3. URTEKO EGUNAK (365) Eskola-egunak (176) Eskola gabeko egunak (189) ORDUAK EGUNEAN (24) Lo orduak (9) Esna orduak (15) Gelatik kanpo (10) Gelan (5) Eusko Jaurlaritza. Eskola hiztun bila. 1991. 15%
4. 10etik 2 D ereduan Erdaraz 10etik 3 A edo B ereduan Euskaraz 10etik 8 D ereduan Euskaraz Lagunekin euskaraz Eskolan Etxean
6. Hainbat esperientzia familiengan eragitera begira Haur elebidunen gurasoentzako eskuliburuak eta bideoak. Hitzaldiak. Komunikabideetan kanpainak. Jolas ikastaroak, ipuin kontaketa ikastaroak, euskara ikasteko gurasoentzako taldeak, gurasoei dirulaguntzak ematea euskara ikasteko... ...
7. Ikastetxeetatik arlo honetan eragitearen onurak Zailtasun nagusienetako bat gurasoengana iristea izaten da. Egitasmo horien sustatzaileek ikastetxeetarako bidea hartu dute: bertan daude haurrak eta beraien gurasoak. Irakasleek badute harremana gurasoekin (bereziki Haur Hezkuntzan) eta harreman horretan badira elementu garrantzitsuak: gertutasuna eta sinesgarritasuna.
8. Ikastetxeen zeregin bat al da familietan eragitea? Ikastetxeetatik haurren hizkuntzen ezagutzan eta jokabideetan eragin nahi dugu. Ikastetxeek izan dezaketen eragina baina handiagoa da familiena. Familiak ikastetxeen norabide berean arituko balira, helburuetara iristeko aukera gehiago genituzke. Ondorioz, komeni da gurasoei argi azaltzea: Zein diren ikastetxearen helburuak. Ikastetxearen helburuekin bat egiten badute, nola jokatu behar luketen.
9. Familietan eragitera begirako plan baten ezaugarriak Mezuak ematea: Zer esan nahi diegu gurasoei? Familia bidezko hizkuntza transmisioari buruz zein mezu eman nahi dizkiegu? Kezkak: Zein dira gurasoen kezka elebitasunaren-eleaniztasunaren inguruan? Argitu al ditzakegu kezka edo zalantza horiek? Mezuak emateko tresna osagarriak: Zein euskarri erabili ditzakegu mezuak emateko garaian? Gurasoentzako tresnak: Zer eskainiko diegu gurasoei proposatzen diegun norabidean aritzea errazagoa izan dadin?
10. Zein dira eman nahi dizkiegun mezuak? Guraso euskaldunen kasuan: Seme-alaben hizkuntza jokabideak axola baldin bazaizkie eredu izan behar dutela. Euskaraz ez dakiten gurasoen kasuan: Ahalik eta euskara gehien eskaintzeko eta euskararekiko ahalik eta harreman positiboena eskaintzeko.
11. Zein dira erantzun beharreko kezkak? Guraso euskaldunen kasuan: Lagunartean gaztelaniarako joera, lagunarteko hizkeraren kalitatea, familia mistoetan nola jokatu... Euskaraz ez dakiten gurasoen kasuan: Eskolako lanetan nola lagundu, gaztelania ondo ikasiko ote duten, euskara maila ona ez duten gurasoek erabili behar ote duten seme-alabekin...
12. Mezuak ematerakoan lagungarri izan daitezkeenak eta gurasoek informazioa etxera eraman dezaten balio dezaketenak. Hainbat aukera daude: Esku-orriak Bideoak Gidak Hitzaldiak ... Mezuak ematerakoan tresna osagarriak
13. Proposatzen diegun norabidean aritzea errazteko. Elkarlanerako eta eragile izateko bideak emateko. Hainbat aukera daude eta sortu daitezke: Euskara ikasteko informazioa. Jolas ikastaroak. Eskola orduz kanpoko euskarazko jardueren informazioa. Abestien CDak. Euskarazko produktuen katalogoa. ... Norabide berean aritu daitezen tresnak eskaintzea
14. Zer egin daiteke ikastetxeetatik? Gutxienekoa: Erantzun elebitasunaren inguruan agertu daitezkeen kezkak. Irakasleek izan dezatela horri buruzko informazioa. Tartekoa: Sortzen diren kezkak erantzuteaz gain, mezu batzuk eman. Garatuagoa: Plan bat egitea: mezuak, kezkak, bideak, tresnak... Eskura eduki daitezkeen baliabideak erabiltzea. Ahal den kasuetan, gurasoekin batera aritzea.
15. Zer egin Udaletatik? Mezuak emateko tresna osagarriak prestatzea eta gurasoei helaraztea. Gurasoentzako tresnak sortzea eta eskaintzea. Ikastetxeei laguntza eskaintzea planak garatu ditzaten: dirulaguntzak, baliabideak... Ikastetxeekin elkarlanean aritzea: helburuak adostea, zereginak banatzea, adostutako tresnak prestatzea...
16. Zer egin guraso elkarteetatik? Ikastetxeko eragileetako bat den neurrian, egitasmoan parte hartzea: ideiak ematea, laguntza eskaintzea, tresnak prestatzea eta eskaintzea... Zer egin euskara elkarteetatik? Zer egin euskaltegietatik? Laguntza eskaintzea edo eta elkarlanean aritzea. Besteak beste: Zenbait egitasmo egokitzea gurasoei begira. Adibidez: Mintzalaguna egitasmoa. Gurasoen taldeak antolatzea, metodologia egokitzea...
18. Karmelo ikastola Bilboko Santutxu auzoan dago. HH eta LH. Sei ikasturterako plan bat landu da: HH2tik LH2ra. Mezuek garapen bat izango dute: Familia barruko harremanak. Lagunarteko harremanak. Eskola orduz kanpoko jarduerak. Programa bakoitzean kezka ezberdinak erantzungo dira. Hainbat tresna landu dira: 15 esku-orri inguru, bileretarako gidoiak, gurasoentzako jolasak eta fitxak, eta abar. Udaletik badira gurasoentzako eskaintzak: Hitzaldiak, Euskarazko produktuen katalogoa... Horiek planaren barruan txertatu dira. Euskara elkartearekin eta euskaltegiekin ez da oraindik harreman zuzenik landu, baina egin beharko da.
19. Eskolako lanen dokumentua Eskola orduz kanpoko gida CDa Jolas ikastaroa Euskararen jolasa Oporretarako aholkuak Esamolde zerrendak. CDa. Katalogoa Euskararen jolasa Oporretan ere euskaraz. Tresnak - Irakasleen eta gurasoen lagungarri hainbat esku-orri sortu: 20 inguru. Egitura bera. Lagungarri hutsak. Geletako bilerak -Guraso bakoitzarekin bilerak -Harreman informalak Bideak Nola lagundu eskolako lanekin? Akats ortografiko gehiago? Gaztelaniaz ikasteko arazorik? -Lagunartean gaztelaniara, zer egin? Hizkuntzak gaizki erabiltzean, zuzendu? Euskara eta gaztelania ondo? Nire euskara ez bada ona, erabili? Gure artean gaztelaniaz,eragina? Kezkak Eskolaz kanpoko jarduerak eta harremanak Lagunarteko harremanak Familia barruko harremanak Ikasle eleanitzak eta euskara erabiltzeko hautua. Ikastolak mugak, familiaren eragina handiagoa. Mezuak LH1-2 HH4-5 HH2-3
20. Elgoibarko Udala eta ikastetxeak Udala familia transmisioari begirako hainbat tresna eskaintzen ari da: Gida, jolas ikastaroak, ipuin kontaketa ikastaroak, euskaltegiei buruzko informazioa eta laguntzak, Euskarazko produktuen katalogoa... Gurasoenagana iristeko zailtasunak nabarmenak dira. Tresnek indar gutxi dute. Ikastetxeek interesa agertu dute eta plan bat lantzen eta frogatzen ari dira. Planak diseinatzeko Karmeloko eredua hartu da abiapuntu moduan, baina: Udalak eskaintzen dituen jarduerak planarekin lotu dira. Udalari proposamenak egingo zaizkio tresna berriak lantzera begira: Elkarlaneko egitasmo bat izatea nahi da.
21. Landaberri ikastola Lasarte-Oriako ikastola. Buruntzaldeko Udalek hainbat tresna eskaintzen: Herraminta kutxa. Ikastetxe bakoitzak bere plana diseinatzen du eta tresnak aukeratzen ditu. Guraso Elkarteak gaian inplikatzeko pausoa eman du: Plana ezagutu, ekarpenak egin, laguntza eskaini... Euskara Elkartea ere gonbidatu da planean parte hartzera: Ideiak eman, mintzalaguna egitasmoa moldatuta eskaintzeko saiakera... Guraso elkartetik lehenengo ekarpenetako bat: Bi urteko haurren guraso euskaldunen arteko harremanak euskarara bideratzea.
22. Laburbilduz... Hizkuntza-jokabideetan eragin gehien familiek dute. Herri mailako ikuspegitik familietan eragiteko, ikastetxeen parte hartzea (ia) ezinbestekoa da. Elkarlanean aritu daitezke Udala, ikastetxeak, euskara elkarteak, guraso elkarteak, eta abar. Familiei begira landutako plan batean, hainbat arlo landu behar dira: Zein mezu eman, zein kezka argitu, tresnak... Argi eduki behar da eragina mugatua izango dela eta plan horiek helburu xumeak izango dituztela.