geroztik, e!
* Eta, bestela, zure herritarrak edo zure adineko beste inguruko herrietako gazteak
eta ere ba al ziren han?
* Ez, ez, batto hemen izan da: arnegiarra, Kamino. To! Senperen da ezkondua.
TRANSKIPZIOA-SENPERE
http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/senpere.mp3
17. ARGIBIDEAK
Paskal Mendiburu - Senpere (Lapurdi)
Soldadutza kontuak alde batera utzita, bertatik ia batere atera gabea, beraz,
bere euskalkia ez du kutsatuegi izango.
Entonazioa eta ahoskera entzunda, argi igartzen zaio iparraldekoa dela.
Mugaz bestaldeko /r/ berezia darabil.
Letren doinuari dagokionez:
*/j/ = /iota/ ahoskatzen du (Aljeria, jakin, justu, jaten, jendea).
*/in/ ez du /単/ egiten (irteten ginen, ez ginen fido).
*ez eta /il/ = /ll/ ere (han baginen bizpahiru mila soldado) */z/, /s/ eta /x/
bereizten ditu; baita /tz/, /ts/ eta /tx/ ere: (kameluek bazuten harrizko askatzar
bat, laborantzan, etxean).
Ahoskatzen ez diren kontsonanteak: a(rra)tsaldetan, o(r)ai(n), deneta(r)ik
Hiztegian, berba batzuk frantsesetik hartuak:
gure kartiera (quartier = auzoa) deitzen da el varon
ene etxondoa hemendik 200 metretan hola da
bisaia (aurpegia)
gure operazionetan ibiltzen ginen
kamiona
Frantsesaren eraginez edo, Moritania esaten du: guk Mauritania esango
genukeena.
18. hartan fini (bukatu, amaitu)
han errekontraturizatu (aurkitu) dut eskualdun bat
erriza (arroza) jaten zuten
klientala
Lapurterari dagokion hiztegia eta aldaerak
baserri anitzetan baziren
aita 50 urte zituela ez zen deusetako
Arnegi eta Luzaide elgarren ondoan dire
Besta, libro (libre), bisaia (aurpegia), kanba (kanbera, gela), ene, beno (baino),
pastore, batto, zilo (zulo), eskualdun, arrunt eri (oso gaixo), jo aitzina, laborantza
(nekazaritza)
Rotazismoak: Bortzehun (bostehun), hainbertze (hainbeste)
Erakusleetan, hau-hori-hura eta antzekoak erabiltzeko, forma batzuk bereziak ditu:
kameluek bazuten harrizko askatzar bat hena
Hek tiratzen zuten ura goiti
Egituretan ere, forma batzuk bereizgarriak dira:
anaiak hartua du etxean segida
Gasteizen inguratua zen
hura Senpererat ezkondua da
ez ginen fido
behar duzu kontentatu
gazte ginelarik
Aditzetan:
dire esaten du dira esateko (Arnegi eta Luzaide elgarren ondoan dire)
zuzten esaten du zituzten esateko (handik nahi zuzten haizatu, sekulako kameluak
biltzen zuzten elgarretarat)
19. TRANSKIPZIOA- ITSASU
http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/itsasu.mp3
TRANSKIPZIOA- ITSASU
http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/itsasu.mp3
* Nahi baduzu guk gasnatzen dugu esnea auzoko... auzoko laborari-etxe batean.
* A!
* Hark urte guztikoak egiten baititu, han egiten dugu gasna, eta gasna egin, eta,
arratsaldean -hori goiz jaikian egiten dut-, eta arratsaldean ekartzen dugu, eta etxerat,
eta etxean, eta, nahi baduzu, eta gatzean ematen/ eta, gero, kontserbatzen.
* A, ederki! Eta gazta...
* Hark batetik direlakoan e... gasna egiteko lekuak eta denak... Europako normetan
eginak.
* Hori da. Ze gaur egun neurri zorrotzak daude, ezin da edozein tokitan eta edozein
modutara egin, ezta?
* Hara, holaxe.
* Eta esaiguzu gazta bat nola egiten den, gasna bat nola egiten den.
* Bon! (beno) Alaba da okupatzen dena... -bon, hark erranen zizun xuxen nola egiten
den, nik xuxen ez badizut erraten ahal- heldua eta gasna, joan, eta, lehenik, 32 gradutan
berotzen dute. Presura ematen.
* Bai.
* Presura, edo nola erraten da?
* Presioa, ezta?
* Presioa eman. Eta, gero, berriz berotzen 37tan. Eta, gero, buelta baten buruan hura
biltzen nahi baduzu, gasna biltzen, eta ematen, beraz, ontzitan. Eta, gero, tinkatzeko,
tinkatzeko pisuekin atxikitzen honenbeste oren.
20. http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/itsasu_argibideak.mp3
Mixel - Itsasu (Lapurdi)
Entonazioa eta letren soinua entzunda, argi igartzen zaio iparraldekoa dela.
Mugaz bestaldeko /r/ berezia darabil.
Letren doinuari dagokionez:
*/h/ aspiratu egiten du (hemen, hiru, ahal)
*/j/ = /iota/ ahozkatzen du (joan, jende).
*/in/ ez du /単/ egiten (Oropako normetan eginak)
*/il/ ez du /ll/ egiten (hamabost bat mila)
*/z/, /s/ eta /x/ bereizten ditu; baita /tz/, /ts/ eta /tx/ ere: (Bagira hiru
asiozatioak, guk egiten dugu gazna, harek erainen zauzun xuxen nola egiten
den gero bultsa baten burian biltzen).
Hiztegian, berba batzuek frantsesaren eragina:
Oropa = Europa
asoziatio
presura = presioa
bon
kilometre
21. Gu pertsonaren aldaera = gourek (guhaurek):
Ardi esnia saltzen dugu parte on bat eta hiru hilabetez ardi esnia gaznatzen dugu
gourek etxian.
Bi zenbakiaren aldaera = biga
Aditz forma bereziak:
Denbora guzia hemen laborantzan pasatu ot
Denak lanian elgarrekin ari gira
Heldu den maiatzetik goiti hasten gira gaznatzen
Harek baditilako han gazna egiteko lekuak (lekiak 多???)
Harek errainen zauzun xuxen nola egiten den. Nik xuxen ez dauzut erraiten ahal.
Guri galdegin zaukun egitea gazna
Oain lan betian gira
Ene gazte denborarik beti ardiak ezautu tut
Gero aldia egiteko -en erabiltzen du
Harek errainen zauzun xuxen nola egiten den
-ten amaieraren ordez -iten erabili:
Presura emaiten
Eta e(ra)maiten untzitan eta gero finkatzeko pisuekin atsiditzen hunenbeste oren
Nahiz eta esaldian NORI marka agertu aditzak ez darama
22. Hitz amaieran aldaketak:
*ea > ia: guk hemen ardi esnia egiten dugu
esnia gaznatzen dugu gourek etxian
denak elgarrekin lanian ari gira
laborari etxe batian
Nora Norat: -ra > rat egiten du
Arratsaldean ekartzen dugu etxerat
Hemendik Doni(b)ane Loizunerat hogeita hamar kilometre dira
Doni(b)ane Garazirat beste hogeita hamar bat. Hogoi kilometre Baionarat
Egiturari dagokienez:
*Ahalera ezezkoan egiteko : ez + ahal
Nik xuxen ez dauzut erraiten ahal
*-(r)en (aditza)+tzen:
Laborariek badute lanik aski laborantzako lurren begiratzen
Lanik asko bada ume hoien segitzen
23. Transkipzioa-Donamartiri
http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/donamartiri.mp3
* Azken urteotan, azken kontaketaz gero ez gara biziki ito, egon gara hain beso
batean, baina azken kontaketa egina da mila bederatziehun eta lautan hogeita
zortzian, eta ordu... mila bederatziehun eta hirurogeita hamarretik eta laurogeita
zortzira errango du hemezortzi-hogei urtez biziki-biziki jendea txipitu da hemen gaindi.
Eta iduri luke, azken kontaketaz geroz, anitz lekutan, nonbait, berdintsu egiten den
jende-kopurua, nonbait, egiten da berdintsu.
* Eutsi egin zaio, ezta?
* Nola?
* Eutsi, mantendu egin dela kopurua azken urte hauetan, ezta?
* Nonbait, egiten da azken kontaketa honetan 1988an bezalatsu da.
* Bai, bai.
* Salbu kostari buruz, Euskal Herriko kostari buruz, jende-kopurua hor berriz
emendatzen ari da. Iduri luke jendea horra buruz joan dela, noski.
http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/donamartiri_argibideak.mp3
ARGIBIDEAK
Pierre - Donamartiri
Letren doinuari dagokionez:
*/h/ aspiratu egiten du
*/j/ = /iota/ ahozkatzen du: hiri handietan
*/z/, /s/ eta /x/ bereizten ditu; baita /tz/ eta /ts/ ere.
*/tx/ > /tt/ egiten du (ttipitu, gutti)
24. Egiturak
-ela konpletibako amaieraren ordez en erabiltzen du:
Uste ot hori biziki makur handia egin duen hemen gaindi
ez dut uste ameste bat den
Hemen ez da nihor, ez dut uste baden gazna egiten
Iduri luke jendia ohartu den lan tokiak ez direla beti hiri haundietan egin behar
Aditza +-tik:
Horrek izigarrizko (多??) kaltia ekar lezake sekula sekulak esnek biltzetik leku
penatietan gelditzen badira
Enpresak egunen baten gelditzen badira esne horren biltzetik, izigarriko makurra
litake leku makurretan bizitzen den jendeendako
Behi haragia erostetik gelditu da jendia, behi haragia jatetik gelditu da jendia
-(r)en + (aditza + tzen)
Hemen gaindi, gure herrian bada bizpalau enpresaseorik ibiltzen baitira esne
horren biltzen gazna egiteko
-ago > o
Ardi esnia egiten den lekietan irudi luke gero eta bortzezo heldu direla enpresak
esneketara
Enpresak gero eta nekezo heldu dira esneketara leku penatietarat
-rat:
Leku penatietarat
Juan dira hiri nagusirat
Jin diten Eskual Herri barnerat
25. Esaldian NORI forma agertzen bada ere, aditzak ez du hartzen:
Jendia lotzen baita ardi esnia egiteari eta ordian ardi esne produkzio horrek
atsulutuki (多???) behar luke begiratu leku penatietan
NORENDAKO:
Enpresak egunen baten gelditzen badira esne horren biltzetik, izigarriko makurra
litake leku makurretan bizitzen den jendeendako
ZEREKILAN
Gure auzo-herriakilan egina du piez bat, eskola bat atxikitzeko zuti (多??), bainan
klaseak badira bi herrietan
JOAN aditza > JUAN (ahozkera gogorra) eta JIN (iota ahozkera) (多????)
Haurrak egoiten dira hamar-hameka urte artio eta gero juan dira kantonamenduko
hiri nagusirat
Jin diten Eskual Herri barnerat
NORI formaren er amaieradunak:
Ene arrengurarik haundiena da nola gazteer lana proposatu eta gazteak interesatu
egon diten herrian
http://www.ikasbil.net/